KUIKUI
Egilea: Txatxilipurdi Elkartea
0. AZALA
Aldizkariko azala ikusita, hilabete honetan, zeren inguruan arituko garela uste duzue? Animaliak, txoriak, zuhaitzak… Egin apustu eta jarraitu aurrera!
PUBLIA
Hona hemen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Kuikui ipuin eta diskoa! Irakurri, entzun, memorizatu, kantatu… eta jolastu!!
1. AURKIBIDEA
Apustua egin duzue dagoeneko? Zeren inguruan jardungo gara? Txoriak, kantuak… Bai, horixe!! Irakurri Beñat Gaztelumendik sortutako bertso txikia eta ondoren aurkibidera jo. Nondik hasiko gara gaurkoan?
2. LAGUN
Hemen dator Lagun euskararen jatorriarekin. Ba al dakizue animaliek gizakiei hizketan irakatsi zigutela? Gehiago jakin nahi? Irakurri arretaz! Ondoren, bigarren orrian dauden marrazkiak eta hitzen esanahiak hartu, moztu eta beste paper batean itsatsi itzazue, marrazkiak eta esanahiak lotuz.
-1Gida 109_Kuikui
KUIKUI
3. PUPU ETA LORE
Pupu eta Lore txio-txioka dabiltza. Txoriek euskaraz bakarrik dakitela uste duzue? Frantziara joaten badira, nola egingo dutela uste duzue? Eta italian? Eta japonian? Irakurri lasai-lasai ondorengo komikia.
4. TIRITATXO
Zein hizkuntza ikasi duzu zuk lehenengo? Sartu zaitezte irudiko parke honetara eta, Tiritatxoren laguntzarekin, irakurri eta erantzun itzazue bertako galdera eta kontuak. Behin irakurrita, zuk zein hizkuntza erabiliko duzu?
5. MARTINBERTSO
Munduan hainbat hizkuntza daude. Guztiek dute doinu, erritmo eta goxotasun bat. Gure inguruan ere, asko dira dauden hizkuntzak. Horretarako, zuen etxetik irten eta parkera, liburutegira edota mendira joateko gonbita egiten dizuegu. Txoko horretara zoaztenean, begiak itxi eta entzun. Zenbat hizkuntza entzuten dituzu? Animalienak, gizakionak… Egin zerrenda bat.
-2Gida 109_Kuikui
KUIKUI
6. HAURRENTZAKO YOGA
Hilabete honetan “zubiaren jarrera” praktikatuko dugu. Jarrera hau eginik, zoriontasun zubiak eraikiko ditugu. Zuek ere zoriontasunaren zubia sortzea nahi duzu? Aurrera ba!
7. HAUR KANTAK
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Kui kuikui” abestia ezagutzen al duzue? Entzutera eta guztiok elkarrekin abestera gonbidatzen zaituztegu. Jarri musika topera eta letra eskuetan duzuela goazen kantatu eta dantzatzera!
8. BARATZE NATURALA
Baratzeko bihurri pareak esperientzia berriak bizi nahi ditu. Aspaldian ikusi ez dituzten enara txoriekin munduan zehar bidaiatu nahi dute. Lortuko ote dutela uste duzue? Nora joango dira?
9. ESKULANA
Txitxilipurdiko lagunekin kalera irtengo gara lehendabizi. Udazkeneko garai honetan, zuhaitzetatik hostoak erortzen dira. Gure proposamena, kalera irten eta zuhaitzetatik erortzen diren hosto horiek batu eta horiekin sortzea izango da. Hortaz, segi belargunera, batu hostoak eta sormena lantzen hasi. Zer egin genezake hosto hauekin? Arkatza eta papera harturik … Sortu!
-3Gida 109_Kuikui
KUIKUI
IRRIA ALDIZKARIA
Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Baita, gaur egungo gizartea ulertzeko eta errealitatea ondo ikusteko baliagarria ere bada. Edonon, edonoiz eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatu eta familian zein lagun artean denbora pasatzeko paregabea da, gauza berriak ikasiz.
10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA
Lepazuria Euskal Herriko lur azpi eta harri arteko zuloetan bizi den animalia da. Karraskari, txori edota anfibioak ehizatzen ditu. Ba al dakizue nolakoak diren? Ba, itxaron! Ezer ikusi aurretik, eta orain bertan egindako aurkezpen txiki honekin, ausartuko zineten animalia hau marraztera? Nola irudikatzen duzue? Behin marrazkia eginda, animalia hau ondo ezagutzeko, irakurri eta begiratu arretaz.
11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
Pirritx, Porrotx eta Marimotots etxea garbitzen hasi dira. Nola bukatuko dutela uste duzue?
-4Gida 109_Kuikui
KUIKUI
12. TXOKO TXIKI KUTTUNA
Airez aire, ahotik ateratzen zaizkigun gauza guztiak… Kuttuna, euskaraz egiten ditugun hitzak… Eta, zer egiten duzu zuk?
13. MARIKALANBRE
Marikalanbrek ez daki zer egin. Fatimaren urtebetetzea da eta ez daki zer oparitu. Zer egingo ote dio? Irakurri arretaz istorioa. Behin irakurrita, zuek ere animatzen al zarete berak egindako eskulan hori egitera?
14. LARGABISTA
Lagunek maitasun txio bat jaso du, baina ez daki nork bidali dion. Largabistak lagunduko dio egilea aurkitzen. Zuen ustez, nork bidali dio? Asmatuko dutela pentsatzen duzue?
15. MARIMATRAKAK
Marimatrakak eskolaz aldatu behar izan dira, uholdeen ondorioz. Beste ikastetxera iristean, zurrumurruak entzun dituzten bertako kideen artean. Zergatik izango ote da?
-5Gida 109_Kuikui
KUIKUI
16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE
Patakon itsasgizona da eta, aspaldian lehorrean dabilen arren, Ane Piratarekin eta Marea Urdineko lagunekin batera, itsasontzian sartu eta itsasoratu egin dira. Zer egingo duten jakin nahi duzue? Marea Urdina elkartea ere ezagutu nahi al duzue? Aurrera ba!
-6Gida 109_Kuikui