iRRiA 44 - Irakurketa gida

Page 1

GAZTEAK BALEKI ETA ZAHARRAK BALEZA…

0. AZALA Iritsi zaigu 44. aldizkaria. Oraingo honetan, aukera bikaina izango dugu gure aitona-amonen kontakizunetatik eta haien bizi esperientziatik ikasi eta goxatzeko. Hori horrela, aldizkaria haurrari eman aurretik, lainotxoan ageri zaiguna esango diogu eguneko edozein momentutan, zuek erabaki zein izango den momenturik egokiena. Izenburua esatean, egin iezaizkiozu galdera batzuk: -­‐ -­‐ -­‐ -­‐

Badakizu zergatik esan dizudan? Ulertu duzu zer esan nahi duen? Asmatuko zenuke zeren inguruan jardungo den aldizkaria? Aldizkaria ikusteko gogorik bai? Ea bada!!

Aldizkaria esku artean duzuelarik, utzi bost minutu aldizkaria arakatzeko. Amaitzean, hartu tartea azalean ageri dena irakurtzeko. Erreparatu irudian, eta hitz egin elkarrekin, ikusi eta sentitzen duzuenaren inguruan; horretarako, ondo etor daitezke galdera batzuk: -­‐ -­‐ -­‐ -­‐

Zer ikusten duzu irudian? Zergatik agertzen dira itsasontzia eta trena? Gogoratu zara zure aitona-amonekin? …

Honelako galderak egin diezazkiozu: •

Gauza asko eskatzen dituzu Gabonetan?

Eskatzen dituzun gauza horiek guztiak beharrezkoak dituzu, zure ustez?

Pupuk eta Lorek behar dituzte opari eta jostailu horiek guztiak?

Gogoan duzu aurreko urteko Gabonetan zer oparitu zizuten? Eta erabiltzen duzu oraindik? Non duzu oparia?

2. AURKIBIDEA BERRIAren harpidetzaren inguruko informazioa dakar; galdetu haurrari ea zerbait ezagutzen duen informazio horretatik. Ziur gaude galderak sortuko direla, eta saiatu erantzuten. Jarraian, Gida_44_GAzteak baleki eta zaharrak baleza.doc

Orria 1/7


GAZTEAK BALEKI ETA ZAHARRAK BALEZA…

aurkibidea ageri zaigu, eta gure proposamena izango da aldizkaria ikusteko ordena modu dibertigarri batean antolatzea. -­‐ -­‐ -­‐ -­‐

Orritxo zatietan, idatzi 4 zenbakitik 36 arterainokoak. Gero, ezkutatu zati bakoitza leku batean. (Zenbakiak non ezkutatu ditugun ez ahazteko, apuntatu beste orri batean) Zenbakiak aurkitzeko, hotz ala bero pistak erabiliko ditugu, ados? Beraz, azaldu haurrari, aldizkaria ikusi nahi badu zenbakiak aurkitu beharko dituela zuk emandako pistekin. EA BADA!

3. PUPU ETA LORE PUPU eta LORE-ren atalera iristean, irakurri lasai hor ageri diren zazpi laukiak, eta hartu tartea horiek arakatzeko. Hau da, irakurri lauki bakoitza, eta erreparatu irudietan eta momentuan agertzen diren galderei eta ideiei; ahalegindu horien inguruan elkarrekin hitz egiten. Ondoren, hartu berriro zazpi lauki horiek, eta sortu istorio bat; hori bai, laukien ordena errespetatu behar duzue, ados?

4. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Tiritatxoren aitona-amonen bizi esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu. Irakurri lasai-lasai komikia, baina esaiozu haurrari adi irakurri behar duzuela, izan ere jarraian jolastxo bat egingo baitu. Honetan datza jolasa: -­‐ -­‐ -­‐

Hitz multzo bat osatuko duzu; bost hitzekoa, gutxi gorabehera. Multzo horretako hitz bat, komikian agertzen dena izango da. Haurren lana izango da, hitz hori zein den identifikatzea.

Jolas honen bitartez, haurraren memoria modu dibertigarri batean landuko dugu, ea nola dabilen memoria hori!

5. OSASUNA GURE ONDASUNA Tiritatxoren aholkuak adi-adi irakurri eta marrazkia ondo arakatu behar dira, baina horren aurretik, aldez aurreko ezagutzak landuko ditugu, ados? Horretarako, hauxe proposatzen dugu: -­‐ -­‐ -­‐

Lehenik eta behin, janarien irudiak lortu behar dituzue; hau da, egunero jaten diren eta aldizka jan behar dira gauza osasungarriak. Ondoren, haurrari azaldu behar diozu zer egingo duzuen, hau da, irudiko horiek egunero jatekoak edo aldizka jatekoak diren sailkatu behar ditugula. Sailkapena egiteko orduan, ez dugu zuzenduko. Gida_44_GAzteak baleki eta zaharrak baleza.doc

Orria 2/7


GAZTEAK BALEKI ETA ZAHARRAK BALEZA…

-­‐ -­‐

Sailkapena egitez amaitzean, Tiritatxoren aholkuak irakurriko ditugu. Amaitzean, berriz ikusiko duzue sailkapena, ea ondo dagoen.

6. NANA PARKEAN Atal honetan, gure proposamena da zu eta haurra toki goxo eta lasai batean eseri eta zuk ipuina irakurtzea haurrari. Ipuin honen amaieran, istorio horren inguruko marrazkia egitea proposatzen dizuegu! Eman bide imajinazioari, eta marraztu nekatu arte! Ondoren, nahi duzuena egin dezakezue marrazkiarekin. Zure haurrak bere lagunen bati oparitu diezaioke marrazkia, eta bide batez, ipuina kontatu! Edo irakurri! Nahi duena! Horretarako, animatu haurra, IRRIA alea eskolara eramatera!

7. TXOREN ISTORIOAK Gure lagun Txoren komikian murgiltzeko, hauxe dugu proposamen gisara: Haurraren momentua izango da orain! Haurrak erabakiko du nola disfrutatu irakurketarekin. Esaiozu haurrari zuk ere irakurketarekin gozatu nahi duzula eta ea zer proposatzen dizun. Ziur gaude txundituta geldituko zarela haurrak izango duen erantzunaz.

8. TXOKO TXIKI KUTTUNA Atal honetan, poesia edo kantu polit eta interesgarriak ekarri dizkigute opari! Hala ere, baliteke zure haurrak ez ulertzea oso ondo esaldiren batzuk; beraz, bion artean irakurtzea proposatzen dizuegu.

Gida_44_GAzteak baleki eta zaharrak baleza.doc

Orria 3/7


GAZTEAK BALEKI ETA ZAHARRAK BALEZA…

Irakurri aurretik, izenburuak estaltzea proposatzen dizuegu, eta izenburu bakoitza orri zati batean idaztea, gero amaitzean olerki bakoitzaren gainean jartzeko. Ea asmatzen duzuen! Horrez gain, zatitxo bakoitzaren amaieran, galdetu haurrari irakurritakoa ulertu ote duen eta gustukoa egiten ari ote zaion. Ez ahaztu garrantzitsua dela motibaturik edukitzea. Ez bada gustura ari, zerbait aldatu beharko duzu! Agian, irakurtzeko era; edo agian, beste atalen bat irakurri beharko duzue, edo irakurtzeari utzi! Ez ahaztu burua eta bihotza ez direla beti irakurtzeko gogoz egoten!

9. LAGUN Atal honetan, poesia edo kantu polit eta interesgarriak ekarri dizkigute opari! Hala ere, baliteke zure haurrak ez ulertzea oso ondo esaldiren batzuk; beraz, bion artean irakurtzea proposatzen dizuegu. Irakurri aurretik, izenburuak estaltzea proposatzen dizuegu, eta izenburu bakoitza orri zati batean idaztea, gero amaitzean olerki bakoitzaren gainean jartzeko. Ea asmatzen duzuen! Horrez gain, zatitxo bakoitzaren amaieran, galdetu haurrari irakurritakoa ulertu ote duen eta gustukoa egiten ari ote zaion. Ez ahaztu garrantzitsua dela motibaturik edukitzea. Ez bada gustura ari, zerbait aldatu beharko duzu! Agian, irakurtzeko era; edo agian, beste atalen bat irakurri beharko duzue, edo irakurtzeari utzi! Ez ahaztu burua eta bihotza ez direla beti irakurtzeko gogoz egoten!

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Euskal Herriko animalien atalean, tximeletaren inguruko informazio interesgarria ageri zaigu oraingoan. Gure proposamena: haurrari testua nahi duen moduan irakurtzeko animatzea. Baliteke testua irakurtzen diharduela, zalantzaren batzuk piztea; beraz, beharrezkoa bada, eman argibideak. Irakurri bitartean, honelako komentarioak egin ahal dizkiozu: • • •

Ikusten duzu zenbat modu dauden tximeletak izendatzeko? Irakurri dituzunetatik, zein da zuk erabiltzen duzuna? Eta ezagunena egiten zaizuna? Zein egin zaizu bitxia, arraroa, ezezaguna?

Irakurri ondoren…

Gida_44_GAzteak baleki eta zaharrak baleza.doc

Orria 4/7


GAZTEAK BALEKI ETA ZAHARRAK BALEZA…

Tximeletaren metamorfosiaren pausoak ondo barneratu dituela ziurtatzeko, proposatu prozesuaren marrazkiak egitea. Bion artean egin ditzakezue! Egin duzuen marrazkia guri erakutsiko?

11. FILOSOFO TXIKIAK Gure lagun filosofoek diotena irakurtzeko, bion arteko irakurketa egitea gomendatzen dizuegu. Irakurri lasai, eta amaitzean, istorioa ondo ulertu duela ziurtatzeko, honako galdera hauek egin ahal dizkiozu: • • •

Hasieran, Peruk ez du uste trena bere amonarena denik. Zergatik? Nola uste duzu sentitu dela Xerri, noizbait bera ere zaharra izango dela ohartu denean? Ni ere noizbait zaharra izango naiz, eta ezin izango naiz zurekin horrenbeste jolastu, eta zu ere iritsiko zara noizbait zaharra izatera… Nola sentiarazten zaitu horrek? Haurrari azaldu ahal diozu hori gertatzen bada urte asko bizi izan zaren seinale izango dela! Beraz, zoriontzeko zerbait dela! Pozik egotekoa…

12. MARTIN BERTSO Marimotots eta amonak egiten duten elkarrizketa, bertsotan irakurtzea gomendatzen dizuegu. Horretarako, eta arintasuna hartzeko, testutxoa behin eta berriz irakurri beharko duzue. Jarioa lortzen duzuenean, aukeratu bertsotan egiteko doinu bat. Doinua aukeratzen duzuenean, batek Marimototsen papera eta besteak amona Mari Txinpartarena hartu beharko du. Momentu horretan, prest egon, beraz, bertsotan hasteko! Seguru gaude, momentu polit eta dibertigarria pasatuko duzuela elkarrekin! Amaitzean, galdetu ea jolasa gustatu zaion, berak horrela egingo ote lukeen edo beste moduren batera… Egin gogoetatxoa planteaturiko solasaldiaren inguruan. Horrelako gogoetetatik, asko ikasten da…

13. MARIKALANBRE Marikalanbreren istorioan, Marikalanbrek amona Txinpartaren argazki albuma ikusten dihardu. Argazki albuma ikustean, zenbait gauzaz ohartu da Marikalanbre, gauza batzuekin konturatu da… Jakin nahi zein gauza diren horiek?

Gida_44_GAzteak baleki eta zaharrak baleza.doc

Orria 5/7


GAZTEAK BALEKI ETA ZAHARRAK BALEZA…

Gure proposamena da: zuk zeuk irakurtzea oraingoan testua haurrari, eta, testutxoa irakurrita, haurrari uztea bere zalantzen inguruko galderak egiten.

14. LARGABISTA Zeinen interesgarria den Largabistak komiki honetan dakarkigun informazioa. Gomendatzen dizuegu komikia haurrak berak lasai irakur dezala, edo, bestela, bion artean, zeuek nahiago duzuen moduan. Irakurri ondoren, honako galdera hauek egin ahal dizkiozu haurrari: • • •

Zer komentatzen die Largabistak lehen irudian gure laguntxoei zuhaitz txikien inguruan? Nondik hasten garela dio Largabistak? Hazi txikitik? Zuk badakizu nondik hasi zinen? Ez badaki, azaldu iezaiozu zuk dakizun moduan! Zuhaitz handiari begira daudela, 200 urte dituela dio Largabistak. Urte asko direla uste al duzu? Komentatu iezaiozu gure inguruko zuhaitz askok dutela horrek bezainbeste urte. Zuhaitzek urte asko bete ditzaketela, gu bezala zahartzen direla... Zuhaitzen adina asmatzeko nola egin dezakegun erakutsi diezaiokezu. Gogoratu urteko hazkuntza eraztunak kontatuz jakin dezakegula. Zuhaitz zaharrak hainbat gauza egin izan ditu urteetan… Zein gauza egin dituela dio?

Nola zahartuko dira zuhaitzak? Landatuta!!! Gure proposamena da zuhaitz bat landatzea! Eta, landatzea lortzen baduzue, guri argazkia bidaltzea! Animatu! Bizitza landatzen ariko baitzarete!

15. ZENBATAK Irakurtzen hasi aurretik, honako hau esan ahal diezaiokezu haurrari: •

Gure laguntxo Zenbaten istorioan, gorde-gordeka jolasten dihardutela, ordu arte ezagutzen ez duten ezkutaleku bat erakusten digute… Zein txoko den eta non dagoen jakin nahi?

Horrekin irakurtzera animatzen bada, irakur dezala istorioa nahi duen moduan eta amaitzean, egin galdera hauek: • • •

Zein da ezkutalekua? Zeu aritzen zara gorde-gordeka? Baduzu ezkutaleku bereziren bat?

Zuk zeuk txikia zineneko ezkutalekurik buruan izanez gero, zure haurrari erakutsi ahal diezaiokezu; bestela, kontatu jolasten zineteneko bitxikeriaren bat. Horrelako bizipenak gogoraraztean, kontatzean, bizitza konpartitzen duzue… Gida_44_GAzteak baleki eta zaharrak baleza.doc

Orria 6/7


GAZTEAK BALEKI ETA ZAHARRAK BALEZA…

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT IZAN BEHARKO LUKE Saharako herria nola dagoen jakinarazteko eta han sufritzen ari diren pertsonei laguntza eta babesa emateko, hainbat elkarte sortu dira urte hauetan. Horien artean, Goierrin diharduten bi elkarte: Saada Sahara eta Algamar. Elkartearen inguruko informazioa irakurri aurretik, gure laguntxoen istorioa irakurtzea proposatzen dizuegu. Eta istorioa irakurri eta gero, utzi haurrari informazioa nahi duen moduan jasotzen. Zuk zeuk irakurri ahal diozu komikia. Animatu haurra lasai esertzera, eta irakurri testua poliki eta ahozkotasuna zainduz. Testua irakurtzen diharduzun heinean, erantzun haurrari suertatu ahal zaizkion galderak. Eta amaitzean, hitz egin irakurritakoaz. Gai horren inguruan, asko dago komentatzeko; beraz, pentsatu nondik bideratu nahi duzun hizketaldia… Eman haurrari zuretzat beharrezkoa den informazioa, eta hitz egin gaiari buruz luze eta lasai.

Gida_44_GAzteak baleki eta zaharrak baleza.doc

Orria 7/7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.