Maitasunak dena leuntzen du!
0. AZALA Har dezagun aldizkaria, eta goza dezagun irakurketaz. Haurrarekin batera, aldizkaria arakatzen hasiko gara. Lehenik eta behin, azalean azaltzen zaizkigun irudietan eta izenburuan erreparatuko dugu. Horretarako, galdera batzuk konpartitzeko proposamena egiten dizuegu; hala, haurrak aldizkaria ikusi eta irakurtzen jarraitzeko motibazioa landuko dugu, eta, aldi berean, galderak konpartitzean elkar gehiago ezagutzeko beta izango duzue. Hona hemen azala arakatzeko galdera batzuk: • • • • •
Zer ikus daiteke irudietan? Zer jartzen du izenburuan? “Maitasunak dena leuntzen du!” esaldiak zer esan nahi ote du? Zer da maitasuna? …
1. “HAURRAREN AUTONOMIA” jardunaldiak. Bilbon eta Donostian haurraren autonomiaren inguruan egingo diren jardunaldien berri ematen digute. Helduentzako informazioa da, baina horrek ez du esan nahi gure haurrek informazio hori irakurri eta ulertu behar ez dutenik. Guk ariketa hau egiteko aukera eskaintzen dizuegu: o o o o
Orria aurrean duzuelarik, galdetu haurrari: Zer ikusten duzu hemen? Badakizu zer esan nahi duen autonomiak? …
2. AURKIBIDEA Aurkibidean, laburpentxoa eta aldizkariaren atalak zeintzuk diren eta zein orritan dauden agertzen zaigu, eta gure proposamena hauxe izango da: laburpena lasai irakurri, eta aldizkaria ikusteko ordena modu dibertigarri batean aukeratzea. Orritxo zati batzuetan, aldizkariaren atalen izenak idatziko ditugu.
Gida_48_Maitasunak dena leuntzen du!.doc
Orria 1/6
Maitasunak dena leuntzen du!
Jarraian, zati bakoitza leku batean ezkutatuko dugu. (Non ezkutatu ditugun ez ahazteko, beste orri batean apuntatu). Orriak aurkitzeko, arrasto batzuk erabiliko ditugu. Pista horiek asmakizunak izango dira. Beraz, azaldu haurrari aldizkaria ikusi ahal izateko asmakizunak asmatu eta orriak aurkitu beharko dituela. 3. PUPU ETA LORE Pupu eta Loreren atalera iristean, haurrak eta zuk tartetxo berezi bat izateko eta elkar gehiago ezagutzeko, komikia irakurtzen hasi aurreko jarduera hau proposatzen dizuegu: o Lehenik eta behin, haurrari adieraziko diozu asteko egun eta ordu batean biontzako tartetxo bat hartuko duzuela jarduera bat egiteko. Modu horretan, haurraren irrika piztuko duzu. o Jarraian, zuk haurrari eta haurrak zuri egin beharreko galdera idatziko dituzu bi orri ezberdinetan, noski; komikitik hartuko ditugu galderak: Zuk beti maite nauzu? Maite nauzu haserre nagoenean? Eta triste nagoenean? Bihurria naizenean? … o Gero, eguna iristean, lekuko txoko lasai batean jarri, eta galdera horiek egingo dizkiozue elkar. IKUSIKO DUZUE ZEIN GOXOA ETA ABERATSA IZANGO DEN HARTUKO DUZUEN TARTETXO HORI!!! o Amaitzeko, komikia irakur ezazue lasai-lasai.
4. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Atal honetan, gure proposamena da zu eta haurra toki goxo eta lasai batean eseri eta zuk haurrari komikia irakurtzea. Komiki honen amaieran, istorioari segida ematea proposatzen dizuegu. Horretarako, galdera hau erabil dezakezue: Mutikoak bere gurasoak besarkatu ondoren, zer gertatuko zaio Porrotxi? Amaitzen duzuenean, zuen lagunekin konpartitzea proposatzen dugu. ASTINDU BURUA!!
Gida_48_Maitasunak dena leuntzen du!.doc
Orria 2/6
Maitasunak dena leuntzen du!
5. OSASUNA GURE ONDASUNA Tiritatxok, oraingo honetan, osasuntsu bizitzeko hainbat aholku ematen dizkigu. Gure proposamena honako hau izango da, irakurketa esanguratsu eta dibertigarri bilakatzeko: o Hasteko, marrazkiari erreparatuko diogu, eta haurrari galdera batzuk egingo dizkiogu: Zer agertzen da irudietan? Zer esan nahi du garaiko frutak?... o Ondoren, gure aholku bilduma sortuko dugu jakien inguruan. o Amaitzeko, Tiritatxoren aholkuak irakurriko ditugu, eta zuek egindako aholkuekin alderatuko dituzue. Antzik bai? Eta, gero, zuen etxean aholku horiek betetzen diren edo ez ondorioztatuko duzue.
6. NANA PARKEAN Gaua iritsi eta oheratzeko ordua hurbiltzen denean, askotan zaila suertatzen zaigu haurrak gustura joatea ohera. Ipuinak kontatzea eta tartetxo hori goxo-goxo konpartitzea izan liteke konponbidea, nahiz eta egunero ez izan. Beraz, gure proposamena hau da: o Galdetu haurrari tartetxo hori zein egunetan izatea nahi duen. o Eguna iristean, goxo-goxo haurra ohean sartuta dagoenean, Nana Parkean irakur iezaiozu. o Hurrengo egunean har ezazue tartetxo bat ipuinean irakurritakoa konpartitzeko, ados?
7. TXOREN ISTORIOAK Txoren atalera iristean, galdetu haurrari nola nahi duen irakurri komikia (zurekin konpartitu nahi duen, bakarrik irakurri nahi duen, non irakurri nahi duen…). Gure proposamena: komikia irakurtzen duzuenean, erakutsi haurrari, Internet bidez, nolakoak diren komikian ageri diren herrialdeak. Asko gustatuko zaio.
8. TXOKO TXIKI KUTTUNA Atal honetan proposatzen dugun jolasa aurrez ere egin dugu, baina irakurketaz gozatzeko paregabea dela deritzogu. Honetan datza jolasa: o Lehenik eta behin, beste orri zati batzuetan izenburu hauek idatziko ditugu. o Gero, bertso bakoitzaren gainean ageri den izenburua estaliko dugu. Gida_48_Maitasunak dena leuntzen du!.doc
Orria 3/6
Maitasunak dena leuntzen du!
Amaitzeko, azaldu iezaiozu jolasa haurrari. (Bertso bakoitzak bere izenburua dauka, eta gure lana izango da izenburu hori bere lekuan jartzea.) EA ZENBAT ASMATZEN DITUZUEN!!
9. LAGUN Ama baten maitasunari buruz hitz egiten dute oraingo honetan. Haurrari galdetu diezaiokezu amaren maitasuna nolakoa den, eta ea zer esaten dizun. Ondoren, komenta iezaiozu Lagunek, istorio honetan, bere amari buruz hitz egiten digula. Zer kontatu nahi digun jakin nahi badu, komikia irakurri beharko duela esan. Irakurtzen amaitzean, irakurritakoa gustatu zaion galdetu, eta hitz egin amen maitasunaren inguruan.
10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Animalia berezi honi buruz irakurtzera animatzeko, hauxe gomendatzen dizugu: o Ezkerraldean dagoen testua ozen irakurri haurrari, eta, haurraren interesa pizteko, ahots tonu misteriotsua erabili. o Interesa pizten bazaio, irakurtzen utzi. o Amaitzean, animatu Arrabioaren inguruan irakurri duena kontatzera. o Eta, ekintza bukatzeko, animatu Interneten animalia honen inguruko informazioa, irudiak, bideoak eta beste ikustera! Ondo pasa, mahaspasa!
11. FILOSOFO TXIKIAK Argi dago amek seme-alabei dieten maitasuna ez duela haserrealdi batek desagertzen. Istorio honetan ere, horixe bera adierazten digute gure laguntxoek… Gure filosofoen istorioa irakurtzeko, hau proposatzen dizuegu: • •
•
Zure haurrak adieraziriko ideia hori argi eta garbi izan dezan, ondo etorriko zaio istorioa irakurtzea, seguruenik… Baina nola animatu haurra irakurtzera? Bada, istorioaren izenburua irakur diezaiokezu, eta, gero, harridura aurpegia jarriz, galdera hauek egin, umea erakartzeko: o Zergatik uste duzu uste duela hori Xerrik? o Zerbait gertatuko zen? Baina zer? Irakurtzera animatzea lortzen baduzu, komentatu ea irakurketa konpartitua egin nahi duen, bakarrik irakurri nahiago duen ala zuk zeuk irakurtzea gogoko duen. Gida_48_Maitasunak dena leuntzen du!.doc
Orria 4/6
Maitasunak dena leuntzen du!
•
Amaitzean, komentatu irakurritakoa, eta gogorarazi, zure hitzekin (zureak baino hitz hobeak ez ditu entzungo eta…), hasieran aipaturikoa eta testuan bertan komentatzen dena.
12. MARTIN BERTSO Martin Bertsoren komikia abestuz irakurtzea gomendatzen dizuegu. Horretarako, baina, lehenik eta behin, testuarekin trebatu beharko duzue; gero, abestuz irakurri! Abestiaren melodia bion artean aukera dezakezue! Gogoratu ez dela hain garrantzitsua melodia hitzekin ondo lotzen ez bada; inportanteagoa da elkarrekin momentu zoragarri bat igarotzea; eta, gainera, irakurtzen trebatzen bagara, ondo baino hobeto! Beraz, helarazi ideia haurrari, eta gozatu irakur&abestuz solasean!
13. MARIKALANBRE Marikalanbreren istorioa hagitz polita da! Gure partetik, zera proposatzen dizuegu: (Hala ere, ez ahaztu gureak bezain aproposak eta zoragarriak izango direla zuen ideiak!) • • • • •
Animatu haurra testua irakurtzera. Irakurtzera anima dadin, komentatu istorioan esperimentu liluragarri bat agertzen dela… eta esperimentua zein den jakitea lortzen badugu, etxean bertan egingo duzuela! Irakurtzera animatzen bada, utzi lasai: irakurri nahi duen moduan irakur dezala. Amaitzean, hasieran esan bezala, gure lagunek egindako esperimentua egin dezakezue! Gogoratu egiten duzuen guztia, nahi izanez gero, gurekin konpartitu dezakezuela. Beraz, badakizue!
14. LARGABISTA Largabistaren komikia zuk zeuk irakurri ahal diezaiokezu haurrari: Informazio asko eta interesgarria ageri zaigu testuan, eta uste dugu, haurra, samur murgilduko dela komikian. Ideia polita iruditzen zaigu gainera, istorioa irakurtzen ari zaion heinean, haurra ondoan izatea (irudiak ikusteko aukera izateko…). Halako batean haurrak berak irakurri nahi baduela esaten badu, lasai asko utzi testua irakurtzen; malgu jokatzea garrantzitsua da. Amaitzean, komentatu irakurritakoa, eta galdetu ea irakurritako horretatik zerk harritu duen gehiena.
Gida_48_Maitasunak dena leuntzen du!.doc
Orria 5/6
Maitasunak dena leuntzen du!
15. HAUR KANTAK Haur kantak kantatuz irakurriko ditugu, noski! Lehenengo abestia aski ezaguna den arren, agian zure haurrak ez du oraindik ezagutuko… Hala izanez gero, lehenik eta behin, Internetetik bilaturiko abestiren bat jar diezaiokezu; agian, hauxe bera: https://www.youtube.com/watch?v=uedeAVKSMIg Abestia entzun ondoren, testua irakur dezakezue, testua eta marrazkiak komentatuz. Ondoren, bion artean irakurri eta abestu dezakezue. Bigarren abestian, musika eta hitzak ageri zaizkigu, eta musika hitzekin errimatzen duten esalditxoak! Bion artean, berak bakarrik… nahi duzuen moduan irakur ditzakezue testutxoak, eta, irakurtzen dituzuen bitartean, komentatu irudiak eta abar.
16. MUNDUAK GUZTIONTZAT IZAN BEHARKO LUKE Istorio polita, benetan, gure lagun Patakon eta Ane Piratarena! Haurra irakurtzera animatzeko, utzi aurrena lasai istorioko irudiak ikusten, begiratzen… Gero, komentatu haurrari testuaren mamia, gainetik bada ere: Bidegorrian bizikletan dabiltzala, bizikletan datozen beste bikote batekin elkartzen direla. Patakoni bezala, ezagutu berri duten neskari ere gehiago kostatzen zaiola besteei baino gauza berriak ikastea, bizikletan ibiltzen ikastea…. Baina, horrelakoetan, nola pentsatu beharko dugu? Bada, testuan, horren inguruko ideia politak ageri dira… Zeintzuk diren jakin nahi izanez gero, bion artean testua irakurtzea izango da aproposena! Testua amaitzean, komentatu irakurritakoa, eta galdetu haurrari ea zer iruditzen zaion bertan esaten dena.
Gida_48_Maitasunak dena leuntzen du!.doc
Orria 6/6