AGUR ESATEKO MILA MANERA
0. AZALA Azalean, beti bezala, hitz esanguratsu eta interesgarri bat agertzen zaigu: “Agur esateko mila manera”. Zer deritzozue? Zer adierazten du zuentzat esaldi horrek? Zuen haurrei ere galdera horiexek egingo dizkiezue. Eta jarraian, orritxo batean, idatziko duzue esaldi horiek zerekin lotzen dituzuen zuen egunerokoan, eta zerrendatxo bat egingo. Eman buelta batzuk buruari! Eta, nola ez, lagundu haurrei! Aurreko jarduera amaitzean, galdera hau egin haurrei: zuen ustez, zeren inguruan hitz egingo dute gure lagunek?
1. AURKIBIDEA Aurkibidearen eskuinaldean ageri den testuan zentratuko gara. Atal honetan, zera egin dezakezue:
Lehenengo, irakurri testua, eta saiatu ondo ulertzen bertan adierazten duena. Irakurri testua haurrari. Galdetu irakurritakoa ulertu duen ala ez. Behin ulertu duela ziurtaturik, eskatu bere hitzetan esaten saiatzeko azaldu diozuna. Amaitzean, esaiozu bere ahotsa entzun nahi duzula, eta eskatu testua irakurtzeko zuri. Entzun iezaiozu adi, noizean behin feedback positiboa eskainiz.
Gida 73_Agur esateko mila manera
Orria 1 / 7
AGUR ESATEKO MILA MANERA
2. LAGUN Irakur ezazue komikia lasai-lasai, eta, jarraian, asmakizunekin jolastuko gara. Komikian ageri diren hitz edo irudietan oinarriturik, asma itzazue igarkizun batzuk. Hemen adibide bat: 
Kolore bizia eta forma borobila duen gauza baten bila gabiltza; komikiaren zati guztietan agertzen da ia. Jolas honek, modu dibertigarrian, komikiaren errepasoa egiten lagunduko du.
3. PUPU ETA LORE Gure laguntxoen komikia irakurtzeko, esan haurrari zuk irakurriko duzula komikia! Baina adi! Izan ere, haurrak zeregin garrantzitsu bat izango du: zuk irakurtzen diharduzun heinean, hura zure irakurketa kontrolatzen ariko baita. Alegia, ondo irakurtzen duzun ala ez ziurtatu beharko du. Zerbait gaizki irakurtzen duzun bakoitzean, "STOP!" esan beharko du! Horretarako, berak ere irakurtzen aritu beharko du, noski! Irakurtzen ari dela egiaztatuko dugu baldin eta, zuk gaizki irakurtzen duzunean, huts egin duzula esaten badizu! Beraz, irakurri, baina hutsak eginez tarteka! Ea nola irteten den irakurketa jolasa! Irakurketa amaitzean, hainbat galdera sortuko direlakoan gaude. Beraz, tartetxo bat hartuko duzue galderak elkarri egiteko?
Gida 73_Agur esateko mila manera
Orria 2 / 7
AGUR ESATEKO MILA MANERA
4. TIRITATXO Oraingo honetan, Tiritatxok aukera ematen digu zirkulazio aparatua lantzeko. Gure proposamena honako hau izango da:
Lehenik eta behin, galderatxo bat egingo diogu haurrari, Tiritatxok dioena irakurtzen hasi aurretik: badakizu zer den zirkulazio- aparatua? Gero, irakurtzen jarraituko duzue. Amaitzeko, Tiritatxoren proposamena egiten saiatuko zarete.
5. MARTINBERTSO Animatuko zarete ipuin bat sortzera, Martin Bertsoren komikian oinarriturik? Irakur ezazue komikia nahi duzuen bezala, elkarrekin, bakarrik… Gero, irudimena landuz ipuin bat sortuko duzue. Haurrari baliagarri egingo zaio irudietan erreparatzea ipuina sortzeko orduan.
6. BARATZE NATURALA Galdetu haurrari: “Zer gertatzen zaie gure karakolei? Irakurriko al dugu?
Segidan, hasi irakurtzen elkarrekin. Gero, komikia irakurri ondoren, izenburua idatziko dugu orri zurian. Ondoren, irakurri dugun horretan ulertu duguna gogoan, marrazki bat koloreztatuko dugu. Amaitzeko, gure inguruko norbaiti azalduko diogu orrian zer egin dugun.
Gida 73_Agur esateko mila manera
Orria 3 / 7
AGUR ESATEKO MILA MANERA
7. HAUR KANTAK Jolastu gaitezen apur bat letrekin:
Galde iezaiozu haurrari ea jolasteko prest dagoen. Horrela, haurraren irrika piztuko dugu. Jolasa letrak aldatzean datza; hau da, irakurtzen ari zareten bitartean, zenbait letra beste letra batekin aldatu beharko duzue, eta entzuten ari denak jabetu beharko du zer aldatu den. Beraz, elkarrekin irakurri beharko duzue. Amaitzeko, abesti originala entzutea proposatzen dizuegu.
8. PIRRITX, PORROTX ET AMARIMOTOTS Segidan, detektibe lanak egiteko beta eskainiko dizuegu:
Lehenik eta behin, irakurri komikia. Detektibe lanak eginez, protagonistaren baten izena jarriko duzue orri zuri batean, inortxori ere erakutsi gabe. Amaitzeko, bat, bi, hiru esan, eta bakoitzak erakutsi beharko du zer idatzi duen.
9. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Irakurtzen hasi aurretik, zera egin dezakezue: Esan haurrari amuarrainaren inguruko informazioa emango digutela testu hauetan. Baina, hasi aurretik, galdeiozu ea zer uste duen esango digutela testutxoetan, amuarrainaren argazkia ikusita. Ea zer esaten dizun. Jolas hori egitean, zuk zeuk irakur iezazkiozu hasierako testutxoak. Amaierako testuak, hark irakur ditzala. Gida 73_Agur esateko mila manera
Orria 4 / 7
AGUR ESATEKO MILA MANERA
Amaitzean, irakurritakoan jaso duzuen informazioarekin, egin amuarrainaren marrazkitxoa.
10. iRRiA Testu hau zuk zeuk irakurri haurrari. Bertan, aldizkariaren oinarria den zerbait islatzen da; beraz, haurrari zuk irakurtzea da gure proposamena. Amaitzean, solastatu irakurzaletasunak duen garrantziari buruz. Hitz egiozu irakurtzeak sortzen duen eta etorkizunean sortuko dion gozamenari buruz. Bukatzen duzuenean, galdetu haurrari ea gogoko duen irakurtzea, zer den gehien irakurtzea gustatzen zaiona, eta abar. Hitz egin horren inguruan, eta pasatu elkarrekin tarte goxo eta polit bat.
11. FILOSOFO TXIKIAK Atal honetan, proposatu haurrari testuaren amaieratik hastea: Eta zu, filosofo txiki hori, zu ere triste egoten zara batzuetan? Amaierako testu horrekin hasiko zarete. Galdera horri erantzun eta horren inguruan hitz egin ostean, animatu haurra komikitxoa irakurtzera. Amaitzean, hitz egin irakurri duzuen horren inguruan, eta zuetariko bakoitzak ideia garrantzitsu bat atera dezala bertatik. Kontuan izan zuen parte hartzea ere oso garrantzitsua dela.
Gida 73_Agur esateko mila manera
Orria 5 / 7
AGUR ESATEKO MILA MANERA
12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testutxo hauek irakurtzeko, hauxe proposatzen dizuegu:
Lehenik eta behin, haurrak irakur dezala izenburua, eta, gero, saiatu zaitez ondorioztatzen, izenburu horretatik abiaturik, zer gai jorratuko den edo diren testuetan. Ondoren, gauza bera egin beharko duzue testutxo bakoitzarekin. Alegia, esan haurrari batek testu bakoitzaren izenburua irakurri beharko duela, eta bestea, izenburua zein den jakinda, testuaren muina asmatzen eta ondorioztatzen saiatuko dela. Amaitzeko, zuen ondoan ez dagoen norbaiti zerbait idazteko tartetxo bat hartzea proposatzen dizuegu.
13. MARIKALANBRE Gure lagun Marikalanbreren atala irakurtzeko, hona hemen gure proposamena:
Galdetu haurrari ea zer adierazi nahi duten “arkatzaren komeriak” esatean. Gero, irakurri bion artean. Amaitzean, zuek ere probatu! Dibertigarria izango da!
Gida 73_Agur esateko mila manera
Orria 6 / 7
AGUR ESATEKO MILA MANERA
14. LARGABISTA Galdetu haurrari: “Zertan dabil Largabista?” “Zure ustez, zer da haren atzean dagoen harrizko eraikin hori?
Gero, irakur ezazue komikia. Ondoren, norbaiti azalduko diozue zer irakurri duzuen. Horretarako, erabaki nori kontatuko diozuen eta zer esango diozuen. Amaitzeko, egin zuen azalpena aukeratu duzuen pertsonari.
15. MARIMATRAKAK Noa eta Lea mari-matraken istorioa irakurtzeko, jolas hau proposatzen dizuegu: Aukeratu nork irakurriko duen testutxoa, eta esaiozue tonua igo beharko duela, irakurtzen ari delarik, Noa eta Lea izenak ateratzen diren bakoitzean, eta eten txiki bat egin beharko duela arnasa hartzeko. Tonua esajeratu beharko duzue; horrela, umore puntua emango diozue jolasari. Gozatu!
16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Atal hau irakurtzeko, lehenik eta behin, irakur iezaiozu testutxo urdina haurrari, eta hitz egin testuaren gaiaren inguruan. Gero, esaiozu komikian ageri diren pertsonaiak ezagutu behar ditugula eta irakurtzen jarraitu behar dugula. Amaitzean, eskuinaldeko testua irakurri. Ijitoen elkarteari buruz hitz egiten du. Galdetu ea nola irakurri nahi lukeen, eta gozatu bion artean testua. Gida 73_Agur esateko mila manera
Orria 7 / 7