ETXEAK DENONTZAT EZ DU ESANAHI BERA
0. AZALA Azalarekin jolasteko, zer egin dezakezue? Ikusi azalean ageri diren ekintzak, eta joan horiek deskribatuz. Ondoren, galdetu haurrari ea zenbat etxe ikusten dituen azalean. Eta hitz egin etxe ezberdinen inguruan. Amaitzeko, proposatu haurrari margotu ditzala hizpide izan dituzuen etxe horiek, edo nahi dituen beste batzuk. Gozatu haurrarekin.
BERRIA LAGUN EGIN NAHI DUZU? Orri honetan, forma eta kolore ezberdinetako letrak, hitzak, esaldiak‌ ageri zaizkigu. Gure proposamena, betiere jolas eta ludikotasunean oinarriturik, zera litzateke: Zuetariko batek kolore urdinez dauden letrak irakurri beharko ditu, eta besteak, beltzez daudenak. Amaitutakoan, ulertu denari eta ulertu ez denari buruz hitz egingo duzue. Dena ulertu da?
1. AURKIBIDEA Zatitxo honetan, eskuinaldean gure txakurtxoek diotena irakurriko diozu haurrari. Irakurri ostean, galdetu ea ulertu duen gure laguntxoek esan dutena. Ez badu ulertu, azal iezaiozu zer esan nahi izan duten.
Gida 74_Etxeak ez du denontzat esanahi bera
Orria 1 / 7
ETXEAK DENONTZAT EZ DU ESANAHI BERA
Hizketan jarrai dezakezue: galdetu haurrari ea norbait hartuko lukeen bere etxean, eta, hala bada, nor hartuko lukeen, eta zergatik... Jolasa amaitzeko, zergati horiek orri zuri batean edo koloretako batean zerrenda ditzakezue. Orria, polit-polit jarri, eta gozatu egindako lantxoarekin!
2. LAGUN Lagunen ataltxoa irakurtzera animatzeko, galdetu haurrari ea komikia irakurri nahi duen, eta, irakurri ostean, proposatu istorio txikia kontatzeko. Amaitutakoan, galdetu ea ezagutzen duen inor gure Lagunaren antzeko istoriorik gertatu zaionik, eta galdetu ea nola lagundu ahal izango geniokeen. Amaitu, berriz, pertsona horiendako laguntzak ahoz gora adierazten! Horiei lagundu nahi dien politikari bat izango balitz bezala!
3. PUPU ETA LORE Istorio hau bion artean irakur dezakezue, edo zuk zeuk irakur diezaiokezu haurrari. Amaitutakoan, zera egitea proposatzen dizuegu: eman amaiera ezberdin bat istorioari. Eta bukatzeko‌ margotu istorioan zehar gustuko izan duzuen hori: Irudi bat, egoera bat‌ Gogoratu zuen margoak gure webgunera bidal ditzakezuela! Gustura asko jasoko ditugu!
Gida 74_Etxeak ez du denontzat esanahi bera
Orria 2 / 7
ETXEAK DENONTZAT EZ DU ESANAHI BERA
4. TIRITATXO Gure lagun Tiritatxorekin, asko ikasi ahal izango dugu oraingoan ere! Zera egin dezakezue: proposatu haurrari Tiritatxorekin ikasitakoa zuri adierazteko. Nahi duen moduan egin ahal izango du azalpena. Marrazkien bidez, zerbait idatzita, eskuekin, plastilina erabilita‌ Ez ahaztu emaitza baino gehiago prozesua dela garrantzitsuena!
5. MARTINBERTSO Atal honetan, zera proposatu ahal diozu haurrari: lehenik eta behin, testutxoak irakurriko ditugu, eta, ondoren, irudietako protagonista bakoitza egiten ari den hori deskribatuko ditugu! Ea zertan ari den laguntxo bakoitza! Amaitutakoan, testutik, ikusitakotik‌ ikasi dugunari buruz, horietatik jasotako jakintzari buruz hitz egin dezakezue.
6. BARATZE NATURALA Atal hau irakurtzera animatzeko, galdetu haurrari ea zertan ari diren Karakola eta Barea. Egin zuk zure proposamena, eta bota dezala berak berea. Bion usteak botatakoan, amaitu testua irakurriz. Nor gerturatu da gehien istoriora?
Gida 74_Etxeak ez du denontzat esanahi bera
Orria 3 / 7
ETXEAK DENONTZAT EZ DU ESANAHI BERA
7. HAUR KANTAK Haur kantak abestuko ditugu! Baina, abesteko, abestiaren melodia ezagutu behar duzue. Ezagutzen baten bat? Ez baduzue ezagutzen, sartu hitzak Interneten, eta agertuko zaizue melodia, seguru. Ondoren, entzun abestia, behar duzuen beste, melodia ondo barneratu arte. Eta, azkenik, irudietan ageri diren gorputz mugimenduekin lagundu! Gozatu, dibertitu!
8. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Proposatzen dizugu istorio hau zuk berari irakurtzea. Hori bai, esan zure ondotxoan jartzeko zuk irakurtzen diozun bitartean. Amaitutakoan, hitz egin elkarrekin irakurri duzuen istorioaz.
9. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Oraingoan, Marisorginari buruz ikasiko duzue. Animatu haurra, intsektuaren marrazkiak ikustera, aztertzera, eta horietan ageri den informazioa irakurtzera. Aipatu, nahi izanez gero, Interneten, horien irudi gehiago ikusi ahal izango dituzuela. Amaitutakoan, galdetu ea plastilinaz irudikatu nahi duen Marisorgina. Atera argazkiak egindako guztiari, eta bidali!
Gida 74_Etxeak ez du denontzat esanahi bera
Orria 4 / 7
ETXEAK DENONTZAT EZ DU ESANAHI BERA
IRRIA ALDIZKARIA Atal honetan, testua bion artean irakur dezakezue. Gure proposamena da txandaka irakurtzea, alegia, zuk esaldi bat irakurtzea eta zure haurrak beste bat irakurtzea. Ez bada gai irakurtzeko, baina bokal eta kontsonanteak identifikatzen baditu, proposa diezaiokezu B, G eta T kontsonanteak esaten dituzun bakoitzean STOP esateko! Ondo pasa, mahats-pasa!
10. FILOSOFO TXIKIAK Hauxe egin dezakezue: pertsona batzuek zergatik ez dute etxerik? Irakurri goiko esaldia haurrari, eta galdetu ea jarraian datorrena irakurri nahi duen. Baiezkoa ematen badizu, irakurri, eta, amaitutakoan, komentatu irakurritakoa. Konturatuko zara ideia asko dituztela gure lagunek. Zure haurrak eta zuk beste ideia batzuk pentsa ditzakezue, etxerik ez duenari laguntzeko. Nola lagunduko zeniokete? Bota ideiak, eta lagundu!
11. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testutxo hauek irakurtzeko, zera proposatzen dizuegu: Irakurri banaka-banaka testu bakoitza. Bat irakurtzen amaitutakoan, hitz egin irakurritakoari buruz, adierazi zer ulertu duzuen, konpartitu‌
Gida 74_Etxeak ez du denontzat esanahi bera
Orria 5 / 7
ETXEAK DENONTZAT EZ DU ESANAHI BERA
Testuak irakurtzen amaitutakoan, zuetariko bakoitzak gehien gustatu zaiona aukeratu beharko du, eta, ondoren, marrazki baten islatu beharko du aukeratu duen testu hori eta hor adierazten/azaltzen dena. Marraztu eta irudikatu pentsamenduak, ideiak… irudikatu bizitza!
12. MARIKALANBRE Marikalanbreren atalak beti harritzen eta hunkitzen gaitu… Oraingoan ere, aurrekoetan bezala, atal horretan egiten dutena erreproduzitzea proposatzen dizuegu! Nola? Bada, lehenik eta behin, testua nahi duzuen eran irakurri, eta, ondoren, egin ezazue testuan Marikalanbre eta bere lagunek amona Txinpartarekin batera egiten dutena. Horretarako, gauera arte itxoin beharko duzue, eta ilunpetan dagoen toki batera joan. Hasi pentsatzen eta erabakitzen nora joan! Unibertsoa hain da handia eta zoragarria…
13. LARGABISTA Largabistaren atalean, gure protagonista etxe berri baten bila dabil, baina badirudi nahiko galduta dabilela. Lagunduko diogu etxea aurkitzen? Horretarako, hartu mapa, eta, EZKERRERA, ESKUINERA, AURRERA eta ATZERA hitzak erabilita, ea Largabistari laguntzea lortzen dugun!
Gida 74_Etxeak ez du denontzat esanahi bera
Orria 6 / 7
ETXEAK DENONTZAT EZ DU ESANAHI BERA
14. MARIMATRAKAK Testu hau irakurtzera animatzeko, kontatu haurrari, testuan zehar esaten denaren arabera, Lea eta Noak esperientzia polit bat bizi izango dutela gurasoekin batera, jende berria ezagutuko dutela, eta horiei lagunduko dietela‌ Ea irakurtzera animatzen den!
15. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Istorio honetan, Ulertuz elkartea ezagutu ahal izango duzue. Esan haurrari elkartea zer-nolakoa den jakin nahi badu testua irakurri beharko duela. Irakurri ostean, elkarrekin konpartitu testuan ulertu, jakin eta ikasi ahal izan duzuen hori dena!
Gida 74_Etxeak ez du denontzat esanahi bera
Orria 7 / 7