iRRiA 76 - Irakurketa gida

Page 1

ASPERTZEAREN GOZAMENA

0. AZALA Iritsi zaigu 76.zenbakia. Oraingo honetan aspertzearen gozamenaren inguruan arituko zaizkigu. Zer deritzozue aldizkaria arakatzen hasten bagara? Eta aldizkariko azala azkenerako uzten badugu? Hau da, aldizkaria irakurri ondoren, haurrari honako proposamena egingo diozu: •

Galdetu haurrari: “zein izenburu jarriko zenioke aldizkariari?”

Marraztu ezazue orri zuri batean aldizkariari jarriko zenioketen marrazki, irudi, etab.

Amaitzeko, begiratu aldizkariko azalari!

1. AURKIBIDEA Aurkibidearen atala zertxobait arakatzeko tartetxoa hartuko dugu, haurrari galdera bat luzatuz: Zertarako izaten da aurkibidea? Zer agertuko da bertan? Jarraian, aldizkariarekin jarraitzeko aurkibidean dugun zerrendara joko dugu eta bertan honakoa proposatzen dugu: •

Agertzen diren zenbakiak banan-banan orri batean idatzi, eta zatitxo txikietan moztu eta tolestu.

Tolestutako zati horiek nahastu egingo ditugu eta aldizkariko beste atal bat irakurri behar duzuen bakoitzean , zoriz orritxo zatia aterako duzue.

Gida 76_Aspertzearen gozamena

Orria 1 / 8


ASPERTZEAREN GOZAMENA

2. LAGUN Irakurri ezazue komikia lasai-lasai eta jarraian asmakizunekin jolastuko dugu. Komikian zehar ageri diren hitz edo irudietan oinarriturik, asmatu itzazue asmakizun batzuk. Hemen adibide bat: •

Kolore bizia eta forma borobila duen gauza baten bila gabiltza, ia, komikiko zati guztietan agertzen dena. Jolas honek, modu dibertigarrian, komikiaren errepaso bat egiten lagunduko du. ANIMATU!!

3. PUPU ETA LORE Irakurtzen ari garena gure ingurukoekin konpartitzea jarduera bikaina eta aberatsa da. Honek elkar gehiago ezagutzeko balio digu, eta baita ahoz gora irakurtzean segurtasuna lortzeko ere. Pupu eta Lorenre atalera iristean, honakoa proposatzen dugu : •

Orriaren kopia bat aterako duzue.

Ondoren atal edo laukitxoak moztuko ditugu.

Jarraian haurrari honakoa esango diozu: “Begira Pupu eta Loreren komikia nola agertu den.” Moztutako zatiak erakutsi haurrari. “Lagunduko didazu ondo jartzen?”.

Ondoren komikia ordenatuko duzue.

Amaitzeko, irakurri komikia. Irakurri bitartean, egin geldialdi batzuk eta luzatu galderak haurrari. Adibidez: “zuk zer egingo zenuke?”

Gida 76_Aspertzearen gozamena

Orria 2 / 8


ASPERTZEAREN GOZAMENA

4. TIRITATXO Tiritatxok dioena irakurri aurretik irudian erreparatzeko proposamena luzatzen dizuegu: •

Irudian erreparatuko dugu. Denbora tarte txiki bat hartuko dugu bertan agertzen dena ikusi eta elkarrekin konpartitzeko.

Ondoren irakurtzen hasiko gara. Txandaka egin dezakezue edo haurrari galdetu nola irakurri dezakezuen!

Jarraian, Tiritatxok giltzurrunen inguruan informatuko gaitu. Irakurtzen hasi aurretik galdetu haurrari: “Zer dira giltzurrunak? Non daude?” Galderak luzatu ondoren ordenagailuan ikusi ditzakezue giltzurrunak nolakoak diren eta non dauden.

Amaitzeko, galdetu haurrari: “Baina zertarako dira giltzurrunak? Tiritatxok galdera honi erantzungo dio? Irakurriko dugu?”

5. MARTINBERTSO Martinbertsoren ataletik komiki bat sortzera animatzen zarete? •

Lehenik eta behin, irakurri ezazue zer dioen Martinbertsok.

Ondoren, irudimena landuz, komiki labur bat sortzen saiatuko zarete. Horretarako, hurrengo orrialdean agertzen den marrazkian oinarrituko zarete. Taldean gauza politak sortzen dira, eta, aukera baduzue, komikia amaitzean zuen ingurukoi irakurri!

Gida 76_Aspertzearen gozamena

Orria 3 / 8


ASPERTZEAREN GOZAMENA

6. BARATZE NATURALA Oraingo honetan, bareak ere aspertuta daude! Esaiozu haurrari honakoa:“Gure karakola eta barea aspertuta daude, irakurriko al dugu zergatik dauden aspertuta?” •

Lehenik eta behin, utzi haurrari komikia arakatzen.

Ondoren, galdetu iezaiozu zurekin batera irakurri nahi duen.

Jarraian, galdetu haurrari: “Zu aspertzen zara? Eta zer egiten duzu aspertzen zarenean?”

Amaitzeko, zerrenda bat egiteko proposamena luzatzen dizuegu. Zerrenda horretan, aspertuta zaudetenean egin ditzakezuen jarduerak idatziko dituzue.

7. HAUR KANTAK Jarraitu dezagun jolasean, estali kantu guztia! •

Bost minutu proposatzen ditugu irudietan erreparatzeko.

Ondoren abestia irakurriko dugu lasai- lasai.

Abestiaren doinua ez jakitea normala denez, zer deritzozue zuek jartzen badiozue doinua?

Amaitzeko, abestia abestu eta grabatzeko proposamena luzatzen dizuegu. Dibertigarria izango da, animatu!

Gida 76_Aspertzearen gozamena

Orria 4 / 8


ASPERTZEAREN GOZAMENA

8. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Jolastu dezagun apur bat letrekin: •

Galdetu iezaiozu haurrari ea jolasteko prest dagoen. Modu honetan haurraren irrika piztuko dugu.

Jolasak letrak aldatzean datza. Hau da, irakurtzen ari zareten bitartean, zenbait letra beste letra batengatik aldatu beharko dituzue, eta entzuten ari dena aldaketa horiekin jabetu beharko da.

Beraz, irakurketa konpartitu bat beharko duzue.

Amaitzeko, galderatxo bat landu dezakezue istorioa hobeto ulertzeko: “Zer gertatzen zaie? Aspertuta daude?”...

9. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Asteburuan ibilalditxo interesgarri bat egiteko prest? Oraingo honetan, Euskal Herriko animalien artean arkanbelea azaldu zaigu, ia gehienontzat ezezaguna den animalia. Haurrari honakoa esatea proposatzen dizuegu: •

“Arkanbelearen nondik-norakoak irakurri ondoren sekretutxo bat kontatuko dizut. Baina, horretarako, animalia honen gaindiko hainbat galdera erantzun beharko ditugu! Ados?” Galdera zuek sortzea proposatzen dugu. Izan ere, aurrean ditugun haurren adina

eta gaitasunak guztiz ezberdinak izan daitezke. Eta haurrari kontatuko diozun sekretua, asteburuan mendira egingo duzuen ibilaldia izango da! ANIMATU!

Gida 76_Aspertzearen gozamena

Orria 5 / 8


ASPERTZEAREN GOZAMENA

10. FILOSOFO TXIKIAK Komikia irakurri ondoren, bertan ageri diren hainbat adierazpenen gaindiko hausnarketa bat bideratu nahi dugu oraingoan. •

Lehendabizi, komikia irakurriko dugu, pertsonaia ezberdinei ahots ezberdin bat jarriz.

Amaitzeko, honako adierazpen hauen inguruan pentsatzen duguna konpartituko dugu: o Denbora oso astiro igarotzen da aspertuta gaudenean? o Aspergarria da ezer egin gabe egotea? o …

11. TXOKO TXIKI KUTTUNA Estali izenburuak, eta hasi olerkitxoak irakurtzen. Galdetu haurrari ulertzen ari den edo ez. Guztiak irakurri ondoren, utzi haurrari izenburuak bere kabuz olerki bakoitzaren gainean jartzen. Ea asmatzen dituen!

12. MARIKALANBRE Esperimentuak interesgarriak eta erakargarriak dira guretzat zein gure haurrentzat. Beraz, irakurri bion artean eta jarraian esperimentatu zuek ere. Gure haurrentzat garrantzitsua izango da gauza ezberdinak esperimentatzea. Izan ere, modu honetan, berauen interes eta motibazioa piztiuko ditugu.

Gida 76_Aspertzearen gozamena

Orria 6 / 8


ASPERTZEAREN GOZAMENA

13. LARGABISTA Jarraian detektibe lanak burutzeko beta eskainiko dizuegu: •

Lehenik eta behin, komikia irakurri.

Orri zuri batean, detektibe lanak burutuz, protagonistaren izena jarriko duzue inortxori erakutsi gabe.

Amaitzeko, “bat, bi, hiru” esan, eta bakoitzak idatzi duena erakutsi beharko du.

14. MARIMATRAKAK Marimatraken istorioa irakurketa korapilatsua bilakatu daiteke, haurrak irakurketarako duen gaitasunaren arabera. Hau horrela, haurrak kontakizuna ulertu ezin badu, lagundu egingo diogu: •

Hori dela eta, irakurketa konpartitu bat gauzatzea proposatzen dugu.

Zer iruditzen zaizue irakurketa gunea jolastoki bat bada?

Interesgarria litzateke irakurketa lekuak aldatzen joatea, erakutsi haurrari irakurketa leku ezberdinetan gauzatu daitekeela.

Gida 76_Aspertzearen gozamena

Orria 7 / 8


ASPERTZEAREN GOZAMENA

15. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Komikian murgiltzeko honakoa dugu proposamen gisara: •

Haurraren momentua izango da orain!

Haurrak erabakiko du nola disfrutatu irakurketarekin; lagundu irudimena lantzen.

Esaiozu haurrari zuk ere irakurketarekin gozatzea nahi duzula, eta ea zer proposatzen dizun. Ziur gaude txundituta geldituko zarela haurrak izango duen erantzunarekin.

Gida 76_Aspertzearen gozamena

Orria 8 / 8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.