BATZUK JOAN ETA BESTEAK ETORRI
Egilea: Txatxilipurdi Elkartea
0. AZALA Zer nolako azal berezia hile honetakoa, ezta? Zein da bururatzen zaizuen lehenengo ideia azala ikustean? Bidaiatzeko modu ezberdinak agertzen dira eta, bide batez, munduko 5 kontinenteetan zehar bidaia ezberdinak. Kontinente bakoitzean ezagutzea gustatuko litzaizuken leku, gauza edo herrialde bat kokatu dezakezue. Adibidez, Afrikan Sahara izan daiteke eta Asian Everest mendia edo Txinako harresia‌.Aukera mordo daude!!! Azkenik‌ Euskal Herria non kokatzen da? Animo!
PUBLIA Zer nolako itxura ederra duen liburu honek, ezta? Irakurri bien artean izenburua. Zergatik egiten du distira eguzkiak? Galdera ona, ezta? Topatu interneten erantzuna eta saiatu azala ikusita beste antzeko galdera bat planteatzen. Adibidez: Zergatik ateratzen da ostadarra? Erleen lana zergatik da ezinbestekoa? Opari ederra izan liteke liburu hau gure inguruan dauden misterioak argitzeko!!
-1Gida 94_Batzuk joan eta besteak etorri
BATZUK JOAN ETA BESTEAK ETORRI
1. AURKIBIDEA Aurkibidea bion artean irakurri. Maiuskulen zatia gazteenak irakurriko du eta minuskulen zatia zaharrenak. Beñat Gaztelumendiren hitzak irakurri eta solastu zuen artean. Zer esan nahi du auzoan mundu oso bat bizi dela? Ostean, erabaki bien artean zein den gustukoen duzuen atala eta lehendabizi irakurri.
2. LAGUN Irakurri izenburua eta ostean bertsoa, eta pentsatu… ONGI ETORRI hitzak askotan azaltzen dira, ezta? Nori edo zeri ematen diote ongi etorria? Udaberriari? Txoriei? Errefuxiatuei? Azkeneko biek lurralde ezberdinetatik bidaiatu dute… zergatik? Solastuko gara horri buruz?
3. PUPU ETA LORE Pupu eta Lore laguntxoekin jolasean daude. Bakoitzak entzuten duena hurrengoari esaten dio belarrira… Baina ondo elkar ulertzen al dute? Zein desberdin-berdinak garen! Inprimatu orriak eta moztu binetak. Gero, saiatu ordenatzen. Ondoren, beste istorio bat asmatu dezakezue, binetak beste leku batean jarriz. Ekin!!
-2Gida 94_Batzuk joan eta besteak etorri
BATZUK JOAN ETA BESTEAK ETORRI
4. TIRITATXO Badator Tiritatxo gure osasuna zaintzera! Zein garrantzitsua de loaldia. Zuentzako zertarako da garrantzitsua loa? Ohera sartzen garenean zelan aurkitzen gara? Nekatuak, urduriak, energia barik‌ Eta berriro esnatzean? Tiritatxok azaltzen duen bezala, egun guztiak ez dira berdinak eta egokia izan daiteke lo hartzeko errutina bat sortzea. Horrek lo hartzen lagunduko digu, gure gorputzari abisatuko diogulako laster ohera goazela. Irakurri Tiritatxok ematen dituen ideiak eta saiatu zuen neurriko errutina bat sortzen. Ostean, saiatu aste batean egiten eta benetan eraginik duen ziurtatu. Aurrera !!
5. MARTINBERTSO Zein aberasgarria den beste kulturetatik ikastea. Hori pentsatzen du Martinbertso gure lagunak. Gainera, mahai baten ingurua aukera paregabea izan daiteke beste kultura batzuekin hartu-emana izateko! Ikusten denez, Martinbertsoren auzoan mundu bat bizi da. Erabaki zein den irudian agertzen diren jakien artean zure gustukoena. Ondoren, munduko herrialde bat aukeratu eta bertako jaki bat sukaldatu dezakezue. Aukera ezin hobea da denon artean sukaldean aritzeko, etxean gaudela aprobetxatuz!
-3Gida 94_Batzuk joan eta besteak etorri
BATZUK JOAN ETA BESTEAK ETORRI
6. HAURRENTZAKO YOGA Gaur egun bizi dugun egoera kontutan hartuta, zein garrantzitsuak izan daitezkeen arnasketa kontrolatua eta yoga ariketak gure energia kontrolatzeko! Beraz, ideia polita izan daiteke ariketak egiten batak bestea grabatzea eta, ostean, bideoa jarraituz ariketak berriz ere egitea. Zer deritzozue?
7. HAUR KANTAK Zein kanta ederra!! Irakurri bion artean eta solastu. Ondo ulertu al dugu? Zer esan nahi du koloretako haurrak Euskal Herrian daudela? Zeintzuk dira herri txikiak? Zure auzoan, eskolan, badago kanpotik Euskal Herrira bizitzera etorri den umerik? Nongoa da jatorriz? Aukera polita izan daiteke beste herrialdeetako haurrak nola bizi diren ikusteko. Mila kolore, mila aukera eta denak ederrak!!
-4Gida 94_Batzuk joan eta besteak etorri
BATZUK JOAN ETA BESTEAK ETORRI
8. BARATZE NATURALA Karakolak eta Bareak lagun berri bat egin dute, Matias. Zuek ere ziur atzerritik etorri den norbait ezagutzen duzuela, edo agian zuek ere atzerritik etorri zineten Euskal Herrira! Ospatzeko gauza handia da, gure herrietan lurralde ezberdinetako jendea biltzea eta elkarbizitzea. Kultura eta lurralde ezberdinak ezagutzeko informazioa bilatu dezakegu Interneten eta lurralde horietako gauza berriak probatu: errezeta goxo-goxoak, jolasak, kantak, ipuinak etab.
9. ESKULANA Zein eskulan polita! Telebista sortuta dagoenean, bideo txiki bat prestatu dezakegu gure telebista saioa lagunei erakusteko. Gidoia prestatu, mozorroak bilatu eta grabatzera!
IRRIA ALDIZKARIA Irria aldizkarian gairen bat lantzeko proposamenik baduzu? Idatz iezaguzu!
-5Gida 94_Batzuk joan eta besteak etorri
BATZUK JOAN ETA BESTEAK ETORRI
10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Informazio pila daukagu gure animalitxoari buruz. Egingo diegu jolas bat aitaama-amona‌-ri? Ea zer dakiten antxoari buruz‌ Irakurri ondo-ondo luzatu dugun informazioa eta galdera horiek berberak galdetu zuen inguruko helduren bati: -
Non bizi da?
-
Nola ugaltzen da?
-
Zer jaten du?
-
Zein/zeintzuk dira bere etsai nagusiak?
Agian laguntzatxoren bat behar izango dute!
11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Oso garrantzitsua da gure historia gogoan izatea, ezagutzea eta inoiz ez ahaztea. Horregatik, gure lur honetatik joan behar izan ziren guzti haiei, marrazki eder bat egin diezaiekegu; maitasuna eta gertutasuna adierazteko. Zuk zeuk erabaki zer marraztu. Nahi duzuna izan daiteke! Ondoren, etxeko txoko kuttun batean jarri dezakezu artelan berezi hori, haien omenez.
-6Gida 94_Batzuk joan eta besteak etorri
BATZUK JOAN ETA BESTEAK ETORRI
12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Gaurko egunerako errezital saio bat prestatu dezakezu. Etxeko gauzekin sortu eszenatoki txiki bat eta familiari gonbidapen bat luzatu, errezitaleko ordua eta lekua adieraziz. Saioa ondo-ondo prestatu. Irakurri ozen, behin eta berriz, “Argazkia� izeneko olerkia, eta baita asmakizuna eta pentsaipuina ere. Eta gozatzera!
13. MARIKALANBRE Posta-txartelak! Altxor zoragarriak! Oporretara joaten garenean noizbehinka bidaltzen ditugu. Prestatuko dugu atzerrian bizi den lagun, ezagun edo familiako kide horientzako bat? Orri edo kartulina zati batean marrazki eder bat egin dezakegu, gure herria marraztuz, eta beste aldean mezua idatzi hartzailearen posta datuekin batera. A ze nolako ilusioa egingo dion jasotzen duenean!
14. LARGABISTA Irakurri itzazu soilik komikiaren lehenengo bi orrialdeak: 31-32. Eta, ondoren, sortu amaiera polit bat. Amaitzerakoan irakurri nola bukatzen den Largabistaren abentura, orain bi amaiera posible dauzka!
-7Gida 94_Batzuk joan eta besteak etorri
BATZUK JOAN ETA BESTEAK ETORRI
15. MARIMATRAKAK Ai ene, Lea! Sumendigoloa? A ze nolako izena asmatu duen Marianaren ogibidearentzat. Hala ere, ulertu, ulertu dugu, ezta? Zer iruditzen halako izen xelebreak asmatzen baditugu ogibide ezberdinentzat? Gero kontatu lagun edo familia kide bati eta ia asmatzen duen zeri buruz ari garen. Adibidez, medikua beharrean osasun-zaina deitu ahal diogu. Ea beste hauentzat izenen bat lortzen duzuen: -
Artzaina
-
Irakaslea
-
Garbitzailea
-
Kamioilaria
-
Telebista aurkezlea
16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Ezagutzen duzue erbi ezpaina edota ahosabai hautsia duen haurren bat? Agian etorkizunean ezagutuko duzue baten bat. Garrantzitsua da zuen guraso eta familiakoek honi buruzko errespetuzko jarrerak azaltzea. Aspanif-en webgunean sar zaitezkete elkarrekin eta informazioa bilatu! Gainera, gaiarekin jarraitzeko, bideo eder hau ere ikus dezakezue, Patakon eta Ane piratak lagun berri bat egiten dute ospitalean, Uxue. https://www.youtube.com/watch?v=drdjabpJjGE
-8Gida 94_Batzuk joan eta besteak etorri