iRRiA 97 - Irakurketa gida

Page 1

ARTISTA IZAN NAHI DUT

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA Hilabete honetan, artista izatekonahia jorratzen da. Denok dugu artista bat gure barnean. Baina‌ zer ote da artista izatea? Bilatu hitza hiztegian edo Internet sarean. Eta ostean‌ Ezetz topatu artista izateko 2 modu ezberdin azalari begira?

PUBLIA Badatoz gure bi laguntxoak bi abentura berriekin. Zer? Oraindik ez dituzula ezagutzen? Hona hemen aukera paregabea zu ere Marimatraka bihurtzeko!

1. AURKIBIDEA Irakurri txandaka aurkibidea eta, ostean, bertsoa. Ezaguna egiten zaizue, ezta? Ados al zaudete esaten duenarekin? Hori izan al da sormena bultzatzeko bide bat? Ados ez egotekotan, azaldu batak besteari zein da zuen ustez sormenak jarraitzen duen bidea. Saiatu zerbait sortzen 3 pausu horiek edo beste batzuk jarraituz‌.

-1Gida 97_Artista izan nahi dut


ARTISTA IZAN NAHI DUT

2. LAGUN Gure Laguntxo badabil artista gisa. Irakurri testua txandaka. Ezaguna egiten al zaizue? Ba al dakizue antzekoa den abesti bat? Zein? Baina, arranopola! Norekin dabil Lagun gure txakurtxoa? Ba al dakizue zein den? Ezetz asmatu! Pista bat: “Ai, ai, ene bada, aste bat pasata berriro joango da!� Asmatu duzuenean, solastu bere inguruan. Ziur noizbait berarekin topo egin duzuela!

3. PUPU ETA LORE Pupu eta Lore gure artistatxo txikiak. Baina zenbat gauza ezberdin dakizkiten egiten! Ziur zuek ere etxean antzekoak egiten dituzuela. Baina, egia ote da nagusitzen garen heinean sortzea zailago egiten zaigula? Uste duzue hala dela? Pupu eta Lorek egiten dituzten gauzetatik zein da zuretzeko gustukoena? Moztu binetak eta nahastu. Ostean, saiatu asmatzen zein den istorioa. Asmatu duzue? Ziur baietz!

4. TIRITATXO Tiritatxo sortu eta sortu dabil bere adiskideekin. Irakurri testua eta, ondoren, saiatu eurek egiten duten gauza bera egiten. Abesti bat jarri dezakezue, edo batak besteari testua irakurriz zer ateratzen den begiratu. Bukatzean, begiratu elkarri egindako lana. Gauza antzekoak edo guztiz desberdinak atera dira? Aukera mordo bat daude sormena bultzatzeko! Bakoitzak erabaki dezala gustuko duena!

-2Gida 97_Artista izan nahi dut


ARTISTA IZAN NAHI DUT

5. MARTINBERTSO Lur eta Amets pelikularen grabaketan gara oraingo honetan. Baina zenbat jende eta zenbat lan behar den pelikula bat grabatzeko!! Hori bai, emaitza paregabea. Pelikula ederra benetan! Martinbertsok hainbat marrazki zati topatzera animatzen zaituzte. Gure proposamena: topatu Lur eta Amets elkarrekin agertzen diren 3 adibide; irudiek eta letrek balio dute. Topatzeko prest? Animo!

6. HAURRENTZAKO YOGA Irakurri txandaka, baina behin bakarrik. Oraingo honetan atzerantz tolestu beharko zarete; astiro-astiro. Saiatu batak besteari ariketa gidatzen. Etxeko txikia animatzen bada lehenengoa izateko, askoz hobeto. Gidatu pausuz pausu eta gorputz atalak ondo zehaztuz minik ez hartzeko‌. Ederto!

-3Gida 97_Artista izan nahi dut


ARTISTA IZAN NAHI DUT

7. HAUR KANTAK Zenbat gauza egiten dituen Gorriti aztiak! Irakurri astiro eta saiatu doinu bat jartzen, zuek gustuko duzuen doinu bat. Konturatu zara hitzen bukaerarekin? Batzuk “ian” bukatzen dira. Beste batzuk, ordea, “az” letrekin. Erronka bat proposatzen dizuet: egin dezagun beste estrofatxo bat Gorriti aztiari buruz! Hitz bat aukeratu, eta bakoitzak bi esaldi asmatuko ditu. Esaldi bakoitzeko azken hitzak hurrengoaren bukaera bera izan behar du. Horrela bertso txiki bat osatuko duzue elkarrekin! Adibidez: Ñam-ñam gustoko du sagarra…… Ekin sormenari!

8. BARATZE NATURALA Komikiak maite ditugu, ezta? Baina gai izango ginateke komiki bat egiteko? Karakolak eta Bareak erakutsiko digute oraingo honetan pausuz-pausu komiki bat nola egin. Oso errazak da, baina garrantzitsua da pausuak jarraitzea. Eurek egin dute haiena. Animatuko al zarete zuek ere komiki bat sortzera? Beste aukera bat litzateke batek istorioa asmatu eta besteak marratzea. Horrela ikusiko duzue bakoitzaren sormena berezia, bakarra eta ederra dela!

-4Gida 97_Artista izan nahi dut


ARTISTA IZAN NAHI DUT

9. ESKULANA Aste honetan, musika tresna bat egiteko aukera edukiko duzue. Gitarra bat material birziklatuekin. Guk gitarra bat egitea proposatzen dizuegu eta, ostean, beste musika tresna bat ere sortu dezakezue material birziklatuekin. Adibidez: Marakak, danborra, txirula, platilloak‌. Horrela musika talde bat osatu dezakezue; gonbidatu laguntxoak bakoitza bere tresnekin eta musika kontzertu bat antolatu!! Animo kuadrilla!

IRRIA ALDIZKARIA Gaur egun, inoiz baino gehiago konturatu gara zein garrantzitsua den interesgarri eta aldi berean dibertigarriak diren aukerak eskura edukitzea. Horregatik guztiagatik, aukera paregabea izan daiteke Irrien Lagunak-en aldizkariaren harpidetza egitea. Proiektu hezitzaile hau aurrera eramaten laguntzeko eta elkarrekin ikasi eta hazteko. Zeren zain zaude! Egin zaitez harpidedun!

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Hilabete honetan Matxinsaltoa ezagutuko dugu. Denok ikusi dugu noizbait matxinsalto bat, ezta? Baina oso intsektu harrigarria da. Irakurri testua ondo ulertzeko, txandaka. Borobilak diren zatiak batek eta karratuak direnak besteak. Intsektu bitxia da matxinsaltoa, baina; hegan egiten du edo salto? Eta sudurretik hartzen al du arnasa? Joan zaitezkete basora, topatu bat eta kaja batean sartu; jaten eman, dagoeneko badakizuelako zer jaten duen. Hori bai, arratsaldea elkarrekin pasatu ostean, gogoratu belardira berriro askatzen. Animaliak aske maite ditugu eta!

-5Gida 97_Artista izan nahi dut


ARTISTA IZAN NAHI DUT

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Gure hirukoteak beti gauza berriak ikasten ditu! Hilabete honetan museo bat bisitatzera joan dira eta “sormen kolektiboa� kontzeptua agertu zaie. Irakurri istorioa lerroka eta, ostean, jarri sormen kolektiboaren bina adibide. Laguntza txiki bat: orain arte elkarrekin egin ditugun ekintzetan sormen kolektiboko adibide ederrak topatu ditzakezue! Lortu al duzue? Noski baietz!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Zein olerki dibertigarria! Ezetz beste bat egin, baina zenbakien ondorengo esaldiak aldatuz! Ondoren, soinu alai bat jarri eta grabatu. Azkenenik, bota laguntxoei erronka eurek ere egin dezaten. Gora sormen kolektiboa!

13. MARIKALANBRE Marikalanbrek eskultura bat egin behar du Amona Txinpartak ekarritako buztin zati batekin. Horretan ari direla, Aizpitarte kobazuloa aipatu du amonak. Bertan bizi ziren gizakiek paretetan margotzen omen zuten. Zein da kobazulo hori? Eta zer dago barruan? Irakurri testua txandaka, bertan pistaren bat ematen du eta. Bilatu Interneten kobazulo horri buruzko informazioa. Zure ustez eurak ere artistak al ziren? Bide batez, txango bat prestatu dezakezue kobazulora. Izan ere, plan zoragarria da astebururako!

-6Gida 97_Artista izan nahi dut


ARTISTA IZAN NAHI DUT

14. LARGABISTA Largabista eta Lagun txangoan doaz leku berri bat ezagutzera; sormen lantegi batera, alegia. Irakurri barik, moztu binetak eta saiatu era ordenatu batean jartzen. Ostean, irakurri bakoitzak bineta bat. Sortzeak badu bere lana, bai. Baina batzuk sortzen buru-belarri aritzen diren bitartean beste batzuk‌ Zein da ateratako ondorioa? Ikusi al duzu zure inguruan holakorik? Noiz? Gai al zarete adibide bat jartzeko? Aurrera!

15. MARIMATRAKAK Gure Marimatrakek maite dute marraztea, baina Leak arazo bat du oraingo honetan. Irakurri testutxoa eta, ostean, solastu zuen artean. Dibertigarria iruditu al zaizue? Zuek ere maite duzue marraztea, eta papera txiki gelditzen zaizue? Atera kalera eta beste aukera batzuk topatu. Adibidez, klarionekin plaza guztia kolorez bete! Umorea, marraztea, zikintzea‌ Lagunen artean beti dibertigarriagoa omen da!

-7Gida 97_Artista izan nahi dut


ARTISTA IZAN NAHI DUT

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Zer du Ane Piratak? Patakon piratarekin ospitalera doa, itzeleko tripako mina baitu. Irakurri binetak txandaka. Bertan, Izarrekin egin du topo eta beldurrari buruz solastu dira. Anek beldurra dio ospitaleri. Izarrek azaldu dio berak ere aspaldian bazuela beldurra, baina zerbait ikasi duela urte hauetan. Zer? Zuei ere gauza berdina gertatzen zaizue? Nor izango zinateke zu, Ane edo Izar? Izar izatekotan, ba al duzu inguruan beldurra duen norbait? Eta Izar bezala laguntzen saiatu al zara? Gustatuko litzaizuke bestela? Zein garrantzitsua den bizitza kolorez janztea!

-8Gida 97_Artista izan nahi dut


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.