GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
Egilea: Txatxilipurdi Elkartea
0. AZALA Hara!! Euskaraldia hemen dago eta guk ere motorrak berotu behar ditugu! Badakizue zer den? Parte hartzeko aukera mordo daude! Begiratu azalean zeintzuk diren ezagunak egiten zaizkizun elementuak. Aho bat, belarri bat… Zer esan nahi dute? Ziur eskolan ere ikusi dituzula… Non gehiago? Ahoa bizi eta belarriak prest! Hastera goaz!
PUBLIA Natura, zientzia, sormena… Badaude milaka aukera gauza berriak ikasteko, baina egin dezagun euskaraz! Eureka zientzia museoa ezagutzen al duzue? Euskaraz gauza berriak ikasi eta zientzia modu berrian esperimentatzeko aukera ematen digu. Noski baietz! Ba al dakizue zer esan nahi duen “EUREKA”-k? Nondik dator hitz hori? Ezetz asmatu? Astebururako plan ederra benetan!
1. AURKIBIDEA Irakurri aurkibidea eta begiratu arretaz alboan dauden irudiak. Nondik hasiko gara gaur? Zer uste duzue esan nahi duela Miren Amurizak bertso txiki horrekin? Erabaki nondik hasiko duzuen aldizkaria aurkibidea irakurri eta gero.
-1Gida 98_Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
2. LAGUN Lagun gure laguntxoa Euskaraldiarekin bat dator eta badabil gure belarri eta aho famatuekin jolasean… Irakurri bakoitzak bokadilo bat. “Belarriprest” eta “Ahobizi” aipatzen dira. Azaltzen al dute zer esan nahi duen bakoitza? Zuek zer zarete Ahobizi edo Belarriprest? Hemendik aurrera, jendea ikusiko duzue kaletik txapatxo bat eramaten; batzuk Ahobizi eta beste batzuk Belarriprest direla adierazteko. Gai zarete esateko zenbat Ahobizi eta zenbat Belarriprest txapa dauden irudian? Animo!
3. PUPU ETA LORE Zer da euskara? Pupuk eta Lorek hori galdetzen diote Pirritxi. Mendia? Euria? Maitasuna? Adibide hauek jarrita, zer da euskara? Poza ? Jolasa? Bi adibide jartzerik bai? Gure proposamena: irakurri barik binetak moztu eta ostean saiatu zentzua ematen istorioari. Agian istorio berri bat sortuko duzue! Gora sormena!
-2Gida 98_Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
4. TIRITATXO Oraingo honetan, Tiritatxok soinuak gure barnetik zelan ateratzen diren erakutsi digu, eta esan nahi dugunaren garrantzia ere adierazten digu. Soinu ezberdinak eginez hasten da dantzan gure mingaina. Zein hitz maite duzu? “Arranopola!â€?. Adibidez, zerk egiten dizu dardara? Nora doa mingaina? Probatu hitz ezberdinekin! Mordo bat daude mingaina dantzan jartzeko. Hona hemen adibide batzuk: zizarea, ederra, marimatraka‌. Baxu hitz egiten saiatu eta ostean altu hitz eginez. Berdina ote al da? Azkenik, abesti bat jarri ta altuago abestuz egin froga! Zein dibertigarria den mingaina dantzan jartzea
5. MARTINBERTSO Martinbertsok esaten duen bezala, asko gara eta bakoitza bere modua dauka euskara bizitzeko. Zuk nola bizi duzu? Ezagutzen duzue Belarriprest den norbait? Eta Ahobizi? Jarri adibide bana. Eta oraindik ez baldin badute euren txapa eskuratu animatu itzazue! Topatu zenbat Belarriprest eta Ahobizi txapa dauden, kaxan dauden txapak zenbatu barik. 14 Ahobizi / 12 Belarriprest dira. Asmatu al duzue? Seguru baietz!
-3Gida 98_Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
6. HAURRENTZAKO YOGA Aste honetako yoga lurrean egin behar da belauniko. Irakurri astiro pausuak. Hasteko, batak besteari pausuak azaldu, ondo ahokatuz. Ondoren, aukeratu doinu bat; adibidez, �Eskuetan� abestikoa. Eta abestuz, azaldu pausuak batak besteari; ondo ahokatuz eta pausuak astiro-astiro azalduz. Ikusiko duzue zein dibertigarria den mingaina dantzan jartzea!
7. HAUR KANTAK Euskara nonahi! Irakurri abestia, txandaka. Txikitatik ikasi dugu euskara eta nonahi erabiltzeko prest gaude! Zein garrantzitsua den gure hizkuntza erabiltzea eta euskaraz bizitzea! Badakizkizue euskarari buruzko beste abesti batzuk? Adibide bi jartzeko gai zarete? Ostean, bilatu abestia eta abestu elkarrekin! Eta oso ausartak bazarete, bideo bat egin dezakezue kantuan eta erronka bota laguntxoei, bakoitzak euskarari buruzko abesti bat abestu dezan! Ekin!!
-4Gida 98_Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
8. BARATZE NATURALA Hilabete honetan presari buruz hitz egin digu gure bikote txikiak. Antza denez, euren inguruan denek dute presa gauza asko egiteko. Gure laguntxoek, azkenean, astiro eta gauza bakoitza bere momentuan gozatzea erabaki dute. Sentitu al zara noizbait horrela? Gauza asko presaka egin nahi ditugunean ez omen dira oso ondo ateratzen, ezta? Zer uste duzu? Adibide bana jarri dezakezue? Esaterako, etxeko lanak presaka egiten ditugunean jolastera joateko‌.
9. ESKULANA Gaurkoan, buztina eta naturako elementuak material gisa hartuz eta sormena erabiliz, gauza berriak sortzeko aukera izango dugu. Sortzen dituzuen irudiak sikatzen utzi eta, ondoren, zuen logela edota beste edozein txokotan apaingarri gisa erabiltzeko ere balio dezake. Horretarako, etxetik atera eta natur gune batera joango gara. Bertan, buztina atera, zati bat hartu eta inguruan ikus ditzakegun beste elementuak har ditzakegu sortzen dugun hortan ere jartzeko. Ea ba zer sortzen duzuen!
IRRIA ALDIZKARIA Irrien Lagunen aldizkariaren harpideduna egitea aukera paregabea izan daiteke ordenagailu edota tabletaren pantailatik urruntzeko. Edonon, edonork eta edonorekin partekatu eta irakurri daitekeen aldizkari bat da; horrela, irakurzaletasuna bultzatuz eta familian zein lagun artean denbora pasa elkarrekin egin eta gauza berriak ikasiz. Milaka aukera eta denak posible!
-5Gida 98_Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Aste honetako Euskal Herriko animalia Katajinetea da. Ezagutzen al duzue animalia hau? Gaurkoan, irakurtzen hasi aurretik, jolas txiki bat egitea proposatzen dizuegu. Katajinetearen irudiak ikusi aurretik, orri txuri bat eta arkatza hartu, eta atal honen hasieran dagoen deskribapena beste pertsona batek irakurri beharko dizu. Orduan, papera eta arkatza duenak, irakurleak esaten duena imajinatu beharko du eta, aldi berean, marraztu. Horrela, katajinetea sortzen joango delarik. Berdinak izango al dira marraztutako katajinetea eta aldizkarikoa? Ondoren, laukitxo guztiak astiro-astiro irakurri Euskal Herriko animalia honen berri izan dezazuen.
11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Gaurkoan ere, badatoz Pirritx, Porrotx eta Marimotots Pupu eta Lorerekin batera istorio bat kontatzera. Hilabete honetan Euskaraldiaren inguruan hitz egiten dute. Irakurri arretaz, saiatu ondo ulertzen eta goazen solastera! Zuek zer izango zarete; Ahobizi edo Belarriprest? Etxean dituzuen paper, aldizkari, kartulina, guraizeak eta rotulkiak hartu eta Euskaraldiaren irudiak sortuko ditugu, ondoren, gure etxeko leiho edota balkoietan zintzilikatzeko.
12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Euskaraldiaren inguruko olerki motz eta txiki batzuk irakurri ditugu! Zeinen ederrak! Bertso batzuk sortzen ausartuko zinateke? Aurrera ba!!
-6Gida 98_Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
13. MARIKALANBRE Marikalanbre amonarekin dago etxean. Amona, argazki zaharrak hartuz, garai bateko istorioak kontatzen hasi da, bere lagun Joserra gogoratuz. Irakurri istorioa eta, ondoren, Marikalanbrek eta amonak bezala, zuek ere “Euskaraz bai, eskerrik asko” leloa duen eguzkia marraztu dezakezue.
14. LARGABISTA Gaurkoan, Largabista eta Lagun ez doaz naturan solastera. Gaur, oihanera joango dira… Baina zein oihanetara? Komikia irakurri aurretik, irudiak hartu eta zer gertatuko zaien pentsatu. Baita, komikia bera sortu ere. Zer gertatuko zaie azkenean?
15. MARIMATRAKAK Irakurri lehen orria eta bigarreneko lehen bi paragrafoak. Irakurtzen jarraitu aurretik, hona hemen solaserako une txiki bat. Uste duzue marimatrakek lortuko dutela goxokiak erostea? Zer gertatuko da? Lortzen ez badute, zer pasako da? Eta erostea lortzen badute, zer erosiko dute? Orain, zuen iritzi eta usteak jakinda, segi irakurtzen. Zuek pentsatu duzuen bezala amaitu da istorioa? Noizbait horrelakorik pasa zaizue?
-7Gida 98_Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Ane eta Patakon Gurutzetako ospitalera joan dira bertako haurrei ipuinak kontatzera. Bertan, June izeneko nerabe batekin egin dute topo. June triste dago, berari ipuinak eta pailazoekin egotea gustatzen ez zaiolako. Berak, beste era bateko ospitale bat nahi du, ondo pasa dezakeen txoko bat. Zer jarriko zenuke ospitale batean guztiok haur, nerabe eta familiek momentu goxo eta alaiak izateko?
-8Gida 98_Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan