OPORRETARA
GOAZ!
0. AZALA Azalarekin hasteko, zera gomendatzen dizuegu: zuetariko bakoitzak testu zatitxo bat hartuko du irakurtzeko. Ondoren, testu hori irakurtzean, zer bururatzen zaizuen komenta dezakezue. Jarraian, bakoitzak hartu duen testu zatitxoa irakurri ondoren, pertsonaia horiek egiten ari diren ekintzei buruz hitz egitera animatu! Eta amaitzeko, oporren inguruan hitz egin dezakezue!
PUBLIA Orri honetan, gure neskatoen hiru ale berri agertzen zaizkizue. Nola murgildu letretan? Nola animatu haurra irakurtzera? Gonbidatu haurra ale bakoitzaren izenburua irakurtzera eta irakurtzen amaitzen duenean, galdetu ea ale bakoitzetako marrazkiak ikusita, zeri buruzko istorioa egongo den irudien atzean‌ Eman bide irudimerari!
1. AURKIBIDEA Atal honetan, bertsoaren amaiera aldatu beharko duzue! Hartu, beraz, Miren Agur Meaberen bertsoa eta, lehenik eta behin, berau irakurri. Irakurri eta, bertsoa komentatu ostean, azken bi estrofak aldatu beharko dituzue. Ea zer ateratzen zaizuen! Orria irakurtzen amaitzeko, gonbidatu haurra ezkerraldeko aurkibidea berak bakarrik irakurtzera. Irakurketa azkarra egin beharko du, alegia, ahal duen eta azkarren irakurri beharko du!
Gida 86_Oporretara goaz!
Orria 1 / 5
OPORRETARA GOAZ!
2. LAGUN Lagunen istorioa irakurtzen hasi aurretik, zera egin dezakezue: Hartu azken orria eta, irakurtzen hasi aurretik, eman begirada azkar bat marrazkiei. Ondoren, istorioaren nondik norakoa asmatu beharko duzue. Istorioa asmatu ondoren, irakurri zuk berari hasieratik. Oso ezberdinak edo antzekoak izan dira haurrak asmaturiko istorioa eta aldizkarikoa?
3. PUPU ETA LORE Gure haurren komikiak irakurtzen hasi aurretik, irakurri lehenik eta behin (nahi duzuen moduan) izenburua: “Zaintzailearekin”. Egin galdera hauek haurrari: • •
Zer da zaintzailea? Zer egiten du? Komiki honetan, zaintzailea agertuko dela uste duzu? Zergatik?
Galderak egin eta, erantzuten amaitzean, galdetu haurrari ea nola irakurri nahi duen komikia. Irakurtzen amaitzean, gehien gustatu zaizuena berriz irakurri, baina doinu berezi bat erabiliz.
4. TIRITATXO Atal honetan, asmakizunetan jardungo dugu. Ez utzi haurrari testua irakurtzen, ezkutatu iezaiozu… gure gomendioa honakoa da: esan haurrari, oraingoan, irakurriko diozun testuaren gaia asmatu beharko duela. Beraz, testua irakurri, baina “azala” hitza agertzen den bakoitzean, ez esan, ez irakurri. Ea asmatzen duen zeri buruz ari zaren hizketan…
Gida 86_Oporretara goaz!
Orria 2 / 5
OPORRETARA GOAZ!
5. MARTINBERTSO Atal honetan, zera gomendatzen dizuegu: Hasierako testua irakurtzen hasi haurrari. Ondoren, galdetu ea zer nolako hiria/herria, nahiko lukeen berak. Bere ideiak luzatu ondoren, esan haurrari gure laguntxoek ere proposamen ezberdinak egin eta aurrera eraman dituztela, baina, zer egin duten jakiteko, horiek ikusteaz gain, irakurri ere egin beharko dituzuela. Ondo pasa!
6. HAURRENTZAKO YOGA Haurrentzako yoga atal honetan, yoga bera egitea gomendatzen dizuegu. Hala ere, ezertan hasi aurretik, lehenik eta behin, egin behar duzuen hori, ondo ulertu eta barneratu beharko duzue. Zure lana, beraz, haurrari egin behar duzuen hori ondo azaltzea izango da. Ondoren, animatu haurra pausuak zeintzuk diren jakitera! Horretarako esan irakurri egin beharko dituela!
7. HAUR KANTAK Haur kantetan, animatu haurra denak irakurtzera eta, ondoren, esan gehien gustatu zaion hori aukera dezala. Zertarako? Beroi irakurtzeaz gain, kantatu eta dantzatu beharko duelako! Animatu!
8. BARATZE NATURALA Esan haurrari gure laguntxoek bidaiatu egingo dutela! Leku eder asko ikusiko dituztela! Janari goxoak probatu ere bai! Nora joango dira? Esan, hori eta gehiago jakin nahi izanez gero, komikia irakurri beharko duela. Irakurtzen amaitzean, galdetu haurrari ea nora bidaiatu nahiko lukeen berak. Galdetu ere, zer janari probatu nahiko lukeen‌
Gida 86_Oporretara goaz!
Orria 3 / 5
OPORRETARA GOAZ!
9. ESKULANA Eskulanetako atal honetan, esan haurrari ondorengo testua eta jarraipenak irakurriz gero, Dragoi zoragarri bat egiten ikasiko duzuela! Erakutsi irudiak haurrari eta ea Dragoaia egitera animatzen den!
10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA Atal honetan, horma irudi bat egin beharko duzue. Esan haurrari, armiarmen inguruan asko ikastea nahi badu, orain duela aukera! Esaiozu, orri hauetan zehar, informazio interesgarri asko eskuratzeko aukera izango duela! Informazio hori jasota, animatu kartoi mehe bat hartu eta armiarmen inguruko horma irudi bat egitera. Polit askoa jar dezakezue, letra dotore eta irudi ederrez apainduta!
11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Gure adiskideen testua polit askoa dugu oraingoan! Animatu haurra testua irakurtzera. Amaitzean, hitz egin irakurri duzuenari buruz eta galdetu haurrari: •
Ezagutzen duzu Sandrak bezalako egoera bizi duen beste norbait?
Hitz egin gaiari buruz, komentatu iezaiozu pertsona askok munduan zehar bizi duten egoera honen inguruan.
12. TXOKO TXIKI KUTTUNA Atal honetan, lehenik eta behin, irakurri iezaiozu ozenki izenburua: “Oporrak”. Ondoren, esaiozu hiru testuen izenburuak asmatu beharko dituela. Horretarako, testu bakoitza zuk irakurri beharko diozu haurrari, izenbururik gabe, noski. Ea zein izenburu bururatzen zaizkion!
Gida 86_Oporretara goaz!
Orria 4 / 5
OPORRETARA
GOAZ!
13. MARIKALANBRE Marikalanbre beti aritzen da esperimentuak egiten. Esaiozu haurrari, testua irakurriz gero, ostadarrak nola egin ikasiko duela…! Irakurri nahi duzuen moduan eta ondoren, ekin esperimentua egiteari!
14. LARGABISTA Largabistaren testua bion artean irakur dezakezue. Ikusiko duzuen moduan, testuan zehar, “Laminen ziloa” aurkitu beharko duzue. Testua irakurtzen amaitzean, galdetu haurrari: • •
Zergatik ateratzen da ura bero? Nola deitu dio azkenean Lamimen ziloari? Zergatik? Amaitzean, interneten bilatu dezakezue Laminen ziloa.
15. MARIMATRAKAK Haurra Marimatraken testua irakurtzera animatzeko, ondorengoa egin dezakezue: esan haurrari zure besoetan jartzeko, eta goxo eta lasai asko istoriotxo polita irakurriko diozula. Amaitzean, galdetu haurrari ea istorioa gustatu zaion, eta hitz egiteko irakurri diozunari buruz apur bat…
16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Azken atal hau irakurtzera animatzeko, irakurri iezaiozu lehenik eta behin haurrari Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren testua. Irakurtzen amaitzean, galdetu haurrari ea komikia berak bakarrik, elkarrekin, zuk berari… nola irakurri nahi duen. Bukatzen duzuenean, animatu haurra irakurri eta, ikasi duen horretatik, arreta deitu dioten bi gauzen inguruan hitz egitera. Ea zer kontatzen dizun!
Gida 86_Oporretara goaz!
Orria 5 / 5