1
2015ko martxoa 43 zenbakia - 5,75 €
2
ELKARREKIN GAIZKI BAINO, HOBE APARTE ETA ONGI!
Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Txandaka Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen T Tokero, k C Cesar G Gonzalez l
6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Betaurrekoak Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Erlaxazioa lantzen Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero
12. NANA PARKEAN. Imanolen galdera
Gaur egun familia mota asko dago: ezkondutako gurasoak edo ezkongabeak, guraso bananduak, dibortziatuak, dibortzio ondoren eratutako familia berriak, guraso bakarrekoak edota guraso homosexualak dituztenak. Haur askok errealitate horiek lagunen bidez ezagutu arren, dibortzioak haurrarengan ondorio larriak ekar ditzake, prozesua ondo bideratu ezean. Banaketak sortzen dituen aldaketak askotan mingarriak izaten dira helduentzat, eta are larriagoak izan daitezke seme-alabentzat baina, kasu askotan, uste dena baino txikiagoa ere bada eragin hori. Izan ere, askotan, banatzea izaten da aukeren artean egokiena, seme-alabentzat askotan okerragoa baita gurasoen etengabeko liskarrak eta eztabaidak jasan behar izatea. Hori dela eta, nahiz eta onartzen zaila izan, helduok beti eduki behar dugu garbi adin txikikoen interesa beste ezeren gainetik dagoela eta gurasoen erantzukizuna ez dela ezkontza edo bikotearen amaierarekin bukatzen. Horrelako kasuetan, seme-alabei argi utzi behar zaie gurasoek berdin-berdin maite dituztela, elkarrekin bizi ez badira ere.
Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso
14. TXO. Ternuara goaz baleak ehizatzera! Marrazkiak: Julen Tokero
16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Miren Agur Meabe / Marrazkiak: Eider Eibar
18. LAGUN. Ez al zaude triste? Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar
20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Orkatza Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
22. FILOSOFO TXIKIAK. Gaur, Xerrik aldaketak nahi ditu Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse
25. MARTIN BERTSO. Osoak erdi, erdiak oso Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Javi Ojuel
28. MARIKALANBRE. Anabasa sukaldean Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
31. LARGABISTA. A ze familia!
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 43 zenbakia · 2015ko martxoa Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide / Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com / Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Ainhoa Rueda, Javi Ojuel), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza
Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Ainhoa Rueda
34. ZENBATAK. Bat eta bat bi Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce
36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. AURRERA ATERA elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi
“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
3
4
5
6
7
8
9
10
11
Nana
parkean IMANOLEN GALDERA zken boladan, auzoko parkea zirko bat bezalakoa da niretzat. Aitarekin joan edo amarekin joan, beti Tomas zaintzen egoten naiz. Nik uste nuen Tomas beti zaldi gainean ibiltzen zela, trakatan-trakatan, eta gero lehoiaren tramankuluan, baina ezta pentsatu ere. Bilintx-balantx, itsasontziaren bolantera joaten da gero. Eta ni atzetik. Baina kontua da han beste neska-mutiko asko ibiltzen dela. Batzuk goiko barretan zintzilik, gorilen antzera. Beste batzuk bizikletarekin sartzen dira edo kotxetxoarekin, baina elefante baten antzera. Eta ni Tomas zaintzen ibiltzen naiz, zirkoko hezitzaileak lehoiekin bezala. Ai ene eta oh, la, la!
A
Tarteka, parkearen beste aldera begiratzen dut. Eta amorrazioa ematen dit kolunpioa hutsik ikusteak, ze nik Tomas zaindu beharra daukat. Eta bitartean aita edo ama kafetegian egoten dira, edo telefonoz hizketan, loro baten pare. Gainera, Don Inorrez ez da parkera itzuli eta tunela ere libre egoten da. —Tomasi pardela aldatu behar zaio —esan diot gaur aitari. Baina ez diot esan ‘Pua! Gameluen kakaren kirats berbera dauka’, eta esaten ahal nion, ze zirkoan behin usaindu nuen, eta halakoxea zen. Eta igual esan diot behin, igual birritan, igual hiru bider. Eta gero ‘Merde!’ esan du Tomasi prakak kakarekin zikindu zaizkiolako eta ez diodalako abisatu. Atzo, ostera, ama haserretu zitzaidan. Ze, atzo, baloi batek jo zuen neba txikia eta lurrera jausi zen eta negar zotinka eta makakorroka hasi zen.
12
—Kontuz ibili, Marikontra! —oihu egin zidan amak, eta amak oso haserre dagoenean deitzen dit horrela. Eta kontua da ni ez naizela ez piztien hezitzailea ez futbol partida bateko atezaina. Ez, nik enara izan nahi dut kolunpioetan, gora eta behera, eta oin puntekin ia zerua ukitu. Eta gero tximino eta gero triku eta gero, txirristan, ba igual gepardo, igual gazela edo igual zorri, abiada horrekin tripetan milaka zorri nabaritzen ditudalako. Beharbada bihar izango naiz hori guztia, ze bihar parkera amama Maria eta aitita Nikolasekin etorriko gara. Niri gustatu egiten zait haiekin etortzea, ze amamak, adibidez, trikuari kirikiùolatza esaten dio eta niri ez dit Marikontra deitzen, saltsapresta baizik, edo igual txapiskolea, edo igual marisorgin. Eta patatak erosten dizkigu. Eta ni kolunpioetara joaten ez nintzenez, Imanol motorrean etorri da zaldiaren alboko etxetxora. Biok sartu gara eta aurrez aurre eseri gara. Ezpainak bustita zeuzkan eta pentsatu dut iturritik pasatu dela, baina eskuak zikin-zikin zeuzkan. Gero galdetu dit: —Egia da zure gurasoak banatu egingo direla? Garazik esan dit. Eta ni zirkoko pailazoa bezala sentitu naiz, baina tarta aurpegira botatzen diotenean. Edo, udan, izozkiaren bola lurrera jausten zaizunean bezala. Ai ene eta oh, la, la! Eta korrika joan naiz Tomas zaintzera. Ai ene eta oh, la, la! Nebak minik hartu ez dezan.
13
14
15
TXOKO TXIKI KUTtUNA EZINEZKO LAGUNAK
Eguzkia eta Ilargia ezin batera egon: batak egun on dio; besteak, berriz, gabon. Inoiz ezin diote elkarri itxaron. Biak eder izanda, biak beti aparte, aita eta ama bezala, ez dakit noiz arte.
ZERGATIK?
Isil-isilik nago, hau da erromeria!, ontzi zuri polita, ekaitzaren erdian. Aita marrazoa da, ama olagarroa. Borroka horrena, baina, ez da nirea errua. Zergatik? Zergatik? Zergatik negar egin? Biok behar nauzue eta nik zuek berdin! 16
BI ETXE
Txorikumea banintz, bi habia nituzke. Erlea izanez gero, bi erletxekote. Sugandila izanikan, bi arrakala horman. Eta apoa izanda, bi harri uretan. Baina umea naizenez, bi etxe ditut eta bietan bizi naiz ni bitsetan, bitsetan.
NIRE MUNDUAK
Olatu batek hautsi ninduen, hareazko gaztelua bezala. Baina egarri den loreari, nola ukatu ihintza? Gose den urtxintxari, nork kendu hazia? Orain ohitu naiz, astero eramaten, nire mundu zaharra poltsa batean eta mundu berri bi nire bihotzean.
17
Lagunek Elur eta Unai aurkitu ditu parkean
Non dago Idoia? –galdetu die. 18
Idoia eta Unai banatu egin dira –erantzun dio Zurik.
Eta ez al zaude triste? –Lagunek.
Bai zera! Lehen ika-mikan aritzen ziren beti.
Orain txandaka ateratzen naute paseatzera‌
‌ eta umoreko daude berriz! 19
20
21
Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!
FILOSOFO TXIKIAK
MIXINA
PERU
XERRI
MOKOFIN
GAUR, XERRIK ALDAKETAK NAHI DITU ZER GERTATZEN ZAIZU, XERRI? HASERRE ZAUDE?
BAI! AITA ETA AMA ALDATU NAHI DITUT. EZ NAUTE ERAMAN NAHI ZALDIKO-MALDIKORA!
1
NAHI BADUZU, NIRE GURASOAK HAR DITZAKEZU!
EZ DIDATE INOIZ EZETZ ESATEN!
BAINA ALDA AL DITZAKEGU AITA ETA AMA?
2
22
ORDUAN, XERRI, ETORRIKO ZARA NIRE ETXERA BIZITZERA? ZURE ANAIA NAGUSIA IZANGO NAIZ!
BENO, EGIA ESAN… ASKO GUSTATZEN ZAIT NIRE ETXEA…
NIRE LAGUN UNAIREN AITA ETA AMA EZ DIRA ETXE BEREAN HORTAZ, BIZI. BI FAMILIA ERE IZAN DITZAKEGU?
3
BENO, UNAIK AITAREN FAMILIA DAUKA, ETA AMARENA…
BAINA, ORDUAN, ZER ESAN NAHI DU FAMILIA BAT EDUKITZEAK?
…ETA BI ETXE!
4
AGIAN FAMILIA BAT EDUKITZEA MAITE GAITUZTEN ETA BIZITZEN IRAKASTEN DIGUTEN SENIDEAK EDUKITZEA DA.
5
23
ETA FAMILIA BEREKOAK DIRA AITONA BERBERA DUTENAK, ETA BIRRAITONA BERBERA!
BENO, XERRI, NIRE FAMILIAKOA IZAN NAHI DUZU?
ETA
GAINERA FAMILIAK ALDATU EGITEN DIRA BETI: HAURRAK JAIOTZEN DIRA, AMONAK HIL…
BAINA AITATXO ETA AMATXO EZ DIRA ZUREKIN IZANGO GAUETAN MUXUAK EMATEKO!
KAR, KAR!
AMATXO! AITATXO! 6
7
ALDA AL DEZAKEGU GURE FAMILIA?
ETA ZUK, IRAKURLE FILOSOFO TXIKI HORREK, ZER PENTSATZEN DUZU? 24
OSOAK ERDI, ERDIAK OSO
Mari Mototsen eskolako lagun baten gurasoek banatzea erabaki dute. Mari Motots pentsakor dago.
25
26
27
Marikalanbre ANABASA SUKALDEAN
M
arikalanbre eta lagunak Oierri buruz hitz egiten ari dira. Izan ere, gurasoak banandu egin direla esan die Oierrek. Maddiri arraroa iruditzen zaio gurasoak banatzea, baina gehienek normala dela uste dute. Horretaz ari direla, proposamen bat egin die Marikalanbrek: –Nahi al duzue nahasteak bereizteko gai garen probatzea? Beti ez da erraza izaten! Erronka-zaleak direnez, baiezkoa eman diote, eta berehala hasi dira saltsan, Marikalanbreren esanei jarraituta.
28
Hasteko, bi koilarakada gatz eta beste bi harea hartu, eta ondo-ondo nahastu dituzte ontzi batean. Nola bereizi orain? Axi izan da azkarrena: ontzia urez bete eta koilararekin nahastu du, gatza uretan disolbatu arte. Segidan, kafe-iragazki batetik pasarazi du nahastea. Hor dago harea, iragazkian!
29
Eta nola bereizi ura eta gatza? –Nik badakit! –esan du Maddik–. Ur gazia lapiko batean jarri eta berotzen badugu, ura lurrundu egingo da, eta gatza kazolan geratuko da.
–Hori da, Maddi. Bikain! –zoriondu du Marikalanbrek–. Baina Amona Txinparta etorri arte itxaron beharko dugu hori egiteko. Beste zerbait nahastuko dugu bitartean? Imajinatu zer aurpegi jarriko duen amonak sukaldeko anabasa ikusitakoan! 30
31
32
33
34
35
munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eh harko luke AURRERA ATERA Ane Pirata eta Patakon lasai ederrean daude banku batean eserita. Ondoan daude Maria, Argi eta Jon, elkarrekin oso pozik.
36
Argi oso txikia zela abandonatu zuten saski batean. Hotza eta gosea pasatu zuen eta, azkenean, txakurtegi batera eraman zuten. Aurrera Atera elkartekoek txakurtegitik atera, maitatu eta hezi egin zuten, beharra duen jendeari laguntzen ikasteko.
Maria zaharren egoitza batean bizi da. Ondo zaintzen dute, baina bere herriaren eta etxearen falta sumatzen du. Bakardadea da Mariaren gaitz larriena.
Jon traketsa da harremanetan. Kostatu egiten zaio lagunei gauza onak esatea eta horregatik askotan nahiago du isilik eta bakarrik egon, hartara ez da inorekin haserretzen. Gero, bere buruarekin haserretzen da ez dakielako lagunak egiten.
37
38
Aurrera Atera 2013. urtean sortu zuen profesional talde batek. Animalien laguntzazko terapiaren bidez bazterturiko kolektiboen laguntza fisiko eta emozionalak bideratu nahi ditu.
Behar bereziak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da elkartearen helburu nagusia.
Segurtasuna, lankidetza eta naturarekiko errespetua dira elkartearen zutabe nagusiak.
AURRERA ATERA Zelanda Goikoa baserria 20230 LEGAZPI aurreratera@gmail.com
39
Ez galdu aukera eta zatoz Irrien Lagunak Klubera!
45 EURO URTEAN!
ANIMA ZAITEZ!
HARPIDETU ZAITEZ IRRIA ALDIZKARIRA ETA JASO ONGI-ETORRI OPARI HAUEK* AUKERAN!
1
MOTXILA, A, O DIRUZORR A! +ESTUTXE
2
BIZIPOZA AUZOLAN Liburu CD-a!
3
"TXO MIKMAK TXIKIA� CDa eta 2 Sarrera Albaola faktoriarako!
*produktuak amaitu arteko eskaintza Harpidetu webgunean bertan: www.irrienlagunak.com/harpidetza edo 902 820 806 telefonora dei eginaz. 40