iRRiA 46 - Ez da sekreturik denborarekin jakiten ez denik!

Page 1

1

2015eko ekaina 46 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


EZ DA SEKRETURIK DENBORAREKIN JAKITEN EZ DENIK!

Aurkibidea 4. PUPU ETA LORE. Pitxarra Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen en Tokero Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Ederra eta marmartia Testua: Unai Elorriaga / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Eguzkitik babesteko “sekretutxoak” Testua: Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea Marrazkiak: Julen Tokero

12. NANA PARKEAN. Musuak eta txanponak

Gure seme-alabei eta ikasleei zenbat aldiz ez ote diegu esan “SSSSSS! Se-kre-tu-bat daaaa!”. Sekretuak oso erakargarriak zaizkie haurrei. Sekretuak kontatu behar al dira? Ezin al dira inoiz esan? Sekretu “onak” eta “txarrak” omen daude eta haurrek horretaz jabetu behar dutela diote. Sekretu “onak” garrantzi handirik gabeko kontuei esaten zaie: aitona-amonek litxarreriak gure baimenik gabe erosi dizkietela, aitari erositako oparia isilean gorde behar dutela… Baina badira sekretu “txarrak” ere, haurrei kalte edo min egiten dietenak, adibidez, lagun batek etengabe iraintzen dituela isiltzen dutenean. Eta, horrelakoen aurrean, konfiantza, sinesgarritasuna eta egia dira gure haurrei irakatsi behar dizkiegun baloreak, arriskugarriak izan daitezkeen sekretuak isiltzeko beharra izan ez dezaten.

Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

14. TXO. Eta Ternuan zer? Marrazkiak: Julen Tokero

28. MARIKALANBRE. Suaren sekretua

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 46 zenbakia · 2015eko ekaina Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide / Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com / Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Gipuzkoako Osasun Sustapenerako Unitatea, Miren Agur Meabe, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Javi Ojuel), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea.

Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

Babesleak:

16. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Miren Agur Meabe / Marrazkiak: Eider Eibar

18. LAGUN. Ez inori kontatu! Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Troglobioa Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Gaur, Xerrik sekretu bat dauka Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Sorpresa sor beza! Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Javi Ojuel

31. LARGABISTA. Naturak ere sekretuak... Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Javi Ojuel

34. ZENBATAK. Ahoz aho Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Juneren hegoak elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


4


5


6


7


8


9


10


11


Nana

parkean MUSUAK ETA TXANPONAK Gure auzoko parkea magoen kapela bezalakoa da niretzat. Esan nahi dut batzuetan igual zoo bat iruditzen zaidala, igual baso bat edo igual labirinto misteriotsua. Gaur bezala. Gaur ere enara izan naiz kolunpioetan, tximino arrapalan, triku tunelean eta gepardo, gazela eta zorri txirristan. Tomas ere gutxinez zaldia izan da. Baina gero, gero supermerkatura joan gara, eta joan bagara, joan gara. Ai ene, eta oh, la, la! Ze, supermerkatuan, supermerkatuan Don Inorrez zegoen! Eta amona Thérèseri beldurrak hilik esan diot: —Goazen etxera! Don Inorrez da! Rentrons à la maison! Gure ilara berean zegoen, eta nik ikusi dut bi oinetako desberdin zeuzkala eta gero haren kiratsa usaindu dut. Baina ilarako jendea ez zen beldur, eta kexuka eta gaizki esaka hasi da. —Opil bat eta urdaiazpikoa erosi du, baina bi euro falta zaizkio eta kutxazainak zerbait uzteko eskatu dio! —Dirurik gabe etortzea ere… —Monsieur —esan dio bat-batean amona Thérèsek, lurrera makurtu eta gero—, bi euroko txanpon hau jausi zaizu. Hasieran jendeak ez du ezer esan, eta kutxazainak ere ez du ja esan, eta nik ere ez dut esan nire ustez lurrean ez zegoela dirurik eta amonak eman diola. Orduan pobreak esan du: —Esker mila eta merci beaucoup.

12


Tomasek gero parkean geratu nahi izan du, baina erosketen poltsan jogurtak geneuzkan, eta pizza izoztua, eta amona Thérèsek ezetz esan dio: —Hamabiak dira. Juste deux minutes. Eta Tomas tximistotsean joan da zaldiaren tramankuluan ibiltzera. Trakatan-trakatan. Eta ni alboko etxetxora joan naiz. Inork ez daki, baina entzuten dudanean hamabiak direla, edo eguerdia dela, ze biak berdinak dira, ba, niri negargalea etortzen zait. Edozein tokitan, baina batez ere parketan, ze ordu horretantxe esan zidan Imanolek gurasoak banandu egingo zirela… —Allons-y! —esan du berehala amonak, baina niri belarrira esan dit—: Negar egin duzu, Nana… —Ez eta non! Zerbait sartuko zitzaidan, auskalo non. —Oh, la, la, nirekin ez duzu zertan ezkutatu! —Nola jakin duzu? —galdetu diot azkenean. —Ah, txori txiki batek esan dit. Arazo guzti-guztiek dute konponbidea, Nana, heriotzak izan ezik. —Eta orduan bera jarri da triste, aitona Tristan falta duelako, eta musu eman dit. Baina irribarre egin du nik esan diodanean: —Niri ere esan dit txanponarena… Dena dela, nik ez dakit amonak dakien Imanolek ere, gurasoak banandu egingo zirela esan ostean, musu eman zidala. Ez dakit txoriek hori ere ikusiko ote zuten… Gero joan egin gara, eta nik tunelera begiratu dut, baina han ez dut Don Inorrez ikusi.

13


14


15


TXOKO TXIKI KUTtUNA sekretuak KUKUA

Sekretua da kuku bat, mihiaren puntuan pausatua. Kuku! Kiku! ari da. Kiku! Kuku! kurika. Eta ai ene! Eta ai ama! Ihes egin dit ia-ia! KEZKAK

Sekretu arin bat daukat. Arnasan aterako al zait? Sekretu potolo bat daukat. Sabela lodituko al zait? Sekretu polit bat daukat. Irrian agertuko al zait? Sekretu motz-motza daukat. Komunetik joango al zait? Hainbat sekretu dauzkat eta ez nituzke nahi, sekretuaren sekretuak naukalako guztiz kezkatua.

16


LOKARRIA

Sekretu bat eman zenidan eta nik hartu. Sekretu apaina zen: zure izena zuen. Ez diot esan inori, ez dut inon galduko. Zure hori, gure sekretua, bion arteko lokarri estua.

SEKRETUEN UHARTEA SEKRET

Ume ba bati sekretu bat ahotik jausten zaionean, haizeak batu eta uharte batera eramaten du. Uharte h horretan, sekretuak lasai bizi dira uhartea ere sekretua delako.

17


Lagunek sekretu bat kontatu dio Marimori: “Shhh… ez inori esan!”.

Marimototsek Porrotxi: “Gorde sekretua mesedez!”. 18

Porrotxek Marikalanbreri: “Ez kontatu gero!”.


Marikalanbrek Pirritxi: “Isilean eduki, ados?”.

–Nola jakin duzu hori, Pirritx? Sekretua zen eta!

Eta azkenean, Lagunen belarrietara iritsi da berriz.

Sekreturik gordeena, norberak isiltzen duena! 19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

GAUR, XERRIK XERRI! ZER DUZU PATRIKAN?

PERU

XERRI

SEKRETU BAT DAUKA! ZER DA? KONTATU! KONTATU!

1

ESAGUZU! SEKRETUA DA. EZ DIZUET ESAN NAHI…

2

22

MOKOFIN

ZURE LAGUNIK ONENAK GARA!

BEHARTUTA GAUDE GURE SEKRETUAK LAGUNEI KONTATZERA?


KONTATU, XERRI! JAKIN-MINA DAUKAGU!

GELDI, PERU! BERE SEKRETUA DA! EZ BADU NAHI, EZ DIO INORI KONTATU BEHAR.

NIK BADAKIT SEKRETUAK GORDETZEN.

3

O! TXUPETE BAT!

HORI DA ZURE SEKRETUA, XERRI?

LURREAN AURKITU DUT…

BATZUETAN SEKRETUAK EZAGUTZEN SAIATU BEHAR DUGU!

ETA ARRISKUTSUA BADA? PISTOLA BAT? EDO LEHERGAILU BAT?

5 4

EZ ZENUEN NAHI GUK JAKITEA ORAINDIK TXUPETEA ERABILTZEN DUZULA? LOTSA EMATEN DIZU?

23


NIK EZ DAUKAT SEKRETURIK!

BENETAN? EZ DUZU EZER EZKUTATZEN?

7

6

IXO, XERRI, HORI SEKRETUA DA! TIRA, PERU, ORDUAN ESANGO ZENION MIXINARI MAITE DUZULA, EZTA?

8

SEKRETUAK… GORDE EGITEN DIRA?, KONTATU?, PARTEKATU? Eta zuk, irakurle filosofo txiki horrek, zer pentsatzen duzu? 24


Gaur Porrotxen urtebetetzea da eta sorpresa bat egin nahi diote lagunek.

SORPRESA SOR BEZA

25


26


27


Marikalanbre SUAREN SEKRETUA

G

aua da, eta Marikalanbre eta lagunak kandelekin jolasten ari dira. Batek piztu, eta besteak putz egin; eta ilunpean geratu aurretik, hurrengo kandela piztu... Marikalanbrek galdera bota duen arte: –Ezetz kandela itzali, putz egin gabe? Eta ura erabili gabe, noski.

28


Lagunak, elkarri begiratu, eta isilik geratu dira, pentsakor. Halako batean, Aùesek hitz egin du: –Nik badakit!

Salto batez jaiki, eta, edalontzi luze bat hartuta, buruz behera jarri du kandelaren gainean. Pixkanaka, sugarra ahultzen joan da, guztiz itzali den arte. 29


–Oso ondo! –txalotu du Marikalanbrek–. Nahi duzue sekretu bat kontatzea? Suak, guk bezala, oxigenoa behar du bizirik egoteko. Horregatik, edalontziarekin estaliz gero, ito egiten da, oxigenorik gabe geratzen baita.

Lagunak, sekretua jakinda, pozik geratu dira. Sekretuen gauzarik onena hori baita: norberak nahi duenari kontatzea, ez beste inori. 30


31


32


33


34


35


munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eh harko luke JUNEREN HEGOAK Patakonek eta Ane Piratak gustuko dute parkea. Ane Piratak lagunak egitea maite du, eta Patakonek han inguruan izaten diren askariak dastatzea. Gaur oso tximeleta bereziak ezagutu dituzte.

36


37


38


HAUR GAIXOAK BISITATZERA JOAN.

FAMILIAK LAGUNTZEKO DIRUA BILDU. ETXEKO HAURRAK ZAINDU...

Juneren Hegoak elkarteak babes sare bat josi nahi du seme-alabaren bat gaixorik duen eta egoera zaurgarrian dagoen familiari laguntzeko. Baliabide eskasia desberdinei eman nahi die erantzuna, izan ekonomikoa, soziala, antolaketa mailakoa... behar duenaren ondoan egotea da helburu nagusia.

Elkartea borondatezko lanean oinarrituta dago. Bakoitzak ahal duen moduan parte hartzen du; erietxera laguntzen, etxeko beste haurrak zaintzen, dirua eskaintzen, babes emozionala ematen...

info@junerenhegoak.org www.junerenhegoak.org Helbidea: Martin Etxeberria 15-behea, 20100 Orereta, Gipuzkoa.

39


www.irrienlagunak.eus

IRRIAren HARPIDETZA eta jaso HONDARTZAKO KITA! Egin

Haurren irakurzaletasuna sustatu. atu. Haurrak balioetan hezi. Babestu Irrien Lagunak Kluba egitasmoa! Hilabetekaria, urtean 10 zenbaki, aki, etxean. 44 orrialde, koloretan, komiki eta denborapasekin! Jaso klubeko bazkide txartela..

NON EGIN HARPIDETZA? A? 1. Elkar dendetan 2. Katxiporretaren Ikuskizunetan 3. 902820806ra deituz 4. www.irrienlagunak.eus-en n 5. www.irrienlagunak.eus/harpidetza orrian

40

Sustatutako proiektua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.