1
2018ko ekaina
76 zenbakia - 6,20 â‚Ź
2
DENBORA-PASAN
Aspe rtu ta nago Ez da kit zer egin Jostai luak lagun mu tuak dira Ira txo rik ez da sar tzen lei ho tik Horre gatik as matu dut jo las berri hau.
Aurkibidea 4 6 8 10
LAGUN Aspeeeeeertuta! PUPU ETA LORE Aspertuta TIRITATXO Iraitz-aparatua 2 MARTIN BERTSO Mendian
12
BARATZE NATURALA
14
HAUR KANTAK Dingilin Dangolon Mariña
16
PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Txokolate usaineko oinak EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Arkanbelea
20 23 26
Aperdura
FILOSOFO TXIKIAK
Mixina: Aspergarria da ezer egin bage egotea TXOKO TXIKI KUTTUNA Mixiren mezua
28
MARIKALANBRE
31
LARGABISTA
34 36
Miren Agur Meabe
Zaindu maite duzuna Ardi galduak MARIMATRAKAK Amonaren erretratua MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Banaiz Bagara Elkartea
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria 76 zenbakia · 2018ko ekaina Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Xabier Etxeberria, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Miren Agur Meabe, Katti Olaizola, Ana Jaka, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Alex Orbe, Iosu Mitxelena, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Jorge Madejon), Joseba Ponce, Ainara Azpiazu eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:
“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
3
ASPERTUTA! ASPERTUTA!
Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.
4
ASPERTUTA NAGO!
ASPERTUTA NAGO!
ASPER-ASPER-ASPERTUTA!
BAINA, LAGUN, ZENBAT TXIRIBUELTA?! LASAI, ASPERDURAK EZ DU MINIK EGITEN ETA!
5
Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
6
7
BABARRUN BATZUEN ITXURA DUTE, BABARRUN ERRALDOI BATZUENA ORDEA KAR-KAR. 12 ZENTIMETRO LUZE ETA 6 ZABAL (HORI HELDUETAN, ZUREAK ORAINDIK TXIKIXEAGOAK IZANGO DIRA).
GORPUTZAREN ATZEALDEAN DAUDE, GUTXI GORABEHERA SAIHETSAK AMAITZEN DIREN PARE HORRETAN.
BARRUAN TUTU KORAPILOTSU IKARAGARRI DITUZTE. 1.000.000 BAT KORAPILO MODUKO DITU, ETA ODOLA BAKOITZETIK PASATZEN DA.
EGUNEAN 200 L LIKIDO INGURU GARBITZEN DITU GURE GORPUTZAK. GUTXI GORABEHERA ZURE OHEAK LURRERAINO OKUPATZEN DUENA ADINA!
8
IRAITZ-APARATUA Egunero lanean diardute, fin-fin. Guk txintxo-txintxo ura edaten dugun moduan. Pixak usain txarra duela dirudi batzuetan, baina bizitzeko beharrezkoa dugu, benetan.
Testua: Katti Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe.
Giltzurrun bakarrarekin bizitzea posible da. Gaixotasun batengatik kendu digutelako, edo, agian biak galdu dituen norbaiti gurea eman diogulako! Organoemaileak zer diren badakizu? Galdetu inguruko norbaiti.
9
Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi.
Gaur mendira etorri gara txangoan, eguraldi ederra lagun. Eguerdirako, ordea, nekatu eta belar gozotan eseri gara, inguruari begira. Orduak eta orduak eman ditugu, geldi-geldi. Aspertu egin zarela? Batzuetan asperdurak munduari begiratzen irakasten digu!
Eguzki handi, gori bat bada zeru gainean eseki aspertzen gara ordulariak doazelako emeki zentzuak adi jarri ditzagun eta begiak ireki: ezer gertatzen ez bada ere zerbait gertatzen da beti.
10
LOREAK SOINEKO BERRIAK JANTZIZ!
MARTIN BERTSOK ATXIS!
SATORRAK LURRA JARRI DU ALDERANTZIZ!
KUKUAK KUKUKA IKASIZ.
MIREN ETA PERU MARRUBIAK ERANTZIZ! 11
12
Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.
13
o y
S
Testua: Herrikoia. Marrazkiak: Joseba Ponce.
14
15
Testua: Unai Elorriaga. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
16
17
18
19
ARKANBELEA Intsektu beltz hau Europako kakalardo handiena da. Arra 8 cm izatera hel daiteke eta buru aldean izugarrizko matxardak ditu. Emea txikiagoa da, 5 cm ingurukoa eta matxarda gabea.
Testua: OĂąatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.
Udako gau beroetan arrak hegan ikus ditzakegu.
20
ZER JATEN DUTE?
ZENBAT BIZI DIRA?
Baso helduetan eta zuhaitz zahar edota hiletan bizi da. 5 urte luzez usteltzen ari den egurra jan ondoren, metamorfosia egin eta heldu bihurtzen da.
Heldua hilabete inguru bizi da eta soilik zuhaitzen azala karraskatuz lortzen duen izerdiaz elikatzen da. Ugaltzea du helburu, eta arren artean borroka latzak izaten dira emea lortzeko.
Intsektu xilofagoa da: harrak egurraz elikatzen dira.
Euskal Herriko animaliak Arraren matxardek orein-adarrak dirudite, hortik beste izen bat: Arabako zezena.
NOLA JAIOTZEN DIRA?
ETSAI NAGUSIA
Irabazlea emearen bizkarrera igo, gogor eutsi eta estali egiten du. Emeak, ernaldutako arrautzak usteltzen ari den zuhaitz zaharraren azalean utziko ditu beldarrak jaio daitezen.
Arkanbelearen etsai nagusia bere bizilekuaren desagerpena da. Euskal Herrian bertako baso heldu gutxi eta zuhaitz zahar gutxi ditugunez, arkanbelea ere izugarri gutxitu da.
21
Irakurzaletasuna haurtzaroan jaiotzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta honek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta, horretarako, jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balore aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrek aisialdian euskaraz goza dezaten lagunduko duena.
ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!
22
Elkarrekin pentsatzeko kuadrila! FILOSOFO FILOSOFO TXIKIAK TXIKIAK Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse
MIXINA
PERU
XERRI
MOKOFIN
MIXINA: ASPERGARRIA DA EZER EGIN GABE EGOTEA!
1
ZERGATIK EZIN GARA URETARA JOAN? ZERGATIK EGIN BEHAR DUGU SIESTA?
ASPERTUTA NAGO!
EZ DAUKAGU ZER EGINIK!
DENBORA OSO ASTIRO IGAROTZEN DA ASPERTUTA GAUDENEAN!
2
23
MIXINA
ASPERGARRIA DA EZER EGIN GABE EGOTEA! ESAN, MIXINA: BETI DA ASPERGARRIA EZER EGIN GABE EGOTEA?
EZ HORIXE! NI, BATZUETAN, HALA EGOTEN NAIZ, HODEIEI BEGIRA, ETA EZ NAIZ ASPERTZEN!
3
IDEIA BAT DAUKAT! PENTSA DEZAGUN BALTSA BATEAN GOAZELA! BIZKOR , IGO ZAITEZTE!
NIK GORROTO DUT EZER EGIN GABE EGOTEA. ZER EGINGO DUGU? ZER EGINGO DUGU?
4
OLATU HANDIAK IKUSTEN DITUT!
UI, UI, UI, ESPERO DUT MARRAZORIK EZ IZATEA!
MARRA… MARRAZOAK? JAN EGINGO GAITUZTE!
5
24
PERU
XERRI
MOKOFIN
UUUU! NI NAIZ OTSO-MARRAZOA!
AI! KORRI, KORRI!
BEGIRA! DAGOENEKO EZ NAGO ASPERTUTA!
6
KAR, KAR! AGIAN, ASPERTUTA EGON IZAN EZ BAGINA, EZ ZITZAIGUN JOLAS BIKAIN HAU BURURATUKO!
AIZUE, NESKA-MUTILAK! URETARA JOAN ZAITEZKETE!
7
EZ, ORAIN EZ! HAU OSO DIBERTIGARRIA DA!
8
ETA ZUK, IRAKURLE FILOSOFO TXIKI HORREK, ZER PENTSATZEN DUZU? 25
TXOKO TXIKI KUTtUNA denbora pasan Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar.
MIXIREN MEZUA
DENBORA ASTUNA DENEAN
Gure Mixi katuak, katu bedeinkatuak, gortinan gora igota egin dio urratua.
Batzuetan, eguna basamortua da eta orduak, harea-zakuak.
Triskantza ikusita paratu naiz haserre. Buztanari eraginda katuak niri barre.
Batzuetan, belaontzi galdu bat da isiltasuna, eta ni, marinel nekatua.
Eta esan dit Mixitxuk, apal bezain jakintsu:
Ibilian, eguzkipean; arraunean, noraezean, helduko naiz norabait halako batean.
Etxetik irten gabe nola ez naiz aspertuko? Emozioa behar dut! Ez al duzu ulertuko?
26
AHARRAUSIA
Aharrausia: asperduraren hipnosia kentzen digun oxigeno dosia. DENBORA-PASAN
Aspe rtu ta nago Ez da kit zer egin Jostai luak lagun mu tuak dira Ira txo rik ez da sar tzen lei ho tik Horre gatik as matu dut jo las berri hau. 27
Marikalanbre ZAINDU MAITE DUZUN HORI
Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jorge Madejon.
M
arikalanbre etxera sartu denean, argazki batzuk ikusten harrapatu du Amona Txinparta. Goi mendietara joaten zen garaietakoak dira. —Begira argazki honi —esan dio Marikalanbreri—. Ikusten duzu nola dagoen dena izotzez estalita? Horrelakoa zen Anetoko glaziarra. Segidan, beste irudi bat erakutsi dio ordenagailuan. Mendi bera da, baina zuriunea askoz ere txikiagoa da. —Begira nola dagoen orain. Glaziarra desagertzen ari da —azaldu dio Marikalanbreri.
28
Marikalanbrek badaki zerbait klima-aldaketaz. Badaki, adibidez, erregaien gasek atmosfera berotzen dutela, eta hori txarra dela Lurrarentzat. Baina ordura arte ez zuen hain garbi ikusi klima-aldaketaren ondorio hori. —Ez nuen uste hain nabarmena zenik— esan dio amonari. —Hala da, ordea. Esperimentu batekin ikusiko dugu— proposatu du amonak.
29
Amonak esanda, Marikalanbrek urez bete ditu bi edalontzi, eta eguzkitan jarri ditu. Haietako bat beirazko katilu handi batekin estali du Amonak. —Orain, hortxe utziko ditugu ordubetez, eguzkipean— esan dio Amonak. Ea gero bi edalontzietako ura tenperatura berean dagoen! —Zuk zer uste duzu? Egin proba!
30
Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jorge Madejon.
31
32
33
Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.
AMONAREN ERRETRATUA
P
arkera jaitsi dira gure marimatrakak amona Carmenekin. Berak oparitutako blok eta margo berriak daramatzate. Noak parkea marrazteko asmoa du eta Leak, amona. Noak berehala osatu du bere marrazkia eta Leak berea noiz amaituko zain dago, berarekin jolasteko. Baina Lea guztiz kontzentratuta dago, orain amonari begira, orain marrazkiari. Zelako asperdura! —Goazen zabuetara, Lea —esaten dio Noak. —Itxaron, ez dut bukatu —Leak erantzun. Muturra okertu du Noak. Ez da minutu bat bera ere igaro, berriro ekin dionean: —Motela zara gero! Goaaaazen...
34
Baina Leak ez dio kasurik egin, ezta amonak ere. Badirudi bera ere gustura dagoela bankuan eserita ezer egin gabe. Nola da posible? Ernegatuta, Learen atzean jarri eta bere marrazkiari begiratu dio Noak. —Hara! Ez du amona ematen. Ekarri, nik egingo dut! —eta eskuetatik saiatu da kentzen. Baina Leak ez du askatzen. Indar egiten dute biek, nork bere aldera. —Geldi, neskak! —esku hartu du amonak. Baina berandu da. Marrazkia bi zatitan apurtu da eta marimatrakek lurra jo dute ipurdiekin. Amonaren besoetan bildu da Lea, negarrez, eta amonak Noari begiratu dio, serio, ezer esan gabe. —Barkatu... —esan du Noak, apal. Gero zabu batera joan da, amona eta Lea lasai utzirik. Noari ez zaio gustatzen bakarrik jolastea. Aspertu egiten da. Baina gaur badu zer pentsatu. Zabuan gora eta behera, ahizpa nola kontsolatu darabil buruan. Etxera itzuli direnean, Learen marrazkiaren bi zatiak itsatsi eta kartoizko marko polit bat egin dio Noak. Izenburua eta guzti jarri dio: "Amonaren erretraturik politena". —Zure sinadura bakarrik falta da —esan dio Leari. Eta Leak, harrotasun handiz, bere izena jarri eta amonari eman dio.
35
munduak guztiontzat beharko luke BANAIZ BAGARA ELKARTEA Irakasleak etxeko lan berezia jarri die gaur ikasleei: Inguruan dituzun pertsonak protagonista hartu eta idatzi ipuin bat. Intzak Veronicaren eta bere aitonaren laguntasuna oinarri duen ipuina idatzi du.
Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jorge Madejon
elkarlanean
36
37
38
BANAIZ BAGARA ELKARTEA Banaiz Bagara elkartea 2009an sortu zen Urnietan, gure gizartean jatorri ezberdinetako pertsonen artean euskaraz bizitzeko aukera gehiago sortzeko, pertsona gehiagorentzat.
2013an, Europako Kontseiluak sortutako “Language for Work” proiektua ezagutu zuten; Europan zehar migratzaileei eta bertako langileei lantokiko komunikazio gaitasunak lortzen eta hobetzen laguntzea helburu duena.
2015. urtetik aurrera, bere jarduera nagusia lan munduan euskara erabiltzera bideratuta dago. Horretarako, formatu desberdinak sortu dituzte: Guk ere Euskaraz Lanean, Euskara Moduluak eta Euskara Plus programa.
HARREMANAK Banaiz Bagara Elkartea Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera) 3. solairua (Impact Hub barruan) 20012 Donostia Tel.: 943 331 455 – 645 733 818 info@banaizbagara.eus
39
EGIN HARPIDETZA! ETA JASO ELKAR DENDETAN ERABILTZEKO 10€-KO BONOA!
www.irrienlagunak.eus
Baliatu gure eskaintza berezia eta jaso urtean iRRiAren 10 ale etxean!!
URTEAN
49€
HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: 902 820 806 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.