iRRiA 78 - Nor da buruzagia?

Page 1

1

2018ko urria

78 zenbakia - 6,20 â‚Ź



Nahiz beti buruzagi bat egon adorez erritmoa markatuz pausaje dotorez

Beñat Gaztelumendi

Aurkibidea 4 6 8 10

LAGUN Adi! PUPU ETA LORE Norbere ametsen buruzagi TIRITATXO Nerbioak 2 MARTIN BERTSO Ze erritmori jarraitu nahi diozu?

12

BARATZE NATURALA

14

HAUR KANTAK Plisti-plasta

16

PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Buru guztiak buru EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Erbinudea

20 23 26

Autonomia

FILOSOFO TXIKIAK

Xerriri izugarri gustatuko litzaioke buruzagia izatea TXOKO TXIKI KUTTUNA Buruzagiaren distira

28

MARIKALANBRE

31

LARGABISTA

34 36

ardura beti bere esku utzi ordez erabaki dezagun jarraitu edo ez!

Matematikak, uhartera joateko Ziaboga MARIMATRAKAK Ile apaintzaileak MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Chrysallis

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria 78 zenbakia · 2018ko urria Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Nerea Gartzia / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Xabier Etxeberria, Unai Elorriaga, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Miren Agur Meabe, Katti Olaizola, Ana Jaka, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Alex Orbe, Iosu Mitxelena, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Jorge Madejon), Joseba Ponce, Ainara Azpiazu eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak:

“Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


Adi, elur-txakurrok, utzi lerak bertan behera!

Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.

Adi, artzain txakurrok, etzan tripaz gora belarretan!

Adi, txakurtxo jostariak, ez joan makilatxoaren bila!

4


Adi, txakur igerilariok, eskatu oporrak suhiltzaileei!

Biba bibotedun tigreak! Biba txakur libreak!

5


Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

6


7


NERBIO SISTEMA 2 Gure barruan bidaiatzen duten seinaleek, guk jakin gabe egiten dute lan. Bip-bip-bip elektrizitateak, eta bihotzak taup-taup-taup. Bipbip-bip eta gure tripek grrrr. Gure barrunbe guztiek haien erritmora egiten dute dantza.

ZUK DANTZA EGITEKO ERE BEHAR DITUZU NERBIOAK. BURUAK PENTSATZEAN “MUGITU IPURDIA”, ZURE IPURDIA MUGITU EGINGO DA!

ZUHAITZ BATEN ADARRAK ETA SUSTRAIAK BEZALA ZABALTZEN DIRA NERBIOAK GURE GORPUTZEAN ZEHAR.

ENBORRA BIZKARREZUR MUINA LITZATEKE, ADAR ETA SUSTRAIAK GURE ORGANO ETA GORPUTZ ADARRETARA ZABALDUZ. 8

Ireki klip bat lauki bat osatuz, bi punten artean hiru behatzeko tartea utziz. Bi puntekin, egin zizta sorbalda atzean. Biak nabari dituzu, ezta? Bada, pixkana estutu bien arteko aldea, eta egin zizta berriz. Oraindik biak sentitzen dituzu?


2

3

4

GURE GARUNAK EGUN BATEAN DARABILEN ELEKTRIZITATEAREKIN BONBILLA BAT PIZTEKO ADINA IZANGO GENUKE!

Testua: Katti Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe.

1

9


Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jorge Madejon.

Gaur dantzako ikastaro batean hasi gara herrian. Dantza mota bat baino gehiago daukagu aukeran: batzuetan irakasle batek gidatuko du gure pausoa eta, beste batzuetan, gure kasa egingo dugu jolas geure gorputzarekin. Ze erritmori jarraitu nahi diozu?

Nahiz beti buruzagi bat egon adorez erritmoa markatuz pausaje dotorez ardura beti bere esku utzi ordez erabaki dezagun jarraitu edo ez!

JAIONEK BURUZAGI MAKILA ASTINDU 10

MIRENEK ZAHAGI-BURU BAT EGIN DU!


MARGARIK PAUSOA ARINDU

MARTIN BERTSOK BERE GORPUTZARI EZIN AGINDU

MIKEL ETA JON BINAKA DIRA AHALEGINDU 11


12

Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.


13


o y

HAUR S KANTAK Testua: Herrikoia. Marrazkiak: Joseba Ponce.

14


15


Testua: Unai Elorriaga. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

16


17


18


19


ERBINUDEA

Ugaztun txikia, 25 cm inguruko gorputz luzanga duena. Hankak eta buztana nahiko motzak ditu. Ilajea motza du, bizkarraldean marroi kolorekoa eta sabelaldea berriz zuria. Arrak emeak baino handiagoak dira.

UGALKETA Animalia lurraldekoia eta bakartia da, soilik araldian elkartzen dira bikotea aurkitu eta ugaltzeko. Hilabete pasatxoren ondoren 4-8 kume izaten ditu. Hauek 2-3 hilabete egoten dira amarekin bakoitza bere bizimodua egiten hasi arte.

Erbinude zuriaren antza du baina azken hau handiagoa da eta neguan ilaje zuria hartzen du.

BERE ETSAIAK ZER JATEN DU? Saguak, arratoiak, satorrak, etab. jaten ditu eta askotan beraien zuloetan sartzen da ehizatzeko. Noizean behin zomorroak, narrastiak eta anfibioak ere jaten ditu, eta bera baino handiagoak diren animaliak ere bai, untxiak eta erbiak adibidez.

20

Bere etsaien artean zapelatza, hontz zuria eta hontz handia daude. Azeriak ere jaten du erbinudea, baita etxe-katuak ere. Beste ugaztun txikiek utzitako zuloetan bizi da, baita eroritako zuhaitzetan edo harkaitzetan ere.


Euskal Herriko animaliak

Itsasertzetik mendi altuetaraino bizi da, ugaztun txikiak eta landaretza eremuak dauden lekuetan. Nekazari-eremuetan arrunta da, eta baita mendiko larreetan edo baso irekietan ere.

Etsaiak uxatzeko ipurdi aldetik likido kirasduna jaurtitzen du.

Testua: OĂąatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.

NON BIZI DA?

Kolore marroi eta zuriagatik, toki batzuetan ogi-gaztaia deitzen zaio.

21


22


Elkarrekin pentsatzeko kuadrila! FILOSOFO FILOSOFO TXIKIAK TXIKIAK Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

XERRIRI IZUGARRI GUSTATUKO LITZAIOKE BURUZAGIA IZATEA JARRAI NAZAZUE!

PERU, UTZI BURUZAGIARENA EGITEARI!

BETI ZUK AGINDU BEHAR DUZU!

ETA NIK, INOIZ EZ!

1

AURRERAGO, HANDIA NAIZENEAN, NI IZANGO NAIZ BURUZAGI!

2

GOAZEN DONA DONA KATONA EGITERA NORK AGINDUKO DUEN ERABAKITZEKO.

BAINA, XERRI, EZIN DUGU BURUZAGI BAT AUSAZ AUKERATU!

ETA, ORDUAN, NOLA?

3 AURKITU DUZUE ZUEN BURUZAGIA! GOAZEN HEMENDIK SALTO EGITERA!

23


MIXINA

OH!

EZ, HORTIK EZ, HARRITXOAK DAUDE. HOBETO, JARRAITU NIRI!

PERU

XERRI

ITZULI DENOK HONA! NEUK AGINTZEN DUT, NI NAIZ INDARTSUENA!

HORI DA HORI BURUZAGI TXARRA…

KAR, KAR

ORAIN, ZER?

4

5

BURUZAGI BATEK IDEIA ONAK IZAN BEHAR DITU…

PFUU U..

6

24

EGIA DA, OSO INDARTSUA DA PERU.

HORRELA JARRAITZEN BADUZU LEHERTU EGINGO DUZU ZURE BALOIA.

MOKOFIN


EH… ETA ORAIN, NAHI AL DUZUE NIK AGINTZEA?

7

OTSOA DATORRELA JOLASTUKO DUGU… JAN EGINGO ZAITUZTET!

TIRA, GALDE EGIN DIGUZUNEZ, BADA, BAI!

AMAAAAAAA!

8

PERU, EZ EMAN AGINDU GEHIAGO LAGUNEI! EH… JOLAS BAT BESTERIK EZ DA.

KAR, KAR, BADIRUDI BESTE BURUZAGI BAT DAGOELA PATIOAN… ANDEREÑO!

9

ETA ZURETZAT, FILOSOFO TXIKI HORI, ZERTARAKO BALIO DU BURUZAGI BATEK? 25


TXOKO TXIKI KUTtUNA Buruzagiaren errezeta Testua: Miren Agur Meabe. Marrazkiak: Eider Eibar.

BURUZAGIAREN DISTIRA

Artizarra zeruan lehena da argitzen. Basoilarra kantuan apalki da aritzen. Gutako batzuek ere berez dute distira, —arimaren firfira—, eta esan-eginetan geure eredu dira. NOR DA BURUZAGIA?

Zer dohain behar du buruzagiak? Hanka bizkorrak edo ideia argiak? Jantzi politak edo mihi zolia? Ala, kinka larrian, pausoa aurrera egiteko ausardia?

26


BESTEAK EZ BEZALAKOA

BURUZAGIAREN ERREZETA

Mahats garau bat mordoan? Euri tanta bat zaparradan? Harea ale bat hondartzan? Ez, ez, berak ezin du multzokoa izan. Olatu bat itsasoan? Mitxoleta bat zelaian? Pipa bat paketean? Ez, ez, bera ez da inoiz bat askoren artean.

Buruzagia ez da izaten nagia. Buruzagiak badu bere magia. Zein ote arrakastaren errezeta? Ikasi beti, ez geratu akatsetan; izan zaitez apala eta sentibera; entzun besteei egoki den eran. Buruzagia ez da izaten nagia. Buruzagiak badu bere magia.

27


Marikalanbre

MATEMATIKAK, UHARTERA JOATEKO Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jorge Madejon.

M

arikalanbre eta Fatima poz-pozik daude: Amona Txinpartak uharte batera joango direla agindu die. —Ondo gosaldu duzue? Kontuan izan arraunean egin beharko dugula— gogorarazi die amonak. Izan ere, Xanti arrantzaleak utzitako txalupan joango dira. Txalupara iritsi direnean, ordea, kezkatu egin dira: txaluparen barruan, ohar handi bat topatu dute. Hau dio: “Gehienezko pisua: 60 kilo”.

28


—Ene, nik 60 kilo pisatzen ditut eta! Eta zuetako bakoitzak izango dituzue 30...— esan die amonak —Arrazoia, amona. Hiruon artean 120 kilo inguru egiten ditugu, txalupak har dezakeena baino bi aldiz gehiago— erantzun dio Marikalanbrek.

—Txandaka joan beharko dugu— proposatu du Fatimak. Nola, baina? Irlara doanak, txaluparik gabe uzten ditu besteak. Ez da erraza!

29


Zorionez, hiruak dira matematika-zaleak, eta berehala aurkitu dute konponbidea: lehenik bi neskak joango dira uhartera. Fatima han geratuko da, eta Marikalanbre amonarengana itzuliko da. Marikalanbre lehorrera jaitsi, eta amona joango da irlara. Azkenik, Fatima Marikalanbreren bila joan eta biak elkartuko dira irlan amonarekin. Horrela bai! —Animo, neskak! Arraun, arraun!!— animatu ditu amonak lehorretik. Laster izango dira hiruak irlan.

30


Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jorge Madejon.

31


32


33


Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.

ILE-APAINTZAILEAK Ile-apaindegi bat ireki dute auzoan. Eskolatik etortzean ikusi dute gure marimatrakek. Etxera iritsi eta berehala joko berria asmatu du Noak. Aulki bat hartu eta bertan eserarazi du Lea. –Ileapaindegitara jolastuko dugu! Zu bezeroa izango zara eta ni, ile-apaintzailea. Muturra okertu du Leak: –Eta zergatik ez zara zu bezeroa eta ni ile-apaintzailea? –Nik izan dudalako jolas honen ideia! –Eta horregatik agindu behar didazu? Baina Noak ez entzunarena egin du: –Zer nahi duzu egitea? Ilea moztea, garbitzea? Lea pentsakor geratu da. Orduan aitarekin akordatu da. –Bizarra moztea nahi dut!

34


–Bai, zera! Emakume bat zara eta ilea garbitzea nahi duzu –esan du Noak. Lea nazkatzen hasia da. Berak zer nahi duen ere erabaki behar al du Noak? Baina Noak ez dio ezer esateko astirik eman. Learen ile mototsak askatu eta eskuekin ilea nahasteari ekin dio, garbituko balio bezala. Aulkitik jaikitzen saiatu da Lea. Ez zaio joko hau gustatzen. Baina Noak ileetatik harrapatuta dauka eta ez dio uzten. –Aiiiiiiiiii! Mina egiten didazu! Askatu! Learen oihuak entzutean aita etorri da. –Jolasten ere haserretu behar al duzue? –errieta egin die. –Noak beti nahi du agindu! –kexatu da Lea. –Leak ez daki jolasten! –bota du Noak. –Ea ba, zertara ari zarete jolasten? –Ile-apaindegitara! –esan dute biek eta, aldi berean, gauza bera bururatu zaie gure bi marimatrakei–: Nahi duzu jolastu? Aitak ez du beste erremediorik izan... Bera izango da bezeroa. Eta zelako bezeroa! Ez du txintik esan marimatraken lau eskutxoek ilea nahasi, orraztu eta txirikordatu dioten bitartean. Ispilurik ez duelako aurrean, jakina!

35


munduak guztiontzat beharko luke CHRYSALLIS II Gaur egun garrantzitsua da. Nereak eskolako lagunei esango die aurrerantzean Iker izango dela. Akats bat egon da eta denek neska zela uste arren, bera mutila da.

Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jorge Madejon

elkarlanean

36


37


38


Batzuetan pertsona baten sexua (sentitzen duen sexua) ez dator bat jaiotzean genitalen arabera ezarritako sexuarekin. Badira zakila duten neskak eta alua duten mutilak.

Ikerketa berrienen arabera, mila pertsonatik bat egongo litzateke transexualitate egoeran. Identitatea ez dago hankartean, buruan baizik.

Mutil edo neska baten identitatea ziurtasunez ezagutzeko, haurrak hizkuntza menderatzen duen arte itxaron behar da, bi urteren bueltan. Hortik aurrera, bidelagun izatea da aukeretan onena.

euskadi@chrysallis.org.es Telefonoa: 685767790

39


EGIN HARPIDETZA! ETA JASO ELKAR DENDETAN ERABILTZEKO 10€-KO BONOA!

www.irrienlagunak.eus

Baliatu gure eskaintza berezia eta jaso urtean iRRiAren 10 ale etxean!!

URTEAN

49€

HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: 902 820 806 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.