iRRiA 101 - Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!

Page 1

1


Aurkibidea 4 6 8 10 12 14 16 20 22 26 28 31 34 36

LAGUN Kua! Kua! Kua! PUPU ETA LORE Zuk niri, nik zuri TIRITATXO Nihaur haurra nauzu! MARTINBERTSO Esperimentazioa HAURRENTZAKO YOGA Txakurraren jarrera HAUR KANTAK Lagunbusa BARATZE NATURALA Haurtzaroa EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Etxe txolarrea PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Aire librean TXOKO TXIKI KUTTUNA Haurtzaroak MARIKALANBRE Zientzia magia baino hobea da LARGABISTA Ikaskide berriak MARIMATRAKAK Bihotzaren abestia MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Nuala elkartea

Egur, buztin, burdina edo paper estuz; erantziz, kenduz, jarriz, itsatsiz, tolestuz; argazkiz, eskulturaz, marrazkiz zein testuz munduak eraikiko al ditugu eskuz? Beñat Gaztelumendi

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria 101 zenbakia· 2021eko urtarrila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Garazi Urrosolo / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: (0034) 943 30 43 32 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Txakur Gorria, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Katti Olaizola, Ana Jaka, Xabier Etxeberria, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Alex Orbe, Joseba Ponce, Ainara Azpiazu, Iosu Mitxelena, Paula Estevez, Yoke Ordiziako Yoga klasikoko elkartea eta Txatxilipurdi elkartea.

Babesleak: “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

3


Ongi etorri eskolara, lara, lara!

Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.

Kua?

Ni askoz hobeto nengoen, etxean, kua kua kuarentenan...

4


Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

6


NIHAUR HAURRA NAUZU! Txikia izatea soilik da umea izatea? Ez horixe! Oraindik asko haziko garela esan nahi du. Asko ikasiko dugula bizitzaren abenturan; jende asko ezagutu, jolastu, hitz egin eta haserretu. Bizi-bizi bizi eta bizitakotik ikasi!

1

Testua: Kati Olaizola. Marrazkiak: Alex Orbe

BURU HANDIA DUDALA?! BA NOSKI! IDEIA ZORO ASKO DITUT BARRUAN ALDE BATETIK BESTERA SALTA ETA SALTA!

8

2 NIRE AURPEGI BIRIBILBIRIBILAK PASTELA DIRUDIELA?! BA NOSKI! HORRELAKOEKIN BETETZEN DUDALAKO ASKOTAN SABELA!


Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

ESPERIMENTAZIOA Gure gelan era guztietako material eta objektuak dauzkagu eskura: buztina, papera, kutxak, arropak, margoak... Irudimenari eragin eta eskuak astinduz, munduari guk nahi dugun forma ematen ahaleginduko gara. Zatoz gurekin! Egur, buztin, burdina edo paper estuz; erantziz, kenduz, jarriz, itsatsiz, tolestuz; argazkiz, eskulturaz, marrazkiz zein testuz munduak eraikiko al ditugu eskuz?

MARTINAREN ETXEAK OIHALEZKOA DU ATEA.

ANE, BUZTINA EZ DA TXOKOLATEA!


HAURRENTZAKO YOGA TXAKURRAREN JARRERA

Testua: Yoke Yoga Klasiko Elkartea. Marrazkiak: Paula EstĂŠvez.

Jarrera honekin gorputzaren atzeko aldea eta bizkar hezur osoa luzatzeaz gain, burua behera begira dagoenez, odol isuria areagotzen da eta gorputza eta burua energiaz eta argitasunez betetzen da.

12

1

Belauniko jarrita, besoak lurraren kontra aurrerantz luzatuko ditugu, burua, besoen artean kokatuz.

2

Besoak luzatuta mantenduz, belauniko eta oin puntetan jarriko gara.


Testua: katxiporreta. Marrazkiak: Joseba Ponce.

o y

HAUR S KANTAK

14


Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.

16


Irakurzaletasuna haurtzaroan sortzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta horrek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta horretarako jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balio aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta, haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrei aisialdian euskaraz gozatzen lagunduko diena.

ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!

19


ETXE TXOLARREA

Hegazti txiki eta lodikotea, moko sendo eta gogorrarekin. Kolore arrea da nabarmena txori honetan; goialdea arrea da, marroi iluna marra beltzekin eta azpialde zuri-grisa. Arrak bularretik mokoraino doan orban beltza du eta burugaina grisa. Emeak eta gazteak txikiagoak eta kolorez apalagoak dira.

Euskaraz 32 izenetik gora ditu! Dorretxori, artatxori, mokomotz, lapurtxori, patxizar, ttau ttau‌ Nola da zuenean?

ZER JATEN DU? Orojalea da, baina haziak eta ornogabeak hobesten ditu. Gure jarduerei estuki loturik dago elikatzeko eta herri bat bertan behera uzten bada, txolarreek ere gizakien atzetik herria uzten dute.

UGALKETA Taldekoia eta zaratatsua, apiriletik abuztura bitartean ugaltzen da. Urtean 3 errunaldi egin ditzake. 2-7 arrautza erruten ditu edozein eraikinetako zulotan: horma, teilape, farola‌ edo zikoina ala harrapari handi baten habiaren adar artean. 20

NON BIZI DA? Gizakiaren laguntzaz ia mundu osora zabaldutako txoria da, kontinente guztietan eta ia ozeanoetako irla guztietan bizi da. Baina mendikate garaietan, eskualde tropikaletan, eskualde basamortuetan eta iparraldeko latitudetan urria da; Siberian, Txinan, Japonen eta Indonesian ez da ageri.


Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.

22


23


TXOKO TXIKI KUTtUNA Doinua: Isildu zaigu eguna Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.

1 Bazen behin Harri Aroa, hartzek lotan igaroa; haur batena bezain motza al da mendi baten haurtzaroa?

2 Mamuta errekara doa, kumea atzetik daroa; musukoarekin estalita nolakoa da haurtzaroa?

3 Zein isila den pagoa, hontza baino isilagoa; fabrikan dagoen umeari nork ostu dio haurtzaroa?

26


Marikalanbre

Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.

ZIENTZIA MAGIA BAINO HOBEA DA

28

M

arikalanbre eta bere lagunak ordenagailuari pegapega eginda aurkitu ditu Amona Txinpartak. —Begira, amona! Esperimentu hauetan magia egiten dute! —Ez, ez. Agian magia dirudite, baina ez dira magia, zientzia dira. Adibidez: paperezko pilota bat uretan sartzen badut busti gabe, zer da, magia ala zientzia?


Amonak irribarre egin, eta hauxe esan die: —Ikusi duzuena harrigarria eta ulertezina dela uste baduzue, magia izango da zuentzat. Baina zuen buruei galdetzen badiozue zer gertatu den, zergatik eta nola, eta azalpen bat aurkitzeko probak egiten badituzue, orduan zientzia da.

—Hortaz, zientzia magia baino askoz ere interesgarriagoa da, amona!-bota dio Marikalanbrek. Ados daude lagunak.

30


31

Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.


32


Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.

M

BIHOTZAREN ABESTIA

aite, marimatraken ama, eskolara etorri da haurrei lehen sorospenak irakastera. Horrela, larrialdi bat gertatzen bada, zer egin behar duten jakingo dute. Dakizuenez, Noa eta Learen ama anbulantzia gidaria da eta ondo baino hobeto daki nola jokatu halako egoeratan. Maitek peluxe pila bat ekarri ditu. Haur bakoitzari bat eman eta borobilean jartzeko esan die. Gero abesti bat irakatsi die. Abestiak esaten duena egin behar dute panpinarekin: arnasa hartzen duen begiratu, alde batera mugitu, eskuak bular gainean gurutzatuta jarri eta indar egin. Adi-adi daude denak, beno, denak ez: Noak eta Leak panpin berdina nahi dute eta bakoitzak beso batetik tira egiten dio, Omar bere panpina orrazten ari da eta Yuk bereari sabela ireki dio, ebakuntza egiteko.

34


36 Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi


NUALA ELKARTEA Elgoibarko eta Mendaroko familiak batzen dituen elkartea da Nuala. Dibertsitate funtzionala eta gaitasunen dibertsitatea daukaten haurren eta gazteen familiek eta lagunek osatzen dute. Helburu nagusia gaitasun desberdinak dituztenak ikusaraztea eta jendartean haientzat tokia egitea da, eskubide eta aukera berak izan ditzaten. 2016an sortu zuten Nuala Elkartea. Hilabete batzuk lehenago, Elgoibarko Udalak gonbidatuta, Nuala Gardner eskoziarra herrian egon zen bere errealitatearen berri hitzaldi bat emateko. Liburu batean eta filma batean jasoa dago autismoa duen bere semearen alde egindako bidea. Nualaren bizipenek piztu zuten elkartearen sorrera eta hortik jarri zioten izena.

Gaur egun nagusiki aisialdiaren alorrean lan egiten dute Nualakoek. Biltzen dituzten familietako haurrek –gehienak autistak– traba handiak dituzte aisialdiko eskaintza orokorrean beren tokia topatzeko eta Nualak haien neurriko aisialdi eskaintzak prestatzen ditu.

Santa Ana Kalea, 17- 3ÂşA, Elgoibar, Gipuzkoa Telefonoa: 628512095 info@nualaelkartea.org

39


EGIN HARPIDETZA!

Eta jaso DVDa edo CDa opari! Harpidetza egin aurretik aldizkaria ezagutu nahi duzu? Bete www.irrienlagunak.eus webgunean topatuko duzun formularioa eta azken bi aleak jasoko dituzu deskargatzeko moduan.

www.irrienlagunak.eus

URTEAN

49â‚Ź

HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: (0034) 943 30 43 32 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.