1
Amets bat egin dut. Kontatuko dizut? Igogailu batean, botoia saka, eta han joan naiz goraka!
Aurkibidea 4 6 8 10 12 14 16 20 22 26 28 31 34 36
LAGUN Egunen batean... PUPU ETA LORE Munduari begira TIRITATXO Ametsak MARTINBERTSO Ametsak HAURRENTZAKO YOGA Gurpilaren jarrera HAUR KANTAK Ametsak BARATZE NATURALA Ametsak EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK Erlastarra PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Zatozte nirekin! TXOKO TXIKI KUTTUNA Ametsa MARIKALANBRE Errinozeroak Nafarroan LARGABISTA Olatua MARIMATRAKAK Amets gaiztoak eta goxoak MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Gure nahia elkartasuna
Uxue Alberdi
IRRIA aldizkaria Irrien Lagunaken hilabetekaria 102 zenbakia· 2021eko otsaila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.eus Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Garazi Urrosolo / Diseinua: Olatz Goikouria Bezero arreta: (0034) 943 30 43 32 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Txakur Gorria, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Katti Olaizola, Ana Jaka, Xabier Etxeberria, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Eider Eibar, Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Alex Orbe, Joseba Ponce, Ainara Azpiazu, Iosu Mitxelena, Paula Estevez, Yoke Ordiziako Yoga klasikoko elkartea eta Txatxilipurdi elkartea.
Babesleak: “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
3
... zortzi txakurkume izango ditut eta kale-katu bat adoptatuko dut.
Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.
Egunen batean, didgeridooa jotzen ikasiko dut...
Egunen batean, boto eskubidea lortuko dut animaliontzat...
4
Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
6
AMETSAK Goxoak izan daitezke, sabelean kili-kili egin eta irribarretsu iratzartzen gaituztenak. Edota ilun xamarrak, izerditan eta oihuka esnaraz gaitzaketenak. Begiak itxitakoan… zer jartzen da martxan gure buruetan?
Bazenekien usainek ametsetaraino bidaia dezaketela? Egin proba, jarri burkoaren ondoan usain goxoko zerbait. Ea zer amesten duzun!
3 SARRITAN AZALTZEN ZAIZKIGU AMETSETAN EGUNEAN ZEHAR GERTATU ETA IKUSITAKOAK. AMETSEK EMATEN DIETEN KOLORE ETA FORMA BITXIEKIN, ORDEA.
HORRETARAKO ENTRENATUTA ETA SAIATUTA, PERTSONA BATZUEK LORTZEN DUTE NAHI DUTEN HORI AMESTEA. AMETSEI FORMA EMATEN JAKITEA EZ AL LITZATEKE ZORAGARRIA?
9
Testua: BeĂąat Gaztelumendi. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.
AMETSAK
Gutako bakoitza kantuz, ipuinez eta bertsoz beteta dago. Ez diguzula sinesten? Itxi begiak, hartu arnasa sakon eta murgildu zaitez ametsen mundu zoroan. Zenbat pertsonaia eta istorio dauzkazu barruan? Irudimenera nahi baduzu hurbildu ipuin, abesti eta bertso sortak bildu, itxi begiak eta zentzuak isildu eta ametsen mundu eroan murgildu!
LOA, LOA TXUNTXURRUN BERDE OIHAL GOZOZKO HABIAN...
MACMIKEL HAN DOA ZALDIAN!
HAURRENTZAKO YOGA GURPILAREN JARRERA
Zerutik lurrera, malgutasunez eta konfiantzaz beteko zaitu jarrerak.
Testua: Yoke Yoga Klasiko Elkartea. Marrazkiak: Paula EstĂŠvez.
1
12
Zutik jarri; oin batetik bestera, oin baten neurria mantenduz.
2
Arnasa hartuz, altxatu besoak aurrealdetik zuzen aurrera eta gora, burua bi besoen artean duzula. Eta gora begiratuz, eraman bizkarra besoen laguntzarekin atzealdera.
o y
HAUR S KANTAK Testua: Katxiporreta. Marrazkiak: Joseba Ponce.
14
Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.
16
Eskulanak Igluak eraikitzen Neguak elurra utzi digu aurtengoan. Jolasteko, bustitzeko, hozteko aukera eskaini dizkigu. Hilabete honetan elurretan egiteko proposamen bat ekarri nahi izan dugu. Igluak egitea. Nola egiten dituzue zuek? Guk puxika handien teknika aurkeztu nahi dizuegu.
u t r o S ozatu! g
2
1
Puxikak Elurretarako jantziak
4
3
Puxikak elurrez inguratu eta goruntz eraikin. 18 18
Puxikak puztu eta elurraren erdialdean jarri. Bi edo hiru izan daitezke.
Zelai bat aurkitu eta taldean ekin lanari. Gurasoak ere jarri lanean.
Atea izango den lekuan zuloa egin eta puxikak atera.
Egilea: Txatxilipurdi. Argazkietan: Xune Juaristi
ERABILITAKO MATERIALA:
Irakurzaletasuna haurtzaroan sortzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta horrek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta horretarako jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balio aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta, haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrei aisialdian euskaraz gozatzen lagunduko diena.
ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!
19
ERLASTARRA
Erlearen familia bereko intsektua da. Erle handi, potolo eta sendoa dirudien arren, ez da erlea. Gorputz oso iletsua du, beltza, marra horiekin eta ipurdi alde zuria. Erreginak 2,5 cm inguru neurtzen du, langileak txikiagoak dira, 1,5-2 cm ingurukoak.
Batez ere loreen nektarraz elikatzen da eta polena biltzen du kumeak elikatzeko.
NOLA UGALTZEN DA? Udagoienean arrautza gutxi batzuk erruten ditu erreginak. Batzuetatik erlastar arrak sortzen dira. Elikagai gehiago jasotzen dutenetatik erregina berriak sortzen dira, erlamandoek estali ondoren negua igarotzera lurpean sartzen direnak.
NON BIZI DA? Neguan bizirauten bakarra ernaldutako erregina da. Negua lurpean gordeta igarotzen du, hibernazioan. Udaberrian, zulotik irten, nektarra edanaz indarberritu eta habia txiki bat egiten du lurpeko zuloren batean.
LANGILEEN FUNTZIOAK Langileak arduratzen dira habia handitzeaz, erreginak errundako ondorengo arrautzak zaintzeaz, ontzitxoak eraikitzeaz, nektarra eta polena biltzeaz, habia garbitzeaz eta gainontzeko lan guztiez, baina inoiz ez dute arrautzarik erruten.
20
Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
22
23
TXOKO TXIKI KUTtUNA AMETSAK Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.
Karakol - ametsa
Oskoletik burua atera eta, danba, horma bat ikusi du karakolak! Eta hormaren gainean, masusta-landare bat. Eta masusta-landarearen gainean, eguzkia gorrigorri. Antenak luzatu eta han joan da, gora, gora eta gora, harik eta ertzera iritsi den arte. Tripakada masusta jan eta lo geratu da, eguzki epeletan... Eta oskoletik burua atera duenean, danba, horma aurrez aurre! Eta masustalandarea. Eta eguzkia gorri-gorri. Joan da, gora, gora eta gora... Jan ditu masustak... Eta lo geratu da, eguzkitan... Baina oskoletik burua atera eta, danba, horma! Eta masustak! Eta eguzkia! Igo da goraino, jan ditu masustak, lokartu da... Eta, burua atera duenean, horma berriz ere! Berriz masustak, berriz eguzkia, berriz lo. Horma, masustak, eguzkia, logura, horma, masustak, eguzkia... Eta lotan ala itzarrik dagoen igarri ezinik sartu du oskolean burua. 26
Marikalanbre
Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.
ERRINOZEROAK NAFARROAN
28
M
arikalanbre irribarre handi batekin jaiki da. Amona Txinparta berehala konturatu da bereziki alai dagoela.
—Zer duzu, txiki? Amets politak izan dituzu? —Asmatu duzu, amona! Ametsetan egin dut Arakil errekaren inguruan nengoela, eta animalia basati pila bat zeuden: hartzak, otsoak, baina baita tximinoak eta errinozeroak ere! Afrikan bezala! —Edo duela 200.000 urte bezala— esan dio amonak.
—Baina Arakilen zen, amona, udan bainatzera joan ginen errekan, ez Tanzanian edo Zinbauen. Eta han zebiltzan errinozeroak, ur-ertzeko belar freskoa jaten, eta tximinoak zuhaitzetako adarretatik zintzilik, tximinokerietan. Mendi-aldean, berriz, hartzak, eta lehoiak!! Arakilen, amona!
—Bai, bai, entzun dizut, Arakilen. Eta inguru haietan, duela 200.000 urte, esan dituzun animalia horiek guztiak zeuden. Haien fosilek gaur egunera arte iraun dute, eta horri esker dakite paleontologoek zer animalia zeuden inguru hauetan aspaldi-aspaldian. 29
31
Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.
32
Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.
AMETS GAIZTOAK ETA GOXOAK
L
eak lurra zapaltzeari utzi dio. Besoak zabaldu, gorputza aurrera eraman eta hegan egiten hasi da. Parkeko zuhaitzen goiko adarretara hurbildu da, han dabiltzan txoriak gertutik ikusteko. Gero, azpian utzi ditu, eta hodeiak, ondoren. Sekulakoa da! Bat-batean garrasi bat entzun du. Zer gertatzen da? Noaren ahotsa da. Hodeiak berriro zeharkatu ditu eta etxera itzuli da hegan, kezkatuta. Leihotik sartu eta... esnatu egin da! Noaren oihuak benetakoak dira eta, azkenean, Lea esnatu egin dute. Ez zaizue inoiz gertatu? Lo zaudela, zarata bat entzun eta ametsetan gertatzen ari dela ematen du. Baina zarata behin eta berriz errepikatzen bada, esnatu egiten zara. Erdi lo oraindik, azpiko ohean dagoen Noak zer duen ikusteko, Leak gorputz osoa beherantz makurtu du... eta lurrera erori da, izaretan bilduta. —Zer duzuuuuuu, Noaaaaaaaa? Danbatekoak Noa esnatu du. Munstroekin amesten ari zen. Begiak ireki eta, iluntasunean, mamu bat dirudien zerbait topatu du aurrez aurre. Eta mugitzen da!
34
36 Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi
GURE NAHIA ELKARTASUNA ELKARTEA Gure Nahia Elkartasuna Gipuzkoako gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko elkartea da. Haur horien eta beren familiaren bizitza samurragoa egitea da elkartearen helburu nagusia. Gaixotasun arraroen inguruko ikerketak murritzak dira finantziazio eza dela eta. Elkartearen helburua gaixotasun horiei buruzko informazioa biltzea eta tratamendu egokiak topatzea da.
Babes ekonomikoa eta emozionala ere ematen ditu elkarteak, familiei bide gogor horretan babesa emanez.
HARREMANAK Zarategi ibilbidea 100 (Txara 1) Telefonoa: 697275135 gurenahiaelkartasuna@gmail.com
39
EGIN HARPIDETZA!
Eta jaso DVDa edo CDa opari! Harpidetza egin aurretik aldizkaria ezagutu nahi duzu? Bete www.irrienlagunak.eus webgunean topatuko duzun formularioa eta azken bi aleak jasoko dituzu deskargatzeko moduan.
www.irrienlagunak.eus
URTEAN
49â‚Ź
HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: (0034) 943 30 43 32 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.