1
4 6 8 10 12 14 16 20 22 26 28 31
Babesleak: “Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua
34 36 3
4
Testua: Uxue Alberdi. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
6
BERO ASKO DUGUNEAN FRESKATZEKO, LEHENIK GURE ESKU DAUDEN GAUZAK EGINGO DITUGU; ARROPAK KENDU EDO LEKU FRESKOAGO BATERA MUGITU, ADIBIDEZ.
12
o y
HAUR S KANTAK Testua: Katxiporreta. Marrazkiak: Joseba Ponce.
14
Testua eta Marrazkiak: Ainara Azpiazu.
16
18 18
1
2
3
4
Irakurzaletasuna haurtzaroan sortzen den ohitura da. Haurrak garela hasten gara irakurketan plazerra topatzen eta horrek eskaintzen dizkigun abenturetan murgiltzen. Baina, guztia bezala, irakurketaz gozatzea ere ikasi egiten den zerbait da. Horregatik, ezinbestekoa da helduok, haurrik txikienei ere, intereseko irakurgaiak eskaini eta irakurri diezazkiegun; eta horretarako jaio zen iRRiA aldizkaria. iRRiA aldizkaria balio aurrerakoiak sustatzeko tresna da. Euskal gizartearen egungo errealitatetik abiatuta, haurrei eredu berriak eskaintzea da gure helburua. Horregatik, hausnarketa prozesu baten emaitza diren eduki propioak islatzen ditugu hilero. Gainera, euskaratik eta euskaraz ekoizten den aldizkari bakarra da hau, haurrei aisialdian euskaraz gozatzen lagunduko diena.
ABENTURAK BIZITZEKO PREST? GOZATU IRRIA!
19
TXIPIROI ARRUNTA Molusku zefalopodoa da: oinak buruan dituela esan nahi du. Bi begi handi eta ahoaren inguruan bentosaz estalitako 10 garro ditu, bi gainontzekoak baino luzeagoak. Gorputza, burua eta garroak salbu, bi hegats dituen mantu izeneko zorro bigun eta luzearen barruan gordetzen da.
Testua: Oñatiko Natur Eskola. Diseinua: Olatz Goikouria.
ARRANTZAN
20
Arrantzarako garrantzia handiko animalia da, urte guztian zehar arrantzatzen dena. Euskal Herrian oso estimatua da sukaldaritzan: txipiroiak tintan errezetaren saltsa beltza txipiroiak ihes egiteko erabiltzen duen tintarekin egiten da.
NOLA EGITEN DU IGERI? Igeri egiteko buru alboan duen zulotik ura xurgatzen du, mantura sartu eta ondoren sifoi batetik presio handiz ur zorrotada kanporatzen du. Zorrotadak kontrako zentzuan bultzada eragiten du mugimendua sortuz.
Testua: Txakur Gorria. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez.
22
23
TXOKO TXIKI KUTtUNA Testua: Miren Amuriza. Marrazkiak: Eider Eibar.
Hartzarena
Azukre-koxkor baten tamainako hartz iletsu bat daukat arrainontzian. Duela hilabete batzuk, argidun mundu-bola horietako bat oparitu zidaten. Goizean goiz iziotu eta eguerdira, arratsaldera, gauera arte edukitzen nuen piztuta. Halaxe, oporretara joan nintzen batean, itzaltzea ahaztu zitzaidan arte... Sutan topatu nuen etxera itzuli nintzenean, goitik ke bel-beltza eta behetik margo urdina zerizkiola. Bat-batean, non ikusi nuen piztiatxo zuri bat Ipar Poloan! Hantxe zegoen, urez inguratutako izotz zati baten gainean, marruka. Arin-arinka sukaldera joan, koilara bat hartu eta erreskatatu egin nuen! Horrexegatik daukat azukre-koxkor baten tamainako hartz bat arrainontzian. Pipi eta Greta
Bere zapata zahar eta trentza luzanga, atzeraka, atzeraka doa Pipi Kaltzaluze, tximua buruan-da. Atzeraka, atzeraka... Tapa! Bizkarrez jo du Greta Thunbergen pankarta: –Zer dun, Greta begi-txiki? –Haserre nagon, Pipi! –Haserre, zergatik? –Lurrari egin dizkioten triskantzengatik! –Ba, bai... Pikutara doa dena! Egin dezagun tigrearenaaaaaarrrg!
26
Marikalanbre
Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.
IZOTZA URTZEN BADA
28
M
arikalanbreren eskolako teilatuan, eguzki-plakak jarri dituzte. Maitane irakasleak azaldu die horrela energia garbia izango dutela, eta kalte txikiagoa egingo diotela klimari eta ingurumenari. —Energia lortzeko erregaia erretzean, atmosfera berotu egiten da, eta atmosfera berotzean, mendietako eta poloetako izotza urtu egiten da —esan die. —Eta zer gertatzen da izotza urtzen bada? —galdetu du Fatimak. —Jakin nahi duzue? Ikus dezagun! —erantzun dio. Eta esperimentu bat egitea proposatu die.
Talde txikitan banatu dira. Talde bakoitzak plater sakon bat, plastilina eta botila bat ur hartu du. Maitanek esanda, plastilinazko kontinenteak eta uharteak sortu dituzte. Gero, plateraren hondoan jarri, eta urez bete dute platera, lurraldeen zati bat bistan utzita. —Oso ondo —esan die Maitanek.— Orain, zotz batekin, markatu noraino iristen den ura zuen lurraldeetan.
29
31
Testua: Xabier Etxeberria. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi.
32
Testua: Ana Jaka. Marrazkiak: Iosu Mitxelena.
M
EGURALDIA ERO DAGO!
arimatrakek txango berezi bat egingo dute gaur: benetako gaztelu bat ezagutuko dute! Gurasoak esnatu orduko, aurrez aurre dituzte bi alabak. Zaldun-itxurak egiteko, uretako botak jantzi dituzte, eta aterkiak eskuetan hartu, ezpatak balira bezala. —Aterkiekin ez da jolasten. Hartu panpintxoren bat— aholkatu die amak, marimatrakek aterkiekin mina hartuko duten beldurrez. —Kendu bota horiek eta zapatilak jarri. Eguraldi ederra dago —agindu die aitak. Baina, autoan gaztelura hurbiltzen ari direla, hodei beltz bat hedatu da zeruan. Une batetik bestera, euria hasi du, gero eta indartsuago. Noa eta Lea hotzez dar-dar daude. —Jantzi jertseak —esan die aitak. —Zein jertse? —erantzun dute marimatrakek. Izan ere, motxilak beteta dituzte, baina jostailuz. Gurasoak, orduan, eztabaidan hasi dira, alaben motxilak gainbegiratu ez izana batak besteari aurpegiratuz. Zorionez zerua garbitu eta eguzkia atera da.
34
36 Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Angel Lopetegi
Mindara aniztasun funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako Elkartea da. Bere helburu nagusiak jarduera fisiko inklusiboa, kirol egokitua, aisialdia eta formakuntzaren sustapen eta garapena dira. Kirola eta jarduera osasungarriak dira elkartearen zutoinak. Haur guztientzat da beharrezkoa kirola; irabazten, galtzen eta taldean mugitzen ikasteko bide ederra baita.
2021eko otsailean hamar urte bete ditu. Pandemia garaia denez, ahal bezala ospatuko dute; esperientziak partekatuko dituzte sare sozialetan, logoa berrituko dute, argazki erakusketa bat prestatuko dute...
Helbidea: Olibet 6, etxabea. 20100 Errenteria www.mindara.org / info@mindara.org Telefonoa: 943345719-616452331
39
EGIN HARPIDETZA!
Eta jaso DVDa edo CDa opari! Harpidetza egin aurretik aldizkaria ezagutu nahi duzu? Bete www.irrienlagunak.eus webgunean topatuko duzun formularioa eta azken bi aleak jasoko dituzu deskargatzeko moduan.
www.irrienlagunak.eus
URTEAN
49€
HARPIDETZA EGITEKO AUKERAK: Telefonoz: (0034) 943 30 43 32 zenbakira deituz E-posta: harpidetza@irrienlagunak.eus helbidera idatziz. www.irrienlagunak.eus/harpidetza-n izena emanaz.