iRRiA 21 - Urte joanak ongi daude

Page 1

1

2013ko urtarrila 21 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


URTE JOANAK ONGI DAUDE!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Bizitzaren eskolan Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Ikusi eta ikasi Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

12. OSASUNA GURE ONDASUNA Gosariaren garrantzia Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero

14. MARTIN BERTSO. Eskola bete oskola Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

17. FILOSOFO TXIKIAK. Zergatik da batzuetan beharrezkoa banatzea?

Esaerak dioen moduan, urte joanak ongi daude! Eta, joandakoaren segidan beti dator berria. Gurean ere, Pako Aristi eta Harkaitz Cano joan eta Beñat Gaztelumendi, Patxi Zubizarreta, Txiliku, Juan Kruz Igerabide eta Aitziber Alonso etorri. Atzean utzi ditugu Gabonetan egindako tripa-festak eta, etxeko epelean, Olentzerok ekarritako jostailuak! Jostailuak etxean, gurasoak lanera eta haurrak eskolara! Egoera honetan, gure haurrei galdera bat bestearen atzetik datozkie burura: zertarako joan behar dugu eskolara? Zergatik banatu behar gara zuek lanera eta gu eskolara joateko? Ezin al dugu etxean jolasten geratu? Zergatik ikasi behar dugu? Urte berria estrenatzen dugu, eta urtearekin batera, asmo eta amets berriak. Baina asmo eta amets berri horiek guztiak aurrera eramateko, eguneroko lana behar beharrezkoa dugu. IRRIAn ere, aurretik egindako lanaren uzta jasotzeko tenora iritsi zaigu eta, hilabete honetako aldizkarian ikusiko duzuen bezala, hiru atal berri estreinatu ditugu: “Osasuna, gure ondasuna”, “Txoko txiki kuttuna” eta “Dozenan hamairu”. Urte berria, eta IRRIA, familian goza dezazuela!

Testua: Sophie Furlaud. / Marrazkiak: Dorothée de Monfreid © BAYARD PRESSE

20. POSTERRA. Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

23. MARIKALANBRE. Lagunak irakasle? Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

26. ZENBATAK. Gizaki bizidunak Testua: Edorta Barruetabeña Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

28. DOZENAN HAMAIRU. Male eta eguzkia (Istorio txinatarra). Testua: Patxi Zubizarreta (Xabier Etxanizen Berdez jantzitako neska-Txinako ipuinak I-liburuko istorioaren moldaketa) Marrazkiak: Aitziber Alonso

30. LAGUN TXAKURRA. Lagun txakurra irakasle Testua: Amets Arzallus / Marrazkiak: Eider Eibar

32. LARGABISTA. Pagadi hezeetan barrena. Testua: Harkaitz Cano / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 21 zenbakia · 2013ko urtarrila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Harkaitz Cano, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

36. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Beroa Elkartea. Testua: Amagoia Mujika / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


ZAPATA GORRIEKIN ESKOLARA

Zergatik eskolara, e? Zapata berriek hara naramate, zapata berriak, zapata gorriak, irakurtzen ikasten ari dira lurrean xuxen jarrita, irakurtzen dute a eta b, idazten dute b eta a lurrean arrastoak eginez, lur bustian uretan, lur lehorrean hautsetan, zapata gorriak, zapata berriak, zenbatzen ere badakite, bat bi hiru lau bost behatz ezkerreko zapata barruan, bat bi hiru lau bost behatz

10

eskuineko zapata barruan, zapata berriak, zapata gorriak, beren lehen poema idazten ari dira: “Ttapa, ttapa, ttap, hankak hotzak dauzkat, ttipi, ttipi, ttip, ibiliz berotzen zaizkit�.


Irakaslearen zapatak

Irakaslearen zapatak pentsakor daude mahai azpian; agian pentsatzen dute: “Zer egiten dugu hemen hainbeste zapata txikiren aurrean?�. Zapata txikiak asko mugitzen dira, irakaslearenak geldi-geldi daude. Bat-batean, irakaslearen zapata batek ostiko bat jo du lurrean eta zapata txikiak daude orain geldi-geldi. Irakaslearen zapatak hizketan hasi dira, asko dakite irakaslearen zapatek, izan dira han eta hemen ikusi dute hau eta hura ibili ziren atzo eta herenegun zanpatu dute goi eta behe, zenbat dakiten irakaslearen zapatek!, baina, batzuetan, pentsakor gelditzen dira, edo hainbeste ibiltzeaz nekaturik edo zerbaitxorengatik triste, geldi-geldi, elkarren parean, zapata txiki egonezinei begira-begira.

11


12


13


Oporren ondoren, Mari Mototsek ez dauka eskolara itzultzeko gogorik.

ESKOLA BETE OSKOLA

14


15


16


Elkarrekin pentsatzeko koadrila! FILOSOFO

TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

ZERGATIK DA BATZUETAN BEHARREZKOA

BANATZEA?

17


Filosofo txikiak

EA XERRI, ZERGATIK ARI ZARA NEGARREZ?

A, BAI? NIK EZ, NI POZ-POZIK JOATEN NAIZ ESKOLARA! NIK... NIK... NIK AMATXOREKIN EGON NAHI DUT!

BAINA ORDUAN... GURASOENGANDIK BANATZEAK TRISTURA EMATEN DU EDO EZ DU EMATEN?

1

NI EZ NAIZ TRISTE JARTZEN BADAKIDALAKO LASTER BERRIRO IKUSIKO DITUDALA!

NI, UMETXO BAT NINTZENEAN, TRISTE JARTZEN NINTZEN GURASOAK UZTEN NITUENEAN!

BADA, ESKOLA BUKATZEAN, LAGUN!

BAI, BAINA NOIZ?

2 3 18

BAINA ORAIN EZ!

BERAZ, ADINEAN AURRERA EGITEAN, GURASOENGANDIK BANATZEN OHITU EGITEN GARELA ESAN DEZAKEGU?


BAINA, ZERGATIK BANANDU BEHAR GARA? GURASOAK ETOR ZITEKEEN GUREKIN ESKOLARA, EZ?

PFFF, ESKOLA EZ DA GURASOENTZAT! BERAIEK EZIN DIRA JOAN!

GAINERA, DENBORA GUZTIAN GURASOEKIN EGOTEA ASPERGARRIA LITZATEKE...

NOSKI, BERAIEK LANERA JOAN BEHAR DUTE!

LAGUNIK ERE EZ GENITUZKE EGINGO!

4

5

BERANDUAGO

HORRELA JARRAITZEN BADUZUE, BANANDU EGINGO ZAITUZTET!

ASKIII DA! NARDARGARRIA ZARA PERU! EZIN DUT BUKATU NIRE MARRAZKIA!

6

ONDO IKASIKO AL GENUKE?

TIRA, AGIAN ORAINGOAN XERRI POZTU EGINGO DA BANATZEAREKIN?

7

G!

RIIIN

AIO LAGUNOK! BIHAR ARTE!

IUFI! AMATXOREKIN ELKARTZEKO ORDUA DA!

NIRI, AITATXO DATORKIT BILA.

IKUSTEN DUZUE, BANATZEAK, BERRIRO ELKARTZEA DAKAR!

atu ! Pas ialdea orr


20


21


2013an ere jarrai

dezagun IRRI egiten! Bi urte bete berri ditugu eta gure alboan IRRI egin eta egiten laguntzeagaitik eskerrak eman nahi dizkizugu lagun maite hori. Zure IRRIAk gure IRRIA sendotzen laguntzen digu, eta gure IRRIAK berriz, Irrien Lagunak Kluba eta bere baloreak zabaltzen jarraitzeko balio digu. 2013an zuekin IRRI egiten jarraitu nahi dugu eta bide batez IRRIA zabaltzen laguntzeko deia luzatu nahi dizuegu alboan dituzuen bi proposamen hauen bidez. Lehen proposamenak zuen laguntza eskatzen du eta trukean gure eskerra jasoko duzu. Bigarrenak, gaur egungo egoera ekonomiko larriari erantzun xumea eman nahi dio, apaltasunez, ulermenez, elkartasunez, atseginez.

2 22

%25

IRRIAko harpideduna bazara, ekartzen duzun harpidedun berri bakoitzeko %25 deskontua 2013ko harpidetzan (* gehienez %100)

* 2013ko Otsaileko lehen astean egingo da urteko harpidetzaren kobraketa eta aurten ere 45â‚Ź ko prezioa mantenduko dugu. eskaintza honen iraungitze data: 2013/01/31 Eskaintzaren baldintza zehatzak www.irrienlagunak.com/harpidetza edo 902 820 806 telefonora dei eginez. (IRRIA aldizkariko harpideduna bazara eta krisi ekonomikoaren eraginez harpidetza mantentzeko arazoAK baDITUZU, jarri gurekin harremanetan).


Marikalanbre LLAGUNAK IRAKASLE? LA

M

arikalanbrek ez du eskolara joan nahi.

- Zertarako joango naiz, amona? Zurekin irakaslearekin baino askoz ere gehiago ikasten dut! –bota dio amona Txinpartari. Amona alferrik saiatu da azaltzen, irakaslarengandik ez ezik, lagunengandik ere gauza asko ikasten dituela eskolan. Azkenean, amona Txinpartak erronka bota dio Marikalanbreri. - Ea, Marikalanbre. Lagunengandik ez duzula ezer ikasten erakusten badidazu, nirekin geratuko zara. Baina, aurrena, zure gelako neska batek jarri zidan asmakizun hau asmatu beharko duzu, zuk bakarrik. Ados? 23


- Ados! –erantzun dio Marikalanbrek, jakin-minez beteta. - Hau da zure lagunak jarritako asmakizuna: “Neba adina ahizpa ditut, baina nire nebek bi aldiz arreba gehiago dituzte anaiak baino. Zenbat anai-arreba gara?”.

Marikalanbre denbora luzez egon da kopeta zimurtuta, erantzuna asmatu ezinik. Etsituta, asmakizuna nork jarri zion esateko eskatu dio amona Txinpartari. –Nora izan zen –esan dio amonak–. Nahi baduzu, zoaz eskolara eta galdetu Norari zenbat anaiarreba diren. Berehala erantzungo dizu. 24


Marikalanbre korrika joan da eskolara, Noraren bila. Zazpi omen dira! Hiru mutil eta lau neska, haietako bat Nora bera. Hortaz, Norak hiru neba eta hiru ahizpa ditu, eta bere nebetako bakoitzak, berriz, bi anaia eta lau arreba ditu. Ai, ene, amonak arrazoia zuen: eskolako lagunengandik ere asko-asko ikasten du batek!!

25


26


27


Dozenan13

MALE ETA EGUZKIA ~istorio txinatarra~

A

spaldi handian, mundua ilunpetan bizi zen. Eguna gaua bezalakoa zen eta, iluntasunean, otsoek, panterek eta tigreek jende asko hiltzen zuten. Baina herritarrek bazekiten, jakin, han nonbait, urrun baino urrunago, Eguzkia bizi zela. Eta, berotasun eta argitasun eske, harenera mezulari bat bidaltzea erabaki zuten. Agure bat, gizonkote bat eta mutiko bat joateko prest agertu ziren. Baina hogei urteko emakume batek esan zuen: —Eguzkia tokitan dago. Laurogei urtetik gora behar dira haraino iristeko. Ni ez naiz bideen eta basapiztien beldur eta, zahartzen naizenean, neure umeak jarraitu dezake. Eguzkira iritsi garen seinale, sua piztuko dugu. Txalo artean agurtu zuten Male eta, ttipi-ttapa, bidean aurrera desagertu zen. Zortzigarren hilabetean mutiko bat izan zuen eta, harekin ere, ttipi-ttapa jarraitu zuen, aurrena sorbaldari lotua, eta hurrena alboan, oinez. Basamortuak, lautadak eta ibaiak zeharkatu behar izan zituzten, eta mendi garaietara igo. Gorabehera eta arrisku asko izan zituzten, dozenan hamahiru, baina etengabe jaso zuten jendearen laguntza. Joan, joan, beti joan, hirurogeita hamar urte igarotzean, Malek etsi behar izan zuen eta bide bazterrean geratu zen. Leher eginda. Eta bien bitartean, eguna ikatza bezain beltza zen, eta basapiztiek erasoka jarraitzen zuten, eta inon ez zen ageri su ttikienaren arrastorik ere. Baina noizbait ere, Maleren irteeratik ehun urte betetzeko egun bat falta zela su ttiki gorrizta bat agertu zen Ekialdean. Azkenean, semea iritsi zen seinale! Eta segidan, laranja bezain ederra, Eguzkia altxatu zen. Argi eta bero. Orduan denak hartu zuen bere kolorea, denak bere forma: hodeiek, mendiek, ibaiek‌ Eta otsoak, panterak eta tigreak akabatu ahal izan zituzten. Harrezkero, Male eta haren semearen omenez, jendea sorora eta lanera joaten da Eguzkia irtetean, eta itzuli egiten da zerumugan sartzen denean.

28


29


Ni ikastolan ibili nintzenean, gure gelan asto bat egoten zen, asto bat betaurrekoak jantzita, eta bertsoak kantatzen zituen

Porrotxek gezurrak puzkerrak baino handiagoak botatzen ditu. Asto hori mundu osoan ibilita zegoen, Australian, Groenlandian, eta mundu osoko jendea ezagutzen zuen

Porrotxen gezurrak gero eta usain hobea du. 30

Eta matematikaz ere asko zekien, munduko matematika txapelketa egin omen zuten astoen artean, eta berak irabazi, asto euskaldunak!

zergatik erabiltzen ote du euskarak “asto� hitza tontoa edo kirtena esateko, badira astoak abil askoak!


Hara, Lagun biderketak egiten ari da, eta beste kalkulu bitxi batzuk!

Lagunek ere zerbait erakutsi nahi du, txakurra ez da astoa baino tontoagoa izango!

Lagun matematikari fina da, herriko kaleetako distantzia guztiak kalkulatzen daki. Lagun jeloskor jarri da astoa oso animalia burutsua dela esan dudalako

Lagun matematikariaz gain sendagilea ere bada, badaki belar bakoitzak zer eragin duen gorputzean.

Lagunek asko daki, baina gauza bat ez du ongi ikasi: jeloskorkeria ez da batere ona. 31



33


34


Guk berta-bertako espezietzat daukagun *arren, ez da gurean 2.000 urtetik gora bizi izan. Itxuraz oso klima egokia topatu du hemen, *munduko pagadi ederrenak eta gaur arte mantendu diren zaharrenak bertan baititugu.

* Haritza basoko erregetzat daukagun bezala, pagoa basoko erregina dela esaten da, edertasun handiko baso misteriotsuak sortzen ditu eta. * Euskal Herrian aurki daitezkeen pagorik zahar eta ederrenak garai batean mugarrotu edo lepatutako pagoak dira. Gaur egun mundu osoko ikertzaileak *etortzen dira hona hemengo pago bereziak aztertzera.

35


munduak m unduak guztiiontzat guztiontzat beharko b eharko luke luke BEROA ELKARTEA Ane parkera joan da jolas egitera. Bertan ezagutu ditu Maddi eta Antton, anai-arreba oso bereziak.

36


37


38


BEROA GIPUZKOAKO HARRERA FAMILIEN ELKARTEA ASOCIACIĂ“N DE FAMILIAS ACOGEDORAS DE GIPUZKOA

Badira, arrazoi desberdinak tarteko, jatorrizko familiarekin bizi ezin duten haurrak. Haur horiei familia bat eta etxe bat eskaintzen die harrerak.

Harrera behin behineko neurria da. Ez da adopzioa, ezta adopziorako urrats bat ere. Haur bat harreran hartzea erabakitzen duten familiei laguntzen die Beroak. Uneoro behar duten laguntza eta babesa eskaintzen die.

www.asberoa.com asociacionberoa@asberoa.com telefonoa: 943245604 Ategorrieta etorbidea 79, 3. solairua 20013 Donostia

39


40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.