iRRiA 27 - Lotsa gora eta lotsa behera!

Page 1

1

2013ko iraila 27 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


Lotsa gora eta lotsa behera!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Lotsaren lotsa Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Lotsa gora eta lotsa behera! Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA Ez izan lotsagabe ingurumenarekin! Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero

12. ZENBATAK. Lotsa eman

Lotsaren ideia goiz agertzen omen da gure seme-alaben bizitzan eta, normalean, helduok ez omen dugu jarrera hori oso ondo ulertzen! Nola ulertu, bere urtebetetze egunean zoriontzeko deitu dion aitonarekin hitz egin nahi ez duen alabaren jarrera, zer eta, lotsa ematen diolako? Eta, gure lagunak etxera etortzen direnean, ate atzean ezkutatzen den semearen jarrera, agurtzeko lotsa sentitzen duelako? Guztiok egiten dizkiogu geure buruari galdera berberak: Zer dela eta sentitzen dugu lotsa eguneroko egoeretan? Kezkatzeko motibo al da? Eta guraso batzuek “pasako zaio” esaldiarekin erantzuten duten bitartean, beste batzuek jarrera hauek kezka handiz bizi dituzte. Edozein kasutan, guztiok hartu beharko genuke kontuan, horrelako jarreren aurrean, haurrak ez ditugula inoiz epaitu behar eta une oro segurtasuna eman behar diegula. Ze lotsa! Ze lotsa!

Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

14. DOZENAN HAMAIRU. Zopa eta apoa Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

16. OLIBATXO. Ekogras enpresak babestutako publi ipuina Marrazkiak: Julen tokero, Cesar Gonzalez

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Trikua Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Zer da lotsatia izatea? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Argi lotsari Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. LAGUN. Astindu buztana Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

30. MARIKALANBRE. Gora jakin-mina eta behera lotsa! Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

33. LARGABISTA. Ezkia Testua: Txiliku / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

36. TXOKO TXIKI KUTTUNA

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 27 zenbakia · 2013ko iraila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Txiliku, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

38. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Kale dor kayiko elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


12


13


ZOPA ETA APOA ~istorio europarra~

Z

opa edo lapikokoa jan nahi ez zuen haur batek, gurasoei behin esan zien: —Ama, aita, janariak begiak dauzka eta niri begira dago! Ziur nago platerera jauzi egin duen apo bat dela…

Orduan ama, koilarakadak eman bitartean, kontu-kontari hasi zitzaion ume mizkin eta jangartxuari: —Behin batez, senar-emazte batzuek oilasko bat erre zuten. Hura atariko mahaian ipini, eta goseturik eseri ziren, oilaskoari begirik kendu gabe. Haren lurrina, haren haragi guri eta samurra, ustez… Halako batean, gizonak begirada jaso, eta aita xaharra bidean aurrera zetorkiela ikusi zuen. Ez bat eta ez bi, oilaskoa azpil batean jaso, hura zapi batez estali, eta etxe barnean ezkutatu zuen. Hala bada, agurea etxera iritsi zenean, senar-emazte xuhurrek, senar-emazte zekenek kafe bat baino ez zioten eskaini. Eta fini. Aita xaharrak alde egin bezain laster, gizonak berriro atera nahi izan zuen oilaskoa, baina ordurako hura, kli eta klu, apotzar zantarra bilakatua zen. Eta apoak aurpegira egin zion jauzi, eta hantxe geratu zitzaion, pega-pega eginik.

14


Eta norbaitek gizonari apoa kendu nahi zionean, kli-klu eta kli-klu, apoak gaiztoz begiratzen zion, eta kopeta ilunez, aurpegira jauzi egin nahi balio bezala. Beldurraren beldurrez, inor ez zen apoa kentzera ausartzen. Eta, horrekin batera, gizonak egunero jatekoa eman behar izaten zion, bestela aurpegia jango baitzion‌ Gaur egun ere, gurasoek ipuin hori bera kontatzen diete zopa edo lapikokoa jan nahi ez duten haurrei. Eta azken koilarakada ematearekin batera, guraso arduratsuek honela amaitzen dute: —Eman eta kendu, apoak plateretik alde egin du. Genaro Gomez-en Grimm anaien ipuinak eta Xuan Bello asturiarraren Los cuarteles de la memoria liburuetako istorioen moldaketa.

15


16


17


18


19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko koadrila! FILOSOFO

TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

ZER DA LOTSATIA IZATEA ?

22


Gaur, jolasean dabiltza lagunak… AUPA! IA BUKATU DUGU GAZTELUA. BAINA ESKUAREA BEHARKO GENUKE PASEALEKUA AMAITZEKO…

Filosofo txikiak

HORKO MUTIL HORREK BADU BAT! MIXINA, ESKATUKO DIOZU?

ZER DUZU, MIXINA? ZERGATIK EZ DIOZU ESKATZEN? LOTSATIA ZARA? 1

BAINA EZ ZARA HAURTXO BAT, MIXINA! ZEREN BELDUR ZARA? EZ ESAN HALAKORIK, PERU! LOTSATIA IZATEKO ESKUBIDEA DAUKA

2

HARA! BEGIRA, MIXINA, IRRIBARRE EGIN DIGU; ATSEGINA IZATEKO ITXURA DAUKA…

EZ DUT EZAGUTZEN MUTIL HORI! HALA ERE, NORMALA AL DA LOTSATIA IZATEA NORBAIT EZAGUTZEN EZ DUGUNEAN?

3

23


BAINA ESKUARERIK GABE EZINGO DUGU GAZTELUA AMAITU

GUSTATUKO LITZAIDAKE JOATEA, BAINA EZIN DUT, EZ NAIZ AUSARTZEN EGIA DA HORI; LOTSATURIK GAUDENEAN, MUGITU EZINIK SENTITZEN GARA

KE ESANGO GENU ANIK LOTSATIAK IZ EZIN DITUGULA GAUZA BATZUK EGIN

4

MAITEMINDUTA BANAGO, GORRITU EGITEN NAIZ!

BA, NI EZ NAIZ BELDURTZEN; EZ NAIZ SEKULA LOTSATZEN!

5

TIRA, ETOR ZAITEZ NIREKIN, PERU!

KONFORME!

KE ESANGO GENU OAG HI GE E ND JE GO IA TX REKIN GU LA RE GA N ZE LOTSAT

EGUN ON, E…

UTZIKO ZENIGUKE ESKUAREA?

BAI! EZ DUT BEHAR N AUSARETA GALDETZE LASTU TUKO NAIZ: JO IN? NAITEKE ZUEK

6 7

24

ZUEK INOIZ EZ ZARETE LOTSATZEN? NIK, ZAHAR BATI N, AGUR EGITERAKOA A GO GO O EZKUTATZEK . A.. ET T… DU IZATEN

AZKENEAN, LARRIA AL DA LOTSATIA IZATEA?


Mari Mototsek motxila kargatuegiarekin hasi du ikasturtea...

ARGI LOTSARI

25


26


27


Lagun pasiatzera irten da eta txikitan bizi zen auzora iritsi da. Iraganeko oroitzapenak ekarri dizkio.

Bere nagusi krudelak, buztana moztu zion eta kale gorrian utzi zuen. Bakar-bakarrik geratu zen‌ 28

Harik eta arratsalde batean, Marimototsek parkean aurkitu zuen arte! Berarekin eraman zuen eta lumazko buztan koloretsu bat jarri zion.


HAU LOTSA!

Lagunen isatsa desberdina zenez, hasieran lotsa ematen zion erakusteak. Parkera irteten zen aldiro, zapi bat jartzen zuen lepoan kapa bat bailitzan buztana estaltzeko.

Parkeko txakurrekin jolasean ari zen goiz haizetsu batean, ufada batek kapa astindu zion eta buztana agerian geratu zitzaion.

ZEINEN BUZTAN BEREZI ETA ALAIA DUZUN LAGUN!

Inguruko txakurrak begira-begira geratu zitzaizkion eta bere harridurarako, denei gustatu zitzaien!

Orain, Lagun kapa eta lotsak erantzita joaten da pasiatzera. Koloretsua, lehuna eta bakana; maite du bere buztana! 29


Marikalanbre GORA G ORA J JAKIN-MINA ETA BEHERA LOTSA!

M

arikalanbre kezkatuta dago eta Amona Txinpartarengana joan da laguntza bila:

–Amona, batzuetan galdera asko egiten ditudanean, lotsagabea naizela esaten didate. Txarra al da hori? –Nola izango da txarra jakin-mina? Galdetzea da misterioak argitzeko lehen pausoa –erantzun dio amonak. 30


Marikalanbrek pentsakor jarraitzen duela ikusita, Sophie Germainen historia kontatu dio amonak:

–Sophie zu bezalako neskatila bat zen. Duela 200 urte jaio zen Parisen, eta matematikari izan nahi zuen. Baina, garai hartan, neskei ez zieten uzten unibertsitatera joaten. Zer egin zuen orduan Sophiek? Bere benetako izenaren ordez, mutil baten izena eman zuen unibertsitatean, eta etxetik egiten zuen lan. Halako batean, irakasle batek deitu egin zion; matematiketan hain ona zen mutil hura ezagutu nahi zuen. 31


–Eta? –galdetu dio Marikalanbrek, larrituta. –Ba, gure Sophie, ausart eta lotsagabe, irakaslearengana joan zen. Hura, noski, jo eta ma geratu zen. Baina matematikaz hitz egiten hasi orduko, mutila edo neska zen ahaztu, eta lan asko egin zuten elkarrekin. Azkenean, Sophie matematikari ospetsua bihurtu zen. –Gora Sophie lotsagabea! –bota du Marikalanbrek. –Gora!

32


33


34


35


TXOKO TXIKI KUTtUNA LOTSATIARENA

Begiratzen du behera, hitz egiten du behera baina gorritzen da behetik gora. APALARENA

Handien aurrean berera, txikien aurrean parera, neurriari neurri apalaren joera.

36


LOTSAGABEARENA

Lotsagabe maitagarriak sinpatikoak dira; lotsagabe gorrotagarriak, antipatikoak. Lotsa eta berdin lotsa falta maitasunak bihurtzen ditu atsegin eta, are, eder. LOTSAREN OPILA

Lotsaren opilak irina du falta, eskatzeko lotsagatik; lotsaren opila inoiz jan ezin, lotsaren lotsagatik.

37


munduak m unduak guztiontzat guztiontzat beharko b eh harko luke KALE DOR KAYIKO Ane Pirata Israelen etxera joan da gaur. Israelen familiari buruz lan bat egin behar dute eskolarako.

38


39


40


Irabazi b i asmorik ik gabeko b k Ijit Ijito K Kultur lt Elkarte hau 1989. urteaz geroztik da martxan. Izenak “biharko ijitoak� esan nahi du. Elkartearen helburua ijitoei egungo gizartean moldatzeko behar diren tresnak bereganatzen laguntzea da.

Berdintasuna, elkartasuna, kulturartekotasuna eta errespetua d dira elkartearen lau hanka nagusiak.

Ijito Herriaren kultura eta ohiturak ezagutzera emateko lan egiten du elkarteak, ezezagutzak sortzen dituen aurreiritzien kontra egiteko. Bulego Nagusia: Ondarroa 18 (Lonja), Bilbo Telefonoa: 944598002 Faxa: 944598003 Webgunea: www.kaledorkayiko.org

41


JANTZ NTZII Z ZA APIA! ETA ZATOZ

INFORMAZIO GEHIAGO WWW.IRRIENLAGUNAK.COM/JANTZIZAPIA IRRIENLAGUNAK

BIZIPOZAREN JAIRA!

Aurten ere Irrien Lagunok hitzordua dugu elkarrekin jai erraldoia ospatzeko. Aurtengoa, gainera, berrikuntza batekin dator, Klubaren eguna izateari utziko dio Bizipozaren Jaia izateko eta Lazkaon ospatuko dugu, irailaren 22an igandearekin, goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko 19ak arte, egun osoko egitarauarekin. Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearen (ILGE) eskutik antolatuko da jaia Lazkaoko hainbat elkarte eta eragilerekin batera. Aurten Pirata zapia janzteko eskatuko dizuegu, hori izango baita jai-gunera sartzeko “txartela”. Sudurgorri txiki eta handiak zapi piratarekin ikusi nahi zaituztegu! Irrien Lagunak Klubeko txarteldun familiek urtero bezala sarrera doan izango duzue eta gainerakoek 5€ tan erosi ahal izango duzue zapia, 10€ tan familia osoa sartu ahal izango delarik. Irabaziak ILGE eta Lazkaoko eragileek aukeratutako elkarte baten artean banatuko dira. 20 elkartek osatzen dute gaur egun ILGE. Elkarte gehienak behar bereziak dituzten haur eta beren familiekin lan egiten duten elkarteak dira. Aurten menu berezia egongo da guztiontzat, 500 pertsonentzat paella eta postrea 5€ ren truke, baina bazkaria etxetik ekarri nahi duenak ere izango du bere txokoa. Puzgarri, tailer, ikuskizunak, musika, artelanak eta dantza gure elkartearen alde. Ospatu dezagun jaia bizipozez eta auzolanean. Anima zaitezte!

EGITARAUA Oholtza nagusian 10,00etan Antzar taldeko txistulariak 10,15ean Lazkao, Beasain eta Altsasuko dantza taldeen ibilbidearen irteera 10,30ean “IRRI HERRI ANITZ” ikuskizuna 11,30ean Dantza taldeen saioa herriko plazan 12,00etan Lazkaoko abesbatzak 12,30ean “SENTITU, PENTSATU, EKIN” Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin. 15,00etan Iztueta baserriaren bisita Largabistaren eskutik 15,00etan “TXANTXARIAK” jolas dinamizazioa, Urtxintxa Eskolaren eskutik. 16,00etan Irrien Lagunak Klubeko sarien banaketa 17,00etan “ANE ETA PIRATEKIN PARRANDAN” dantzaldia Bukatzeko, Txokolatada mundiala, Iztueta baserria eta Tolosako Gorrotxategiren eskutik

Elkarteen txokoan egunean zehar Juan Gorriti artistaren eskutik hormairudi mundialaren margoketa Kirol egokituak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eskutik Kajoi tailerra, Kale dor Kayiko elkartearen eskutik Txakurren erakustaldia, Bocalan-Biak Bat elkartearen eskutik Zeinu tailerra, Euskal Gorrak elkartearen eskutik Hena tailerra, Goierriko Sahararen Aldeko Lagunak elkartearen eskutik Ipuin kontalaria, Gizakien Lurra elkartearen eskutik Hormairudi erraldoia, Lazkaoko marrazketa tailerraren eskutik. Informazio osoa: www.irrienlagunak.com/jantzizapia

42


43


44


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.