2011ko iraila 7 zenbakia - 5,75 â‚Ź
2
I raila, proposamen berrien hila
Au rkibidea 4. Martinbertso. Uda betiko balitz... Testua: Harkaitz Cano Marrazkiak: Iosu Mitxelena
9. FILOSO TXIKIAK. Zergatik joaten gara eskolawra? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid © BAYARD PRESSE
14. Pirritx porrotx eta marimotots Motxilan gauza pila! Testua: Harkaitz Cano Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
20. Marikalanbre. Amona Greziara doa Testua: Ana Galarraga, Elhuyar fundazioa Marrazkiak: Iosu Mitxelena
Heldu da iraila, eta irailak aurrera egin ahala helduko da udaren azkena ere. Egun luze eta eguzkitsuak eta hondartzara joateko egunak amaituko zaizkigu laster, baina oraindik garaiz gaude itsasoan aurtengo azken bainuak hartzeko eta olatuen artean jolasteko. Udaren azken txanpa izan arren, ordea, gustura gaude irrien lagunok. Izan ere, eskolara itzuliko gara laster, eta lagunekin batera hamaika kontu berri ikasiko ditugu egunero! Gainera, irrien lagunontzat, proposamen erakargarriz beteta dator iraila. Batetik, Irrien Lagunak Klubaren Eguna ospatuko dugu elkarrekin hilaren 25ean. Irria ez ezik, elkartasuna ere lau haizetara zabalduko dugu, eta klubaren inguruko lagun guztien bilgunea bihurtuko da Usurbil egun horretan. Aldizkari honetan bertan aurkituko duzue egun horri buruzko informazio zehatzagoa. Era berean, irailarekin batera, irrien lagunen aterpetxeak ere ateak zabalduko ditu Zerainen. Natura eta kultura uztartuz, zuentzat guztientzat egonaldi eta egitarau erakargarria prestatu dute Largabistak, Martinbertsok, eta beste zenbait lagunek. Ikasturte berriari, beraz, gogoz helduko diogu, berriro ere irria zabalduz...
24. PUPU ETA LORE. Asmatu zer den asma Testua: Harkaitz Cano Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez
28. LARGABISTA ETA MARIMOTOTS. Itsas-zaldi, itsas-zaldun Testua: Harkaitz Cano Marrazkiak: Juan Carlos Nazabal
32. KLABELINE. Tomatea eta piperra: sentitu eta ekin Testua: Gari Berasaluze Marrazkiak: Julen Tokero
34. ANE PIRATA ETA PATAKON. Estropada eguna Testua: Harkaitz Cano Marrazkiak: Juan Carlos Nazabal
38. ELKARTASUNAREN KOLOREAK Juan Luis Mendizabal, “Mendi“
Testua eta argazkia: Gari Berasaluze
40. IRRIEN LAGUNAK KLUBA Irrien Lagunen Eguna, irailaren 25ean, Usurbilen 41. OLIBATXO Testua: Mitxel Murua Marrazkiak: Julen Tokero
IRRIA aldizkaria 7 zenbakia · 2011ko iraila Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Gari Berasaluze Maketatzailea: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Harkaitz Cano, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Mitxel Murua, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero) eta Lotura Films (Itsaso Bon, Jose Angel Lopetegi, Iosu Mitxelena, Juan Carlos Nazabal).
Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundia
3
Kalez kale, festaz festa uda bezalako beste ezer ez da... Kitarra beti aldean, txapela gero airean, txanpon bat edo beste kalean jotzean...
“UDA BETIKO BALITZ...�
Antzara gaixoa! Plastikozkoa da!
Seguru? Ufff... Eskerrak!
4
Bateko antzar festa besteko Aste Nagusi, bateko zezen-suzkoa besteko zezen-sustoa... Uda luzea zela baina banuen susmoa: nekez etorri eta azkarregi doa; ez dira alferrik izan jaia eta loa!
5
Ai, uda betiko balitz! Baina ez da...
Uda betiko balitz ez litzateke “uda”.
Logikoa...
Harrapazank!!! Non ikasi ote dute hori???
6
Ez, “urtea” litzateke.
Elkarrekin pentsatzeko koadrila!
Filosofo txikiak
MIXINA
PERU
XERRI
MOKOFIN
zergatik joaten gara eskolara ?
GU HANDIENERA JOANGO GARA! HANDIENERA!
NI TARTEKOENERA JOANGO NAIZ!
ETA ZU, XERRI, TXIKIENERA JOANGO ZARA!
BAINA ZERGATIK JOATEN GARA ESKOLARA?
9
Filosofo txikiak
BAI, BAINA ESKOLAN BESTELAKO GAUZAK IKASTEN DITUGU.
IKASTERA JOATEN GARA ESKOLARA!
“XERRI”
ETA ZER IKASTEN DUGU?
A BAI? ETXEAN EZIN AL DUGU BA IKASI?
IDAZTEN, ADIBIDEZ!
HORI ERRAZA DA! NIK ERAKUTSIKO DIZUT!
1 2
LASAI! ESKOLAN IRAKASLE BAT IZANGO DUZU ZURI IRAKASTEKO! TORI; IDATZI!
3
10
EZ DAKIT, ORDEA!
ETA ZER IKASTEN DUGU ESKOLAN?
4
LAN EGITEN IKASTEN DUGU; BAITA KANTATZEN ERE!
14
15
16
Marikalanbre Haserretik lilurara
M
arikalanbre haserre dago, oso-oso haserre. Norekin? Ez dago ziur, behar bada bere buruarekin, baina badaki haserre dagoela, hori bai. Eta baita zergatia ere: Junek eta Hishamek kontatu dioten esperimentua ez zaio ongi ateratzen. Amonak horrelakoetan eman ohi dion gomendioarekin gogoratuta, dutxa bat hartzea erabaki du. Arrazoia du amonak: urak, haserrea eramatearekin bat, erabat lasaitu du. Dutxatik ateratzen denerako, berriro hasteko prest dago. Hasiera-hasieratik hasiko da gainera. 20
Hala, puztu du globoa, egin dio korapiloa, hartu du orratz luzea... Eta zalantza sortu zaio: nondik hasi zulatzen, globoa alderik alde zeharkatzeko, lehertu gabe? Orain arte ez du pentsatu hori garrantzitsua izan daitekeenik, eta, besterik gabe, globoari muturretik heldu, eta erdialdetik hasten zen orratza sartzen. Baina beti lehertu egiten zitzaion.
Oraingoan, globoari arretaz begiratu dio, eta konturatu da korapiloaren inguruko zatia erdialdekoa baino askoz ere lodiagoa dela. Baietz globoak lehertu gabe iraun, orratza hortik sartuz gero! Eta ateratzeko, berriz... noski, beste muturretik! Nabarmena da hor ere lodiagoa dela globoaren azala, beste lekutan baino. 21
24
25
Giroa hozten hasi da, Largabista... Nolatan etorri gara hondartzara?
Itsas-zaldien peskizan!
Bai ondo! Itsas-zaldun bilakatuko gara orduan...
Hondartzarako txangoa egin dute gaur Largabistak eta Mari Mototsek. Iraileko freskura heldu denez, jende gutxi dabil gaur ur ertzean. Baina azkenean topatu dute konpainia: -Hara! Hor dago itsas-zaldi bat, Largabista! -Bai zera! Hori ez da itsas-zaldia... Zaldi normal bat da. Baina norbaitek flotagailua jarri dio... horixe bakarrik. -Ah! Nik uste nuen... -Arroketara hurbilduko gara. Ea iraileko marea biziek itsas-zaldiren bat utzi duten, putzuren batean edo... 28
Kontuz-kontuz, haitzetara heldu dira Mari Motots eta Largabista. Arroketan topatu dituzte: itsas-trikuak, lanpernak, karramarro handiak, karramarro txikiak... -Begira hor: itsas-izar bat! –deiadar egin du Largabistak. -Zerutik erori berria dirudi, hain da polita! –erantzun dio Mari Mototsek–. Mugitu egiten da, gainera! -Horixe baietz, izaki biziduna da eta! 29
33
“ESTROPADA EGUNA�
A n e p i r ata ETA
pata ko n
Baina ze iskanbila da hori? Ezin al du pirata batek igande goizez atseden hartu, ala?
34
Bizarmoreren masusta bizarrak! Zer da hau?
Hau da hau ontzi pila!
Estropada eguna da!
Estropada oztopatzen ari zarete! Ez al duzue ikusten???
35
Elkartasunaren koloreak
Izena: Juan Luis Mendizabal. Sorlekua: Lekeitio. Urtea: 1928. bilobak: Lau. Elkartasuna: orain begietako
arazoekin dabilen arren, azken urteotan astelehenero joan izan da Zarauzko ikastolara. “Sermoi txikia botatzen diet, eta marrazkiren bat egiten diet, eta haurrak ere margotzen jartzen ditut. Sentitzen dutena koloreekin adierazi dezaketela erakusten diet, eta gustura aritzen dira. Ni ere bai. Oso gustura joaten naiz haurrengana”, dio.
Nabarmentzekoa: Sudur
38
gorriek ‘Mendi gure laguna’ izeneko abestia sortu zuten Mendiren omenez, eta Mari Motots diskoan plazaratu zuten. Izen bereko DVDan, gainera, Mendiri buruzko erreportajea ere bildu zuten.
JUAN LUIS MENDIZABAL, MENDI Haurren eta sudur gorrien lagun handia da Mendi. Urte askoan, astelehen goizero Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolara joan izan da, pintzelak eta margoak hartuta, haurrei margotzen erakustera, eta koloreen garrantziaz hitz egitera. Gustura sentitzen da haurren artean, eta aurten ikastolara nahi beste agertzea eragotzi dion begietako arazoa konpondu bezain laster, datorren urtetik aurrera berriro ere haur artean pintzelekin ibiltzeko egundoko gogoa du. Lekeition jaio zen Mendi, 1928an, baina urtebete besterik ez zuenean heldu zen Zarautzera. Bizitzera Donostiara joatea erabaki zuten gurasoek, baina trenak matxura izan zuen Zarautzen, eta hura konpontzeko hiru bat ordu beharko zituztela esan zienez makinistak, paseatzera atera ziren. Bidean, lanean ari zen baserritar batekin hitz egiten hasi eta, azkenean, hari erositako lur-sail batean eraiki zuen etxea Mendiren aitak. Zarauzko Iñurritza auzoan igaro zuen batik bat haurtzaroa, eta bertan harrapatu zuen 1936ko Gerrak ere, zortzi urte zituenean. 24 urterekin itsasoa zeharkatu eta Perura joan zen, eta bertan ezagutu zuen Chavela, gerora emaztea izango zuena. Geroago, ia 40 urte egin zituen aurrezki kutxa bateko kultura arduradun modura. Guztira, lan kontuengatik, 300 erakusketa, 600 hitzaldi eta ehunka ekitaldi baino gehiago antolatu izan ditu, eta euskal artista askoren eragilea eta laguna izan da. Jorge Oteiza zena, esaterako, lagun handia zuen. Kartoi txikietan margotzen du batez ere Mendik, lana hastea eta bukatzea gogokoa duelako. Lehen Zarauzko malekoian margotzen
GUNEAK ETA EGITARAUA · Irailak 25, Usurbil: Hiru gunetan banatuko dira ekitaldiak: Mikel Laboa Plazan, Artzabal eremuan, eta Herrigunean. · Zenbait ekitaldi eta elkarte: · Puzgarriak eta txikientzako tailer hezitzaileak. · Kukubiltxo taldearen txotxongilo ikuskizun berria: Pupu eta Lore.
UNA, IRRIEN LAGUNEN EG SURBILEN IRAILAREN 25EAN, U
z ngo da lehen aldi Irailaren 25ean iza una, eta hainbat Irrien Lagunen Eg e bilduko ditu ekitaldi eta elkart hiru gunetan aurten Usurbilgo itarauak banatuko den eg Ikasturte berrian haize eta hauspo berria izango du Irrien Lagunak Klubak. Besteak beste, ikastetxeentzat eta taldeentzat aterpetxea eta eskaintza zabala izango du Zerainen; eskoletarako, liburutegietarako eta herrietarako hainbat ikuskizun eskainiko ditu; festetarako puzgarriek eta ekitaldiek batetik bestera segiko dute, eta webguneak berrikuntzak izango ditu. Horietan guztietan elkartasuna izango da ardatza. Irrien Lagunak Klubak, arrazoi bategatik edo besteagatik zerbait behar edo aldarrikatzen duten elkarteak bilduko baititu inguruan, koloretako mundua elkarrekin osatu nahian. Elkarte horiek eta irrien lagun guztiak, gainera, urtean behin festa handi batean biltzea da klubaren asmoa. Lehenengoa Usurbilen izango da, irailaren 25ean, eta dagoeneko hainbat elkarte eta lagun ari dira antolaketa lanetan.
40
· Bonberenea txarangaren eskutik, haur danborrada herrikoia, pailazoen abestiekin. · Kirol Egokituko jolasak. · Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldearen emanaldia. · Ur jolasak eta apar festa. · Herri kirolak. · Elkartasuna Kooperatiba, Erlezaleen Elkartea, Etiopia Utopia, Zero Zabor, Biolur, Mahala, Eusko Label...
PUPU ETA LORE, TXOTX ONGILO ANTZERKIAN Irrien Lagunen Egunean, hurrengo hilabeteotan batean eta bestean ikusi ahal izango den txotxongilo antzerki baten estreinaldia ere izango da: Kukubiltxo taldearen ‘Leihotik mundura’. Pupu eta Loreren gorabeheretan oinarrituta, Pako Aristi idazlearen gidoiarekin, Kukubiltxo antzerki taldeak prestatu du lana, eta Usurbilen ikusi ahal izango da, Euskal Herrian barrena ibiltzen hasi aurretik. 50 minutuko iraupena duen ikuskizunak argi beltzarekin eta fantasiarekin jolasteko aukera ematen du. Josu Camara arduratu da ekimenaren zuzendaritzaz.
Ekograsek babestutako publizitate ipuina
41
42
43
44