iRRiA 8 - Udazken koloretan

Page 1

2011ko urria 8 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


Kolore

guztien

garaia

Au rkibidea 4. MARTINBERTSO. Irudimena jostailu Testua: Mitxel Murua Marrazkiak: Iosu Mitxelena

9. FILOSO TXIKIAK. Zer da beldurra edukitzea? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid © BAYARD PRESSE

14. PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS Kantuz bizi! Testua: Mitxel Murua Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

Kolore guztiek lekua izango duten mundua aldarrikatzen dugu aspaldidanik irrien lagunok. Euskaratik ematen diogu guk kolorea munduari, eta ondoan ditugun hainbat elkarte, talde eta lagunen kolorea hartzen dugu guk haien ondoan bidea egiten dugun bakoitzean. Guztiak bitzeko eguna izan zen Usurbilen antolatu genuen Irrien Lagunak Klubaren I. Eguna, eta gustura erakutsi genituen gure kolore guztiak. Antzera heldu da udazkena ere, koloretsu, ohi bezala. Hurrengo orrialdetan irakurriko duzue zer den udazkena. Dena erortzen den sasoia: hostoak, fruituak, animoak... Baina baita uzta biltzeko garaia ere: gaztainak, urrak, mahatsa, sagarrak... Largabistak dioen moduan, urtaro guztiak dira ezinbestekoak. Batak bestearen beharra du. Ardoa egiteko, mahatsa udazkenean jasotzen da, baina udako berorik gabe ez litzateke helduko. Mahatsa helduko bada, udaberrian erne eta hazi behar du. Eta hainbeste lan egin ondoren, naturak atsedena hartu behar du neguan. Urtaro denak dira ezberdinak, eta denak ezinbestekoak. Azken batean, udaberrian sinesten dugulako gozaten dugu udazkenaren kolore festari begira. Horrelakoak gara irrien lagunak ere: denak ezberdinak, bakoitza bere kolorearekin, baina guztien artean urtaro ederra osatzen dugu, kolore guztiek lekua duten orbelaren modukoa.

20. MARIKALANBRE. Amona Greziara doa Testua: Ana Galarraga, Elhuyar fundazioa Marrazkiak: Iosu Mitxelena

24. PUPU ETA LORE. Ikerlariak! Testua: Mitxel Murua Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

28. LARGABISTA ETA MARIMOTOTS. Gora astoak! Testua: Mitxel Murua Marrazkiak: Juan Carlos Nazabal

32. IDAZLEA ZEU ZARA, IRAKURTZEN DUZULAKO Lagun desberdinak Testua: Joseba Sarrionandia (Hik Hasi, 2010) Marrazkiak: Lierni Altube

34. ANE PIRATA ETA PATAKON. Uharte ezezaguna! Testua: Mitxel Murua Marrazkiak: Iosu Mitxelena

38. ELKARTASUNAREN KOLOREAK Motxila 21: Edertasunari musika jarriz Testua: Gari Berasaluze Argazkiak: discapacidadonline.com

40. KLABELINE Arabako patata

IRRIA aldizkaria 8 zenbakia · 2011ko urria Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Gari Berasaluze Maketatzailea: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Mitxel Murua, Joseba Sarrionandia, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero) eta Lotura Films (Itsaso Bon, Jose Angel Lopetegi, Iosu Mitxelena, Juan Carlos Nazabal).

Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

3


Behin, Martinbertso eta bere lagunak gauzak imajinatzera jostatzen ari ziren.

ZUK NOLA IRUDIKATZEN DUZU NEGUA, PIRRITX?

NIK NEGUA IRUDIKATZEN DUT, IRUDIKATZEN DUT...

IRUDIMENA JOSTAILU!

Udazkena zen, baina irudimenarekin jolasean, negura egin zuten bidaia.

NEGUAN DENA DA ZURI-ZURI. ELURRA MARA-MARA. SUTONDOAN, EPEL-EPEL, LO ETA LO.

4

BETI JAN ETA BETI LO, KATUA ERE POTOLO!


6]\RccV\Z_ aV_edRekV\` \`RUcZ]R

&),/3/&/ 48)+)!+

>:I:?2

.%3+!+

%4!

A6CF

I6CC:

>@<@7:?

-54),!+

"%2$).!+ $)2!

KF6<:? ;@=2DEF ?2:E6<60

6K 6K:? 5FKF, ?6D<2 K2C2

K6C82E:< 6K:? 5:C2 ?6D<2< 86CC2E2? ;@=2DEF0

9


7Z]`d`W` eiZ\ZR\

KF6< ?6D<2< 36=5FCE:2< K2 C6E6 6E2 36E: ?682C 6E2 ?682C 2C:EK6? K2C6E6

6K 5F8F ?682C 68:E6? ?6D<2< 82C6=2<@

92C2 92C2ยน I6CC:< ?6D<2 6>2E6? 5F ?: >FE:=2 ?2:K 6E2 32EKF6E2? ?682C 68:E6? 5FEยน

>FE:=6< K6C 82E:< 6K 5FE6 65F<:<@ ?682C 68:E6<@ 6D<F3:56C:<0 ?682C 68:E62 6K 528@ @?8:0

" #

56?2 56? 86CC2E2? ;@=2DE62 2CC:D<FEDF28@2 52 ?6D<6?EK2E

$

10

6E2 K6C82E:< 52 2CC:D<FEDF2 8@2 ?6D<6?EK2E0

32 8F 32:?@ 29F=28@2< K2C6E6=2<@

68:2 2= 52 ?6D<2< >FE:=2< 32:?@ 29F=28@2< 5:C6=20


14


15


Marikalanbre AMONA GREZIARA DOA

M

arikalanbreren ikasgelan, lagun berri bat dute aurten. Mako izena du, eta ez du asko hitz egiten. Baina hitz egiten duenean, gauza harrigarriak esaten ditu. Adibidez, hau bota zuen aurreko batean: “Animaliak ditugu etxean, eta denak dortokak dira, bi izan ezik; denak katuak, bi izan ezik, eta denak zakurrak, bi izan ezik�. Eta gero, isildu egin zen. Guztiak pentsakor geratu ziren: zenbat animalia ditu etxean Makok? Marikalanbre galdera buruan zuela etxeratu zen, eta, Amona Txinpartari esan zionean, zer egingo hark, eta Greziara joatea erabaki zuen! 20


- Bai horixe, Greziara joango naiz,Theo nire lagun zaharrari bisita egitera -esan zuen amonak-. Urte pila bat ditu, itsua da eta erdi gorra, baina oraindik gordetzen ditu gaztetako jakin-mina eta ikerketarako grina. Hark asmatuko du zenbat animalia dituen zure gelakideak!

Greziara abiatu aurretik, posta-txartel bat bidaliko ziola agindu zion Marikalanbreri. Eta kontu bitxi bat ere esan zion: -Kanpoan naizela nirekin gogoratu nahi baduzu, limoi-ura hartu eta kandela bat piztu. Izan ere, Theoren uhartean limoiondo asko daude, eta kandelak erabiltzen dituzte gauak argitzeko. Gero, Marikalanbreri muxu-zaparrada bat eman ondoren, aireporturantz abiatu zen amona. 21


24


ASTOAK ZER DU MIRESGARRITIK?

IPURDIA BIRIBILA IZAN, ETA KAKA-MOKORDOAK KARRATUAK EGITEN DITU!

Behin, Marimototsek eta Largabista jaunak etxabereak ikusi zituzten baserri baten inguruan. Marimototsek galdetu zion Largabista jaunari ea zer animalia zuen gogokoen. —Niretzat astoa da animalia rik kuttunena, maitagarrietan maitagarriena. —Astoa!? —harritu zen Marimotots. Largabista jaunak esan zuen astoa animalia umila dela, jende pobrearekin bizi izan dela beti, behartsuei lagunduz. —Langile aparta da astoa. Nekazariek denerako erabiltzen zuten garai batean: soroan lanerako, adibidez. Bidaiatu asto gainean bidaiatzen zuten. Eta gauzak hara eta hona garraiatzeko ere astoa behar zuten. 28


EGOSKORRA DA ASTOA!

NORTASUN HANDIA DUELAKO!

—Zaldia hobea da horretarako, nire ustez. Indartsuagoa da —esan zuen Marimototsek. —Umm! Indarra ez da dena bizitza honetan —Largabista jauna pentsakor jarri zen—. Astoa lanean hasi eta ez da gelditzen, segi eta segi. Egoskorrean zaldiak ez dio eramango astoari. —Horretan ez dio irabazten, ez —onartu zuen Marimototsek—. Baina beste gauza askotan bai… Zaldia askoz ere azkarragoa da, adibidez. —Zangoz bai; ez, ordea, buruz. Astoa oso animalia argia da. Astoa ez da batere asto bere gauzetan. 29


LAGUN DESBERDINAK Neskato bat dago ile horia, poloniarra omen dena. Mutiko beltz bat, National Geographiceko irudietatik eskapatua ematen duena. Eta gero etorri da neska bat beloarekin ibiltzen dena, marrazki bizidunetako Xeherezade bezala. Baina ez da marrazki biziduna. ‘Orient und Okzident sind nicht mehr zu trennnen...’ esan du neska horrek, edo halako zerbait. ‘Ez dakit zer diozun, biana ikasten ahaleginduko naiz’, dio Izarok. ‘Zurekin oso gustura sentitzen naizela esan nahi nizueke, munduko beste lekuetatik etorritako lagunekin, ez guztiz konprenitzen dizuedalako, baizik eta konprenitzen ikasteko aukera ematen didazuelako...’


UHARTE EZEZAGUNA!

A N E P I R ATA ETA

PATA KO N

Barku pirata itsaso zabalean zihoan. Patxijai zihoan begirale. Itsasoa besterik ez zen bistatzen inguru guztian, eta Patxijai lokartzen hasi zen. Bat-batean, begiralea konturatu ere gabe, barkuak zerbait jo zuen.

BALEA BAT JO DUGULA USTE DUT!

ZER IZAN DA HORI? ZER GERTATU DA, PATXIJAI?

HAITZAK JO DITUGU? UHARTE BATEAN HONDARTU GARA?

Patxijaik arRazoi zuen. Barkuak balea bat jo zuen. Edo beharbada alderantziz, baleak jo zuen barkua. NORA BEGIRA HENGOEN HI,

PATXIJAI?

BAT-BATEAN, AGERTU DA EZEREZETIK; EZ DUT IKUSI.

BEHARBADA ZORRIAK IZANGO DITU, ETA BARKUAREN KONTRA IGURTZIZ, KENDU NAHIKO DITU!

34


ELKARTASUNAREN KOLOREAK

TALDEAREN IZENA: Motxila 21 MUSIKARIAK: Klarinetea: Mari Jose.

Akordeoia: Ainhoa. Platoak: Mikel. Tinbala: Maribi. Baxua: Eduardo, Pi単as (Marea). Gitarra elektrikoa: Andoni. Gitarra akustikoa eta ahotsa: Enrique Villarreal, Drogas (Barricada, Txarrena). Bonboa, kutxak eta tinbalak: Mikel, Aitor, Igor, Ibai, Gonzalo, Ramon, Lorea eta Diego. Ahotsa: Leire. Saxoak: Borja, Aintzane eta I単aki. Noizbait taldekide izan direnak: Maitane, Mario, David, Ainhoa eta Jesus Mari. NABARMENTZEKOA: Down

Sindromea duten lagunek osatzen dute Mochila 21 musika taldea. HURRENGO KONTZERTUAK:

- Urriak 16, Tafalla, Nafarroa Oinez. - Urriak 23, Ordizia, Gaztetxearen 25. urteurreneko festa. 38

MOTXILA 21: EDERTASUNARI MUSIKA JARRIZ Down Sindromea duten lagunak apur bat ezberdinak bihurtzen ditu 21. kromosomak. Giza zelulek 23 kromosoma pare dituzte. Down Sindromea dutenak, ordea, 21. kromosomaren hiru kopiarekin jaiotzen dira, birekin beharrean. Hori da alde bakarra. Gainerakoan, edonork bezala, egiten dute irri. Edonork bezala egiten dute amets. Edonork bezala egiten dute lan. Edonork bezala antolatzen dute aisialdia. Horrela sortu zen Motxila 21 musika taldea, apur bat ezberdin bihurtzen dituen kromosoma horren izenari erreferentzia eginez. Hasiera batean, klarinetea jotzen duen Mari Joseren eta akordeoia jotzen duen Ainhoaren ekimenez sortu zen taldea. Lehena Borjaren ama da. Bigarrena Aintzaneren ahizpa. Borjak eta Aintzanek, biak dute Down Sindromea. Laster elkartu zitzaien Tijuana in Blue taldean aritu zen Mikel Barrenetxea, eta Maribi eta Ainhoarekin batera Motxila 21 taldearen bideari ekin zioten. Asmoa ederra zen hasieran, eta are ederragoa bihurtu zen taldearen benetako protagonistek ekimena serio hartu eta entseatzen eta kontzertuak ematen hasi zirenetik. Down Sindromea duten lagunak dira protagonistak. Down Sindromea duten lagunak dira taldekide gehienak. Down Sindromea duten lagunek osatzen dute Motxila 21. Leire abeslariareki batera, Lorea, Gonzalo, Ibai, Mikel, Igor, Aitor eta Ramon aritzen dira tinbalekin, bonboarekin eta kutxekin. Saxoak, berriz, Aintzanek, I単akik eta Borjak jotzen dituzte. Lagun hauei, gainera, Nafarroako zenbait musika taldetako kideak ere batu zaizkie. Musikaren, elkartasunaren eta adiskidetasunaren kromosomak apur bat garatuagoak dituzten hiru musikari: Andoni Zilbeti (gitarra elektrikoa), Eduardo Beumont Pi単as (Marea taldeko baxujolea) eta Enrique Villarreal Drogas (Barricada eta Txarrena taldeetako abeslaria). Drogasek, gitarra akustikoa jotzeaz gain, ahotsa ere jarri dio Motxila 21 taldeari, Leirerekin batera.




IRRIEN EGUNA: ELKARTASUN FESTA USURBILEN EGURALDI EZIN HOBEA, GIRO EDERRA, ELKARTASUNA, ETA SUDUR GORRIEKIN BATERA IRRI EGITERA ETA ONDO PASATZERA HELDUTAKO MILAKA LAGUN ELKARTU ZIREN PASA DEN IRAILAREN 25EAN USURBILEN, IRRIEN LAGUNAK KLUBAREN I. EGUNEAN. LEHEN URTEA IZANIK, IRRIEN LAGUNEK DEIALDIARI ZENBATERAINO ERANTZUNGO OTE ZIOTEN ZALANTZA ZUTEN ANTOLATZAILEEK, BAINA FESTA HASI ORDUKO LAUSOTU ZIREN ZALANTZA GUZTIAK. IRAILAREN AMAIERA IZAN ARREN UDA BETEKO EGURALDIAK LAGUNDUTA, MILAKA ETA MILAKA HAUR, GURASO ETA LAGUN HURBILDU ZIREN HIRU GUNETAN BARRENA ANTOLATUTAKO EKITALDIETARA ETA JOLASETARA, ETA EHUNK ALAGUN ELKARTU ZITUEN ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOAK EMANDAKO BAZKARIAK ERE.

IZAN ZEN ZER IKUSIA ETA NON GOZATUA:

. HAURRENTZAKO PUZGARRIAK, . KIROL EGOKITUKO JOLASAK, . DANTZARIAK, . ENTZIERRO TXIKIA, . KATXIPORRETA PAILAZO TALDEAREN “ONGI ETORRI PUPU ETA LORE! “ IKUSKIZUNA, . TAILER HEZITZAILEAK, . HAUR JOLASAK ETA APAR FESTA, . KUKUBILTXO TALDEAREN “LEIHOTIK MUNDURA” TXOTXONGILO EMANALDIA, . IRRIENLAGUNAK.COM WEBGUNEAREN ERABILTZAILEENTZAKO SARIAK, . BASERRIKO PRODUKTUEN POSTUAK, . HAINBAT ELKARTEREN ERAKUSMAHAIEKIN OSATUTAKO AZOKA, ETA BESTE HAINBAT KONTU. EGUN OSOKO FESTAK JENDETZA BILDU ZUEN USURBILEN.

42


PORROTXEK, LEHEN URTE HONETAN IRRIEN LAGUNAK KLUBAREKIN BAT EGIN DUTE HAURREI ESKERRAK EMATEAZ GAIN, SUDUR GORRIEK ALDARRIKATZEN DUTEN KOLORETAKO MUNDUAREN ALDE LANEAN ARI DIREN ETA AZKEN URTEOTAN BIDELAGUN IZAN DITUZTEN ELKARTE ETA LAGUN GUZTIAK ERE GOGORATU ZITUEN, USURBILGO LEHEN FESTA HANDIA HORIEN GUZTIEN BILGUNE IZATEKO ASMOAREKIN SORTU DELA ETA AURRERANTZEAN ERE GEHIAGO IZANGO DIRELA NABARMENDUZ. 43


TIRITATXOREN GOMENDIOAK

44


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.