NORTZUK GARA?
Aupa lagunok! Ainhoa Mendizabal eta Saioa Ibarguren gara! Aurrerantzean hilero-hilero txoko honetan gure proposamenak irakurtzeko aukera izango duzue. Gune honetan IRRIA aldizkariari zuku gehiago ateratzeko eta, bide batez, irakurleengan IRAKURZALETASUNA pizteko asmoz, gurasoentzako, hezitzaileentzako‌ estrategia eta teknika sinple batzuk adieraziko ditugu. Hala ere, ezertan hasi aurretik, lehenik eta behin, gure buruak aurkeztuko ditugu. Ainhoa azpeitiarra da, eta 22 urte ditu. Nik, aldiz, 28 urte ditut eta Bergaran bizi naiz. Irakasle ikasketak egiterakoan ezagutu genuen elkar eta ordudanik lagun handiak gara Ainhoa eta biok! Irakasle ikasketen garai hartan, karrera amaierako proiektua elkarrekin egin genuen. “Irakurzaletasunaâ€? aukeratu genuen gai modura eta,
egia esan, ilusio handiz buruturiko lan hark erantzun
positiboa izan zuela aitortu beharra dugu. Arratsalde batean, gure proiektuaren tutorea izan zenaren mezu bat iritsi zitzaigun postara. Bertan, IRRIA aldizkarikoek guk egindako proiektuaren berri izan zutela eta beraien aldizkarian irakurzaletasuna
pizteko
gure
ekarpenak
adierazteko
aukera
eskaintzen zigutela jakinarazten zigun! Proposamen interesgarri
NORTZUK GARA?
horren aurrean, gure erantzuna baiezkoa izan zen! Eta hemen gaude! Haurrak, gurasoak, lagunak‌ denak irakurzaletzeko asmoz! Beraz, hemendik aurrera, hilero-hilero, IRRIA aldizkariarekin pertsona
ororen
garapenerako
izugarrizko
garrantzia
duen
irakurzaletasuna pizteko estrategiekin jardungo dugu lanean!
SAIOA IBARGUREN ARRIZABALAGA
AINHOA MENDIZABAL TREKU
ALDIZKARIAREKIN JOLASEAN
Aldizkariarekin lehenengo harremana garatu dadin, lehenik eta behin haurrei aldizkaria eskaini beharko zaie. Hala ere, eskaintza horrek ezin du halamoduzkoa izan. Alegia, modu estrategiko eta eraginkor batean eman beharko da. Lehenengo harremana gauzatzeko honako teknikak erabil daitezke: Aldizkaria logelan utzi, begien bistan, opari bat balitz bezala,
eta haurrak ikusten duenean honelako zerbait esan: “Ikusi duzu ekarri dizudan opari zoragarria? Gainetik begiratu dut eta kontu interesgarri piloa dituela dirudi… Ikusiko dugu ea zer dakarren?”
Aldizkaria irakurtzen, begiratzen… jarri haurraren aurrean:
“Zein polita! Aiba! Hau bai ona” bezalako adierazpenekin, haurra aldizkarira erakartzen saiatu.
Behin haurra aldizkarira gerturatuta, garrantzitsua izango da, aldizkaria haurrak bakarrik irakurri beharrean bere ondoan jarri eta berarekin irakurtzera
irakurtzea. zirikatuz,
Irakurketa animatuz,
konpartitzea, estimulatuz…
alegia. eta
Beti
jolas
ere,
modura
planteatuz. Izan ere, irakurketa, konpartitua baldin bada, jolas bat ere izan baitaiteke!
ALDIZKARIAREKIN JOLASEAN
Horretarako, aldizkariaren atalak erabiliko ditugu, atal bakoitzean irakurtzera animatzeko estrategia ezberdinak erabiliz. Honela, hilero, webgunean zein posta elektronikoz jaso dezakezuen buletinean, aldizkariaren azken zenbakiaren inguruko gure irakurketa proposamenak izango dituzue eskura. Ea gustukoak dituzuen!
14. ZENBAKIA
KOLORETAKO AMETSAK
1. AZALAREKIN ZEIN TEKNIKA ERABIL DITZAKEGU IRAKURKETARA ANIMATZEKO? Haurrari aldizkaria aurrean jarrita, irakurtzera animatzeko, honakoen antzekoak esan diezazkiokegu: •
•
•
Ikus dezagun zer dugun hilabete honetako azalean… Norbait lo dagoela dirudi… Nor da? o Marimotots da, bai! Lo ala ametsetan dago? o Zer amesten ari dela uste duzu? Zergatik? Zer dio goialdean? : “Koloretako ametsak…” o Ametsak koloretakoak al dira? o Zein kolore izaten dute zure ametsek? o Noiz egiten dugu amets? o Zuk amets asko izaten al dituzu? o Animatu ametsen bat kontatzera... Aldizkaria irakurtzeak ere, amets egiten lagunduko digu, beraz, segi dezagun irakurtzen.
2. IRRIEN LAGUNAK KLUBA Atal honetan gure klubeko lagunentzat interesgarriak izan daitezkeen jarduera eta ekimenen inguruko informazioa aurkituko duzue. Haurrari horien berri emateko eta horienganako interesa pizteko, honako estrategiak erabili ditzakezu: • •
• •
Irrien Lagunak Kluba! Hara! Zer uste duzu aurkituko dugula orrialde honetan? Ea, ea... Begira! Familientzako tailerrak! Zer-nolako tailerrak izango dira? Irakurketa tailerrak agian? Baina, zein dira hor agertzen direnak? Ezagutzen dituzu? Seguru? Ea, goazen irakurtzera! (bion artean irakurri edo bakarrik irakurri nahi badu, utzi lasai irakurtzen) Pirritx eta Porrotx ere, hor behean ditugu, zer diote? (Irakurtzera animatu) Eta zein egunetan eta non arituko dira? (Utzi berari erantzuna aurkitzen)
14. ZENBAKIA
KOLORETAKO AMETSAK
3. AURKIBIDEA Atal hau, normalean alde batera uzteko ohitura izaten dugu, baina gure aurkibidea nahikoa berezia da, izan ere, zenbaki bakoitzean jorratuko dugun gaiaren inguruko testu eder bat irakurtzeko aukera ere eskaintzen baitugu. Testua ez da horren luzea, baina, baliteke zure haurrak testu osoa irakurri nahi ez izatea. Beraz, zuk irakurriko diozula adierazi diezaiokezu; hala ere, entzuterakoan motibaturik egon dadin, aldez aurretik, honako adierazpen hauek egin ditzakegu: •
Begira! Testu hau magikoa da! Nik irakurriko dut oraingoan! Baina, adi egon e! Kontu interesgarriak esaten ditu eta‌
(testua irakurtzean, entonazioa exajeratuz irakur dezakezu, haurraren arreta eta motibazioa mantentzeko) 4. LARGABISTA Largabistaren komikia zuk irakurri diezaiokezu haurrari. Horretarako, jarri ezazu aldizkaria biek ikusteko moduan. Irakurtzen hasi aurretik, komikia entzuterako orduan haurra motibaturik egon dadin, honako galderak eta adierazpenak egin ahal dizkiozu: IRAKURKETA AURRETIK: o Zer ikusten duzu komiki honetan? o Zuhaitz erraldoia benetan! Sekuoia da. Ezagutzen zenuen zuhaitz mota hau? o Sekuoiaren inguruan gehiago jakin nahi duzu? Bada, komikia irakurtzeari ekingo diogu orduan! IRAKURRI BITARTEAN: o 30 zm-ko azala omen du sekuoiak. Ba al dakizu zenbat den 30 zm? (erregela ekartzeko eskatu, eta bion artean 30 zm zenbat den ikusi dezakezue) o Asko iruditzen al zaizu? o Zuk ezagutzen dituzun zuhaitzek zabalera horretako azala al dute?
14. ZENBAKIA
KOLORETAKO AMETSAK
IRAKURRI ONDOREN: o Gustatu zaizu Largabistak sekuoien inguruan kontatu diguna? o Ondorengo orrialdean, zuhaitz honen inguruko informazio gehiago dugu. Irakurri nahi? 5. LANDABISTA o Haurrak irakurri nahi badu, utzi berari irakurtzen. Bere ondoan jarraitu, zu ere bere irakurketaren parte zarela senti dezan. o Ez badu irakurri nahi, zuk jarraituko duzula irakurtzen komentatu. o Honako ekintzak egin ditzakezu: o Sekuoiaren irudia seinalatu eta jarraian, hostoak seinalatu: Nolako hostoak ditu sekuoiak? Ezagunak egiten zaizkizu? o “Sequoia Senpervirens” sekuoiaren izen zientifikoa da: zein hizkuntza da hori? o Ondoren, datu eta informazioa berarekin batera irakurri, irakurketa konpartitua gauzatuz. 6. FILOSOFO TXIKIAK Atal hau bien artean landu dezakezue. Horretarako haurrari hausnarketara bideratuko duen galdera batzuk egin ahal dizkiozu: o Zeren inguruan ari dira oraingoan gure filosofo txikiak? o IZENBURUA: o “Ametsak, egia ote?”. Zer uste duzu zuk? o Ea bada zer dioten gure filosofoek! Bien artean irakur dezakezue komikia: Pertsonaiak banatu ditzakezue, bien artean irakurtzeko. o IRAKURRI ONDOREN: o “Errealitatea baino hobea ala okerragoa ote da ametsa?” o Zer uste duzu zuk? o Gure lagun Xerri, non ikusten duzu alaiago: ametsetan ala errealitatean? o Zer uste duzu dela hobea: izozkia jatea, ala izozkiarekin amets egitea? Zergatik?
14. ZENBAKIA
KOLORETAKO AMETSAK
7. PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS Ipuina irakurtzen baduzue, ikusiko duzue ametsen inguruan ari dela. Hau horrela, aitzakia ederra da gure haurrak hobeto ezagutzeko. IRAKURKETA AURRETIK: Haurrak lehen begiradan marrazkietan erreparatzen duela nabaria da. Hau aprobetxatuz, galdera irekiak egitea egokia da, giro goxo eta alai batean: - Zer kontatuko digute gure berritsu hauek oraingoan? - Zergatik daude Porrotx eta Pirritx harrituta? - … IRAKURRI BITARTEAN: Irakurtzen hastean garrantzitsua da haurrak, gu irakurtzen ari garenarekiko interesa galdu ez dezan, geldiune batzuk egitea, hauek, galdera sorta batekin lagunduz, adibidez: - Zergatik ditu betaurrekoak satorrak? - Testu zati bat hartu eta galdera ireki bat bezala formulatu: ”zergatik ezin dira ametsak kontrolatu?” - Zu irtengo al zinen zulotik? - Sekula amestu al duzu zuk nahi zenukeen ametsik? IRAKURRI ONDOREN: Irakurritakoaren gainean hausnartzea beti da interesgarria, haurren buruetan gelditzen diren ideiak, pentsamenduak, interesak… ezagutzeko eta erantzun ahal izateko.
14. ZENBAKIA
KOLORETAKO AMETSAK
8. MANU MUNUATEGIANDIKOETXEA Irakurketari hasiera emanez, hau da, haurra irakurriko duen horretara animatzeko, zenbait galdera egingo dizkiogu: → Ezagutzen duzue Manu Muniategiandikoetxea? Zein abizen luzea duen, ezta? → Eta badakizue artea zer den? → Zuek sortzen duzue artea? → Ea, irakurri dezagun, ea zer dioen!!! Irakurketa amaitu ostean garrantzitsua da ikustea jaso duten informazioaren gainean esateko zerbait duten ala e. Beraz, amaitzen dutenean galdetu egingo diegu ea zerbait esateko baduten, ea zer iruditu zaien…
9. POSTERRA Hona hemen galdera batzuk zenbaki honetako posterraren inguruan hitz egiteko: 123456710.
Hara, begira nor daukagun hemen! Ezagutzen duzue? Zer ikusten da bertan ? Zein dira Patakonekin daudenak? Zergatik ote daude hor, haitzetan? Zer gertatu ote zaie? …
PUPU ETA LORE
o IZENBURUA IRAKURRI: o Gure mundua biribila al da? o Zer gehiago da biribila gure munduan? Komikiaren irudiak seinalatuz eman horiei izena: tarta, erroskila, tortilla, ilargia … o KOMIKIA IRAKURTZEN HASI:
14. ZENBAKIA
KOLORETAKO AMETSAK
o Laukitxo bakoitza txandaka irakurri dezakezue, adibidez, laukitxo morea eta urdina zuk, horia haurrak, gorria eta berdea zuk … o Irakurketa entonazioa exajeratuz egiten baduzu haurrak esaten duzun horretan arreta gehiago mantenduko du, beraz, ozen eta sendo irakurri! o Nahi baduzu, irakurketa hau txaloka lagundu dezakezue: Adibidez: • Biribil-biribil (2 TXALO) • Autobusak baditu zortzi gurpil (4 TXALO) • … 11.
MARTIN BERTSO
Atal hau berak bakarrik irakurri nahi duen galdetu, hala bada, utzi lasai irakurtzen eta nahi duen laguntza edo konpainia eskaini. Bion artean irakurri nahi izanez gero: o IZENBURUA IRAKURRI: o Zer da lukainka? (Ez badaki, azaldu eta etxean horrelakorik baduzu erakutsi) o “Ametsen lukainkak”: zer esan nahi duela uste duzu? o KOMIKIA IRAKURRI: o IRAKURRI AURRETIK: Zertan ari dira gure lagunak? Pupu eta Lore pozik daudela dirudi… zer gertatu zaie? o IRAKURRI BITARTEAN: “Haizeak eraman ohi ditu tristurak”. Zer esan nahi du Martinberrek adierazpen horrekin? Zer nahiago duzu: lukainka ala laranja? 12. MARIKALANBRE Oraingo honetan dinosauruen inguruko informazioa emango digu Marikalanbrek. IRAKURKETA AURRETIK: Istorioan kokatzen joateko, honako galdera hau egitea proposatzen dugu: “Badakizu dinosauruak eta meteoritoak zer diren? Ea... ea Marikalanbrek zer dioen!”.
14. ZENBAKIA
KOLORETAKO AMETSAK
IRAKURRI BITARTEAN: Istorioa ulertu eta honekiko interesa areagotu asmoz: - Inoiz amestu duzu dinosauroekin ala meteoritoekin? - Gaur egun ba ote daude horrelakoak? - Baina... zer dira meteoritoak? - Non egoten dira? - … IRAKURRI ONDOREN: Haurrari erantzunez. Askotan ipuina irakurri eta gero ez dugu jarraipenik egiten, gehienbat etxeko irakurketetan. Hau egiten ez gara ohartzen askotan haurrari galdera eta ideia pila bat gelditzen zaizkiola bueltaka. Horiei helduz, aproposa izango litzateke ZER PENTSATZEN DUTEN edo ZERBAIT ESAN NAHI DUTEN GALDETZEA. 13.
ANE PIRATA ETA PATAKON:
Ipuin honetan proposatzen duguna ondorengoa da: o Alde batetik, giro lasaia eta goxoa sortzea. o Ipuina, guraso batek, gurasoek edo edozein hezitzailek irakurtzea, kontuan izanik kontaketaren nolakotasuna (ahotsaren intentsitatea, espresioa, denbora…). o ANIMATU GAITEZEN ETA JAR DEZAGUN INTERESA ETA IKUSIKO DUZUE NOLA ESKERTUKO DIZUETEN! 14. LAGUN: Atal hau ondo ulertuta gelditzeko garrantzitsua iruditzen zaigu galdera edo azalpenak gauzatzea: o o o o 15.
Ondo ulertu al du Lagunek kartela? Txizarik ezin ote du egin? Eta ala balitz ondo irudituko litzaizuke? …
OLIBATXO
14. ZENBAKIA
KOLORETAKO AMETSAK
Atal honetan heldu baten presentzia aproposa iruditzen zaigu, hala nola, lantzen den gaiari buruzko azalpenak emateko: - Testuan agertzen diren zenbait kontzeptuak nabarmenduz eta bestelako azalpenak eta adibideak emanez, batez BIRZIKLATZEAren inguruan. 16.
IRRIEN LAGUNAK KLUBA
Azken atal honetan, hainbat galdera egin ditzakegu bere irakurketara motibatzeko eta ulermena ziurtatzeko: 12345-
Badakizu zer den Irrien Lagunak Kluba? Zertarako da? Ea, Ea‌ irakurri!! Ohartu zara zertarako balio duen? ‌