21. ZENBAKIA
Urte JOANAK ONGI DAUDE!
AZALA Lehenik eta behin: URTE BERRI ON! Ondo bukatu al zenuten urteko azken eguna? Xanpain eta turroi artean, lortu al zenuten hamabi mahatsak jatea? Gau zoriontsua igaroko zenuten, seguru! Urte berriarekin batera, gure lagunak ere indarberriturik etorri zaizkigu Irrira! Ikusi besterik ez duzue zenbaki honetako azala! Zertan dabiltza Patakon eta Porrotx? Oraingoan, honela has zaitezkete aldizkarian murgiltzen: Azalean ikusten ari zaren horretatik gehien gustuko duzuna adierazi haurrari: “Niri margoak gustatzen zaizkit gehien”, “Malabarismoa dut gogokoen” … Ondoren, haurrak esan dezala zer duen gustukoen. Ez badu esaten, galdera bidez animatu haren gustukoak helaraztera. Joko honekin amaitu ondoren, irakurri goiko esaldia, eta egin galdera hauek haurrari: ”Urte joanak zer esan nahi du?” “Zure urte joanak onak izan al dira? Zergatik?” … Azalarekin amaitzeko, proposatu haurrari gustukoen duen ekintza hori egitea: margotzea, irakurtzea, malabarismoak egitea… Elkarrekin jolastuz, gozatu! EIB (EUSKO IKASTOLA BATZA) Ea zer esan nahi diguten Eusko Ikastola Batzarrekoek! Oraingo honetan, esaldiak txandakatuz egingo dugu irakurketa, bakoitzak bere esaldiari erritmo eta melodia ezberdina atxikiz. ANIMATU!!
21. ZENBAKIA
Urte JOANAK ONGI DAUDE!
EHIGE Azpian, beste iragarki bat dago; kasu honetan, EHIGErena. Testu gutxi duenez, hitz egin haurrarekin logoaz, irudiaz... AURKIBIDEA Urte berria, atal berriak! Aurkibideak aldizkarian zer aurkituko dugun laburtzen digu. Hori horrela, haurrari galdetuko diogu nondik hasi nahi duen irakurtzen edo aldizkaria begiratzen. Emaiozu behar duen denbora, lasai, presiorik eta presarik gabe, aukeratu dezan.
PUPU ETA LORE Pupu eta Loreren komikiak beti dira bertsotan jartzeko modukoak. Hala ere, oraingoan, bertsotan aritzeaz gain, hausnartzera bultzatuko zaituzten jardueratxo bat egitera ere animatzen zaituztegu. Honako bi jolastxo hauek egin ditzakezue: Bertsotan jardun: Beti bezala, gustuko duzuen erritmo batekin, komikia abestu elkarrekin edo bakarka! Nahi duzuen moduan! Hausnartu: Bertsotan jardun ondoren, esaldi bakoitza aztertuko duzue. Horretarako, haurrak irakurri beharko du esaldia, eta, ondoren, zuk esaldi horrek zer esan nahi duen galdetuko diozu. Ez badu ulertzen (oraindik gaztetxoegia delako, zailtasunak dituelako…), zuk lagundu diezaiokezu, pistak emanez edo adibide bidez zer esan nahi duen azalduz… Seguru gaude ondo baino hobeto pasatuko duzuela!
21. ZENBAKIA
Urte JOANAK ONGI DAUDE!
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Izan zaitez Patakon! Banatu komikian agertzen diren pertsonaiak etxeko edo gertukoen artean, eta irakurri elkarrekin. Kontuan izan sortzen den egoera zenbat eta errealagoa izan, orduan eta gehiago gozatuko duzuela. Hau da, ahalegindu komikian agertzen diren guneak, materialak erabiltzen (salako lurra, mapa…).
TXOKO TXIKI KUTTUNA Oraingo honetan, zuen esku uzten dugu elkarrekin irakurtzea edo bakarka irakurtzea, baina amaitzean hainbat galdera egitea komenigarria dela deritzogu. Horrela, bakoitzak testuan ulertu duena kontrastatu eta ondorio batzuetara iristeko. Hona hemen galdera batzuk: Zer diote zapata berriek? Zer zenbatzen da? …
IRAKASLEAREN ZAPATAK Ipuin txiki hau, lehenik eta behin, zuk zeuk irakurri; zeure kontu. Bertan adierazten dena ulertu ezean, bi aldiz irakurri. Ipuintxo honek irakasle zorrotzen eta batzuetan autoritarioen inguruan hitz egiten digu. Beraz, badugu zer pentsatu edo zer hausnartu gai honen inguruan, ezta? Behin ipuintxoa begiratuta, irakur iezaiozu haurrari. Galdetu ea ulertu duen, eta, hala ez bada, ea ulertzen duen galdera batzuen bidez edo adibideak jarriz. Ondoren, galdetu ea haren irakasleak nolakoa diren: zorrotzak, malguak, irakasle onak… Eta hitz egin dezala nahi duenaren inguruan…
21. ZENBAKIA
Urte JOANAK ONGI DAUDE!
OSASUNA GURE ONDASUNA Atal hau irakurtzeko, utzi lehenik eta behin haurrari lasai bi orritxoak irakurtzen. Irakurri ondoren, ea zer dioen berak. Behin haurrak irakurrita, honako galdera hauek bota ahal dizkiozu:
“Zergatik uste duzu dagoela goibel eta ahul Pupu?” “Zer gertatzen zaio Pupuri eskolan?” “Zer proposatuko zenioke Pupuri, goibel eta ahul ez egoteko?” “Zuk ondo gosaltzen duzula uste duzu?” “Zein da, Tiritatxoren ustez, gosari apropos bat?” “Eta, zure ustez, zer izan beharko luke gosari egoki batek?” Jolas hori amaitu ondoren, proposatu haurrari, orri batean, biharko gosariaren menua prestatzea. Ea zer ikasi duen!
MARTIN BERTSO Oraingoan ere, gure Martin bertso: bertsotan! Eta zein gustura irakurtzen ditugun haren bertsoak, ezta? Bertso hauek ere badakarte mezu inpliziturik, alegia: hezkuntzak gure barru eta kanpoak betetzeko duen garrantzia adierazten digute. Bertsoak haurrari irakurtzeko proposamena egin, edo, nahi baduzue, bion artean irakurri, doinu eta tonu berezi bat erabiliz. Irakurri ondoren, galdetu ea zer ulertu duen.
21. ZENBAKIA
Urte JOANAK ONGI DAUDE!
FILOSOFO TXIKIAK Filosofo txikien komikia irakurtzea zaila suerta daiteke, haurrak duen adinaren arabera. Horregatik, laguntza eskainiko diegu. Irakurtzen amaitzean, haurraren eskolako lehen egunak nolakoak izan ziren kontatuko diogu. Jarraian, honako galdera hauek egitea proposatzen dugu: Nola sentitzen zara gurasoengandik aldentzean? Banatzea ona edo txarra da? …
POSTERRA Poster honek mila kolore ditu! Izugarri polita da; beraz, haurraren gelan itsats dezakezue nahi izanez gero! Hala ere, itsatsi aurretik, galdetu haurrari: “Zer uste duzu gertatzen dela Mari Motots eta amonaren artean? Zergatik daude horren alai?” “Eta zer gertatzen zaio Mari Kalanbreri? Zertan ari ote da pentsatzen?” Animatu haurra istorio txiki bat asmatzera… Ea zer bururatzen zaion! Bide askea sormenari! IRRIEN LAGUNAK KLUBA Irakur iezaiozu haurrari testua. Eta galde iezaiozu: Zer dio testuak? Zuk ere animatuko dituzu zure lagunak?
21. ZENBAKIA
Urte JOANAK ONGI DAUDE!
MARIKALANBRE Marikalanbre eta bere amonak oraingoan ere hizketan dihardute. Irakurriko duzue bion artean ipuintxoa? Ea haurrak ongi ulertzea lortzen duen! Irakurtzen amaitzean, galdetu haurrari ea eskolan asko ikasten duen eta zeinekin ikasten duen gehien.
ZENBATAK Zenbaten komikia irakurtzeko, hartu zuetariko batek Marizortzien papera eta besteak Zifrorena. Irakurri komikia bion artean, eta, amaitzean, galdetu ea haurrari gustatu zaion. Ondoren, galdetu ea irakurri duen horretatik zer gustatu zaion gehien. Jarraian, galdetu ea biderketak, batuketak, kenketak eta beste egitea gustatzen zaion. Hala bada, jar iezaiozu matematiken inguruko bideo dibertigarri bat, eta gozatu biok ikusten. Saiatu haurrari matematika beste modu batez irakasten; ez du zertan aspergarria izan. Erakutsi matematikaz ere goza daitekeela!
DOZENAN 13 Jakina da irakurzaletasuna pizteko elementu garrantzitsuenetako bat aurrean eredu bat izatea dela. Oraingoan, honako hau proposatzen dugu: ď ś Ingurune lasai eta goxo batean kokaturik, lasai-lasai, haurrari ipuina kontatuko diogu. ď ś Kontuan izan haurraren eredu garela; beraz, patxadaz irakurri, errespetatu puntuazioa, erabili tonu ezberdinak‌
21. ZENBAKIA
Urte JOANAK ONGI DAUDE!
LAGUN Gure adiskide Lagunen komikia ere interesgarri askoa da! Oraingoan, etxeko edo familiako beste kideren bati eskatu diezaiokezue irakurtzeko. Ea zer iruditzen zaizuen. Etxeko kideak ipuina irakurri ondoren, honako galdera hau egin haurrari: “Zeren inguruan aritu zaigu Porrotx hizketan?” “Eta zer gertatu zaio Laguni?” “Komikiaren azkeneko esaldian dioenarekin ados al zaude? Jeloskorkeria txarra dela uste duzu? Zergatik?”
LARGABISTA ETA LANDABISTA Irakurketa egiteko mila modu daude, baina gutxitan aldatzen dugu, ezta? Guk, oraingoan, modu honetan irakurtzea proposatzen dugu: Haurrari esan b, a, i eta u letraz hasten diren hitzak berak irakurriko dituela. Modu horretan, haurrak irakurketa jarraitzen duela ziurtatuko dugu. Amaieran ulertu duen edo jakiteko, galdera batzuk egin iezazkiozu.
MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE IZAN Galdetu haurrari nola nahi duen irakurri. Bakarrik nahi badu, errespetatu haren unea, eta utz iezaiozu lasai irakurtzen. Amaitzean, honako galdera hauek egitea proposatzen dugu, haurrak ulertu duela ziurtatzeko:
Zer gertatu zaio Maddiri? Eta zer kontatu du Maddiren lagunak? Badakizu zer den Harreman Familia bat? Gustatu zaizu irakurri duzuna? …
21. ZENBAKIA
Urte JOANAK ONGI DAUDE!
AZKEN ORRIA
Azken orriarekin irakurtzera animatzeko, honako hau proposatzen dizugu: Orrian agertzen direnetatik galdetu haurrari zein duen gustukoen. Gustukoen duen hori irakur dezala. Ondoren, zuk adierazi zein duzun gustukoen, eta irakurri zer jartzen duen bertan. Jarraian, irakurri zuk: “Sentitu, pentsatu eta ekin!”, eta irakurtzearekin bat, egin aditz bakoitzak esaten dizuna, adibidez: Sentitu (bihotza ukitu) Pentsatu (burua ukitu) Ekin (eskua gora igo)! Animatu haurra ere gauza bera egitera!