iRRiA 23 - Irakurketa gida

Page 1

23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

0. AZALA Iritsi da 23. atala, eta hara non ikusten ditugun Pupu eta Lore, triste eta negarrez! Zer gertatu ote zaie? Oraingo honetan, heriotzaren eta bizitzaren arteko gorabeherez hausnartzeko beta izango dugu. Askotan, gure elkarrizketetan alde batera uzten dugu, eta aurrean dugun haurrak horren inguruan galdetzen digunean erantzunik gabe gelditzen gara. Utzi alde batera beldur horiek, eta saiatu normal hitz egiten, nahiz eta askotan ez izan hain erraza, ezta? Hori horrela, honako ariketatxo hau egitea proposatzen dugu:  Lehenik eta behin, hartu aldizkaria, eta jar zaitezte azalari begira.

 Ondoren, azalean ageri diren hitz, kolore, irudiak … identifikatzen hasiko zarete.

 Azkenik, identifikatuak izan diren elementuen inguruko zergatiak trukatuko dituzue. Adibidez: “Zergatik dago lorea okertuta?”

LANDU ZURE IRUDIMENA

Atal honetan, zenbait liburu, joko… interesgarri aurkituko dituzu! Politak bezain dibertigarriak dira! Dominoa, memoria jokoa, Kili txikiaren historiak… Denetarik duzue! Haurrak horien berri izan dezan, gerturatu aldizkaria, eta honako hau adieraz dezakezu  Hara! Printze txikiaren jokoak? Ezagutzen al duzu printze txikia? Ezetz badio, nahi izanez gero, liburutegira joan zaitezkete, eta han liburua elkarrekin irakur dezakezue. Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 1/9


23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

 Ea! Irakurri zer eskaintzen diguten, eta gehien gustuko duzuna erosiko dugu! Hala ere, ondo arrazoitu zergatik eta zertarako beharko duzun, e! Ondoren, behean ageri zaigun Ttttttttartalo ahoskatu, bi T-rekin! Ahoskatu sendo, e! Eta ea zer esaten dizun haurrak! Ondoren, eskatu berak ahoskatzeko, eta azaldu bi T ahoskatzean gertatzen dena! Edo, nahi izanez gero, galdetu=  Zergatik uste duzu ahoskatzen ditudala horrela hitz honen hasierako letrak?

1. AURKIBIDEA Aurkibidearen atalean, aurkibideaz emateaz gain, gure alean jakintzagai izango dugun eremuaren edo gaiaren inguruan ere hitz egiten zaigu, eskuinaldeko testutxoan hain zuzen ere. Beraz, honako hau egitea proposatzen dizugu!  Hil dira negarrak, jaio dira irriak! Irakurri izenburua ozen haurrari, ea horrela testura gerturatzea lortzen duzun! Hala bada, esan lasai-lasai irakurtzeko testutxoa, eta, irakurri ondoren, testuan dioenaren inguruan hitz egin. Galdetu=  Ulertu duzu testuan diotena?

 Zeri buruz hitz egingo digute oraingoan?

 Heriotza zer den badakizu?

 Hitz egin nahi duzu heriotzaren inguruan? Baiezkoa badio, azal iezaiozu nahi duzuna eta nahi duzun modura; seguru gaude ezin hobeto esplikatuko diozula eta!

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 2/9


23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

Heriotzaren inguruan hitz egin ondoren, ezkerreko aurkibidea hartu, eta txandaka eta ahoz gora (indarrez!) irakurri elkarri ale honetan aurkituko ditugun atalak! Jolastu eta gozatu!

2. PUPU ETA LORE Gogoratu gure haurtxoen komikiek, bertsotan, kantuan… egiteko balio izaten digutela sarri; izan ere, errimaz beteriko istorioak kontatzen dizkigute beti! Bada, oraingo honetan ere, kantuan jardutea proposatzera gatoz! Aukeratu bion artean gustuko duzuen abesti bat, baina letrarik gabea, e! Aukeratu, beraz, melodia polit bat! Jarri entzungai, eta, melodia hori lagun izanda, irakurri edo kantatu komikiko istorioa! Nahi duzuen moduan, e! Bakarka, bion artean, etxeko beste baten laguntzaz… Eta ez ahaztu… gozatu!

3. PIRRITX ETA PORROTX ETA MARIMOTOTX Egunerokotasunean ez dugu hartzen tarterik “jaio eta hil” hitzen inguruan hitz egiteko; hori horrela, irakurketa partekatu bat egitea proposatzen dugu. Partekatzea esaten dugunean:  Banatu komikian agertzen diren pertsonaiak.

 Adostu pertsonaia bakoitzari dagokion ahotsaren tonua eta forma.  Aurrekoak erabakita, irakurri komikia.

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 3/9


23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

4. MARTIN BERTSO Martin bertso eta bere lagunen istorio honetan ere, heriotza dute gaia oraingoan. Heriotza, berez, gai tristea da, badakigu, baina gure lagun Martin bertsok gaiari kutsu ezberdina eskaintzen dio bere letren bidez! Letra polit askoak eskaintzen dizkigu; beraz, irakurri eta ea zer diozuen! Bion artean irakur dezakezue komikia! Hala ere, zure haurrak gure lagunak komentatzen dituen ideiak ondo ulertzeko, honako hau proposatzen dizuegu=  Irakurri komikia zatika.

 Zati bat irakurri ostean, irakurri duzuen horren inguruan hitz egin, adibidez  Lehenengo komikian:

 Negua bukatzear dela, Amona Margari hil zaio Mari Mototsi, eta lainoek bezala egiten du negar… Jarri tirita hau bihotzean. o Zer gertatzen da hemen? o Zergatik esaten dio Tiritatxok, tirita bihotzean jartzeko? o …

 Egin gauza bera, komiki zati bakoitzarekin, edo nahi duzuenekin! 5. LARGABISTA Nor animatzen da Largabista jauna imitatzen? Zerbaitekiko gustua sentitzeko, zerbait horrek eskaintzen dizun esperientzia positiboa bizitzea garrantzitsua da, ezta? Oraingo honetan, Largabista jaunaz

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 4/9


23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

mozorrotzea proposatzen dugu, haren rola hartu eta aurrean izango ditugun haurrei komikia irakurriz. Animatu eta gozatu! 6. FILOSOFOAK Gure lagun filosofoek ere heriotzaren inguruan hitz egiten digute oraingoan. Irakurri, eta ikusiko duzu nola xerri txikiari bere lagun tximeletaren heriotza gainditzen laguntzen dioten gure laguntxoek. Honako hau proposatzen dizugu=  Utzi haurrari lasai komikia irakurtzen, eta, ondoren zerbait komentatu nahi badu, nahi duen hori adierazteko beta eskaini.

 Jarraian, galdetu ea noizbait heriotzarik bizi izan duen eta nola sentitu izan den.

 Ondoren, azaldu heriotzaren inguruan gure lagun filosofoek diotena eta, zure ustez, egokia, aproposa… izan ahal dena.

7. IRRIEN LAGUNAK KLUBA Atal honetan informazio interesgarri eta polita ageri zaigu, non gure lagunen ibilbidea azaltzeaz gain, pertsonaia berri bat ere ageri zaigun. Zein da pertsonaia berri hori?  Galdetu haurrari ea eskuinaldean ageri den neska ezagutzen duen, eta, ezagutzen ez duenez, galdetu ea gustatuko litzaiokeen ezagutzea.

 Ondoren, proposatu eskuinaldeko testutxoa irakurtzeko; izan ere, hor ageriko baitzaizue emakume berri horren inguruko informazioa! Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 5/9


23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

 Jarraian, galdetu ea egunen batean Irrien Lagunen ikuskizun bat ikustea gustatuko litzaiokeen… Eta baietz badio, GERTURATU!!!

8. POSTERRA Poster polit askoa, ezta? Oraingo honetan, posterra oparitzeko proposatzen dizuegu; izan ere, opariak egitea, gauzak beste pertsona batzuei ematea, eskaintzea… beti dago ondo, eta, egia esan, gutxitan egin ohi dugu, ezta? Beraz, galdetu haurrari nori oparitu nahi liokeen posterra, eta oparitu!

9. MARI KALANBRE Ez dezagun ahatz gure proposamenak proposamen soilak direla. Hau da, aurrean duguna ez dugu zerbait derrigorrean egitera bultzatuko. Zuk ere hainbat proposamen egin behar dizkiozu haurrari. Oraingo honetan, Mari Kalanbreri bere laguntxoa (arraintxoa) hil zaio, eta triste jarri da. Gure proposamena da ipuina irakurritakoan honako galdera hauek egitea elkarri:  Zergatik jartzen gara triste, norbait hiltzean?  Triste jarri behar gara norbait hiltzean?  Zergatik hiltzen gara? …

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 6/9


23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

10. ZENBATAK Gure lagun Zenbatek jolasean dihardute oraingoan! Proposatu haurrari ezer irakurtzen hasi aurretik irudiei begiratzea! Ea asmatzen duen istorioa zeren inguruan joan ahal den… Begira dezala gure lagun Zenbatek egiten dutena, eta ea zer okurritzen zaion! Behin istoriotxoa asmaturik, irakurri bion artean komikia! Ba al du asmaturikoak benetako istorioaren antzik? Horrela ez bada, ez dio axola, e! Kontuan izan behar dugu garapenean lagunduko digun baliabide indartsua dela irudimena lantzea; beraz, ahal dugun heinean, gure haurtxoen irudimenari hegoak eskaintzen saiatu behar dugu! Horrelako ekintzek asko laguntzen dute!

11. TXOKO TXIKI KUTTUNA Hemen dugun bertsoak adierazi nahi duena ulertzeko, berriz, pentsatzen dugu laguntza beharko dutela gure haurrek. Beraz, utzi irakurtzen lasai-lasai, eta, amaitzean, honako ariketa hau egin dezakezue:  Bizitza eta heriotza hitzak hartu, eta bertsoan ageri diren hitz edo esaldiak sailkatu batean edo bestean.

 Horretarako, sei minutu izango dituzue.

 Amaitzean, partekatu zuen sailkapena. Adibidez: “Zergatik jarri duzu “biluzik jaio” bizitzan?

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 7/9


23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

12. OSASUNA GURE ONDASUNA Atal honetan, mural bat margotzea proposatzen dugu. Muralean, Tiritatxoren aholkuak margotuko ditugu, eta, amaitzean, etxeko edo gelako lekuren batean zintzilikatuko ditugu. 13. DOZENAN 13 Jolastu gaitezen zertxobait!  Moztu itzazu ipuinean agertzen diren zenbait hitz.  Jarraian, ezkutatu hitzak.

 Ondoren, garatu hitzak aurkitzeko pistak.

 Pistak eta hitzak ezkutatuta, has zaitezte jolasarekin. Hasteko, luzatu pista bat, hitza aurkitzean beste pista bat, eta, horrela, hitz guztiak aurkitu arte.

 Hitz guztiak aurkitu ostean, saiatu ipuinean txertatzen! Ondo pasa! 14. LAGUN

Lagun txakurraren istorioa kontatzeko, eta komikia irakurri aurretik, galdetu haurrari honako hau=  Zenbat bizitza daudela uste duzu? Bat, bi… eta zergatik?

 Bizi honen aurretik, besterik izan ahal duzula uste duzu?

 Gure txakurtxoak dio bizitza bat baino gehiago izan dituela… eta badirudi bizitza anitz eta interesgarriak izan dituela! Irakurriko dugu bion artean ea zer dioen?

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 8/9


23. ZENBAKIA

Hil dira negarrak, jaio dira irriak!

15. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE IZAN Bakarrik edo partekatuta, animatu komikia goitik behera irakurtzera! Irakurtzerakoan, galdera batzuk partekatzea proposatzen dugu:  Badakizu non dagoen Pakistan? Eta Azkoitia?  Zergatik uste duzu ikasi duela euskara?

 Eta zergatik harritu da Patakon, Tanbeer euskal kantak abesten entzun duenean?

…

16. AZKEN ORRIA Hau da hau baliabide eskaintza! Ez da ez lan makala, gure lagunek egiten dutena! Bada, oraingoan gure proposamena honako hau da:  Baliabide bakoitzaren irudiaren azpian dagoen deskribapena moztu eta nahastu, eta jarri nahasturik mahai gainean edo lurrean.

 Jarraian, utzi haurrari deskribapen bakoitza bere irudiaren azpian jartzen. Ea asmatzen duen!

Gida_ 23 zenbakia_Hil dira negarrak jaio dira Irriak!

Orria 9/9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.