25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
Esku artean dugu jada aldizkariaren 25. zenbakia; goza dezagun bada! Guk horretan lagunduko dizueten pista erraz eta erabilgarri batzuk eskainiko dizkizuegu! Ea gustukoak dituzuen! Has gaitezen jolasean! 0. AZALA Atal bakoitzeko azalak ondoren ikusiko duena laburbiltzen du, izenburuak ematen duen informaziotik hasita! Gure helburua haurra motibatzea da; hau da, irrika sortzea. Hori horrela, zauden lekuan zaudelarik, ezkuta ezazu aldizkaria nahi duzun lekuan. Ezkutatu ondoren honako hau egitea proposatzen dugu: Esan iezaiozu: Badakizu aldizkaria iritsi dela? Baina galdu egin dut, eta aurkitzen lagundu beharko didazu! Lehendabizi aurkitzen duenak aldizkaria nondik hasi erabakiko du, ados?
Ekintza honek aurretik aipatu dugun irrika hori pizten lagunduko digu. Ezkutuko elementu bat aurkitzeak eta lehiak haurrengan interesa pizten dute.
1. BERRIAK 10 URTE Atal honen irakurketa egiteko eta zure haurra irakurketan murgiltzeko, ondorengo jokoa proposatzen dizugu:
Haurrari esan ikusi makusika jolastuko zaretela. Ikusi makusi jokoa: Banaka, orri honetan agertzen zaizuen zerbait irakurri beharko duzue, nahi duzuena! Gustuko duzuen esaldia, letra… Irakurtzeko, bost segundo izango dituzue lehenengo. Horrela, adibidez, zuk zerbait irakurriko duzu ozenki, eta, irakurri ondoren, begiak estali beharko dituzu eskuekin. Ondoren, berdin egin beharko du zure haurrak. Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 1/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
Ea, ba, zenbat irakurtzeko gai zareten! Denbora luza dezakezue; modu horretara, geroz eta gehiago irakurtzeko. 2. AURKIBIDEA Aurkibidearen atalean, eskuinaldean ageri den testuan zentratuko gara. Atal honetan hauxe egin dezakezu:
Lehenik eta behin, testua irakurri, eta bertan adierazten duena ondo barneratzen saiatu. Ondoren, jarraian adierazten dizugun testuaren zatia irakurri ozenki zure haurrari: Akatsa bada ikasbide ziurra; zergatik diogu halako beldurra? Galdetu ea galderak zer esan nahi duen ulertzen duen… Baliteke ez ulertzea; beraz, horrela izanez gero, azaldu akatsak egitearen garrantzia, alegia, testuan adierazten dena haurrak ulertzeko modu errazean azaldu. Ea zer iruditzen zaion edo zer komentatzen dizun. Behin akatsak egitearen garrantziaz jabeturik, asmatu ipuintxo bat. Honako ari hau izan dezake: Mikel triste bizi zen; izan ere, eskolan, bizitzan oro har, akats asko egiten zituen. Ingurukoek esaten zioten akatsak ez zeudela ondo eta akatsak ez egiten saiatu behar zuela, zuzen jarduten ahalegindu behar zuela esaten zioten... Beraz, dena tentu handiz egiten hasi zen, sormenari eta inprobisazioari bide eman gabe. Hori dela eta, urte batzuk pasa ondoren, jada akatsak egiteari utzi zionean, irakasle batek irudimenezko zerbait egiteko eskatu zion, momentuan bururatzen zitzaiona egiteko… orduan ohartu zen ez zela gai irudimenarekin jarduteko, irudimena kalteturik zuela. Hori irakurri edo kontatu ondoren, galdetu haurrari: o Zergatik uste duzu esaten ziotela akatsik ez egiteko? o Ondo iruditzen zaizu egiteko esan zioten hori? Zergatik? o Zuk normalean akatsak egiten dituzu? o Akatsak egitea positiboa dela uste duzu? Ikas daitekeela akatsetatik? Zergatik? o Zer gertatu zitzaion azkenean Mikeli? Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 2/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
3. PUPU ETA LORE Oraingoan, bertsotan eta kantari dihardute gure haurtxoek eta haien lagunek. Komiki hauekin, proposatzen dizuegu:
Irakurketa partekatua egitea! Horretarako, bertsoaren lehen esaldia, adibidez, zuk irakur dezakezu, eta bigarrena, berriz, berak. Horrela, Zuk: lore guztiak dira desberdinak Berak: Nahiz eta izan, bikiek eginak … Horrela egin dezakezue komiki osoa irakurri arte! Beste aukera bat izan daiteke komikia kantuan bion artean irakurtzea! Horrez gain, lehen esaldia irakurtzeko eska diezaiokezu berari, eta zuk lehen horrekin errimatzen duen beste esaldi bat asmatu beharko duzu. Adibidez: Haurra: Zer dagoen ondo, zer gaizki Zuk: Nire amonak ere ez daki… … Haurra errimak egitera animatzen bada, askoz hobeto!
4. PIRRITX ETA PORROTX Pirritx eta Porrotxek Pupu eta Lorerekin dihardute. Marimotots ere haiekin ari da. Irakurri komikia nahi duzuen modura, bakarrik edo irakurketa partekatua eginda, eta ondoren galdera hauek egin zure haurrari:
Zergatik haserretu da Porrotx Pupurekin? Uste duzu Pupuk ikasi duela Porrotxi egin diona egin eta gero? Zer esan dio Pirritxek Porrotxi? Zuk zerbait gaizki egiten duzunean, noiz jakiten duzu gaizki egiten duzula? Gaizki egiten duzula ohartzean, ikasten ari zarela uste al duzu? Zergatik?
Ondoren, galdetu haurrari, berarentzat gaizki dauden hiru gauza adierazteko. Ea zer bururatzen zaion!
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 3/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
5. TXOKO TXIKI KUTTUNA Txoko txiki kuttunean agertzen zaizkigun bertsoak irakurri aurretik, galdetu haurrari ea eskuinaldean dauden irudiek zer adierazten dioten. Horrez gain, galdetu ea zeren inguruan hitz egin ahal digun ezkerreko bertsoak irudiaren arabera… Ondoren, bertsoko hitz batzuk estali, orri txuri bidez eta kola apur batekin —kontuz, e! Kolak gero kentzeko modukoa izan beharko baitu!—. Ondoren, haurrari bertsoa erakutsi, eta esan berak bete beharko dituela hutsuneak, ea nola egiten duen! Behar izanez gero, eskaini laguntza, zirikatu, estimulatu… ea zer-nolako bertsoa ateratzen zaizuen! Ondoren, kendu itsatsiriko orriak, eta konparatu zuek egindakoa eta bertan idatzirik zegoena! Asko aldatu al duzue bertsoaren zentzua?
6. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Beñati gertatzen zaiona haur, gazte eta heldu askori gertatzen zaie. Aprobetxatu aurrean duzunari azaltzen maitasunak ez duela kolore eta horma jakinik, baizik eta norberak sentitzen duenaren baitan azaleratzen dela, mila modutan eta guztiak errespetagarri. Atera iezaiozu fotokopia bat atal honi. Jarraian, moztu lainotxo guztiak, eta, ondoren, utzi haurrari denbora lainoak bere lekuan jar ditzan; laguntza eskatzen badizu, lagundu. Amaitutakoan, bion artean irakurri komikia, eta, ondoren, galdera batzuk egingo ditugu, komikiak esaten duena nola ulertu den partekatzeko. o o o o
Zer gertatu zaio Beñati? Zergatik dio lagunik ez duela? Zure ustez, zer egin behar du Beñatek? …
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 4/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
7. FILOSOFOAK Filosofoen atalean ere, hanka sartzeen, akatsen inguruan dihardute hizketan. Nola irakur dezakezuen atal hau? Bada, ikusten duzuen moduan, bi kolorez margoturik ageri dira komikian, urdina eta gorria. Bada, batak kolore bat hartu, eta besteak bestea. Zuk, adibidez, urdina har dezakezu, eta haurrari gorriz ageri dena irakurtzeko proposatu. Behin komikia irakurrita, ondorengo galderak egin haurrari:
Zer gertatu zaio Xerriri? Gaizki egin duela esango zenuke? Akatsa egin du, bai, baina ikasi duela uste al duzu? Eta Xerriren amari zer gertatu zaio? Azken bi galderetatik, zein nahiago duzu: Hanka sartzea aspergarria da?, ala Hanka sartzea interesgarria da? Zergatik?
8. HARPIDETU ZAITEZ Jarraian, harpidetzaren nondik norakoen berri izango dugu. Gure proposamena soinu jolasa egitea izango da. Ondoren, zertan datzan azalduko dugu: 1. Hainbat partaidek har dezakete parte jolasean. 2. Bakoitzak esaldi bat irakurriko du txandaka. 3. Irakurtzea egokitu zaigun atalarekin honako hau egingo dugu: norberak beste abesti baten doinuarekin irakurriko du. 4. Esaldia irakurri ondoren, besteek asmatu beharko dute zein den abestia. 5. Amaitzeko, irakurritakotik zer ulertu den azalduko dugu.
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 5/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
9. POSTERRA Gustura daude gure lagunak, ezta? Lehenik eta behin, posterrean agertzen dena azaltzen saiatuko gara; honako galdera hauek lagungarri suerta daitezke: - Nola daude Irrien Lagunak? - Zergatik ote daude gustura? - Musikak alaitzen al gaitu? Zu? - Zer kantatzen ari ote dira? Bigarrenik eta amaitzeko, haurrari galdetu bere gustuko abesti bat zein den, eta jarraian jar ezazu, eta mugitu eskeletoa! ANIMATU!
10. UDALEKUAK Aurten ere, Irrien Lagunak Klubak eta Zeraingo ALDABE kooperatibak astebeteko udalekuak antolatu ditugu elkarlanean Zerainen (Gipuzkoa), ingurune ederrean eta klubeko pertsonaiekin, ekainaren 30etik uztailaren 7ra! Adierazi informazio hori zure haurrari, eta ea ba orrian ageri den informazioa irakurtzera animatzen den! Irakurtzera animatzeaz gain, ea ba uda honetan udalekuetara joatera animatzen zareten! Aukera paregabea izan daiteke jende berri eta interesgarria ezagutzeko eta egun zoragarri batzuk elkarrekin igarotzeko!
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 6/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
11. MARTIN BERTSO Zer-nolako buruko mina matematika hitza aipatzean edo entzutean! Zergatik ote? Jarraian, galdera honi erantzuna aurkitzen saiatuko gara, ados? - Partekatu, nahi izanez gero, Martin Bertsoren komikia. - Irakurtzen hasi aurretik, lantzen den gaia testuinguruan jartzeko, galdera batzuk egingo ditugu. Ez ahaztu irakurriko duguna ulertzeko ekintzetako bat landuko dena haurrak dakien horrekin lotzea dela, hau da, testuinguruan kokatzea. Zuri matematika ikasgaia gustatzen zaizu? Ona zara matematiketan? Aspergarria dela deritzozu matematikako ariketak egiteari? … - Irakurri ondoren, beste galdera batzuk egingo ditugu: Zure ustez, zergatik esan du Marimototsek ez duela matematikarako balio? Zerbait gaizki egitean, horretarako balio ez duzulako dela uste duzu? …
12. DOZENAN 13 Hartzaren isatsa izenburupean daukagun istorio euskaldun hau zinez interesgarria suerta dakioke haur bati edo irakurtzen duen orori. Guk ondorengo ekintza gauzatzea proposatzen dugu, irakurtzeko zaletasuna pizteko estrategia gisa: - Oheratzeko garaian irakurtzea, lasai-lasai, ohe gainean, edo oheratzeko garaian ez bada, ondo datorkizuen beste momentu lasai batean. - Bi saiotan irakurriko dugu istorioa. - Lehendabizi, irakurri lehen orria, eta azken esaldia irakurri ondoren, bihar jarraituko duzuela adieraz iezaiozu: Zer gertatuko zaio hartzari? (amaitu galdera honekin)
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 7/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
13. MARIKALANBRE Ea zer dion Marikalanbrek oraingoan! Zuk zeuk ozenki irakurtzea proposatzen dugu. Irakurtzen ari zaren bitartean, akatsak egin itzazu. Ea aurrean duzuna egiten dituzun akatsak zuzentzeko gai den. Amaitutakoan, galde iezaiozu ea ondo irakurri duzun. Kontuan hartu haurrak izango duen adina hutsak egiteko garaian, ados? 14. ‘LAGUN’ Lagun txakurraren eta haren lagunen komikia irakurtzeko, lehenik eta behin proposatu zure haurrari komikiaren irudiei begirada bat botatzeko; honako hau galdetu:
Lagun-en istorio honetan zer gertatzen dela esango zenuke? Lagun-ek aurpegi ona ala txarra duela esango zenuke? Zergatik uste duzu dagoela Porrotx komikiaren zati batean zuri? Nora joan direla uste duzu?
Behin galderak erantzunda, segi gure lagunen komiki zoragarria irakurtzera! Nahi duzuen moduan! 15. LARGABISTA Largabista eta Marimototsen komikia irakurtzeko, lehenik eta behin, leku lasai batera joatea proposatzen dizuegu; izan ere, lasaitasunean eta bakea arnasten den lekuetan, gusturago irakurtzen baita. Beraz, galdetu haurrari ea non gustatuko litzaiokeen irakurtzea, eta joan lasai berak proposatzen duen toki horretara. Behin leku lasai horretan zaudetela, irakur iezaiozu haurrari komikia. Komikia irakurtzeko proposatzen dizugu, lehenik eta behin, azken atala irakurtzea. Azken atal hori irakurrita, galdetu ea zeren inguruan jardun ahal duen komikiak… ea zer bururatzen zaion! Eta behin bere irudikapena adierazita, hasi hasieratik irakurtzen, eta gozatu irakurritakoaz!
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 8/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
16. ZENBATAK Honako jolas hau egitera animatzen zaituztegu: 1. Bi pertsonatik gorako borobil bat egingo dugu. Eta beste bat epaile lanak egiten arituko da. 2. Jarraian, ozen irakurtzen hasiko gara. 3. Irakurtzen ari denak akatsa egiten badu —galdera, harridura markak ez egitea, hitz bat ondo ez irakurtzea…— ondokoak stop esango du, eta berak jarraituko du irakurtzen. Akatsa egin duena borobiletik kanpo geldituko da. 4. Akatsa egin eta ondokoa ez bada ohartzen, akatsa egin duena eta ondokoa borobiletik kanpo geldituko dira. 5. Gauzatutako akatsak zer-nolakoak izan diren azalduko da.
17. OSASUNA Tiritatxoren atala irakurtzen hasi aurretik, gure lagunen etxeari emango diogu begirada bat. Horretarako, lehenik eta behin, esan haurrari etxea lasai aztertzeko, eman denbora bertan ageri dena begizta dezan… Ondoren eta aldizkaria zuk eskuetan harturik, galdetu ea zein ekintzaz gogoratzen den. Ez bada askotan gogoratzen, proposatu galdera batzuk, adibidez, Zertan zebilen Porrotx saloian? Pirritx logelan zegoen, baina norekin? Marimotots bakarrik al zegoen? Zertan zebilen?
Behin erantzunak emanda, utzi berriz aldizkaria haurraren esku, eta galdetu ea eskuineko ataltxoa irakurri nahi duen. Hala bada, irakur dezala lasai, eta ez badu irakurri nahi, irakur iezaiozu zuk poliki eta ahots tonuarekin jolastuz!
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 9/10
25. ZENBAKIA
Eroriz ikasten da oinez!
18. GIZA GORPUTZA Atal honetara iristean, lehenik eta behin, bertako irudietan erreparatuko dugu. Eta aurrean dugunarekin bertako irudiak partekatuko ditugu: o o o o
Zer ikusten duzu irudietan? Zer landuko ote da liburu horretan? Badakizu zer den giza gorputza? …
Jarraian, irudian agertzen diren lau pertsonen istorio bat asmatzen ahaleginduko gara. o Hartu orri zuri bat, eta marraztu lau pertsonak. o Jarraian, istorioa asmatzen hasiko gara. o Amaitzean, izenburua jarriko dugu, eta inguruko beste pertsona bati kontatzera animatzen zaituztegu.
19. LANDU ZURE IRUDIMENA Atal honetan, zenbait liburu, joko… interesgarri aurkituko dituzu! Politak bezain dibertigarriak dira! Dominoa, memoria jokoa, Kili txikiaren historiak… Denetarik duzue! Haurrak horien berri izan dezan, gerturatu aldizkaria, eta honako hau adieraz dezakezu Hara! Printze txikiaren jokoak? Ezagutzen al duzu printze txikia? Ezetz badio, nahi izanez gero, liburutegira joan zaitezkete, eta han liburua elkarrekin irakur dezakezue.
Gida_ 25 zenbakia_Eroriz_ikasten_da_oinez
Orria 10/10