iRRiA 29 - Hitzak zauritu eta hitzak sendatu...ondo aukeratu!

Page 1

1

2013ko azaroa 29 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


hitzak zauritu eta hitzak sendatu... ondo aukeratu!

Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Hitzak Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Merdé, kaka zaharra frantsesez! Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

12. OSASUNA GURE ONDASUNA. Ingurua eta ingurukoak errespetatu! Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

14. DOZENAN HAMAHIRU. Suaren jatorria

Haurrek esandako hitz itsusiak ikasitakoak izaten dira beti. Hortik abiatuta, gure haurrei erakutsi beharko genieke badirela beste modu batzuk euren haserrea adierazteko. Finean, haurrak bere haserrea adieraztea ondo dago, baina “ama, tonta” esan beharrean, “zurekin asko haserretu naiz eta ea konpontzen dugun” esan dezaketela erakutsi beharko genieke. Euskal Herrian ere, mundu guztian bezala, haur gehienek esaten dituzte horrelako hitzak, baina hemengoek badute berezitasun bat: haur euskaldunek ere hitz itsusi horiek, normalean, gaztelaniaz esaten dituztela eta ez euskaraz. Ezagutzen al duzue Espainian hitz itsusiak alemanez botatzen dituen haurrik? Gai honetan ere, zer entzun hura errepikatu!

Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

16. ZENBATAK. Kaka Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

18. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Satitsua Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Zergatik existitzen dira hitz itsusiak, ezin baditugu esan? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

25. MARTIN BERTSO. Mihia Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. LAGUN. Hitz politen bila Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

30. MARIKALANBRE. Kotxinila ez da iraina Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

33. LARGABISTA. Zumarra Testua: Txiliku / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 29 zenbakia · 2013ko azaroa Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Txiliku, Oñatiko Natur Eskola, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Mari Morcillo, Iosu Mitxelena, Jose Anjel Lopetegi), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

38. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE. Afestta Elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


BIZIPOZEZ

GAINEZKA GAUDE! Aurreikuspen guztiak bete gen ituen irailaren 22an Bizipozaren Jaiaren ospakizune an, Lazkaoko herriaren laguntzari esker. Irrien Lagunak Gizartegintza Elk arteak antolatu du Bizipozaren Jaia Lazkaoko her ritar eta eragileen laguntza paregabearekin. Bertan izan dira Elkartearekin hitzarmena duten 22 elkarteetatik 19, euren informazio postuekin, tailer, jolas eta ikuskizu nekin. Egun osoko egitarauan, aipatuta koez gain, Irrien Lagunak Klubeko pertsonaien ikuskizun eta puzgarriak ere izan genituen haur eta helduen gozame nerako.

JAIA!! N E R A Z BIZIPO za Elkarteak aitzeko, Irrien Lagunak Gizartegint Amait lari eta Uda ko kao bihotzez eskertu nahi die Laz eta eragileei, ritar her n antolakuntzan parte hartu dute resa pribatuei, enp zten ditu n dohaintzan produktuak ema rte nahiz Irrizale bertaratu diren Gizartegintzako elka berri ematen ren jaia eta guztiei, bai eta proiektuaren . ere lagundu diguten hedabideei

Eguraldia lagun, 5.000 irrizaletik gora gerturatu zen Lazkaoko plazara. 6.000 sarrera -zapi, 900 bazkari, 800 talo, 300 bolondres, 100 litro txo kolate, 25 ekitaldi‌ kopuru garrantzitsuak dira, Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearentzat. Izan ere, jaiari esk er, Elkarte guztien errealitatea gizarteari gerturatzea z gain, etorkizunean lanean jarraitzeko diru-iturri garran tzitsua ere izatea lortu baita. ILGE bezalako proiektuak babest en jarraitzeko beste diru-iturri garrantzitsua esku arte an duzun aldizkaria da; beraz, zuri ere mila esker!

11


12


13


SUAREN JATORRIA ~ipuin finlandiarra~

A

spaldi handian, Ukko zeruetako jaunak nahi gabe sortu zuen sua. Bere ezpata atzazal baten kontra astindu zuen, tanka!, eta horra non txinparta bat piztu zen, pindar gori eta bizi bat.

Txinparta Lurrera jausi zen, fiiit, eta laku bateko urazala ukitzean itzaliko zen, baldin eta‌ Laku bateko uretan itzaliko zen, bai, baldin eta amuarrain batek airera itzulipurdi bat egin, eta tzangada batez irentsi izan ez balu. Amuarrain batek tzangada batez irentsi zuen, bai, eta gero izokin batek jauzi egin, eta grauska irentsi zuen amuarraina. Baina artean txinparta haren barrenean egon, bris-bris, guztiz itzali gabe. Eta hurrena lutxo batek jauzi egin, eta arrainak txaaast irentsi zuen izokina, amuarraina barrenean zeramana eta artean, bris-bris, txinparta guztiz itzali gabe zeukana. Bien bitartean, laku haren bazterrean Vainamoinen agurea arrantzan ari zen. Eta izokinarekin eta amuarrainarekin aski ez, eta kainaberako amuari ere braust heldu zion lutxo gosetiak. Eta agure xaharrak indarrez tira egin, eta txinparta zeukan amuarraina zeukan izokina zeukan lutxoa arrantzatu zuen. —Eupala! —atera zitzaion orduan, pozaren pozez. Vainamoinenek labana atera zuen lutxoa zabaltzeko, eta aurrena izokina agertu zitzaion, eta hurrena amuarraina, eta txinparta irten zen, fiiit, artean bris-bris eta itzali gabe.

14


Txinparta gori bizia itzali egingo zen lakuko urazala ukitu izan balu, itzali egingo zen uretara jausiz gero, baina lurrera jausi zen eta, su eta fu, lastoa piztu zuen. Lastoari eman zion su, eta lastoko suak zuhaitzak hartu zituen, eta sutea ikaragarria izango zen, fru-fru-fru, sutea ikaragarria izango zen, bai, baldin eta Vainamoinen agureak sua harrapatu, eta, kobrezko ontzi batean sartzea lortu izan ez balu. Ufff!, lortu izan ez balu. Hala bada, Vainamoinek amuarraina bezain jolastia, izokina bezain saltaria eta lutxoa bezain gosetia zen sua ontzi batean harrapatzea lortu zuen, izan ere suak, fru-fru-fru, guzti-guztia irensten baitu. Eta agureak sua gure esku utzi zuen harrezkero. Eta hala ez bada, hala izan dadila. M. Page eta R. Ingpen-en Enciclopedia de las cosas que nunca existieron liburuko istorioaren moldaketa.

15


16


17


TXOKO TXIKI KUTtUNA HITZ ZATARRAK

Zer indar ote du zakurraren ipurdiak, haserrearen haserrez hara bidaltzeko? Han zakurraren putza baino ez duzu aurkituko. ZATAR-HITZAK

Ipurtzulo, zakil, motxin, zakilapotro hitz zatarrak omen, baina gorputz-atal horiek gabe nola geundeke hemen?

18


KAKA ZAHARRA

Kakatzarra handia da, kaka zaharra aspaldikoa, biak haserrearen emari. Alderantziz, kaka berri ttipia eskaintzen dute haurtxoek maitasunaren opari.

MAITASUN-BEHARRA

Amodioaren inguruan bildu dituzte helduek hitz zatar gehien, maitasun-beharrak amorrua ematen du eta maitasuna uxatzen.

19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrilla!

FILOSOFO TXIKIAK

MIXINA

PERU

XERRI

MOKOFIN

ZERGATIK EXISTITZEN DIRA HITZ ITSUSIAK, EZIN BADITUGU ESAN?

MOKOFINEK HITZ ITSUSI BAT ESAN DIO PERURI!

HARA, HARA! TXOR, TXOR…

ZER GERTATZEN DA? ZER GERTATZEN DA?

22


MOKOFIN, ZER HITZ ITSUSI ESAN DIOZU PERURI?

EZIN DIZUT ERREPIKATU, HITZ ITSUSI KAR, KAR! BAT HITZ ITSUSI-ITSUSI BAITA! BAT!

EZ DUT EZERTXO ERE JAKIN NAHI ORDUAN!

PERU,

ESADAZU, ESADAZU!

2 1

ZER DA HITZ ITSUSI BAT?

3

HITZ ZATAR-ZATAR BAT DA, ETA EZIN DUGU ESAN!

ETA ZERGATIK EZ DUGU ESKUBIDERIK HITZ ITSUSIAK ESATEKO, EXISTITZEN BADIRA?

TXARRA DELAKO! NORBAITI KALTE EGITEKO HITZAK DIRA!

AURPEGIAN BETE-BETEAN JOKO BAZINTUZTE BEZALA DA!

4

23


AI! ASTAKILO MODUAN TRATATZEN ZAITUDANEAN BEZALA?

HORI EZ DA HITZ ITSUSIA, TXIKI! HITZ ITSUSI BAT ASKOZ ERE OKERRAGOA DA!

Filosofo Txikiak

BAINA ZERGATIK ESATEN DITUGU HITZ ITSUSIAK ORDUAN?

BATZUETAN, ONGI PASATZEKO EGITEN DUGU! EDO OSO-OSO URDURI GAUDENEAN!

A BAI, ‘KONTXO’ ESATEN DUGU!

HORI EZ DA HITZ ITSUSI BAT…

ALDIZ, TXOR, TXOR, TXOR… HORI BAI, HORI HITZ ITSUSI BAT DA!

5 6

BOST AXOLA ZAIT! HITZ ITSUSI ASKO EZAGUTZEN DITUT, ETA ESAN EGINGO DIZKIZUET…

7

24

AI, XERRI! AMAK ENTZUNGO BALIZU…

ZER PENTSATUKO OTE LUKE, NIRE XERRITXO?

PENTSATUKO LUKE BERE XERRITXOA GAIZKI HEZIA DELA!

8

BOST AXOLA ZAIT! ESANGO DUT ZUEK ERAKUTSI DIZKIDAZUELA… ETA HALA DA, GAINERA!


Hotz egiten du kalean eta Amona Mari Txinparta Pupu eta Lorerekin jolasean ari da.

MIHIAK MIN

25


26


27


re Lagun parkera joan zen eta Fermin lorazaina ikusi zuen orbela biltzen.

Lanean ari zela txakurren batek hostoak astintzen bazizkion, edo haurren batek belarra zapaltzen bazuen, biraoka hasten zen. 28

Orduan txakurrek zaunka egiten zioten.


Eta haurrek oihu: –Fermin pipermin! Fermin pipermin!

Behin, Lagunek aholku bat eman zion: –Fermin, hitz itsusiekin erantzun zakarrak jasoko dituzu beti. Zergatik ez hitz politak erabili?

Ez zapaldu orbela, txorizo planplona!

Lorezainak kasu egin zion eta hitz atseginagoak erabiltzen hasi zen. Haurrek ere, irriz erantzuten zioten.

Hitz egiten dugunean ere, zer eman hura jaso. 29


Marikalanbre KOTXINILA KO O EZ DA IRAINA

M

arikalanbrek likido gorriz betetako potetxo bat dakar eskuetan. –Zer da? –jakin nahi izan du Anek. –Kotxinila –erantzun dio Marikalanbrek. –Aizu! Niri ez deitu horrela! –haserretu zaio Ane.

30


Marikalanbre algaraka hasi da. –Ez dizut ezer txarrik esan, Ane. Poteko likidoaren izena da kotxinila. Koloratzaile bat da, eta esperimentu bat egiteko erabiliko dut, sukaldean dauden beste bi koloratzaileekin, esnearekin eta garbigarriarekin batera. Ikusi nahi duzu?

Anek jakin-minez jarraitu dio sukaldera. Han, Marikalanbrek esnea jarri du plater batean. Gero, koloratzaile bakoitzetik zorrotadatxo bana gehitu du, eta, azkenik, garbigarri-tanta batzuk bota ditu. 31


Ane txaloka hasi da. Koloreak mugitzen ari dira! –Marikalanbre, nik ere egin dezaket? Magia dirudi! –Bai, noski, eta oraintxe bertan, nahi baduzu. Hori bai: ez da magia, zientzia da! –bota du Marikalanbrek–. Eta osagaiak eman dizkio lagunari, esperimentua egin dezan.

32


33


34


gora ta gero harridura kendu eta jarri zumarraren atzean

35


munduak m unduak guztiiontzat guztiontzat beharko b eharko luke luke AFESTTA Ane Pirata eta Oier lagunak dira. Eskolan elkarren ondoan esertzen dira. Oierrek Tourette sindromea dauka, eta tarteka salto egiten du aulkian.

36


37


38


Affesta Euskadiko Tourette Sindromearen eta bestelako osasun-arazoen familia elkartea da.

Tourette Sindromea tikak egiteko bereizgarritasuna duen osasun-arazo neurologikoa da. Tikak motoreak edo fonikoak izan daitezke. Horiekin batera, beste osasun-arazo batzuk ere azaltzen dira gehienetan (tdah, nahasmen obsesivo konpultsiboa, jokabide arazoak, etab.).

Ez da endekapenezko gaixotasuna eta ez dio adimenari eragiten. Pertsona gutxiri eragiten die, eta gaixotasun ezohikoen barruan sartzen da. Afesttaren helburua gaixotasun ezezagun hau ezagutzera ematea da. www.touretteeuskadi.blogspot.com.es Emeterio Arrese kalea 2, Tolosa Tel: 667781866

39


40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.