iRRiA 30 - Esana aditu!

Page 1

1

2013ko abendua 30 zenbakia - 5,75 â‚Ź


2


ESANA ADITU! Au rkibidea 4. PUPU ETA LORE. Ez! Testua: Uxue Alberdi / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

6. PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS. Esana aditu! Testua: Mitxel Murua / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

10. OSASUNA GURE ONDASUNA. Arnasbide garbiak Testua: Nerea Lertxundi eta Aitana Lertxundi / Marrazkiak: Julen Tokero

12. ZENBATAK. Zintzoa Testua: Edorta Barruetabeña / Marrazkiak: Asisko Urmeneta, Joseba Ponce

14. DOZENAN HAMAIRU. Zikoinaren jatorria

Mitxel Murua idazleak hilabete honetarako idatzitako ipuinaren pasarte batean irakurri dezakezuen bezala, Patakonek, aginduak bete ahal izateko, arrazoizkoak izan behar dutela eta, aginduak eman aurretik, argi adierazi behar direla aipatzen du. Garbi dago guraso guztiek nahi izaten dugula gure haurrak esanekoak izatea eta etxeko elkarbizitzan laguntzeko arauak berehala bereganatzea. Baina guztiok garbi izan behar dugu, gure haurrek aginduak betetzea nahi badugu, irmotasuna eta samurtasuna era berean erabiltzen dituen heziketa izan behar dugula ardatz, eta ez askotan ohikoa den autoritarismoa. Beraz, aginduak argi eta garbi agertu, hizkuntza eta tonu egokia erabili, saiatu ohikoak diren arauak betetzeko errutina batzuk ezartzen eta... haurren ezetza entzutean, modu lasaian erantzun. Zuek ere, txintxoak izan eta esana aditu!

Testua: Patxi Zubizarreta / Marrazkiak: Aitziber Alonso

18. BARRITSU. Euskara bat eta asko Marrazkiak: Iosu Mitxelena

20. EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK. Zizarea Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Julen Tokero, Cesar Gonzalez

22. FILOSOFO TXIKIAK. Obeditzeak librea izatea eragozten al du? Testua: Sophie Furlaud. Marrazkiak: Dorothée de Monfreid. © Bayard Presse

18. TXOKO TXIKI KUTTUNA Testua: Juan Kruz Igerabide / Marrazkiak: Eider Eibar

25. MARTIN BERTSO. Kalean kale Testua: Beñat Gaztelumendi / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

28. LAGUN. Aske ibili nahi dut Testua: Miren Amuriza / Marrazkiak: Eider Eibar

30. MARIKALANBRE. Krispeta, arto hegalaria Testua: Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioa / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

33. LARGABISTA. Gorostia Testua: Oñatiko Natur Eskola / Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

IRRIA aldizkaria Irrien Lagunak Klubaren hilabetekaria 30 zenbakia · 2013ko abendua Argitaratzailea: Irrien Lagunak, SL Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea, Gudarien etorbidea, z/g 20140 Andoain, Gipuzkoa Posta elektronikoa: irria@irrienlagunak.com Lege Gordailua: SS-1381-2010 / ISSN: 2172-5519 Koordinatzailea: Josi Oiarbide Diseinua: Olatz Goikouria Publizitatea: publi@irrienlagunak.com Bezero arreta: 902-820 806 Inprimategia: Leitzaran Grafikak Zenbaki honetako kolaboratzaileak: Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Oñatiko Natur Eskola, Mitxel Murua, Elhuyar Fundazioa (Ana Galarraga), Amagoia Mujika, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Bikain Diseinu Grafikoa (Cesar Gonzalez, Iñaki Iturriza, Belen Moreno, Julen Tokero), Dirudi (Eider Eibar), Lotura Films (Jose Anjel Lopetegi, Iosu Mitxelena), Somuga (Edorta Barruetabeña, Asisko Urmeneta, Joseba Ponce), Aitziber Alonso eta Txatxilipurdi elkartea. Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza

38. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE Gizakien Lurra Elkartea Testua: Amagoia Mujika. Marrazkiak: Jose Anjel Lopetegi

3


4


5


6


7


8


9


10


11


12


13


ZIKOINAREN JATORRIA ~istorio berberea~

A

ntzina, izan omen zen epaile bat, herritarren artean zuzentasuna bilatuz eta arrazoia banatuz, ondasun askoren jabe bilakatu zena.

Aberatsa izaki, lehorte beldurgarri batean ez zuen goseak ikaratu. Herritar xumeak, ostera, batere gari edo garagarrik gabe, goseak hilik zeuden eta ezin, bada, epailearen aberastasuna ahantzi. Hala bada, epailearen aletegiak gainezka zeudela gogoan, nekazariek harengana jo zuten janari eske. —Itzul zaitezte bihar —esan zien epaileak—, eta behar duzuena emango dizuet. Herritarrak lasaitu egin ziren epailearen eskuzabaltasunarekin, baina hura lasai egon ez, eta honela agindu zien bere zerbitzariei: —Ale guztia goiko aretora igoko duzue, eta sabaian balantza bat ipiniko duzue zintzilik. Dakizuenez, areto horretara bi eskaileretatik igo daiteke, baina bihar jendea ezkerrekotik igoaraziko dugu, eta eskuinekotik jaitsiarazi. Zerbitzariek ale guztia igo zutenean, denen ezkutuan, epaileak xaboia hartu, eta eskuineko eskailera igurtzi eta igurtzi hasi zen, eta ezin irristakorrago utzi.

14


Biharamunean, herritarrak iritsi ziren eta epaileak ezkerreko eskaileratik igoarazi zituen. Aretoan garia pisatu, zakuetan sartu, alea ordaindu, eta eskuineko eskaileratik jaisteko agindu zien. Baina hura xaboiz igurtzia baitzegoen, herritarrak labainka eta irristaka jaitsi ziren, dinbili-danbala, gari alearekin batera, anabasa eta zalaparta batean. Epailearen irri karkaila ozena, orduan! Denak ala denak ere alea erosi eta trumilka jaitsi ziren, eskaileretan laprast eginez, zakuak txikimilapuska eginez. Eta epaileak luzaroan jarraitu zuen barre zantzoka. Kur-kur eta kar-kar. Baina gizon bihozkabeak ez zekien bere algarak Jainkoarengana ere iritsi zirela eta, hark, haserreturik, zigortzea erabaki zuela. —Hemendik aurrera zikoina bihurtuko zara eta ez duzu sekula erantziko zure alkandora zuri-beltza. Eta hala izan ez bazen, hala izan dadila. Uwe Topper-en Cuentos populares de los bereberes liburuko istorioaren moldaketa.

15


16


17


EUSKARAREN ETXEA ETA LAGUNTXO BARRIA Euskara bat eta asko

Azkue Fundazioak babestutako publizitate ipuina

18


AZKUE FUNDAZIOA Egoitz plaza 1, 48015 Bilbo. Tel: 94 4028081 e-posta: info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org

19


20


21


Elkarrekin pentsatzeko kuadrila! FILOSOFO

TXIKIAK

MIXINA

OBEDITZEAK LIBRE IZATEA ERAGOZTEN AL DU?

22

PERU

XERRI

MOKOFIN


Gaur, lagunak kaletik paseatzen ari dira...

EZ DUZU, BA, ERREPIDEA ZEUK BAKARRIK GURUTZATUKO? ESKUA EMANGO DIDAZU?

XERRI, EZ JOAN AURRETIK HAIN AZKAR!

NAHIKOA DA! NAZKATUTA NAGO HAINBESTE GAUZA DEBEKATZEAZ! LIBRE IZAN NAHI DUT!

EZ, EZ BIRATU EZKERRERA, ESKUINERA GOAZ!

1

A BAI? OBEDITZEAK LIBRE IZATEA ERAGOZTEN DU?

2

JAKINA, ETA NIK NAHI DUDANA EGITEKO ESKUBIDEA DAUKAT. OBEDITZEA ALFERRIKAKOA DA!

BAINA, XERRI, EZ ZAITUGU SOKA BATERA LOTU, E!

ETA ZURE LAGUNAK GARA, GAINERA! EZER TXARRIK EZ GERTATZEKO ESAN DIZUGU!

ITXOIN, ITXOIN. BERAZ, OBEDITZEKO ESKATZEN BADUGU, ARRISKUETATIK BABESTEKO ESKATZEN DUGU?

3

23


BAINA EZ NAUTE HARRAPATUKO! EZ NAIZ TITIKO UMEA! BAI, BAINA BETI EZ DUZU JAKITEN NOLA JOKATU!

HANDIA NAIZ, ORDEA! BADAKIT BIDEA BAKARBAKARRIK ZEHARKATZEN!

INORK EZIN DIE EZER ESKATU, HAIEK BAITIRA HANDIENAK. A BAI? GURASOEK DENETIK EGITEKO ESKUBIDEA DUTE?

BERAZ, HANDITZEN GARENEAN, LIBRE IZATEN IKASTEN DUGU?

4

BAI! GURASOAK LIBRE DIRA BETI!

5

TIRA, NORMALA DA INOR EZ HILTZEA…

EZ, EZ! EZ DUTE ESKUBIDERIK INOR HILTZEKO… BESTELA, KARTZELARA JOANGO LIRATEKE. BAINA… PERU! NIRE GAUZAK MIATZEN IBILTZEN ZARA, ETA NIK EZ DUT NAHI IZATEN!

ZORIONEZ, BADAUDE DENONTZAT DEBEKATURIKO GAUZAK ERE! HALA, INORK EZIN DIO INORI KALTERIK EGIN.

6

24

7

A! BERAZ, TXIKIEK BADUTE ESKUBIDEA HANDIEI GAUZAK DEBEKATZEKO?

OBEDITZEN DUGU, BAINA EZ TXIKIAK GARELAKO BAKARRIK!


KALEAN KALE

25


26


27


Lagun, goazen parkera! –esan dio Porrotxek uhala eskuetan hartuta.

Baina Lagun haserretu egin da: –Ez dut lotuta joan nahi Porrotx! 28

Gustatuko al litzaizuke nik zu kateatuta eramatea?


Ez, baina parkeko arautegiak dio txakurrak hala joan behar duzuela.

Lotuta ibili baino, nahiago etxean geratu! – esan dio Lagunek kopetilun.

Badakit ez dela atsegina, baina batzuetan gustatzen ez zaizkigun arauak bete behar izaten ditugu –Porrotxek

Ez tristetu Lagun! Egunen batean, txakur guztiak aske ibiliko zareten parke eder bat eraikiko dugu eta! 29


Marikalanbre KRISPETA, KRIS SPETA, ARTO HEGALARIA S

M

arikalanbre sukaldera sartu eta Amona Txinpartarengana joan da zuzenean: –Ze usain ona! Zertan ari zara? –eta erantzuna entzun gabe, tapa altxatu du. Krispetak hegan atera dira, eta batek sudurraren puntan jo dio Marikalanbreri. –Ez egin barre, amona! Bai bihurriak, krispeta hauek!

30


–Ez dakit nor den bihurriagoa, krispeta ala zu –esan dio amonak–. Tapa ez altxatzeko esaten ari nintzen, baina ez didazu kasurik egin. Gainera, krispetak ez dira bihurriak; arto berezia dira.

–Oso berezia. Pin-pan-pun lehertzen dira eta hegan egiten dute! Nola lortzen dute hori? –galdetu dio Marikalanbrek.

31


Amonak krispetaren sekretua artoaren bihotzean dagoela erantzun dio. –Bai, Marikalanbre, artoak ura du barruan. Eta ura ehun graduraino berotzen denean, lurrundu egiten da. Orduan, artoaren kanpoko azala lehertzen du, pin-pan-pun, barrualdea harrotu eta kanpora ateratzen da. Horra krispeta!! –Ze ona, amona! Eta ze goxoa! Eta bien artean, krispeta guztiak jan dituzte.

32


33


34


35


TXOKO TXIKI KUTtUNA OBEDIENTEA

Obedientea naiz ni obedienterik bada, hara; eta obeditzen dut beti neure erara. NORI OBEDITU

Neure buruari? Eta zer nahi dudan ez dakidanean? Beste norbaiti? Eta zer behar dudan ez dakienean? Haizearen bultzadari? Eta amildegiaren ertzean nagoenean? Ez dakit nori obeditu, baina obeditzea ona dela badakit obeditu behar denean. 36


OBEDITU HARI

Sudurra nora gogoa hara. Obeditu sudurrari sudurdun bazara.

AGINDU KONTRAJARRIAK

Zatoz diotso batek; besteak, zoaz; biei obeditzen diet alderantziz joaz.

37


munduak m unduak gu guztiontzat uztiontzat beharko b eharko luke GIZAKIEN LURRA Nogaye eta Uxue goxokiak jaten ari dira barre batean. Ane Pirata jakin-minez hurbildu zaie.

38


39


40


Gizakien Lurra erakundearen helburua beharra duten haurrei zuzeneko arreta eskaintzea da, haurren ideia politikoak, arraza edota sinesmenak alde batera utzita.

Lankidetza proiektuak garatzen ditu 30 herrialdetan eta 100 laguntza programa baino gehiago abian jarri ditu osasun-eremuan, gizarte-ekintzan eta haurraren eskubideen aldeko ekimenetan.

Horietako bat da Berariazko Arreta Medikoa. Txikien gaixotasun batzuk sendatzeko ezinbestekoa da jomugako herrialdean ez dagoen puntako teknologia erabiltzea. Horregatik etortzen dira gurera, euren eritasunak sendatzera. C/ Zabalburu, s/n, 01003 Vitoria Tel. 616 90 17 33 www.tierradehombres.org

41


42


43


44


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.