Aizpuru enea

Page 1

Aizpuru enea XVII mendeko eraikin bat da, eta Jauregi kalean kokatuta dago, Urretxuko ingurune historikoan. Lau solairuko eraikina da. Gaur egun kultur etxea da eta beheko solairuan Mineral eta Fosilen museoa dago Informazio gehiago. Urretxuko Kultur Etxeak herriaren onurarako diren herriko elkarteei hainbat ekitaldi (bilerak, aurkezpenak, prentsaurrekoak...) antolatu ahal izateko aukera ematen die, hau da, herritarren intereseko ekitaldiak edozein gairi buruz: osasun arlokoak, kultur arlokoak, etab. Kultur Etxeak hiru gela erabilgarri ditu (bi gela eta bilera gela bat) hauen gehienezko edukiera 45 lagunekoa da. Gelen ezaugarriak: 





Areto nagusia: Ordenagailua, proiektagailua eta wifi bidezko internet konexioa: Gehienezko edukiera : 45 lagun.. Ikus-entzunezkoen gela: Internet (wifi bidez). Ordenagailua eta proiektagailua aldez aurretik eskatu behar dira. Onartuz gero utziko dira. Bilera Gela: Wifi bidezko internet. Ordenagailua eta proiektagailua aldez aurretik eskatu behar dira. Onartuz gero

utziko dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.