SANTA BARBARA Santa Barbara baseliza Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean dagoen Urretxu udalerriko lursailetan kokatzen den baseliza da. Irimo mendiaren magalean dago, Urretxuko herrigunetik hiru kilometrotara. Bertan, baselizaz gain taberna, aparkalekua eta atsedenlekua daude, azken hau, mahai, iturri eta erretegiz ongi horniturik dagoelarik. Atsedenlekuan Irimo mendira igotzeko bidea hasten da. Horretaz gain, aipatzekoa da baseliza honetatik hurbil dagoen Ipe単arrieta jauregia ikus daitekeela. San Joan egunean, Ekainaren 24an, Santa Barbarako ermita inguruan erromeria izaten da. Erromeri hori 1893az geroztik egiten da, ermitan berrikuntza garrantzitsua egin zen urtea hain zuzen ere.
Santa Barbara gaur egun
Santan Barbara lehen
San Joan eguneko jaia