Nahasketak

Page 1

HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK:  Nahastura motak bereiztea: homogeneoa eta heterogeneoa. MATERIALA  Izotza egiteko erretilua, plastikozko koilaratxoak, ura, ozpina, bikarbonatoa, area, azukrea eta olioa. NOLA EGIN - Erretiluaren 5 eremuetan ura bota. Ondoren, eremu bakoitzean, aurreko materialen koilarakada bat nahastu. HIPOTESIAK - Batzuei kolorea aldatuko zaie eta besteei ez. - Ura eta bikarbonatoa nahasterakoan burbuilak aterako dira DATUAK JASO Ondo behatu ondoren taula osatu 1

Kolorea

2

3

4

5

(ura+ozpina)

(ura+bikarbonatoa)

(ura+area)

(ura+azukrea)

(ura+olioa)

Bai

Bai

Bai

Ez

Bai

Ez

Ez

Bai

Ez

Bai

aldatu al da? Bi substantz iak bereizten al dira? Nahasket a mota

Homoge Homogeneo Homoge Homogen Heteroge neoa a neoa eoa neoa

Ura + azukrea nahasterakoan, azukrea hondoan geratzen bada, erabat disolbatzea lor dezakegu? Nola? Hipotesia:


- Ura berotuz - Ur gehiago botaz ONDORIOA Bi nahastura mota dago: heterogeneoa eta homogeneoa.  Heterogeneoa: - Nahastutakoa bereizten da. Adibidez entsalada, barazki sopa, granitoa.  Homogeneoa: -

Nahastutakoa ez da bereizten.

- Iragazgailua zeharkatzen du. - Disoluzioa deitzen dira. Bertan proportzio txikiagoan nahastua izan dena DISOLBAKARI edo SOLUTOA deitzen da eta proportzio handiagoan dagoena DISOLBATZAILEA. Tenperatura beroak nahasketaren disoluzioa areagotzen du.Disolbatzaile gehiago botatzen badugu , solutu gehiago onartuko du.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK  Nahasturaren osagaiak bereizteko / berreskuratzeko metodo desberdinak erabili. Nahasketa hauek egiten baditugu, 1. ura + zerrautsa 2. gatza + ura 3. burdina + area 4. kortxoa edo paper puskak + ura 5. ura + olioa

Nahasketa bakoitzaren hasierako osagaiak nola berreskuratu daitezke? HIPOTESIAK 1.- Koilaratxo batekin area kendu.

2.- Hoztu eta gatza behean geratuko da.

3.- Iman batekin burdina jaso eta area ontzian geldituko da.

4.- Eskuarekin kortxo zatiak kendu. Paper zatiak koladorearekin iragazi. 5.- Koilaratxo batekin poliki-poliki olioa kendu.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUA  Nahasturaren osagaiak bereizteko / berreskuratzeko metodo desberdinak erabili. NAHASKETAK: - Ura eta kortxo zatiak - Ura eta zerrautsa

2. saioan idatzitako HIPOTESIAK gogoratu. MATERIALA :  Plastikozko koilaratxoak, bitsadera (espumadera), iragaz papera.  Kortxo zatiak, ura, zerrautsa (dilistak, arroza, area…)  Kristalezko ontziak - 3 NOLA EGIN: 1-. Ura + kortxo zatiak: - Ontzi batean ura kortxo zatiekin nahastu. - Bitsadera erabiliz kortxoaren zatiak atera eta nahasketaren osagaiak bereiztu.

2-

Ura + zerrautsa (dilistak, arroza, area…) - Ontzi batean ura eta zerrautsa nahastu. - Iragaz papera erabiliz nahasketa beste ontzira pasa eta osagaiak bereiztu.


HIPOTESIAK Bitsaderan kortxo zatiak geratuko dira. Iragaz paperean, berriz, zerrrautsa.

ONDORIOAK Ondorioa: nahaste batean osagaiak berreskuratu ditzakegu hainbat metodo erabiliz. Hala nola, heterogeneoak bereizteko: imantazioa, iragazketa, flotazioa..... eta homogeneoen kasuan: kristalizazioa eta destilazioa.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUA  Nahasturaren osagaiak bereizteko / berreskuratzeko metodo desberdinak erabili.

2. saioan idatzitako HIPOTESIAK gogoratu. MATERIALA: - Ura, bi koilarakada gatz - Lapikoa, bandeja, paperezko serbileta. NOLA EGIN: - Ontzi batean ura eta gatza nahastu. - Osagaiak bereizteko bi era erabili: 1. era: LURRUNKETA Ura eta gatza nahastu ondoren, lapikoan berotzen jarri ura lurrundu arte. 2. era: KRISTALIZAZIOA Ura eta gatza nahastu ontzi batean. Bandejan paperezko serbileta jarri eta nahasketa bota. Gelara eraman eta berogailu gainean jarri. HIPOTESIAK 1.- Ura lurrundu egingo da eta airean geratuko da. 2.- Ez da ezer gertatuko. Dagoen bezala jarraituko du. ONDORIOAK 1.- Ura berotzean lurrundu egin da. 2.- Denborarekin ura lurrundu da eta gatza ontzian geratu da kristal forma hartuz.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUAK:  Nahasturaren osagaiak bereizteko / berreskuratzeko metodo desberdinak erabiltzea. NAHASKETA: Burdina eta area MATERIALA: - Burdina, area - Imana eta ontzi laua. NOLA EGIN: - Ontzian burdina eta area nahastu ondoren imana pasa gainetik. HIPOTESIAK Zer egingo zenuke nahastu ondoren osagaiak berreskuratzeko? Imana nahasketaren gainetik pasa eta bertan burdin zatiak geratuko dira itsatsita.

ONDORIOAK Metodo honi IMANTAZIOA deitzen zaio.


HEZKUNTZA ZIENTIFIKO HELBURUA  Nahasturaren osagaiak bereizteko / berreskuratzeko metodo desberdinak erabili. NAHASKETA: ura eta olioa

2. saioan idatzitako HIPOTESIAK gogoratu. MATERIALA: - Olioa eta ura - Ontzia eta dekantazio-inbutua. NOLA EGIN: - Ura eta olioa nahastu - Nahasketa dekantazio-inbutuan sartu. - Irudian ikusten den bezala, poliki-poliki torlojua mugitzen joan dentsitate gehiago duen likidoa pasatu arte.

ONDORIOAK Nahasketa banantzeko metodo honi DEKANTAZIOA deitzen diogu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.