Lagundu nahi duzu?
1 KAPITULUA “Izugarrizko arriskua� Ba zein behin indio gaztetxo bat Ika Slebikaina izena zuena, oso ausarta eta erabat abila zen ehizan eta animalien arrastoan. Bere aitak erakutsi zion berak zekien guztia. Aitona herrixkako txamana zen guretzako sendagilea den bezala. Jendea sendatzeko belarrak eta zuhaitz hostoak erabiltzen zituen.
Ikari ikeragarri gustatzen zitzaion aitonarekin mendira joatea. Aitonak pardela belar eta hostoez betetzen zuen bitartean, Ika pinpilipausekin eta bertan zeuden arrastoekin entretenitzen zen. Bere irudimenean herrixkako ehiztari trebeekin ehizan zebilela pentsatzen zuen beti. Ikastetxera joan behar zuenean askotan herrixkako ehiztarien atzetik joaten zen, amak errieta egiten zion esanez:
- Ika! Egunen batean konturatuko zara zein beharrezkoak diren eskolan ematen diren gauzak, ‌ beno har ezazu otartekoa eta zoaz ni haserretu baino lehen, agudo! Kasu bakarrik errietaren ondorioz egiten zuen soilik eta ala ere! beti ere ez. Behin inori kasu egin gabe basora joan zen, ehiztariak han ibiliko zirelakoan. Sartu zenean zuhaitzen adarrek egiten zituzten hotsak eta iluntasuna lagun izanik, hor joan zen aurrera. Ika kezkaturik zegoen ehiztaririk ez zituelako inon ikusten. Gaua ere gainean zeukan. Hara!! bat batean gauaren isiltasunean ‌ ez da posible! ilargiari alarauka ‌ otsoa!
Korrika atzerantz abiatu zen ziztu bizian. Baina, baina … ez da posible, laino tartetik aurre aurrean zeukana otsoa zen berriro ere, bere hortz handi haiekin, ufff!! Orain zer egin behar zuen?
Halako batean otsoa jauzi zen gure indio txikiaren gainera. Ika bi eskuak buruan jarri zituen, gaixoak pentsaturik ez ikusteak salbatuko zuela baina egia zera zen – Otsoaren afaria izanen zela – alegia.
Bat-batean – hostoen gainera
zer edo zer erori zenaren hotsa entzun zuen – begiak
ireki eskuak kendu eta hara non … Oooootsoa han lurrean gezi bat sabelean zuela.
Nork bota ote zuen, gezi salbatzaile hura? Lainoaren tartetik figura ez ezagun bat irten zen. Hurbiltzen zein heinean aurpegia argiago ikusten zen. Bai, baaaaai! Aita zen, huraxe poza! Izugarrizko besarkada eman zioten alkarri. Ika-ri malko batzuek ere erori zitzaizkion. Etxera itzuli bezain pronto amak beste besarkada bat eman
zion esanaz: – Ika! berriro horrelakorik ez egin mesedez, ados? – Ikak erantzun zion: – Ez ama ez dut berriro egingo, eta beti zintzo, zintzo eskolara
Ika-k bihurrikeri asko egiten zituen baino gauza oso ona zuen, berak emandako hitza oso ondo betetzen zuen.
Orduan amak egun zoriontsu hura ospatzeko Ika-ri gustatzen zitzaion otordua prestatu zuen eta aitak berarekin eraman zuen zaldi basatiak ikustera.
2 KAPITULUA “Aitona gaixoa” Ika eskolatik heldu zen etxeruntz eta ohitura zuen bezala aitonaren tipira joaten zen lehenbizi. – Aitona!! Ika naiz, pasa naiteke? –
Baino aitonak ez zuen erantzuten. Berriro ere oihukatzen du – Aitona! Ika naiz, hor zaude? Eta aitonak erantzun zuen halako batean, ahots baxu baxuan – Bai, pasa lasai – Berehala Ika korrika barrurantz ekin zuen kezkaturik zer edo zer gerta zezakionez. Ikak aitonari galdetzen dio: –Zer gertatzen zaizu, gaixorik zaude?
Aitonak erantzuten dio ezinean:
–Bai, eta ustez senda belar guztiak hemen nituelakoan, nire gaixotasunarentzat falta zait osagai bat. Ika mutil ona da eta bere burua eskaini dio osagaiaren bila joateko. – Aitona lasai nik ekarriko dizut!! Aitonak: – Mila esker Ika. Gogoratzen erreka bazterrean geundenean orain dela bi ilargi … Mutil ona zen biloba baina aitonarekin joaten zenean oso adi ez zen ibiltzen. Etahonela jarraitu zuen aitonak esanez: Ikak: – … baaaa, inguru haietan aurkituko duzu, “Fraxinus”-a eta bertan bere hostoak behar ditut.
– Baaaale! Ahots baxuan esan zuen, ez bai zekien zein hosto eskatzen zion. Orain zer egingo du Ikak?
Aaaa! Badakit zuk laguntzerik bai? Lagunduko zenioke bilatze Mesedeeeez, lagunduko diogu? Bale
eskerrik asko!
Nola hasiko gara?
')')6
'6)6')#-)-')- &20
)$*'* )9 '6 )* )*6 57*')9* =')* 575(7< 5
© Iñaki Eskudero