Gure gelako errezetak

Page 1

GURE GELAKO ERREZETAK

ON EGIN


TOMATE-ENTSALADA OSAGAIAK: 路5 tomate heldu. 路Oliba olio birjina, 8 Sopa koilarakada. 路Gatza.

ERREZETA: Hasteko kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kenduz, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Gero azala baztertu. Ondoren tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere. Bitartean erbiditu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Azkenik plater edo erretilu batean paratu eta gatza eman. Bukatzeko bota olioa eta mahaira airoso. ON EGIN!!!!


ABAKANDO ENTSALADA OSAGAIAK:        

2 abakando edo misera, uretan egosiak. 700 g bakoitzak 2 eskarola, garbi lehor eta hostoak zabal Baratxuri ale bat, pikatua 6 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada limoi zuku edo Xerez ozpin Saltsa arrosa Tipulin-belarra, pikatua Gatza

NOLA EGIN: Zuritu egingo ditugu miserak, isatsak pintzaren bi junturak eta pintza “barruko hezur gogorra gabe“ agerian utzirik, eta papurtuko dugu, halaber, buruko mami guztia, haiekin batera jarririk koralak, koloretsuak eta zapore handikoak. Entsalada-ontzi batean ipiniko dugu eskarola. Bestalde, katilu batean nahasiko ditugu limoi zukua edo Xerez ozpina, gatza, oliba olioa eta baratxuri ale xehatuak. Eskarolaren gainera irauli eta, gai guztiak biraka erabili ondoren erantsiko ditugu misera eta koral puska txikiak. Isatsak egosi ostean lorturiko domina lodiak gainean hedatu eta gero hautseztatuko dugu tipulin-belarra. Saltsa arrosa aurkeztuko dugu ondoan, norberak nahi bezalako nahasteak egin ditzan platerean.


ARROZA OILASKOARENKIN OSAGAIAK:

-4 koilarakada handi oliba olio birjina -Oilasko garbi bat zati txikitan moztua -2 baratxuri ale, xehatua -Piper berde handi bat, pikatu -Xorta bat baratxuri fresko, pikatua

-500 g arroz ,ale biribilekoa -3 koilarakada tomate saltsa -1,3 l oilasko saltsa edo ur -10 izpi azafrai

-Gatza

ERREZETA: Hasteko kazola zabal batean isuriko dugu olioa. Lehenik eta behin kazola su bizian jarri eta oilasko zatiak, aurrez gatza emanak, frijituko ditugu bertan,gero azaletik ogi txigor daitezen arte. Jarraian gorritu ahala erretiratuko ditugu pixka bat plater batera . Ondoren sua eztitu eta baratxuria, tipulina piper berdea eta baratxuri freskoak erantsiko ditugu , gatz pixka bat emanez eta zurezko sardeaz iraularaziz ,kolorerik ar ez dezaten . 10 minuturen buruan erantsiko ditugu, oilasko zatiak , tomate saltsa eta iraulaldi batzuk emango dizkiegu, ongi frijitu daitezen, arroza irauli . Nahasi eta salda edo ur beroa isuriko dugu. Gero , pastilla mutur bat erantsiko diogu ,bai eta azafrai izpiak ere. Gatz pitin bat eman eta su eztian egosiko dugu guztia ,tapaturik, 16-18 minutuan. Denbora tarte hori igaro eta gero, sua itzaliko dugu . Azkenik lapikoa minutu batzuetan pausatzen utzi eta berehala zerbitzatuko dugu.

On egin gure platerarekin ...


PASTA BOLOGNESA

OSAGAIAK:

 Tipulin bat, txiki-txiki egina  3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak  3 koilarakada oliba olio  Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)  Tomate saltsa, litro laurdena  Perrexil xehatua  600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Errezeta Zartagin batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko. Perrexila erantsi gero, baita pasta egosi berria eta xukatua ere. Zerbitzatu eta jan.


PASTA CARBONARA OSAGAIAK • • • • • •

Hirugihar ketua,8 xerra, puskatan Litro erdia esnegain likido 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Koilarakada bat oliba olio 2 arrautza,joak Perrexil xehatuak

ERREZETA

Hasteko zartagin batean olioa berotu eta hirugihar puskak frijitzen jarri, ongi gorritu eta txigortzen diren arte. Poliki-poliki frijitu daitezela.Ondoren 10 bat minutu iraganik, baratxuriak gehitu eta hauek erre baino lehenago, dena pixka bat xukatu eta bildu arrautza joarekin eta esnegainarekin. Perrexila ere eman. Pasta eltze batean egosi eta gero, xukatu eta berriz sartuko dugu eltze berean, hutsik baitago baina bero.Jarraian pastari gehitu, orduan, arestian prestatutako nahastura: hirugihar puskak, arrautza joa eta esnegaina. Bukatzeko dena ongi nahasi, loditu dadila pixka bat saltsa, eta pasta saltsan blaitua gelditu dadila. Zerbitzatu eta jan.


ANGULAK BARATXURIAREKIN PIL-PILEAN

OSAGAIAK: 600g angula, egosiak. 6 koilarakada oliba olio. 2 baratxuri ale, xerretan moztuak. Kaienako pipermin puska bat, txikitua.

ERREZETA ( NOLA EGIN ) Gaiak itsasten ez diren padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuria eta kaiena. Baratxuria gorritzen hasi orduko erantsiko ditugu angulak eta iraulka eta biraka erabiliko ditugu ondoren zurezko zali batez. Bi bat minututan edukiko ditugu, su bizian, ongi bero daitezen. Plater berotan zerbitzatuko ditugu angulak ( minutu bat lehenago berotuko ditugu labean edo mikrouhinetan ),angula hoztu ez dadin . Erne ibili, baratxuriak erre gabe, oso higuina baita hala gertatuz gero kazolari kutsatzen dioten zapore mingotsa.


TXIPIROI ZATITUAK BERE TINTAN Osagaiak • 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak • 6 tipulin, pikatuak • Piper berde bat, pikatua • 2 baratxuri ale, xehatuak • 3 koilarakada handi oliba olio birjina • Baso bete ardo zuri idor • 10 koilarakada tomate saltsa • Litro erdia ur bero • Txipiroien tintak • Gatza

Errezeta Txipiroiak garbituko ditugu lehenik, kontu handiz garbitu ere, tinta poltsak ez hausteko. Baso batean gordeko ditugu tintak ur pixka batekin. Gorputzetatik bereizi eta labanaz pikatu edo moztuko ditugu garroak eta hegalak. Barruko luma erretiratuko dugu gorputzetatik. Xorta bat oliba olio isuri eta su bizian jarriko dugu padera bat: hartan salteatuko ditugu txipiroi puskak, gorri daitezen. Geroko gordeko ditugu ondoren. Kazola batean, olio pixar batean potxatuko ditugu, su ertainean, tipulinak, piper berdea eta baratxuriak, gatz pixka batekin. Ongi maneaturik daudenean “40 bat minutuan edukiko ditugu“, ardo zuria isuri eta, murrizten utzi ondoan, tomate saltsa erantsiko diogu. Ur beroaz busti, tintak gaineratu, gatza eman eta beste 30 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten. Xehatu eta kazola batera iragazi. Saltsa beltzean barneratuko ditugu txipiroi puska salteatuak, bota duten zukuarekin batean, eta su eztian utziko ditugu gozatzen xamur gelditu arte, 30 bat minutuz. Gatz puntua neurtu eta, behar izanez gero, ur pixka bat erantsiko dugu azkartxo sumatzen baditugu edo saltsa lodiegi badago. Arroz zuriarekin zerbitzatu ahal izango ditugu.


ARRAIN KURRYA Osagaiak: -1,25 l koko esne -Gatza -Piper beltza -4trutxa erdiak eta garbiak -2koilara tipula fijituta -2koilara perrexil

Hasteko kurry aren autsaren lau koilara bota koko esnea ondo nahastu arte. Gero sukaldatu wok batean edo sartai batean 5 minutuz,koko olioa banandu arte.Hasieran mugitu dembora batez koko esnea agregatu arte.Ondoren sukaldatu berriro 30 minutuz preparazioa reduzitu arte.Bukaeran iturri epel batean jarri tipula frijituaren gainean,arraina ere alda jarri espinik gabe eta kendu azala eta espinak kontuarekin.Mostu xerratan eta iturri batean jarri.

Gozatu gure platera!!!!On egin!!!!


BANANA SPLIT OSAGAIAK • • • •

Banana. Bainila,txokolate eta marrubi izozkia. Txokolatesko saltsa. Esnegai harrotua.

ERREZETA

Hasteko bitan zatituko dugu eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua. Gero hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore berezi, eta esnegain harrotua zabalduko dugu gainetik, koilara batez.Ondoren txokolate saltsaz ongi igurtziko dugu ondoren guztia, eta mahairako prest egongo da orduan. Azkenik txokolate saltsa beharrean, mugurdi saltsa erabil dezakegu, eta gainazalean fruitu lehorrak, hur txigortuak edo arbendolak esate baterako, hautseztatu ahal izango ditugu. Zuen gustukoa izan dezala espero dugu!


MARRUBI EDARI GASDUNA Osagaiak: • Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat. • Limoi erdiaren zukua. • Gaseosa botila bat, hotz-hotza.

Errezeta Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu. Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.


SAGAR ERREAK OSAGAIAK: ·8 errege sagar ·8 kutxarakada azukre ·Xorta bat sagardo- pattarra ·Ur baso erdia

ERREZETA: Lehenik, labea berotuko dugu, 180 graduko tenperaturan. Gero, erretilu batean ipiniko ditugu 8 sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Ondoren, labana batez ebaki bat egin diegu zabalera osoan, labanaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten. Azkenik, gainetik azukrea hauteztatu, pattarra eta ura isuri eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan, ongi egin daitezen arte. ¡ON EGIN!


TXOKOLATE TRUFAK

OSAGAIAK: 300g txokolate beltz,kalitate onekoa. 200g txokolate esnedun. 200g esnegain likido. kakao hauts,trufak hartan pasatzeko.

NOLA EGIN: Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik.Irakiten hasi orduko,aterako dugu sutatik.Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan,txokolate beltza eta esneduna eta pasatzen utziko dugu minutu batzuetan txokolatea urtu arte.Orduan sartuko dugu,asko, espatula zurezko zali bat eta hasiko gara eragiten,txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte.Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan ongi estalita,ordu batzuetan,txokolatea gogor dadin. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao hautsen, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero. Pasatzen utzi eta jango ditugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.