Unibertsoko ipuinak

Page 1

HIRU LAGUNEN BIDAIA


Behin batean hiru lagun Zumaian bizi ziren. Hiru lagun horiek Ane, Luka eta Janire izena zuten, Ane jatorra zen,Luka egoskorra eta Janire dibertigarria.

Hasieran, hiruren artean, erabaki zuten atrakzio bat sortzea. Atrakzioa unibertsoraino zen eta ibili egin ziren probatzeko. Herri guztian kartelak jarri zituzten jendeak jakiteko atrakzioa zegoela herrian.Ibili zirenean Gero berriz, Lukak, Anek eta Janirek erabaki zuten astronautak izatea handitan, gogoa eman ziotelako unibertsoan zehar ibiltzea. Handiak egin zirenean, espaziora joan ziren espazio-ontzian. Espazioan zeudela motorra matxuratu zitzaien eta dona - dona katona egin zuten. Denak batera: -Dona - dona katona Sutondoan aitona Lepotik behera kuttuna Irten kanpora Neska edo mutil kuttuna! Eta Aneri tokatu zitzaion, konpondu ondoren, planetaz - planeta joan ziren eta martzianituak agur esan zien.


Bukatzeko, Lurrera heldu zirenean festa bat egin zuten dena ospatzeko eta denei kontatu zieten gertatutakoa. Ala bazan edo ez bazan sar dadila extralurtarren plazan!

Laia Zendoia


SATURNON KARRERA


Behin batean Jon izeneko mutiko bat bizi zen lur planetan.Ile marroia zuen,begi berdeak,sudur normala,aho handia,lepo normala,belarri txikiak,10 urte zituen eta jatorra zen. Espazioko karreretan ibiltzen zen,marrazki bizidunetakoen kontra ibiltzen zen:Doraemon,Nobita,Sonik,Mario,Chin Chan‌ Gaur Saturnon tokatzen zitzaion karrera egitea pizta arriskutsuenean.Bezperan bere espazio-ontzia hartu eta Saturnora joan zen ziztu bizian.Iritsi orduko Saturnoko hotelean lo egin zuen gaua baizen.Hurrengo egunean karrera hasi zen. Semaforoa berdea jarri zenean denak ziztu bizian atera ziren. Hasieran denak parekatuta zebiltzan hasieran baina , Nobita eta Doraemon kantatzen hasi ziren eta zuzen-zuzenean zulo beltzera erori ziren biak . Ondoren Mariok bonba bota zion Chin Chani eta ipurditik sartu zion eta Chin Chan lehertu egin zen eta Mario barrez hasi zen.Gero Espidermanek zarea bota zion Pokoiori eta Pokoio Jonekin jo zen eta Jon biraka hasi zen baina jarraitu egin zuen ordea Pokoio piztatik atera zen .10 bira ziren eta orain 6 garren biran zeuden.Jarraian Pandak bere triparekin Mario, Zak, Sonik eta Mortadelo bota zituen denak batera kalera eta Espiderman, Superman, Panda eta Jon zeuden karreran.Baina amaitu egin zen eta Jonek irabazi zuen karrera eta gero kopa eman zion barruan domina zeukala.

Etxera iritsi zenean familiari kontatu zion gertatutakoa eta oherajoan

zen poz- pozik bere domina eta koparekin.

Aimar Aizpurua



BLANDIBL U ERRALDOIAREN ERASOA


Istorio hau hurrengo astean gertatuko da. Baziren behin hiru lagun, Jay, Sara eta George eta Zumaian bizi ziren. Jayek, ile marroi motza zuen, begi urdinak zituen eta eskiatzea asko gustatzen zitzaion. Georgek, ile marroia zuen, begi marroiak zeuzkan, surfa gustatzen zitzaion eta oso indartsua zen. Sarak, ile horixka eta luzea zuen, begi urdinak zituen, eta makilatzen oso ona zen. Hirurak oso alaiak ziren.

Sara, George eta Jayen gelan andereùo Korok esan zuen hurrengo astean Nasara joango zirela, poz-pozik jarri ziren. Aste luze bat pasa eta gero, ogitartekoa hartu autobusera igo eta NASARA!!! Nasara heldu zirenean astronautek ongi-etorria egin zioten. Geroago Luka astronautarekin Sara, Jay eta George espazioontzia ikustera joan ziren. Sara makilatzen hazi eta Jayek pauso bat egiten Sarari bultza, makillajea botoi gorrira erori eta 10, 9, 8, 7‌ ‌ Unibertsora!!! Unibertsoan jolas mundua izeneko planeta batean gelditu ziren.Ondoren Lukak esan zuen: -Han, balkoian nire laguna Evie estralurtarra dago!!! Bat-batean alarma blandiblu jo zuen!!! -Sartu azkar lagunak babestuago egongo zarete- esan zuen Eviek-. Segituan blandiblu azaldu eta AAAAAAAAAAMM!!! Etxea jan zuen.Ondoren Georgek esan zuen:

Begira han tren bat dago, kanoia atzean eraikitu metxa piztu eta etxera joango ginateke. -Goazen denak kanoia eraikitzera!!! -. ezan zuten denak batera -.


5 ordu ondoren kanoia eraikita zegoen. Jarraian Jaiek esan zuen: Azkena igotzen dena trenera ipurdi gizena!!! Segituan Eviek kanoiaren metxa piztu eta pun ! Konturatu baino lehen denak etxean zeuden.

Zumaian Eviek lagun asko egin zituen eta poz-pozik bizi izan zen. Hala bazan eta ez bazan sar dadila jolas munduko plazan.

Joseba Garitano


PLANETA GAIZTOA


Orain dela urte batzuk, lagun talde batek, lore magiko bat aurkitu zuen eta horren bidez beste planeta batera iritsi ziren. Planeta gaiztoa. Lagunak ez zekiten planeta hura gaiztoa izango zenik, baina planeta haserre zegoenean gorria eta beltza bihurtzen zen eta ez zegoenean horrela urdin brillante batez jartzen zen. Lagun horien izenak hauek ziren: Alex, Nerea, Xeber, Nekane eta Naroa. Naroak ile turkesa eta begi moreak zeuzkan, beste denak bezala, oso ausarta zen. Nereak ile urdina eta begi arrosak zituen, jatorra zen, eta oso panpoxa. Nekanek, berriz, ile morea eta begi handi eta berdeak zeuzkan. Xeberrek suzko ilea sudur txikia eta begi grisak zeuzkan, oso ona zen futbolean. Alexek, ile berdea eta begi urdin-urdinak zituen eta korrikalari oso azkarra zen. Denek hamar urte zituzten.

Geroago, loreak esanda, lagunek espazio-ontzi bat hartu zuten eta hotel baten gelditu ziren. -Goazen bisitatzera herria. -esan zuen Nereak.


Herria bisitatzera joan ziren, dena oso polita zen, baina hotelera nekaneka iritsi ziren. Afaltzera joan zirenean Nerea Robertotaz maitemindu zen.

Hurrengo egunean espaziora joan ziren, han dena iluna zen eta hotz asko egiten zuen. Horregatik hotela zegoen planetara bueltatu ziren, eta Nerea Robertorekin aurkitu zen muxu emanez Lukasek berdina egin nahi zuenean Nekanek zaplazteko bat eman zion, momentu horretan, ahots oso beldurgarri bat entzun zuten, planeta beraiekin hitz egiten ari zen! Eta horrela esaten zuen: -Zuek! Hil egingo zaituztet! -esan zuen planetak. -Ze gaiztoa zaren! - esan zuen Xeberrek. -Noski! Jajaja! Planeta Gaiztoa naiz! -esan zuen builaka Planeta Gaiztoak. Orduan hor zeuden pertsona guztien begiak gorriak bihurtu ziren. Eta Planeta Gaiztoak haien ahotatik hitz egin zuen: -Hil egingo zaituztet! Bost lagunak, izuturik korrika hasi ziren, Roberto eta beste guztiak haien atzetik korrika zihoazen. Geroago, lore magikoz betetako zelai batera iritsi ziren, lore magiko horiek Lurrean zegoen beste lorera eraman zituzten, bere eskolako patioa. Isiltasuneko bost minutu eta gero, Nerea negarrez hasi zen eta hau esaten zuen: -Ai Roberto, Roberto! - Roberto gaiztoa zen!-esan genuen denok batera.


Lagunak, hil arte gogoratu ziren

hartaz.

Naroa Ega単a


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.