2008ko irailak 16
1. alea
08/09
Nafarroa
IKASTURTE BERRIA Kaixo lagunak: Udako oporrak igarota, berriro beste ikasturte baten hasieran gaude eta erronka berriak aurkezten zaizkigu. Lehenik eta behin, ikasturte honi begira Administrazioan ematen den ustelkeria salatzeko kanpaina abiatuko dugu, ekimen ezberdinez josia. Datozen astetan horren inguruko informazio zehatzagoa helaraziko zaizue. Hortaz gain, Mahai Orokorrak osatzen dugun AFAPNA, CCOO, ELA,LAB eta UGT sindikatuok egoeraren aurrean proposamen amankomun bat aurkezten dugu, 2008ko negoziazioa desblokeatzeko asmoz, atxikita dagoen orrian azaltzen den bezala. Gobernuak neurri hauek onar ditzan, beharrezkoak diren ekimen guztiak garatuko ditugu. Oraingoan gure lehenengo deialdia ostegun honetan, irailaren 18an, 13:30etan, Gurutze Enparantza Institutuan izango dugu (orduak eskatuta daude). Honekin guztiarekin batera delegatuen elkarretaratze bat eginen dugu 22an,10:30etan, Nafarroako Jauregiaren aurrean eta beste bat langile guztientzat hilaren bukaeran. Azkenik, ohikoaren bezala, Nafarroarako euskarazko irakaskuntza publiko baten aldeko jardunean murgilduko gara berriro ere, ikastetxeetako eguneroko kezka eta arazoak geureganatuz. Ikusten denez, aurtengoan ere galtza bete lan ibiliko gara, Nafarroarako Irakaskuntza publiko berri bat nahian. Beraz, lanari gogoz lotzeko arrazoi falta ez dugu izanen.
http://www.labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/publika Araban
Bizkaian
Gipuzkoan
Nafarroan
Iparraldean
Bueno Monreal, 10 Behea 01001 Gasteiz Telf.: 945 259 544 Faxa.: 945 258 039 irakaskuntzaaraba@ labsindikatua.org
Rekalde zumarkalea,62 48010 Bilbo Telf.: 944 706 900 Faxa.: 944 706 909 irakaskuntzabizkaia@ labsindikatua.org
San Bladi,1,behea 20013 Donostia Telf.: 943 458 562 Faxa.: 943 472 709 irakaskuntzagipuzkoa@ labsindikatua.org
M.Zelaieta 75 2A atea 31014 Iru単ea Telf.: 948 382474 Faxa.: 948 221 276 irakaskuntzanafarroa@ labsindikatua.org
7 Coursic Karrika 64100 Baiona Telf.: 0559595020 Faxa.: 0559595021 baiona@ labsindikatua.org