2008ko irailak 23
2. alea
08/09
Nafarroa
LAN HITZARMENA ETA MOBILIZAZIOAK
2007ko abenduan amaitu zen AFAPNA eta CCOO Sindikatuek sinatutako lan hitzarmena agortu zen, garatu gabe bada ere. Ohiko zen bezala, berri bat negoziatzen hasi behar zen. Dagoeneko, bederatzi hilabete pasa dira eta Nafarroako Administrazioetako langile guztiei dagokien lan hitzarmena negoziatu gabe dago, are gehiago, langileen lan baldintzak kaskartzen doaz eta Administrazioa ez dago prest negoziatzeko. Pasa den ikasturtearen hasieran Mahai Orokorra osatzen dugun Sindikatuok (AFAPNA, CCOO, ELA, LAB, UGT) bat egin genuen Administrazioaren jarrera salatzeko eta benetako negoziazioaren alde. Ekainaren bukaeran parte hartze handia izan zuen manifestazio bat egin genuen. Ikasturte honen hasieran minimoen plataforma osatu genuen eta horren aldeko mobilizazioak egiten hasi. Hauek dira Plataforman jasotzen diren puntuak:
1. Langile guztien erosteko ahalmena mantentzea. 2. Soldata-masaren % 0,5 langile guztien artean banatzea, linealki. 3. LEP zabal bat onartzea, behin behineko kontratazioen portzentaia murrizteko. 4. Lana eta familia bateratzeko, beste esparruetan aplikatzen diren neurriak gure arautegian islatzea. 5. Behin-behineko langileei antzinatasuna ordaintzea.
http://www.labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/publika Araban
Bizkaian
Gipuzkoan
Nafarroan
Iparraldean
Bueno Monreal, 10 Behea 01001 Gasteiz Telf.: 945 259 544 Faxa.: 945 258 039 irakaskuntzaaraba@ labsindikatua.org
Rekalde zumarkalea,62 48010 Bilbo Telf.: 944 706 900 Faxa.: 944 706 909 irakaskuntzabizkaia@ labsindikatua.org
San Bladi,1,behea 20013 Donostia Telf.: 943 458 562 Faxa.: 943 472 709 irakaskuntzagipuzkoa@ labsindikatua.org
M.Zelaieta 75 2A atea 31014 Iru単ea Telf.: 948 382474 Faxa.: 948 221 276 irakaskuntzanafarroa@ labsindikatua.org
7 Coursic Karrika 64100 Baiona Telf.: 0559595020 Faxa.: 0559595021 baiona@ labsindikatua.org