5. alea
2008ko azaroaren 21a
EUSKAL HERRIA
AZAROAK 25 Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna
SEXU JAZARPENARI STOP! Hezkuntza, prebentziorako tresna Hezkuntza Sistema da jendartean ideologia, baloreak, aurreiritziak, jarrerak eta rolak birsortzen duen elementu nagusietako bat. Hauen artean balore patriarkalak eta sexistak dira sustraituenetakoak eta emakume zein gizonen arteko harremanen oinarria eraikitzen dutenak. Indarkeria sexistaren jatorrian dauden sexu genero harreman desorekatuak. Egungo eskolak ez du bermatzen berdintasunerako heziketa. Emakumea, nahiz eta eskolatan langileen gehiengoa izan, curriculumetan, testuliburuetan eta edukietan, berriz, bere presentzia eza da ezaugarri nagusia. Agertzen denean bigarren mailako pertsona gisa, edota ohizko rol pasiboari lotuta izaten da. Dena den, emakumeen diskriminazioa, ez da soilik ideia hauen bidez transmititzen, sozialki eraikita dagoen eta ezkutuko curriculuma osatzen duen jarrera, afektu eta emozio sistema baten bidez baizik. Baina, Hezkuntza Sistemak aldaketarako elementu zuzentzaile gisa duen potentzialitateak, ezinbesteko tresna eta motorra bihurtzen du ideologia eta balore horien aldaketarako. Indarkeria sexistaren kontra borrokatzeko, prebentzioari ekin behar diogu nahi eta nahi ez. Borroka honek denon inplikazioa behar du, baina, bereizkeria sexistarik gabeko jendarte parekidea eraikitzeko, ezinbestekoa da Hezkuntza Sistemaren papera eta protagonismoa. Beraz, Hezkuntza Sisteman eragin behar da, irakasleak prestatu behar dira, Hezkuntza Sistema aldatu behar da, baliabide nahikoak ezarri behar dira benetako prebentzio eraginkorra egin nahi bada. Horren harira, urteak daramagu irakaskuntzan aldaketak eskatzen, hezkidetza planak aldarrikatzen. Irakasleen formakuntzan, curriculumetan, materialgintzan, antolakuntzan, ‌, eragingo dutenak. Plan horiek beharrezkoak dira eta hala eskatzen du eskola komunitateak. Indarrean dagoen araudiak ere planteatzen ditu eta sinatutako hainbat Lan Hitzarmenek jasotzen dute aurrera eramateko neurri zehatzak; baina, urteak joan, urteak etorri, une puntualetan egindako ekintza sinbolikoaz gain, ez dira benetako neurriak martxan jartzen eta ez da aldaketarik ikusten gure ikastetxeetan. Zoritxarrez, gazteen artean ere ematen da indarkeria sexista eta errepikatzen da honen jatorria diren rol eta harreman tradizionalak. Ezin da bortizkeria sexistarekin amaitu Hezkuntza Sistema oinarri nagusitakotzat hartu gabe, alferrikakoa da legeak egitea paper hutsean gelditzen badira planteatzen duten neurriak aurrera eraman gabe. Ezer ez egiteak suposatzen duena ez da soilik aurrera ez egitea, dagoen ereduak birsortzen jarraitzea baizik. Bilbo: Arriagan 19:30etan Donostia: Bulebarrean 19:30etan Gasteiz: Virgen Blancan 20:00etan
MOBILIZAZIOETAN PARTE HARTU!
http://www.labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/publika Araban
Bizkaian
Gipuzkoan
Nafarroan
Iparraldean
Fermin Lasuen, 13 behea 01001 Gasteiz Telf.: 945 259 544 Faxa.: 945 258 039
Rekalde zumarkalea,62 behea 48010 Bilbo Telf.: 944 706 900 Faxa.: 944 706 909
San Bladi 1, behea 20013 Donostia Telf.: 943 458 562 Faxa.: 943 456 645
Martzelo Zelaieta 75, 2-A 31014 IruĂąea Telf.: 948 382 474 Faxa.: 948 221 276
7 Coursic Karrika 64100 Baiona Telf.: 0559595020 Faxa.: 0559595021
irakaskuntzaaraba2@ labsindikatua.org
irakaskuntzabizkaia@ labsindikatua.org
irakaskuntzagipuzkoa1@ labsindikatua.org
irakaskuntzanafarroa@ labsindikatua.org
baiona@ labsindikatua.org