137

Page 1

โ ขIraultzen 137

8/9/06

1 3 7 .

15:45

Pรกgina 1

z e n b a k i a .

A l e

b e r e z i a

137


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 2

aurkibidea 2006ko Hauteskunde Sindikaletarako tresna erabilgarria eta atsegina izateko asmoz datorkizue Iraultzeneko ale berezi hau. Beraz, ohiko diren atalak ez dituzue ale honetan aurkituko; sindikatuaren egitura osoak bezala, arreta berezia jarri dugu datozen hileotan aurrean izango dugun erronkan. Zentzu honetan, hauteskunde prozesuan lana egiteko lagungarriak egingo zaizkizuelakoan, ondoko orrietan hauteskundeei buruzko analisi, elkarrizketa eta erreportajeak aurkituko dituzue.

4-5 6 7-11 12-13 14 15 16-22 23 24

LABen ildo nagusiak Bilakaera historikoa Sektoreei begirada Ezker Abertzalekoen iritziak Hauteskundeak eta prekarietatea Ipar Euskal Herriko sistema Ordezkarien ahotsak eta bizipenak Eta nola egin? Tasio

Zuzendaria: Teresa Toda Erredakzioa: Aiora Imaz, Maider Jauregi Maketazioa: Joseba Mintegi. Inprimaketa: Bulkograf, S.A.L. Lege gordailua: S.S. 734-77 Iraultzen aldizkariarekin kontaktuan jartzeko: Pokopandegi, 9; 2. 20018 Donostia. Telf.: 943 32 64 67 /943 22 44 00. Posta elektronikoa: iraultzen@labsindikatua.org 2

“Nuestra trayectoria no tiene borrones o bandazos. Nos presentamos como lo que hemos sido, somos y seremos”

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

BAIONA BILBO DONOSTIA GASTEIZ IRUÑEA Coursic Karrika, 13. 64100 Baiona. Tlf.00 33 559

59 50 20

Errekalde Zumarkalea, 62, behea 48010

Bilbo.Tlf. 94 470 69 00

20018 Donostia Tlf.943. 22 44 00

Pokopandegi, 9; 2. Fermin

Lasuen, 13 behea -01001 Gasteiz Tlf. 945. 25 58 77

Martxelo Zelaieta, 75 2A Atea; Iwer Etxea (antigua Matesa), B3 Lonja, 22 Bulegoa. Iruñea, 31014. Tlf. 948. 22 11 30

“Somos capaces de criticar nuestro propio trabajo, pues el sentido de la responsabilidad y la dureza del pulso sindical y político lo exigen”


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 3

argizaiola

Kaixo lagun! Idazkari Nagusia naizenetik, oso gutxitan idatzi diet sindikatuko afiliatuei gutun formatuan. Hala ere, gure herriak bizi duen errealitate soziala eta politikoa eta hauteskunde sindikal hauetan LABek duen erronka kontutan izanik, esan dezakegu, egungo egoera berezia dela. Sindikatuak, bere hedapenarekin eta parte hartzearekin, aldaketa politikoak bultzatu eta gizarte dinamikak garatuko ditu, egun, administrazioek inposatzen duten eredu neoliberalaren alternatiba gauzatzeko. Honez gain, halako joera politiko edota sindikal jakinak izateagatik laguntza handiak izan dituzten beste proiektuen aurrean, LABek pultsuan, koherentziaz, duintasunez eta autonomiaz egin du aurrera. Hamaikatxo oztopo, bazterkeria, bakartasun… gainditu eta nazio mailako proiektu sindikala garatu dugu, erabaki politiko eta ekonomikoetan, Euskal Herria aske eta burujabe egiteko bidean. Harrokeriarik gabe, esan dezakegu, LAB, ezker abertzalearekiko duen konpromisoarekin, aldaketarako eragilea dela eta bizi dugun abagune garrantzitsu honetan, sindikatua sendotzea bermea dela euskal sindikalgintza aktiboa izan dadin bake eta demokraziaren aldeko borrokan, Euskal Herriko lurralde guztien hitza eta erabakia errespetatuko den eszenategi demokratikoa lortu asmoz. Lantokietan, milaka lagunek egindako inurri-lanari esker, langileen aldarrikapenen aldeko sinesgarritasuna eraiki dugu. Asaldatzeko, eusteko, eskubideak eskatzeko… jarrera hori gure sindikatuaren ezaugarria izan da enpresa eta sektoreetan erabili duen ekintza sindikalean (txikia izanagatik, garrantzitsua izan dena). Patronal eta administrazioen aurrean eta aldarrikapen sozio-laboralen defentsan izan dugun esku-hartze ildo horrek, borroken eta gure Euskal Herriko sindikatuen jarrerak aldatzearen aitzindari bilakatu gaitu. Ezer ez litzateke berdin izango LAB gabe. Gure akats eta gabeziez jabetzeko ere gai gara; hau funtsezkoa da edozein erakunderen bilakaeran. Gure lanarekin kritikoenak gara, ardurak eta erronka sindikala eta politikoaren gogortasunak horrela eskatzen baitigute. Bestela, ez genuke finkatuko sindikatu militante bat, zereginean ganorazkoa, printzipio eta proposamenetan irmoa eta euskal langileriaren artean etorkizun estrategiko handiarekin. Ez dugu harrokeriaz agertzeko beharrik, ez dugu hedabideetan emanaldiak egiteko beharrik ez eta abertzaletasuna edo ezkertasuna izatearen “labela” agertzeko beharrik. Gure ibilbideak ez du orbanik ez eta aldarokarik; gure ibilbidea argia izan da, eta egun, halakoxea da. Izan garen, egun garen eta izango garen bezala aurkezten gara. Gogoeta hau datozen hauteskunde sindikaletan finkatu behar da, eta zu ere, LABen proiektuaren hedapenean partaide zaitugu. Zure enpresan edota inguruan hauteskunde sindikalez mintzatu behar duzue, LABen zerrendak bultzatu behar dituzu, identifikazio eta konpromiso maila lortu behar dugu. Hurrengo hilabetetan, milaka enpresetan, 20.000 ordezkari baino gehiago hautatuko dira. Zure lana eta gogoa enpresa gehiagoetara iristeko bideratuko duzulakoan gaude. Egin, egin daiteke! LABek ordezkaritza handiagoa izatea zure eskura dago ere! Guztion erronka honetan parte hartzera animatu nahi zaitut. LABek aurrera egitea aktibo bat izango da Euskal Herri aske, sozialista eta solidarioa lortzeko bidean. Ekar dezagun denon artean Euskal Herria gorrira! Animo eta aurrera! RAFA Diez Usabiaga LABeko Idazkari Nagusia

“LAB es un motor de cambio en una coyuntura tan importante como la que vivimos” “Hemos forjado nuestra credibilidad en la defensa de la reivindicaciones de trabajadoras y trabajadores en los centros de trabajo” “Contamos con tu trabajo y disposición para llegar más lejos. El avance representativo de LAB está, también, en tus manos” HAUTESKUNDE SINDIKALAK 3


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 4

Aukerez betetako garaia LAB, hauteskunde sindikalen aurrean DONOSTIA. Ainhoa Etxaide (*)

Bete betean sartu gara hauteskunde sindikalen garai nagusian. Ez dira jendartean arreta gehien sortzen duten hauteskundeak baina ezin dugu horren arabera neurtu aurrean dugun erronkaren tamaina. Oiartzun handirik gabe, milaka langile ordezkari hautatuko dira eta horrela, langileon eskubideen defentsa nolakoa izango den erabakiko da lantokietan. Proiektu sindikal bakoitzak langilerian duen babesa ikusteko aukera izango dugu eta oro har, hauteskunde hauek finkatuko dute sindikatu bakoitzaren indarra datozen lau urteetarako. Ez da erronka makala beraz. LABen helburua, ezinbestean, ahalik eta delegatu gehien ateratzea da, ahalik eta bozka gehien eskuratuz; gure proiektu sindikala indartzera goaz. Kritikoak gara hauteskunde sistema honekin, sindikatuon arteko lehia denboran luzatzen duelako eta gure indarrak gure buruari begira jartzera behartzen gaituelako, guk langileriari begira egon behar dugunean. Langileen egoera aztertzea, egoeraren eraldaketa ekarriko duten proposamenak zehaztea eta alternatiba horien aldeko borroka antolatzea da guri dagokiguna eta aldiz, sindikatuen arteko lehia da nagusituko dena datozen hilabeteetan. Baina era berean, aukeraz beteriko garaia da. Gure interbentzioa indartzeko aukera dugu, proiektua hedatzeko aukera; gauden lantokietan sindikatua indartu, ez gauden lantokietan sartu, emakumeei borroka sindikalean dagokien lekua eman, ordezkaritza gaztetu... lan munduaren egoera eta lan baldintzen okertzea dela eta egunero ikusten dugun egonezinaren eta haserrearen aurrean borrokarako eskaintza zehatza egiteko momentua da. Egoeraren aurrean etsipena gainditu eta aldaketaren alde lan egiteko prest dagoen langileari borrokarako tresna eta bide eranginkorra eskaintzeko aukera dugu datozen hilabeteetan. Asko dugu irabazteko Jakina da mapa sindikal nahiko finkatu batean egiten ditugula hauteskunde sindikalak eta datu orokorren arabera, txikiak izaten direla azkenean gora beherak. Baina orokortasunak alde batera utziz, jokoan zer dagoen ikusi behar dugu. Lan mundura begiratuz, lan baldintzen okertzea begibistakoa da. Prekarietatea da lan munduaren ezaugarri nagusia, geroz eta kolektibo gehiagori era4

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

LABeko ezaugarriak 2005eko Maiatzaren 1enean Iruñean egindako manifestazioan.

giten diona eta geroz eta ondorio sakonagoak dituena. Ondorio horien artean dago langileok antolatzeko eta gure eskubideen alde borrokatzeko dugun ahalmenean atzera egitea. Ondorio nabarmenak di-

tu lan munduaren bilakaera kaxkarrak sindikalgintzan eta besteak beste, geroz eta gehiago dira ordezkaririk gabeko langileak. Hau da gure erronka nagusietako bat, hauteskundetan sindikatu bakoi-

Un processus qui touche Hego Euskal Herria

DONOSTIA. Iraultzen

Hego Euskal Herri vient de rentrer dans le trourbillon des élections syndicales. Depuis quelques mois les élections se succèdent dans des milliers d’entreprises, petites et grandes. Iraultzen a voulu consacrer ce numéro spécial à ce processus qui occupera une grande partie de l’activité syndicale d’Hego Euskal Herria durant les prochains mois. LAB a pour but, d’une part, d’augmenter la présence du syndicat au sein des entreprises pour défendre au mieux les intérêts des travailleurs, et d’autre part d’avancer dans la construction d’Euskal Herria. Selon le syndicat ces élections sont d’autant plus importants que nous nous trouvons dans un nouveau cadre politique dans lequel les travailleurs auront un rôle primordial. Dans ce numéro on a voulu souligner la nécessité de la participation des travailleurs, hommes, femmes, jeunes, immigrés... dans les elections syndicales. Pour cela on a recueilli les analyses des résponsables des secteurs, les paroles de délégué-e-s et l’opinon des personnes de la gauche abertzale.


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 5

LABen helburua, ezinbestean, ahalik eta delegatu gehien ateratzea da; gure proiektu sindikala indartzera goaz

Representación de LAB en Hego Euskal Herria (1980-2002)

tzaren indarra ez ezik, sindikalgintza beraren egoera eta eraginkortasuna neurtuko baita. Sindikalgintza indartzea da patronala eta administrazioekin dugun gatazkan langileon aldarrikapenetan aurrera egiteko bide bakarra, eta premia badago, begibistakoa da. Prekarizazioa, deslokalizazioaren mehatxua, lanaren antolaketan eredu berriak... lan mundua aldaketa iraunkorrean dago eta aldaketa guztiak enpresarien eskutik datoz, langileon kaltetan beti. Langileriaren egoera goitik behera aldatu da eta sindikatuak behartuak gaude egoerari aurre egiteko erantzun berriak ematera; bakoitzak bere modura erantzuten du. Negoziazio kolektiboari begiratzea besterik ez dago egoeraz jabetzeko: bertan ikus daitezke sindikalgintzaren zailtasunak lan baldintzen defentsa eraginkorra egiteko. Gure burua indartzera behartuak gaude patronalaren gehiegikeriei mugak jarri nahi badizkiogu eta ordezkaritzan gora egitea da jarrera sindikaletan eragiteko aukerak emango dizkigunak. Hausnarketa hauek eta beste hainbeste egin daitezke hauteskundeen garrantzia azpimarratzeko baina badago baztertu ezin dugun arrazoi nagusi bat: LAB langileriaren indarrean oinarritutako sindikatua da. Langileekin batera eta langileen eskutik eraiki dugu Euskal Herri libre eta sozialistaren alde borroka egiten duen sindikatua. Ibilbide honetan, noski, funtsezkoa izan da gure ordezkaritzan etengabe gora egitea eta LABeko delegatuek egindako lana. Independentzia eta sozialismoaren alde Garrantzi handiko testuinguruan burutuko dira hauteskunde sindikal hauek. Aldaketen premia dugu langileriak eta Euskal Herrian sakoneko aldaketa politiko eta sozialak gauzatzeko ateak ireki ditugu urteetako borrokari esker. Nabarmenak dira egungo markoak euskal langileriari ekarritakoa; inposaketaren bidetik egin dute, besteak beste, lan mundua prekarizatzeko prozesu guztia. Marko hauek gainditzea, inposaketa eta ukazioaren garaia gaindituz, gure etorkizuna libre erabakitzearen aldeko borroka izan da LABeko kideon ardatza nagusia eta borrokaren emaitzak ikusten ari

1998ko hauteskunde sindikalen kanpainaren aurkezpeneko prentsaurrekoa.

gara. Gure etorkizuna libre erabakitzeko bidean aurrera egiten ari gara; Euskal Herriaren aitortza eta errespetuan oinarritutako marko demokratikoa finkatuko duen prozesu politikoa egiteko aukerak sortu ditugu. Sortutako aukera politikoak Euskal Herria libre eta sozialista eraikitzearen bidean urrats erabakiorrak bilakatu daitezela da aurrean dugun erronka.

Bide hori soilik langileriaren eskutik; jendartearen gehiengoa den langileriaren borrokarekin. Ezker Abertzaleak langileriaren beharrei erantzuten dion proiektu sendo bat eraiki du Euskal Herriarentzat eta bide horretan aurrera egiteko ezinbestekoa den sindikatua indartzera goaz. (*) Idazkariorde nagusia

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

5


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 6

Evolución histórica

Un mapa sindical “casi” consolidado

E

En julio de 2006, LAB se encuentra en el 15,15% de representatividad en Hego Euskal Herria

DONOSTIA. Joxerra Bustillo

n la historia del sindicalismo ha existido siempre un debate sobre la forma de abordar la intervención en las empresas, con dos tendencias principales: una que abogaba por la organización a través de secciones sindicales y otra que defendía la composición de órganos obreros comunes, con la participación de varias centrales (comités de empresa). En el caso del Estado español, el franquismo interrumpió la evolución de la actividad sindical, instaurando los sindicatos verticales. En los años sesenta se desarrolla un incipiente movimiento sindical con el impulso de las asambleas de fábrica, las comisiones obreras y las coordinadoras. En la transición, tras la muerte de Franco, emergen de nuevo los sindicatos históricos y otros de nuevo cuño, como LAB, que intervienen mediante secciones sindicales y en las propias asambleas de fábrica. Habrá que esperar hasta finales de 1977 para que el Gobierno español, una vez firmados los Pactos de la Moncloa, publique un real decreto sobre la elección de representantes en las empresas. Con todo, las primeras elecciones se celebran en 1978, aunque no será hasta 1980 cuando se den los primeros resultados mínimamente homologados.

Las candidaturas unitarias En esa época la conformación del panorama sindical estaba aún sin hacer en Hego Euskal Herria y el peso de las candidaturas unitarias o independientes era muy superior al actual. De hecho, la propia LAB acudía a las elecciones en muchos centros de trabajo en el seno de candidaturas de izquierda sindical más amplias. En consecuencia, en 1980 el 36,86% de delegadas y delegados respondían a ese perfil o al de sindicatos minoritarios, ajenos a los más representativos. La representatividad de LAB, un sindicato recién constituido y que había atravesado serias discusiones internas, incluida una escisión, apenas alcanzaba el 4,64% en Araba, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia y Bizkaia. En términos comparativos, ELA ostentaba en ese año el 23,31%. La evolución posterior iba a dibujar un continuo descenso de los independientes y minoritarios. Dos años más tarde, caían al 26,53%, por debajo ya del porcentaje asignado a ELA (28,78%). UGT crecía hasta el 21,99%, mientras CCOO se quedaba en el 16,90% y LAB experimentaba una ligera subida hasta el 5,79%. En los años 80 se va produciendo la 6

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

proyectos sindicales se iban viniendo abajo, mediante absorciones por parte de las grandes centrales o por simples desapariciones.

Arriba, folleto de las elecciones de 1982 en Orbegozo, de Hernani. Abajo, cuaderno sindical de 1986.

evolución que conduce al actual panorama marcado por la presencia de cuatro centrales. Sin embargo, habría que esperar hasta 1986 para observar el momento en el que LAB rompe la primera gran barrera de su representatividad en términos homologados, al rebasar el 10% en Hego Euskal Herria. Aun estaba lejos del resto de sindicatos, pero ya empezaba a dar muestras de fortaleza y de representar un proyecto de futuro en el sindicalismo vasco. Eran tiempos, además, en los que otros

El camino de LAB Cuatro años más tarde, la representatividad de LAB alcanza el 12,60%, iniciando su paulatina aproximación al 15%, que conseguirá, en el caso de la Comunidad Autónoma Vasca, en 1995, logrando así el carácter legal de “sindicato más representativo”. En julio de 2006, alcanza el 16,22%. Entretanto, la evolución de las dos centrales estatales, CCOO y UGT, se caracteriza por una constante ganancia de representatividad de la primera en detrimento de la segunda. Ello hace que la tercera posición de UGT en los datos referidos a los cuatros territorios se base en su incontestable fuerza en Nafarroa Garaia, donde ostenta la primera posición, bastante por delante de las demás, mientras en la CAV el declive le ha llevado a perder desde 2002 el carácter de sindicato más representativo. Volviendo a los datos de Hego Euskal Herria, es de resaltar la primacía constante de ELA que alcanzó su techo, 36,35%, en 2002, si bien desde entonces ha experimentado una ligera caída en el cómputo permanente. A LAB la evolución ascendente le llevó a superar el 15% de representatividad en el conjunto de los cuatros territorios en 1999, cota que tan sólo perdería momentáneamente en 2001, cuando marcó un 14,93%, remontando enseguida. La culminación del proceso de renovación tanto de delegadas y delegados de personal como de comités de empresa nos dirá si la fotografía del escenario sindical de Hego Euskal Herria se parece más o menos al de hace cuatro años. Es evidente que se trata de un escenario “casi” consolidado, pero los procesos de cambio que se están produciendo a todos los niveles en nuestro país pueden hacer decantar las tendencias hacia uno u otro segmento del mapa sindical. Que lo haga a favor del sindicalismo de izquierdas y abertzale que representa LAB será tarea de sus afiliadas y afiliados.


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 7

La hora de expresarse y elegir

La imagen que acompaña a estas líneas se repite ya en centenares de empresas de Hego Euskal Herria, grandes, medianas y pequeñas, y se incrementará en los próximos meses. Son las elecciones sindicales, un medio para organizar la representación y la interlocución obrera con la patronal. Son asimismo una especie de termómetro sindical, la ocasión para reconducir prácticas sindicales dudosas y para apostar por nuevas formas de afrontar la problemática y conflictos laborales.

Para LAB, es también la oportunidad de renovarse, esforzándose por incorporar cada vez más mujeres y personas jóvenes desde la base del sindicato, en los centros de trabajo. En esa apuesta, el proyecto sindical de LAB es también para construir Euskal Herria desde una óptica de izquierdas, con los intereses de la clase trabajadora en primer plano. A lo largo de las siguientes páginas, nos adentramos en este proceso desde el análisis sectorial, a través de las voces de delegadas y delegados con distintos recorridos y años de experiencia, y con la opinión de personas de la izquierda abertzale. El reto es grande, y más en una coyuntura de gran intensidad política que incidirá en el futuro de nuestro país. Por todo ello, el sindicato va a volcar sus energías en el proceso electoral, con la implicación de miles de afiliados y afiliadas, y especialmente de quienes se deciden a lanzarse a las aguas de la acción sindical asumiendo representar a las personas con las que comparten la vida laboral. El salto tiene sus dificultades y sus exigencias, pero merece la pena. Y, cómo no, para que todo ello sea posible, hay que participar, dando el voto al sindicalismo rojo, abertzale, y de confrontación que propone LAB. HAUTESKUNDE SINDIKALAK

7


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 8

Metala

Etenik ez duen erronka BILBO. Igor Urrutikoetxea (*)

Hauteskundeotan helburu nagusienetariko bat belaunaldi erreleboa bermatzea izan behar du eta horretarako berebiziko garrantzia du jende berriaren parte hartzea bultzatzeak. Derrigorrezkoa da urte asko ordezkari gisa daramatenen esperientzia eta jakituria ordezkari berrien gogoarekin uztartzea. Era berean, metala bezalako sektore maskulinizatu batean aparteko garrantzia du emakumeen hautagaitza bultzatzeak. Metaleko enpresetan 10 langiletatik 8 gizonezkoak dira, baina azken urteotan emakume ordezkarien kopurua hazten ari da, eta bide hori urratzen jarraitu behar da. Hauteskundeen aldi trinko hau prestatzeko lanak aspaldi hasi genituen sektorean, lantaldeak eginez eskualdeetan ordezkariekin, aurrera zitezkeen hauteskundeak aurreratuz eta kandidaturen aurrelanketa burutuz, aipaturiko irizpideei jarraiki. Maiz, hauteskunde sindikaletaz ari garenean, badirudi zenbakietaz ari garela, baina berauen

Zerbitzuak

garrantzia askoz ere handiagoa da. LABen ordezkaritzak gora egiteak independentzia eta sozialismoa azken helburu dituen egitasmo politiko eta sozialean aurrerapausoak ematea suposatzen du. Hori enpresaburuek badakite, eta horregatik jartzen dizkigute horrenbeste oztopo hainbat enpresatan kandidaturak aurkezteko. Emaitza onak izatea ezinbestekoa da negoziazio kolektiboa eta ekintza sindikala suspertzeko: sektore hitzarmenen aldeko borroka indartzeko edo askotan LABek bakarrik jorratzen dituen zenbait gai lantegietan lantzeko (euskara, sexuen arteko parekidetasuna edota euskal preso politikoen aldeko borroka). Erronkak sindikatuko kide guztiena izan behar du, militante ororena. Honetan ordezkari eta afiliatuek erantzukizun handia dugu, bakoitzak baitaki inork baino hobeto bere herrian, bere lagun taldean eta enparauetan nor ari den lanean toki batean edo bestean, LABen egitasmoarekin bat egiten duten beharginak nortzuk diren, e.a.

Erronka ez da txikia. Zailtasun eta oztopo ugari izan arren, sindikatuko militanteak egiten ari garen eta egingo dugun lan eskergak bere fruituak emanen ditu. Horretaz ziur egon. *Metal Arloko Idazkaria

Gran reto para un sector en crecimiento DONOSTIA. Olatz Arozena (*)

En el sector Servicios están surgiendo y expandiéndose muchas empresas nuevas. El propio sector está creciendo, y, por tanto, también aumentan nuestras posibilidades de crecimiento sindical. Pero eso requiere preparación previa y mucha dedicación. Por lo tanto, en los próximos meses, las elecciones sindicales tienen que convertirse en prioridad en nuestra labor sindical. Se trata de un sector muy complejo: por un lado, hay una enorme desigualdad y mucha variedad entre los subsectores; por otro, el hecho de que la plantilla de una misma empresa pueda estar repartida en varios centros se está convirtiendo en un obstáculo para desarrollar el proceso sindical. Además, trabajadoras y trabajadores sufren rotaciones de una empresa a otra, y, por eso, en muchos casos es imposible consolidar un comité. El conjunto exige, por supuesto, un seguimiento muy atento. Hay también centros de trabajo con una plantilla 8

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

tantes y referenciales del sector estén en las capitales, es imprescindible lograr una coordinación interna con los eskualdes, para que nuestro trabajo pueda ser realmente eficaz y con incidencia.

más pequeña, en muchos de los cuales resulta imposible realizar elecciones por las presiones de los empresarios. La consecuencia es una gran indefensión. Por otra parte, aunque las empresas más impor-

Conseguir llegar a más empresas El sector tiene que hacer un gran esfuerzo para conseguir llegar, en la medida de lo posible, a estas personas trabajadoras. Estamos ante un colectivo amplio muy castigado por la precariedad, y nos tienen que percibir como una herramienta importante para defender sus intereses, para mejorar sus condiciones de trabajo. LAB es un referente importante para lograr sus reivindicaciones. Por lo tanto, en esta confrontación electoral en la que estamos, el reto principal será fortalecer el nivel de nuestra representatividad, con la implicación de todas y todos en un esfuerzo conjunto, puesto que ello reforzará nuestro proyecto. Animo y adelante. (*) Secretaria Nacional de Zerbitzuak


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 9

Administrazioa

Un sector en cambio GASTEIZ. Mati Iturralde (*)

Es una realidad cada vez más alarmante la deriva que la administración pública va adquiriendo en Euskal Herria. La política de privatizaciones que han llevado a cabo los gobiernos de derechas tanto en Nafarroa como en la EAE han supuesto la precarización de las condiciones de trabajo de miles de trabajadoras y trabajadores. Ante esta situación nuestro sindicato se ha marcado líneas de trabajo que en estos últimos años se han dirigido a plantar cara al desmantelamiento de los servicios públicos y luchar contra la precariedad. La realidad sindical en la que la administración vasca se mueve no ha favorecido la respuesta a los ataques sufridos. Con sindicatos corporativos por un lado que sólo buscan el mantenimiento de situaciones de privilegio para sus afiliados y afiliadas, y, por otro, con organizaciones sindicales que se han dedicado a apoyar medidas contra los y las trabajadoras por acuerdos políticos inconfesables, la situación resulta bastante complicada. La presencia de LAB ha ido incrementando en el

Irakaskuntza

sector de manera constante y nos ha hecho ir readecuando nuestros recursos organizativos para así dar respuesta a todos los retos que se han ido abriendo. Respuestas diversas a situaciones diferentes, pero siempre encaminadas al mantenimiento de las condiciones laborales y la calidad de los servicios. En estas próximas elecciones sindicales los y las trabajadoras de la administración nos jugamos mucho y por ello desde el sector de AdministrazioOsasungintza vemos imprescindible que el proyecto de LAB concite el mayor respaldo posible y se extienda a aquellos ámbitos a los que aún no hemos llegado. Desde los ayuntamientos más pequeños hasta las grandes empresas públicas la presencia de LAB va asegurar un trabajo sindical firme y honesto por los intereses de clase, de las plantillas, por la construcción de una administración democrática y euskaldun y por unos servicios públicos que sean verdaderos agentes de reparto de la riqueza. No es tarea fácil en la realidad actual donde el neoliberalismo marca las políticas sociales en unas administraciones que no responden a las necesidades de la sociedad sino a los intereses del mercado y de

los beneficios del capital, pero este va a ser nuestro compromiso para los próximos años: seguir construyendo Euskal Herria y defender los intereses de los y las trabajadoras. (*) Secretaria Nacional de Administrazio eta Osasungintza

Mugak gainditzeko prest gaude DONOSTIA. Jon Urrusolo (*)

Hasiera batean esan dezakegu prozesura ongi iritsiko garela, neurri handi batean etxeko lanak eginda, eta printzipioz LABek indarra duen guneekin (ikastolak eta eskola publikoak) eta alderantziz zailtasun gehiago ematen dutenekin (eskola pribatuak) topo egingo dugula. Badakigu gure mugak esparru pribatu zabal horretan aurkitzen direla: akademiak, musika eskolak, euskaltegiak... baina oraingoan emaitza positibo batzuk espero ditugu. Batetik, azpisektore honetan afiliazioak gora egin duelako, eta bestetik oso erronka zehatzak aurrera eramango ditugulako. Balantzea egiterakoan gure aurreikuspenak bete diren edo ez ikusiko dugu, baina une honetan itxaropentsu gaude, nahiz eta mugak asko izan irakaskuntza pribatuan ere lan txukuna egiten ari baikara,

eta horrek emaitzak izango ditu. Bestalde, Hego Euskal Herriko ikastoletan eta esparru publikoan ditugun emaitzak hobetzea da gure helburua. Esparru publikoan, EAEn, urte hauetan kolektibo ezberdin batzuk batu direnez ordezkari kopuru txikiagoa aukeratuko bada ere, gure helburua lan kolektibo hauetan dugun ordezkaritza handiari eustea da. Unibertsitate esparruan ere gure ordezkaritzak gora egitea da gure erronka. Urte hauetan bai irakasleriari bai AZPari (irakasleria ez den unibertsitateko beste langileria) begira egindako lan onak hauteskunde sindikaletan bere isla izango du. Urte hauetan azpimarragarria izan da LABek hartu duen aitzindaritza EAEn sortu berri den Haurreskolak Partzuergoaren sorreran, non dagoeneko 500 langile baino gehiago ari den lanean. Hiru herrialdetan egin izan diren, eta jokoan egon diren

hauteskunde sindikaletan 15 delegatuetatik 9 LABek eskuratu ditu. Espero dugu Gipuzkoan egingo diren hauteskunde sindikaletan, aukeratu beharko diren 13 delegatuetatik gehiengoa lortzea. Honela kolektibo honetan LABek duen nagusitasuna sendotzea lortuko litzateke. Halaber, balantzerako ere, ezin utzi aipatu gabe hezkuntza politikan LABek egindako lan eskerga. Lau urte luze hauetan nabarmenak izan dira ikasleak euskaldunduko dituen hizkuntza politikaren alde egindako lana. Alde batetik Euskal Herriak ikasleak euskal herritar gisa hezi nahi baditu bere curriculuma behar duela adierazteko buruturikoa, eta bestetik Euskal Unibertsitatearen aldekoa. Finean, Hezkuntza Sistema Propioaren alde egin du lan LABek. (*) Irakaskuntzako Idazkaria

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

9


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 10

Kimika-Eraikuntza

Erronka, kemena eta ilusioa BILBO. Xabier Ugartemendia (*)

Atzo izan zirela dirudi, eta dagoeneko hauteskunde sindikalen atarian gaude. Kimika-eraikuntza sektorea, orain dela lau urte, zati bitan banatuta zegoen; alde batetik eraikuntza sektorea (eraikuntza, egurgintza, hargintza, porlaneko deribatuak, beira...) eta bestetik kimika sektorea (kimika, grafikagintza, papergintza...). Azkeneko Biltzar Nagusian, sektore bien arteko bateraketa adostu egin zen, eta orain lehen aldiz, hauteskundeak batera prestatzen ari gara, horrek dakarren onura eta galerekin. Onurak, azpisektore bakoitzeko militanteak beste azpisektoreetan lan egiteko prest daudelako, eta galerak, orain dagoen lan zama handiagoa delako. Sektore guztietan bezala, zaila izango den arren, gure erronka ordezkaritza igotzea da, hori baita sek-

torea indartzeko bide bakarra. Hainbat azpisektoreetan balizko hazkunde horrek isla izan behar du negoziazio kolektiboan. Adibidez, Nafarroan hainbat hitzarmenen negoziazio mahaitik kanpo gaude, ordezkaritzan %10era ez baikara heltzen, eta horrek gure ikuspuntua eta aldarrikapenak mahai horretan defendatzea galarazten digu. Beste alde batetik, Euskal Herriko hainbat hitzarmenetan, nahiz eta gure ordezkaritza zabalagoa izan, batzuetan sindikatu batek eta besteetan besteek, %50 baino gehiagoko ordezkaritza dute, eta negoziazioa monopolizatzen dute, euren interesak soilik defendatuz. Hauteskunde sindikal hauek egoera hori aldatzeko balio behar dute. Beste azpisektore batzuetan, gure ordezkaritza nahiko finkatuta dago, eta hauteskunde sindikalak ordezkaritza hori sendotzeko erabili behar ditugu. Ez da erraza izango, hainbat enpresa itxi edo langile ko-

Garraioak eta Itsasoa

La unidad hace la fuerza

DONOSTIA. Ramón Fanlo (*)

Para el sector de Garraioak eta Itsasoa el proceso actual supone recoger los frutos del trabajo de estos últimos cuatro años. Resulta complicado resaltar o valorar lo ocurrido desde las últimas elecciones sindicales, máxime si tenemos en cuenta la unificación 10

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

del sector Garraioak con el de Itsasoa. Conflictos, luchas, negociaciones colectivas, debates... Destacar alguno de ellos significaría minusvalorar aquellos que por su contenido, resonancia o poco eco en la prensa no se han trasladado a la opinión pública. En este sector predomina la empresa pública estatal (puertos, aeropuertos, telecomunicaciones, fe-

purua murriztu egin dutelako, baina ahalegina egingo da. Azkenengo lau urteetan bai sektorean bai maila konfederalean eroandako borrokek ere, langileen artean LAB zer den eta nola egiten duen lan adierazteko balio behar dute. Grebak, hainbat enpresetan eramandako dinamika, zenbait hitzarmenen negoziazioan izandako zeregin garrantzitsua… Guztiek balio behar dute langileak barnera dezan LABen zerrendetan egoteak edo LABi bozka emateak langileen egoera hobetzeko balio duela. Ilusioz gainezka gaude, eta ziur gaude datorren urtean hauteskunde sindikalen balorazioa egiten dugunean, geure buruari ipinitako erronka gehienak beteak izango ditugula, nahiz eta horretarako egundoko lana egin behar izan. (*)Eraikuntza, Kimikak eta Halakoetako Idazkaria

rrocarril), donde los sindicatos de ámbito estatal firman convenios a la baja a cambio de prebendas individuales y sindicales. Por otra parte, en la empresa privada (transporte mercancías, viajeros, etc), la patronal y determinados sindicatos conocidos legalizan a través de la negociación colectiva el cáncer de la precariedad. Tratamiento aparte merece el subsector de Arrantza, donde tanto la administración estatal como la de la Comunidad Autónoma Vasca demuestran una absoluta incompetencia por no tener, ni querer tener, una política real de pesca. Otro factor a tener en cuenta es el trabajo que se está realizando desde los subsectores, secciones sindicales y comités comarcales, para que LAB llegue a tener representación en esas empresas de nueva creación o donde nunca se han desarrollado elecciones sindicales, así como en aquellas otras donde no se presentó anteriormente por no tener candidatura. Se trabaja para que los delegados y delegadas que vayan a incorporarse al mundo sindical sean mujeres y jóvenes. Es una labor complicada en un sector en el que no se genera empleo. Además, la presencia de la mujer en la mayoría de los subsectores es escasa o nula, excepto en el de Telemarketing. Este es un sector complicado por su diversidad, pero avanzará, gracias al trabajo homogéneo de quienes lo componen. (*) Secretario Nacional de Garraioak eta Itsasoa


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

PĂĄgina 11

Emakumeak

Arrazoi ugari ordezkari izateko

LABek aukera guztiak aztertu eta bultzatu behar ditu emakumeak ordezkari sindikalak izan gaitezen. Lan mundua denon kontua da; hori dela eta, emakumeok ezin dugu gure eskubideen aldeko borroka gizonezkoengan utzi. Hauteskunde sindikaletan emakumeok aktiboki hartu behar dugu parte. Horretarako zerrendetako lehen postuetan emakumeak egotea ziurtatu behar dugu, soilik horrela lortuko baitugu ordezkari sindikalak izatea.

Emakume bat Volkswageneko Landaben plantan lanean. DONOSTIA. Itziar Lopategi (*) eta Maixabel GaztaĂąaga (**)

Emakumeok, zergatik hartu behar dugu parte hauteskunde sindikaletan? Galdera honi bi ikuspuntutatik erantzungo diogu, bi gogoeta eginez. Batetik, emakumeok, betidanik, bereizkeriak jotako langile kolektiboa osatzen dugu. Bestetik, LABeko militante bezala gure sindikatuaren proiektua sustatu eta zabaldu nahi dugu. Lehen gogoetari helduz, esan behar dugu, emakumeok lan munduan pairatzen dugun bereizkeria gero eta agerikoagoa izan dela; estatistika datuak argiak dira: bere horretan dago eta hori ez da kasualitatea. Sustrai sakonak dituen bereizkeria da, sistema kapitalistak berezkotzat duen bereizkeria, forma berriak sortuz indartu eta iraunarazi egiten duena. Prekarietatearen marka duen lan mundu honetan, emakumeok ditugu trabarik handienak lanpostua lortzeko, enpleguan irauteko eta, zer esanik ez, lanbide garapenerako. Zenbat lanpostu dauzkagu, oraindik ere, ukatuta. Kategoriarik baxuenak bete ohi ditugu, kategoriaz igotzeko eskubiderik gabe. Kontratu kaxkarrenak gordetzen dizkigute, lanordu gutxienekoak eta babes txikienekoak. Gainera, kanporaketak daudenean emakumeak izaten gara kaleratzen dituzten lehenbizikoak. Egoera zapaltzaile honi aurre egiteko sindikalgintza eredu oldarra behar dugu. LABeko

kideok urteak daramatzagu lanean euskal langilerian gertatzen ari diren aldaketei eredu sindikal eraginkorrez erantzun ahal izateko. Urteak dira ere, emakume langileen egoerak eta behar espezifikoek gure estrategiaren berraztertzea eragin zutela, baita antolakuntza bitartekoak egokitzea ere, sexu-genero zapalketaren aurkako borroka indartzeko. LABek burutzen duen ekintza sindikala gero eta erreferente garrantzitsuagoa da emakume langileentzat. Aldarrikapen estrategikoekin batera, sektore eta lantokietan, bai ekintza sindikalaren bidez, bai gure sail sindikal batzuk burutzen ari diren esperientzia pilotuen bidez, aurrerapauso handiak ematen ari gara emakumeen diskriminazio eragileak azalarazteko, salatzeko eta borrokatzeko; eta horrekin batera, emakume eta gizonen lan aukera eta eskubideen berdintasuna sustatzeko estrategiak zabaltzeko ere bai. Halere, negoziazio kolektiboa lan baldintzak arautzeko, eskubide berriak eskuratze bidean aurrera egiteko eta klase elkartasuna indartzeko tresna nagusia dela kontuan harturik, arlo honetan jauzi berriak eman behar ditugu. Negoziazio kolektiboa tresna eraginkorrago bilakatu behar dugu. Xede horri heltzeko, gaur egungo negoziazio guneetan, gizonezko eta emakumezko langileen parte hartzean dagoen desoreka gainditu behar dugu. Emakumeok zuzenki inplikatu behar gara sindikalgintzan eta

Eta LABi botoa emateko Honaino lehen gogoeta; baina, arestian aipatu bezala, bigarrenari ere ekin nahi diogu. Kasu honetan, LABen proiektuaren sendotze ikuspuntutik emakumeok hauteskunde sindikaletan parte hartzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dugu. Izan ere, ahalegin hau egiteak berebiziko garrantzia du definitu dugun eta lantzen ari garen eredu sindikala aurrera eramateko. LABek 2000 urteaz geroztik martxan, eta bizi bizia du emakume eta gizonen arteko aukera berdintasun plana. Urrats sakon eta esanguratsuak eman ditugu erakunde barruan eta kanpoan. LABen proiektua ideologikoki aberastu eta gure estrategia eta jarduera sindikala ez ezik, gure egiturak ere egokitzen joan gara eta ardurak betetzen sexugenero ikuspuntutik parekidetasuna bilatuz. Lan handia egin dugu eta arazo askori aurre egin; baina, zalantzarik gabe, erronkak merezi du. Gaur egun euskal sindikalgintzan LABen eredua aitzindaria da emakume eta gizonen parekidetasuna bultzatzen. Halere sindikalgintzan orokorra den disfuntzio bat dago, baina LABen ahaleginekin bat ez datorrena, afiliazioan ematen ari den hazkundeak ez du adineko islarik emakume ordezkarien kopuruan. Gabezia honek eragina du gure sail sindikalen dinamikan, negoziazio prozesuetan eta sindikatuaren egituretan parte hartzean. Laburbilduz, sindikatuaren barne egituretan egiten ari garen ahaleginak sail sindikaletaraino heldu behar dira. Aurrera eramaten ari garen eraldaketek denon konpromisoa eskatzen dute, eta horregatik emakumeei mezu zuzena helarazi nahi diegu: Emakume, hauteskundeetan, hautesle ez ezik izan zaitez hautagai! Gizonei, berriz: Lagundu! Eta bultzatu zuekin batera lanean diharduten emakumeak, zuekin batera, hauteskundeetan lehen postuetan joan daitezen. (*) Zeharkako Politiken Idazkaria (**) Emakumeen Idazkaria

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

11


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 12

LAB, Ezker abertzal

?Por que´ debe implicarse la izquierda abertzale en las elecciones sindicales, y en concreto, dando el voto a LAB en los centros de trabajo? La cuestio´n es muy clara. LAB es la u´nica referencia sindical de la izquierda abertzale desde su creacio´n. La evolucio´n y aportaciones de LAB siempre han estado ligadas al de resto de organizaciones que componemos la izquierda abertzale. Hemos hecho un gran camino juntos y el futuro de la izquierda abertzale no lo podemos entender sin el esfuerzo, aportacio´n y militancia de los hombres y mujeres de LAB en las empresas y sociedad vasca. Por lo tanto, la apuesta tiene que ser inequi´voca: impulsar y reforzar LAB entre los trabajadores y trabajadoras de toda Euskal Herria.

?Que´ importancia tienen estas elecciones en el actual contexto poli´tico? Arnaldo Otegi, Hemos creado una gran oportunidad poli´tica que necesita de impulso y desarrollo en los pro´ximos an˜os. El Batasunako bozemalea cambio poli´tico y social en Euskal Herria so´lo se puede garantizar con el apoyo de la mayori´a social trabajadora y, para ello, es fundamental un sindicato LAB fuerte y con cada vez ma´s representacio´n en las empresas. Hoy, lo digo con total rotundidad, LAB es en el movimiento obrero un catalizador fundamental para avanzar hacia en el cambio poli´tico y social que nos permita alcanzar la paz y democracia pero, adema´s, es la garanti´a para avanzar hacia una Euskal Herria independiente y socialista. No hay suceda´neos en ese compromiso y voluntad poli´tica.

“LAB da aliatu eraginkor bakarra”

“Es una garantía para avanzar hacia una Euskal Herria independiente y socialista”

12

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

Gazteen lan ba ldintz ak korapilatsuak dira, baina a skotan ez d ute jotzen sindikalism ora konponbide bila. Nola gaind i daite ke kontraesan hau? Faktore guztien oinarrian kapitalismoa dago. Bere erroak zabaldu eta dibertsifikatu egin dira eta mugimendu askatzaileek nahiz sindikatuek zapalketa modu berriei aurre egiteko zailtasunak dituzte. Lantokiaz haratago, prekarietatea gazteon bizitza eremu guztietan dago: harreman sozialetan, aisialdian, ikastetxean… Kapitalismoak, aipatu zanpaketaren gordintasuna lausotzeko bitartekoak Ðbehin behinekotasuna kasuÐ sortu ditu. ABLEez (Aldi Baterako Laneko Enpresak) beste, azpikontratak gero eta Maria Lizarraga, zabalduago daude. Horrek antolatzea zaildu egiten die langileei. gazte mugimenduko Gazteen %90 inguru behin behineko egoeran izateak zailtasun militantea bera sortzen du eta aurre egiteko bideak ireki behar dira. Bestalde, sindikatuak ere oztopo nabarmenak ditu prekarietateari bere osotasunean aurre egiteko. Gehien kaltetutako sektoreekin aliantzak sortu behar dira. Indarrak batu behar ditugu eta aliantza horrek norabidea argi izan behar du: Euskal Herrian independentzia eta sozialismoa eraikitzea. Horretarako, kapitalismoa apurtu eta deslegitimatuko duen botere herritar zabala beharrezkoa da. E zker a bertza leko sentitzen d en l angil e g azteak zer gatik inda rtu behar ko l uke L AB en si ndikalismoa? Herri hau guztiz aske izango bada, independentzian eta sozialismoan bizi delako izango da. Eta gure alternatiba bakarra da: borroka egitea. LAB da prekarietatea borrokatzen duen sindikatu bakarra eta berak bakarrik egiten du sindikalismoa askapen borrokaren ikuspegian eraginkor. Beraz, gazteontzat LAB da Euskal Herrian sozialismoa eraikitzeko borrokan dugun aliatu eraginkor bakarra. LAB indartzea gazteon borroka indartzea da. Gure sindikatua da, gure behar eta kezkei erantzuten dien sindikatu bakarra. Ahalegin berriak egiteko garaia da. Itxurazko ekimen ikusgarriek ez dute ezertarako balio, ondoren zanpaketa zilegi egiten duten lege eta esparruak babestuko badira. Hori egiten dute sindikatu askok, ELA eta CCOO bezalako sindikatuek. Prekarietatearen kontrako borroka eraginkorra izan dadin, errealitate horri aukera ematen dion marko eta lege inposaketekin amaitu beharko da, eta proiektu askatzaile bat eraiki.


tzaleko sindikatua •Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 13

“Apustuak merezi du”

Nola ikusi duzu LABen ibilbidea kartzelatik? LABen borroka kartzelatik interesarekin eta distantzian jarraitu dut. Egia esanda eguneroko lanean diharduen taldea da eta ezin aipatu beraien borroAinhoa Gutierrez, ka denak, baina oso preso politiko ohia interesgarria deritzot arlo internazionalean egiten ari den apustua, baita lan istripuen prebentzioan, edota LAB langabetuak arloaren lana ere. Jakin badakit zenbait arlo, gehienak, ez ditudala aipatu, baina tartea murritza da. Hala ere ezin aipatzeke utzi Euskal Herriaren eraikuntzan egiten ari den lan itzela eta errepresaliatuekiko elkartasun konpromisoa. Zure ustez, zergatik bultzatu behar d a L ABeko sindi ka lismo abertzalea ? Argi dago denok egin behar dugula zerbait gutxi batzuk dena egin ez dezaten, eta arlo sindikalean ere murgildu behar gara dudarik gabe, azken finean gu denon duintasuna dagoelako jokoan, eta gure bizi kalitatea, baldintzak… ezin dira besteen esku utzi. Argi izan behar dugu daukaguna daukagula batzuk horretan aritu direlako jo eta su, eta argi ere izango duguna eta gure seme alabek izango dutena gure lanari esker izango dela. Apustuak merezi zuen, merezi du eta mereziko du beti. Bukatzeko esan, ametsak egia bihurtzeko ahaleginetan ezin dugula beste alde batera begiratu, eta Euskal Herri duina lortzeko behar beharrezkoa dela sindikalgintzan ere parte aktiboa hartzea. Ametsak egi bihurtuko ditugu denon artean. Dudarik gabe.

“Borrokan hezitako militantzia da gurea, beraz lantokietan Askatasunako bezain LABekoak direlakoan nago” Euskal Herriko Askapen Prozesuaren garapenerako, Ezker Abertzaleak antolakunde ugari sortu ditu bere historian zehar, eta horietako bat eta oso garrantzitsua, Langile Abertzaleen Batzordeak da, izan ere, langileriaren inplikaziorik gabe, Ezker Abertzalearen proiektu estrategikoa amets bat baino ez bailitzateke. Ezker Abertzalearen erreferente sindikala LAB sindikatua da, beraz Amnistiaren alde eta errepresioaren aurkako borrokan ari garen guztiona ere izan beharko luke. Kontzientzia politikoaz haraJuan Mari Olano, tago, kontzientzia sozial sendoaren jabe ere badira Askatasunako Askatasunako kide diren gizon eta emakumeak. Hobozemailea rregatik uste dut, amnistiaren alde eta errepresioaren aurka erakusten duten borrokarako grina berberaz jarduten dutela lantokietan ere langileen aldarrien aldeko borrokan. Borrokan hezitako militantzia da gurea, beraz lantokietan, Askatasunako bezain LABeko direlakoan nago. Espero dut datozen hauteskunde sindikaletan baieztatuko dela diodana. Bestalde, amnistiaren alde eta errepresioaren aurkako borroka lantokietan sustraitzea izan behar luke sindikalismo abertzalearen lehen ekarpen nagusia. Ibaetako Foroko partaide diren zazpi sindikatuek, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Eskubideen aldeko ibilbide txukuna abiatu dutela deritzot. Protagonismo propioa izan behar du sindikalismoak Baldintza Demokratikoen aldeko olde soziala eraikitzean, baina bereziki lantokietako dinamiketatik eragin behar luke esparru sozial eta politikoan. Herri mugimenduko antolakunde eta Sindikatuen arteko elkarlana, garai berriotarako giltza politiko garrantzitsua izango dela uste dut. Euskal langileriak dituen arazo eta kezka anitzek, konponbide sektorialik ez daukate ziurrenik, beraz bakoitza bere burbuilatik atera eta jarduera integralera jotzea baino ez zaigu geratzen.

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

13


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

PĂĄgina 14

Hauteskundeak kontratetan eta prekarioan

Antolatzeko premia handia DURANGO. Jon Otegi (*)

Lantokia edozelakoa delarik ere, antolatzearen beharra ez dago zalantzan jartzerik. Bestela ez zinateke artikulu hau irakurtzen hasiko, besteak beste Iraultzen hauxe zure eskuetara iritsiko ez zelako. Zapalketa mota guztiei aurre egiteko ezinbestekoa bada, lantokiari ere aplikatzen zaio irizpide hau; eta zenbat eta prekarietate handiagoa, lan baldintza txarragoak, osasun eta bizitza arrisku handiagoak, antolatzeko premia orduan eta handiagoa da. Lantokietan bertan behar bezala antolatzeko arazoak ugariak badira, hauen kontratetan ez dira gutxiago: norbere interesak, taktikoak, enpresaburuen presioak eta bestelako trabak gainditzea ez da lan erreza izaten langileen estrategia amankomun bat aurrera eraman izateko. Eta behin halakorik lortu ezkero bigarren zatia dator: langile batzordeak ordezkatzen dituen langileen aldarrikapenak babesteaz gain kontratetako langileenak ere kontutan eduki behar ditu. LABeko ordezkariek oinarri hori garbi badute ere, ez da erreza izaten horien defentsa batzordeen baitan, eta zer esanik ez enpresaburuen aurrean. Indar korrelazioak, lan baldintzen egoera eta langileriaren sentsibilizazioa kontutan hartutakoan zailtasunen neurriaz ohar gintezke. Ondo neurtu eta landu beharreko faktoreak dira. Ezin gara zain egon Ondorioz, LABeko ordezkariek kontratetako lan baldintzen defentsa irmoa egiten badute ere, inondik ere ez da arrakasta ziurtatzen. Eta lan erreformaren azken berrikuntzek ilusioa faltsua piztu besterik ez diete egiten kontratetako langileei. Kontratan bertan antolatu beharra dago. Eta hasieran esan bezala zaila bada, ez dago beste aukerarik. Enpresa kontratatzaileko soldatekin eta bestelako baldintzekin parekatzeko edota lan arrisku handiagoei aurre egiteko ezin gara han zer adostuko zain egon. Kontratan bertan egin behar da indarra bai enpresaburua bera zein kontratatzailearen aurrean edota kontratatzaileko langile batzordea berari ere eragiteko. Une bakoitzean berea, ardura non dagoen ikusita: kontratatzaileak gastuak murrizten dituenean, enpresaburuek poltsikoa langileen lepotik betetzen dituenean, edota langileek hainbat onura kontratakoen bizkarretik irabazitakoan, adibide bana jartzearren. Babesa eta antolakuntza bermatuko duen langile batzordeak hauteskunde sindikaletan aukeratu be14

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

Goiko argazkian, Canal Euskadiko langileak, prekarietatearen aurka, joan den ekainean. Behean, 2005ean Donostian egindako mobilizazio bat.

har dira, horiek baitira estatuen legeek egun lantokietan ematen dizkiguten antolatzeko tresna nagusiak. Enpresaburuak hauteskunde sindikaletarako mugimenduak usaindutakoan bere neurriak hartzen hasiko badira ere, LABek ere badaki azpijokoei aurre egiten, eskarmentu handiko sindikatua baita. Klase estrategia Gogoeta oso hau egiteak ez luke zentzurik antolakuntza sindikal baten oinarritik abiatuko ez balitz, klase estrategia batetik abiatuta. Bai eta ikuspegi pragmatikoari helduta ere, azpiegiturak, aholkularitzak eta bestelako baliabideak erabiltzeko. Bestela

epe ertainera galduta gaude. Egitura eta baliabide horiek indartzeko lana askotan ahazten bazaigu ere, afiliazioa hedatzen eta sendotzen jarraitu behar dugu. Kontratan antolatzeko eta borrokatzeko aukerak aztertzeko hurbilen duzun LABeko egoitzara jo, eta hasi martxan, arazoak beren kasa konponduko zain egon gabe. Ezer irabazteko bidea zaila bada ere, ez dago beste lasterbiderik. Ziurra dena zera da, geldirik egonda ez dela inora iristen. (*) LABeko delegatua ETBn eta sektoreko arduraduna Durangaldean


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

PĂĄgina 15

Hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

Beste bide bat helburu bererako BAIONA. Amaia Fontang

Hegoaldeko 4 herrialdeetan hauteskunde sindikalen ziklo berrian sartuko gira. Iparraldeko eskualdean aldiz, beste estatu baten menean izanki, frantses legea da bortxaz aplikatzen. Gure sindikatuko anitzek, gure eskualdean hauteskunde sindikalak ea noiz eta nola iragaiten diren informazio eske ibiliko dira. Erantzun gisa, hona elementu batzuk, hots, nola ibiltzen da gure eskualdean hauteskunde sindikalen sistema. Enpresa pribatuetan, enpresa batzordeko ordezkari (50 langile bederen duten enpresentzat) eta langile ordezkariak (10 langile baino gehiago duten enpresentzat) hauteskundeen bidez hautatzea behartzen du Lan Kodeak. Ordezkari horiek 4 urterentzat hautatuak dira (edo 2 eta 4 urte artean, hitzarmen kolektiboak zehazten badu). Frantses Estatutan, legez, errepresentatibotzat onartuak dira 5 frantses konfederazioak (edo estatu mailako sindikatuak): CFDT, CFTC, CGC, CGT, FO. Nahiz eta lantegian ordezkaritzarik ez izan ala biziki ahul izan, hauteskundeetan aurkez daitezke. Aldiz, beste sindikata guziek beren ordezkaritza frogatu behar dute, horretarako araudi zorrotz batzuk bete behar dituztelarik (afiliatuen kopurua, diru independentzia, hauteskunde aitzin ekintza sindikala enpresan bertan eramatea...). Nagusiak ditu, legearen arabera, hauteskundeak antolatzen, nahiz eta langileriak ez ezer eskatu. 11 langile bederen duen enpresan, edozein langilek eskatzen ahal dio nagusiari hauteskundeen antolatzea, enpresan ordezkaririk ez delarik (ez baita nehor hautagai izan azken hauteskundeetan edo nagusiak ez baitu antolaketa behar hori errespetatu). Hauteskundeak pausoz pauso Lehenik, nagusiak eta sindikatu errepresentatiboek hauteskunde aurre protokoloa sinatu behar dute. Honekin, aulkien banatzea, hauteskundeen antolaketa eta gora beherak finkatzen ditu. Hauteskundeak enpresaren egoitzan iragan behar dira printzipioz. Enpresara joaten ahal ez diren langileek postaz bozka dezakete. Hauteskundeetarako hautagai zerrendak osatzen dira. Bozka paperak nagusiak argitaratu behar ditu. Bozkatzen ahal dutenak: 16 urte bete dutenak eta enpresan 3 hilabetez gutxienez ari direnak beti ere kondena penalik gabe diren langileak. Hautagai izaten ahal dira: bozkatzeko ahalmena ukan eta 18 urte bete duten langileak, hala nola en-

Champion supermerkatuaren aurrean iaz deitutako kontzentrazioa.

presan urte bete (etenik gabe beti ere) lanean daramatenak. Bi itzuliko bozketa sistema da eta bozken zenbaketa horrela dugu: ordezkaritza proporzionala, bataz besteko azkarrena hartuz. Lehen itzulian, 5 konfederakuntzak eta enpresan ordezkaritza lortu dutenak. Bigarren itzulia errepresentatibotzat hartzen ez diren sindikatuei eta norberaren aurkezpenari irekia da (kasu gehienetan, LAB eredu horretan kokatzen da). Lehen itzuliak balio du baldin eta bozkatzaile ko-

Ordezkariak

Langileen ordezkarientzat: 11 eta 25 langile arteko enpresak: tituludun 1 + ordezko 1 26 eta 74 artean: 2 tituludun + 2 ordezko Ondotik, tituludun 1 eta ordezko 1 gehiago 25 langileko. Enpresa Batzordeko ordezkarientzat: 50 eta 74 langile arteko enpresak: 3 tituludun + 3 ordezko 75 eta 99 artean : 4 tituludun + 4 ordezko 100 eta 399 artean : 5 tituludun + 5 ordezko 400 eta 749 artean : 6 tituludun + 6 ordezko etab ...

purua bozka zerrendetan apuntatuak diren bozemaileen erdira heltzen bada (koruma). Bigarren itzulia antolatzen da baldin eta korumarat ez bada heltzen lehen itzulian edo aulkirik ez ba da lortu edo azkenik aulki guziak ez badira bete. Hauteskundeak bukatu bezain laster, ondorioak Lan Ikuskaritzara igorriak dira. Hona beraz, gure sindikatuak ezagutzen duen lege testuingurua. Baina LABek eguneroko ekintza sindikalean nahiz hauteskunde sindikalei begira, errealitate gordin bati aurre egin behar dio: gaur egun den errepresentatibitate sindikalari buruzko legeak oztopo handiak ekartzen ditu. Ondorioz, 5 konfederakuntza frantsesen monopolioa haustea oso zaila zaigu. Gainera, beste sindikata batzuen eta nagusien joko zikinakgure sindikata hedatzea oztopatu nahi du, zenbaitetan auzitegira eramaien gaituzte, ordezkaritza zalantzan jarriz. Lege maltzur hau aldatu behar dela kontziente da sindikalista gero eta gehiago (CFDTk adibidez, hauteskundeetan sindikatu guzien parte hartzea eskatzen du). Frantses Estatu Kontseiluak (neurrien legezkotasuna aztertzen duen goi mailako egitura) gobernuak manatu txosten batetan, legeari aldaketak ekarri behar zaizkiola aholkatzen du. Prud’hommes-auzitegirako hauteskundeetan 2002an lortu 2.000 botzek eta bereziki Merkataritza arloan lortu epaile postuak ordezkaritzaren bidean eman gaitu. Dena den, gure sindikata aitzina doa, oztopo guzien gainetik. HAUTESKUNDE SINDIKALAK

15


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 16

Ordezkarien ahotsak

Milaka langile dago konpromiso sindikalarekin urrats garrantzitsu bat emateko zorian. LABeko zerrendetan aurkezteko proposamena iritsi zaie, eta gogoz aztertzen ari dira, kementsu eta kezkati... Zer suposatzen du ordezkari izateak? Zer nolako laguntza edukiko dut? Jendearen aurrean hitz egiten nola moldatuko naiz? Sindikatuaren erabakiak tinko

defendatzeko gai izango al naiz? Nire bizitza nola aldatuko da? Mereziko al du zurrunbilo honetan sartzeak? Galdera mamitsuak buruan, bihotzeko taupaden arabera. Asko izan dira horrelako egoerak pasatu dituztenak. Baiezkoa eman eta gero, esperientzia ezberdinak bizi izan dituzte, alde baikor zein ilunekin. Pertsona

hauetako batzuren ahotsak ekarri ditugu atal honetara, etorkizuneko delegatuekin beraien bizipenak konpartitzeko. Zintzoki, beraien ibilbidea azaltzen dute; beldur eta zalantzen gainetik, langileon defentsan aritzeak merezi duela da orokorrean egiten duten irakurketa. LABen proiektua bere osotasunean elkarrekin eraikitzera animatzen zaituzte.

tuek asko lagundu dute. “Ez dut inongo arazorik izan nire galderei erantzunak aurkitzeko” aipatu du. Hala ere prestakuntza faltan sumatu du, “batez ere legedi aldetik”, Etxeberriaren ustez “garrantzitsua baita trabak jartzen dizkigutenerako prest egotea”. Emakume izateagatik ez duela inongo bazterkeriarik jasan azaldu du, ez lanean, ez eta ere ordezkari gisa aritzerakoan. Hala ere badaki, maiz aukera berdintasuna mugatua dagoela: “gizonezkoek egiten dute gora lanpostuetan”. Egoera honi aurre egiteko, hitzarmena negoziatzerako orduan “aukera berdintasun plana martxan jartzeko” eskatu zuen, baina proposamen honek ezezkoa jaso zuen. Rosa Etxebarriaren aburuz, “argi zegoen ELAk eta PNVk dena

oso ondo lotu zutela ezer negoziatzen hasi aurretik”. “Bestalde, –gehitu du– Administrazioaren pribatizazioaren aurrean ere, ELAk antzeko jarrera izan zuen. Nahiz eta ofizialki ez ezer aipatu, udaletxeko hainbat zerbitzu pribatizatuko dituztenaren susmoa daukagu”. Hori dela eta, LABeko delegatu gisa hainbat eskaera egin zituen hitzarmena negoziatzeko orduan, hala nola hemendik aurrera beste zerbitzurik ez pribatizatzea eta garbiketako langileen lan baldintzak egokiak izatea, hau baita momentuz Soraluzeko udalak azpikontratatzen duen zerbitzu bakarra. Tamalez proposamen hauek ez zuten baiezkorik jaso ELAren aldetik.

“Borrokatu ezean, ez goaz inora” Rosa Etxeberria, Soraluzeko udaletxean ordezkari SORALUZE. Aiora Imaz

Duela urte eta erdi, LABeko hautagai izatea erabaki zuen Rosa Etxeberriak hauteskunde sindikaletan, eta ordutik ordezkaria da Soraluzeko udaletxean. Sei urte daramatza bertan lanean etxez etxeko laguntzaile gisa. Berak ongi azaldu bezala “udaletxe txikia da”, 27 lagun ari dira lanean, hauetatik batzuk funtzionarioak dira eta besteak lan-kontratatuak, hau da, “lan kontratu finkoa dugu baina ez gara funtzionarioak”. Langile mota bakoitzak bere ordezkaria du, funtzionarioei dagokie ELAk lortu zuen gehiengoa eta lan-kontratatuen aldetik, “lehen aldiz LAB aurkeztu zen eta hemen nago” zioen Etxeberriak. Abertzale izanik eta 25 bat urtez LABeko afiliatu izan ostean Etxeberriari garrantzitsua iruditzen zitzaion eguneroko bizitzan harturiko konpromisoak lan mundura eramatea, eta horrexegatik erabaki zuen LABen zerrendetan aurkeztea. Kezkak eta duda nagusi Hasiera batean “beldurra eta kezka” sentitu zuela dio, “beti izaten da lan hau ondo egiteko gai ote garenaren zalantza”. Baina egoerari aurre egiteko “sindikatuak laguntza handia eskaini dit”. Nahiz eta administrazioko ordezkari bakarra izan, beste sektoreetako delegatuek, eskualdeko eta sektoreko libera16

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

Rosa Etxeberria Soraluzeko udaletxeko atarian.

Borrokan parte hartzeko deia Hurrengo urteetan borroka “ugari” izango direla uste du Rosa Etxeberriak, “bai pribatizazioari aurre egiteko orduan, baina baita ere euskalduntze planak abiarazteko”. Beste arazoetariko bat behin-behinekotasunarena da, “langile batzuk urteak daramatzate behin behineko lan kontratuekin eta nahiz eta lanpostu horiek beharrezkoak izan, ez dira sortzen”. Honelako egoerei aurre egiten “badago zeregina eta eredu honekin ados ez dauden guztiak ordezkari izatera animatu” nahi ditu. Nahiz eta ordezkari lana “neketsua izan eta batzuetan borrokak galdu, poztasunak ere ematen ditu” esan zuen Etxeberriak, beraz “lemak dioen bezala hator gorrira”.


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 17

“Es muy positivo pasar por el comité” Aitor Besares, delegado en GPA GASTEIZ. Teresa Toda

Con el futuro de la empresa Gamesa Producciones Aeronáuticas aún sin definir claramente por los nuevos dueños, Aitor Besares afronta sus terceras elecciones sindicales. “Había pensado tomarme un descanso, porque creo que hay que cubrir etapas, pero lo deja otra persona y yo seguiré. Siempre hemos argumentado que es muy positivo pasar por el comité de empresa para saber cómo funciona, saber cuáles son las dificultades que tenemos como colectivo, porque las individuales todo el mundo las conoce. Renovar personas en un comité hace que la interpretación de esas dificultades colectivas la entiendan muchos más trabajadores y trabajadoras. Pero también es importante que continúen delegados y delegadas con cierta veteranía; tenemos que transmitir el legado del sindicato, esa materia didáctica que sirve para la gente nueva”. Besares tiene 31 años, lleva 9 en la empresa y 8 de delegado. “Empecé muy joven, poco a poco, y aquí sigo, en parte porque le pillas el gustillo y también por sentido de la responsabilidad, porque, las cosas como son, no a todo el mundo le apetece quitarse horas de su vida particular para esto”, reconoce. Tras diversas vicisitudes, Gamesa tiene hoy en su planta central una plantilla de 330 personas, la mayoría, con contrato indefinido. El comité de empresa actual está formado por 6 personas de ELA, 3 de LAB (segunda fuerza), 3 de USO y una de UGT. Pero hace ocho años, era una empresa nueva, y aquél fue el primer comité, y la primera sección sindical de LAB. “Los dos primeros años tuvimos que contar con el seguimiento, casi el mimo, del entonces responsable del sector en Araba. Nunca habríamos llegado donde estamos si no fuese por los cimientos que dejó él. Es verdad que hoy el sindicato nos ofrece todo tipo de ayuda, pero entonces era más que eso, era un seguimiento total; cada día era aprender y estar como los pollos y la gallina, siempre pegaditos. Permanentemente tirando de teléfono, cómo hacemos esto, cómo exponemos lo otro, qué sentido le damos a esto. Y también de cara a nuestras primeras asambleas, había que superar el pánico escénico a esas apariciones ante cientos de personas”. Lo lograron. Experiencia negociadora y asamblearia Acumula experiencia en la negociación de convenios. Opina que la clave está “fundamentalmente en tener paciencia. Hacer análisis no en el momen-

Aitor Besares, durante la entrevista, en un parque de Gasteiz.

“La gente nueva no se va a encontrar sola” to, sino dándote un tiempo; hablar con tu sección sindical, hablar con el sindicato. Hay que tener paciencia; no se puede negociar y valorar si algo es bueno o es malo deprisa, durante una reunión. Cuando la empresa tiene interés en acelerar, mal asunto. Creo que el ritmo lo tiene que marcar la parte social, le guste más o menos a la empresa. Marcar el ritmo y hacer un buen análisis, no solo de lo que después de una negociación puede haber sobre la mesa sino de qué recorrido ha habido hasta llegar ahí. Y luego llevarlo a la asamblea”. Sus mejores recuerdos están ligados precisamente a la negociación del primer convenio. “Teníamos que concretar sobre el papel las condiciones de trabajo, para que no hubiera retrocesos, y teníamos que conseguir más. Por suerte, y haciendo uso de la asamblea como herramienta didáctica y de lucha que es, la mayoría de la representación social conseguimos echar atrás las pretensiones del acuerdo al que llegaron UGT y CCOO con la empresa. En aquel momento hubo una buena unidad de acción entre ELA y LAB. Fue muy bonito”. El peor recuerdo es “sin duda alguna, el

expediente de regulación de empleo, ligado a la crisis del sector tras el famoso 11-S. Fue una negociación muy difícil, que dejó una fuerte división sindical que se trasladó a la plantilla. Hoy esa división está superada; además, por fortuna, el expediente no tuvo tanta repercusión negativa como se temía. Pero es cierto que la situación dejó un poso complicado en la planta”. No obstante, hoy las relaciones en la plantilla son buenas. Con un abanico de edad muy estrecho y joven, “es lógico que surjan relaciones hasta personales positivas y buenas”, opina. Por qué participar Anima sin duda a presentarse, insistiendo en una idea ya expresada: lo colectivo. “Me gustaría que la gente fuera consciente de que en las empresas se tienen dificultades a título individual y a nivel colectivo, y que se expusiese una temporada a mamar las colectivas. Creo que es descubrirse a sí mismo, pero con esa perspectiva de grupo. Y animaría a cualquiera porque me parece positivo, no ya sólo porque de cara a la comunidad puedes hacer algo bueno, sino porque incluso a título individual fortalece y enriquece, es bastante didáctico. Y tampoco te vas a encontrar sola o solo; si no lo hemos estado quienes empezamos, mucho menos quienes vengan ahora”. HAUTESKUNDE SINDIKALAK

17


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 18

“Sindikalgintza oso mundu polita da” Iratxe Ibeas de la Cruz, Customer Work Europe enpresan ordezkari

“Lehen defentsara jotzen zen, orain iniziatiba dugu”

Iratxe Ibeas de la Cruzek gogotsu eta ilusioz ekin dio sindikalgintzari. GUEÑES. Maider Jauregi

Azken urteotan sindikalgintzan buru-belarri murgilduta dabil Iratxe Ibeas de la Cruz bilbotarra. 2004. urteaz geroztik LABeko ordezkari da Customer Works Europe enpresak Gueñesen duen lantegian. Telemarketing lanetan aritzen dira bertan, prekarietateak gogorren astindutako azpisektoreetako batean, beraz. Enpresa batzordeko idazkaria da, eta lan arriskuen prebentzioko delegatu. 24 urteko gazte honek “betidanik” egin du LABen proiektuaren aldeko apustua, eta konpromiso horrek bultzatuta aurkeztu zuen bere burua LABeko zerrendan. Hasiera “zaila” izan zela aitortzen du, “jende gehiena ELAkoa eta CCOOkoa izanda, tartean burua sartzea ez baitzen erraza”. Helburua garbi zuten: zerrenda osatu eta gutxienez ordezkari bat ziurtatzea. Bat ez, baina bi izan ziren lortutako delegatuak. Beste bi atera zituen CCOOk, lau ELAk, eta bakarra USOk, 250 langileko enpresa horretan. Hasieran, delegatu gisa hartutako ardura zuten kezka iturri nagusi. “Dena zen berria, gauza asko genuen ikasteko…”. Eta horretarako, sindikatuak eskaintzen dituen tresnez baliatu ziren: liburuxkak, ikastaroak… Prestakuntzarako guztiak baliagarri 18

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

“Deiekin egiten dugu lan eta kontrola izugarria da” suertatu zaizkiola dio. “Eta noski, horrekin guztiarekin batera, bi urte hauetan sindikatuarekin izandako harremana ere bai”, gaineratu du. Sektoretik jasotako laguntza ere gogoan du. “Telemarketingeko beste enpresetako LABeko ordezkariekin biltzen ginen eta elkarrekin harremanetan izatea guretzat oso ona izan zen”. “Ziurtasun handiagoa izateko prestatzen, ikasten” jarraitu nahi du, “sindikalgintza oso mundu polita baita, eta zenbat eta gehiago jakin, orduan eta ikasteko gogo handiagoa sortzen baitzait”. Aldaketak ugari LABek enpresa batzordean ordezkaritza duenetik gauza asko aldatu dira. “Bazeuden delegatu gisa ia 10 urte zeramaten pertsonak, eta eurek batzordeari buruz zuten ideia apurtu genuen, dinamika aldatuz: enpresak zer edo zer egiten zuenean defentsara jotzen zen lehen, eta orain, berriz, iniziatiba dugu”.

Lan arriskuen prebentzioko delegatu izateak, bestalde, “gauzak ikusteko beste modu bat” eskaini dio. “Bi hilabete daramatzat gai honekin, baina konturatu naiz ardura bakoitzak bestelako ikuspuntu bat eskaintzen duela. Orain ikusten dut osasunaren gaiak zenbaterainoko garrantzia duen; prekarietatea dela arazo nagusia…”. Eta lanean dituzten gora beherei buruz galdetuta, honela dio: “Guk deiekin egiten dugu lan, eta denbora kontuekin mehatxatu egiten gaituzte. Makinak guri jartzen digu erritmoa, alderantziz izan beharrean. Hala, tresna lagungarria izan beharko lukeena guztiz kontrako bihurtzen da. Dei kopuru bat egin behar izaten dugu denbora jakin batean… Kontrola izugarria da. Gure hutsuneak aztertzeko eta prestakuntzan laguntzeko dela esaten digute, baina presio modu bat da”. Erantzun moduan, “presioa ez da bidea” lemapean kamiseta batzuk atera zituzten orain urtebete. Eta, oraindik ere, egunero janzten dituzte, lanari ekin aurretik. Helburuak lortzen dira Kezka eta arazoak, ordea, ez dira hor amaitzen. ABLEen gaia aipatu du Ibeas de la Cruzek, eta egutegiarekin izandako arazoak (ez baitzieten urte osoko lan egutegia ematen…). Telemarketingeko langile gehienak emakumezkoak direnez, prekarietateak eurei eragiten die batik bat. Ardurak banatzerakoan, ordea, bestelakoak dira kontuak. “Gure lantegian –dio delegatuak– 250 langiletik 230 emakumezkoak izan arren, ardura duten gizonezkoak gehiago dira emakumezkoak baino, eta hor zer gertatzen ari den ere aztertu nahi dugu”. Hurrengo hauteskundeetarako –bi urte barru– dituzten asmoak, honakoak: “Bi delegatu baino gehiago lortu nahi ditugu eta horretarako lanean ari gara jada, noraino heldu garen azaldu eta lan egiteko modua erakutsiz, LABen proiektua zein den adieraziz...” Baikortasunez mintzo da. “Jendeak ezagutzen gaitu, beti prest gaude entzuteko eta langileek parte hartzen dute; oso esperientzia positiboa ari da izaten denontzat eta hurrengo hauteskundeetan ez dugu aurrekoetan adina zailtasun izango; kezkak beti izaten dira bai, baina tira eta tira, azkenean helburuak lortu egiten ditugu”.


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 19

Rosa Revuelta y Mari Angeles Fuentevallejo, delegadasen Gaska

“Tenemos que defender nuestros derechos” BILBO. Aiora Imaz

En Gaska, colectivo que trabaja en los comedores de Bizkaia, LAB ha conseguido la mayoría absoluta con 10 delegadas en las últimas elecciones sindicales. Detrás han quedado ELA con 5 delegados y delegadas, CCOO con 4 y UGT con 2. Entre las delegadas de LAB se encuentran Rosa Revuelta, que lleva trabajando en Gaska 10 años de los cuales 5 como delegada, y Mari Ángeles Fuentevallejo, que acaba de ser elegida. Hace cinco años, cuando Revuelta decidió presentarse por LAB, “no había comité y desde el sindicato empezaron a trabajar en ello”. Recuerda que al principio “sólo íbamos a las reuniones”. Fuentevallejo ha vivido una experiencia distinta, “me presenté por mi mala situación laboral, veía

Las delegadas de Gaska reunidas en la sede de LAB.

que necesitábamos una delegada que estuviera al tanto de cómo funcionaba la empresa”. Durante todo este proceso han echado en falta más forma-

Arantxa Urbe, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan ordezkari

“Laguntza sindikatuko kideen artean topatu dut” ZARAUTZ. Aiora Imaz

Arantxa Urbe LABeko ordezkaria eta hurrengo hauteskunde sindikaletako hautagaia da Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan. Langaitz ikastolan hasi zen lanean ikastolak publiko egiteko legea baino pixka bat lehenago eta lanean eman dituen lehen urteak behin behineko kontratuarekin egin ditu. Ikastolan hasi berri zela “kontratazioan irregulartasun batzuk egin zizkiguten” komentatu zuen Urbek. Arazo hauek bizi izan eta gutxira hauteskunde sindikaletako zerrendak osatzeko garaia heldu zen, “ikusirik inork ez zuela izena eman nahi arazorik ez zegoela argudiatuz, nire burua aurkeztu nuen” azaldu zuen. Egun, ordezkari izaten jarraitzen du 5 kidek osatzen duten batzordean, kide hauetatik hiru LABekoak dira eta besteak ELAkoak.

Ordezkari gisa eman dituen lehen pausoetan (eta hurrengoetan ere) “jende oso ona izan dut ondoan” aipatu zuen, eta “edozein motako laguntza eta babesa behar izan dudanean sindikatuko lagunen artean topatu dut”. Bidean, oso momentu gogorrak bizi izan ditu, eta egoera hauei aurre egiteko behar beharrezko izan du LABeko kideen laguntza ,”Sektorekoena, herrialdekoena eta laguntza juridikoa”. Gogoan du Langaitz ikastolan lanean hasi eta handik hiru urtetara “kalera bota gintuzten ELAko ordezkaria eta ni”. Ondoren, egoera bideratzeko prozesua hasi zen, “epaiketak”; prozesu luze honetan ezinbestekoa izan da sindikatuaren laguntza eta babesa. Baina hau ez da Urbek aurre egin behar izan dion gatazka bakarra, “ezagutu dudan gatazkarik latzena publiko egiteko legearena izan zen” zioen. Ikastolak sare publiko eta pribatuaren arteko aukera egitera

ción, aunque Fuentevallejo es consciente de que “hay otras compañeras que me van orientando”. También quieren resaltar que han recibido mucha ayuda del sindicato: “siempre han estado ahí”. Revuelta comenta que durante sus años como delegada los conflictos han sido muchos: “negociaciones colectivas, reducciones de jornada, huelgas… y hemos hecho frente como hemos podido”. Además, aunque trabajan en un colectivo donde las mujeres son mayoría, ellas son las que más problemas tienen. “Por ejemplo, las cocineras ganan menos que los cocineros”, explica. La cuestión es que “aunque la negociación colectiva esté bastante bien, los hombres suelen recibir pluses y sobre eso no tenemos ningún control... Tendríamos que quitarlos”. Ambas subrayan que sin las compañeras, “nadie podría aguantar tanto”. Tanto Revuelta como Fuentevallejo quieren animar a presentarse a todas esas personas que están dudando: “En la vida tenemos que defender nuestros derechos”. Ellas seguirán luchando para mejorar las condiciones laborales de las personas trabajadoras de Gaska pero también “las de una ETT de la empresa, donde las chicas trabajan en condiciones pésimas, con un convenio de Valladolid. Intentaremos mejorar sus condiciones de trabajo”, termina afirmando Fuentevallejo.

Arantxa Urbe, LABeko ordezkaria.

behartuak izan ziren. Ondorengo urteak ere oso “beltzak” izan ziren baina “ideiak argi genituen”, argi zuten nazio eraikuntzan hezkuntza zutabe nagusietarikoa zela eta ikastolek jokatu beharreko rola funtsezkoa zela. Geroak erakutsi die defendatu zuten pentsamendua zuzena zela. Urte batzuk pasa ondoren, argi du nahiz eta garai gogorrak bizi izan, esperientzia “oso aberasgarria” izan dela, “gaitasunak eman dizkit lanerako eta eguneroko bizirako”. Euskal Herriak bizi duen garai honetan langileek zer esan handia dute eta “amesten dugun jendarte justuago hori erdiesteko lana egin beharra dago” Urberen aburuz. HAUTESKUNDE SINDIKALAK

19


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 20

“Jendeak ondo ikusten du egiten dugun lana” Ramón F. Larzabal, Mercedesen ordezkari

Mohatar Mohamed Mohatar

“Es una opción”

Mohamed Mohatar fue delegado varios años.

ONDARROA. Iraultzen

Larzabal, bere lantokian egindako auto baten ondoan. GASTEIZ. Teresa Toda

Irribarretsu ageri da Ramon F. Larzabal. Bere 40 urteetatik 18 eman ditu Mercedez-Benzeko Gasteizko lantegian, eta delegatu bezala 8 darama. Orain, gainera, sindikatuan aritzen da, hauteskunde prozesuan laguntza ematen. Mercedeseko enpresa batzordea 27 lagunek osatzen dute: 9 UGT, 6 ELA, 4 LAB, 4 USO, 2 CCOO, ESK, 2. Zerk bultzatu zintuen zerrendan sartzera? Lankide batek esan zidan beharrezkoa zela parte hartzea, eta nik ez nuen zalantzarik izan. Lan egiteko beti prest nago. Hori bai, esan nien laguntza behar nuen bakoitzean, eskatu egingo niela! Guztiok gara langileak eta hau egiten dugu besteek behar dutelako, edota gutxienez laguntza emateko. Nahi izanez gero, lan sindikala egitea ez da zaila. Ondo funtzionatzen du zuen atal sindikalak? Afiliatu eta lankide guztiekin hitz egiten saiatzen gara, informatzen. Jendeak parte hartzen du atalean, eta gutxienez bi hilabetean behin, afiliatu eta afiliatu ez direnekin, nahi duenarekin, biltzen gara. Aldi berean, gure inguruan sare bat osatu dugu, urrutiago iristeko. Gure lantegia hiru sektore oso bereiztuetan banatuta dago; horrek komunikatzeko zailtasunak sortzen ditu. Orduan, sektore bakoitzean bi lankide aukeratu ditugu eta hauekin maizago biltzen gara. Informazio guztia jasotzen dute lehenbailehen, gero beraien sektoreetan zabaltzeko. Zein izan da momenturik politena zure ibilbide sindikalean? 20

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

Ez dakit zer esan; ni oso lasai naiz gauzak egiten direnean. Lana astez aste antolatzen dugu. Orduan, aste bakoitzeko eginbeharrak ondo bete ondoren, ni oso lasai naiz. Eta txarrena? 2002an, hitzarmeneko negoziazioetan, bost eguneko greba egin genuen denek batera, baina gero ilusioa zapuztu zen, UGT eta CCOOkoek eragin murriztuko hitzarmen bat sinatu zutelako. Ondorioz, jendea oso mesfidati da. Gainera, sinatu ez genuenok ez daukagu lan batzordeetan parte hartzeko aukerarik; Lan Osasunekoan bakarrik har dezakegu parte. Hala, gauza batzuetarako oso mugatua gaude. Jendeak ikusten du, baina ez du esaten “egoera honi buelta eman behar diogu”. Hori guztia berriro gerta ez dadin, hauteskundeetan gauzak aldatzeko aukera badela esaten diet, eta horretan gaude. Berriro aurkeztuko al zara? Beno, gure ordezkariak aukeratzeko modua oso demokratikoa da; bilerak egiten ditugu eta bakoitzak bozkatzen du zein nahi duen ordezkari izatea, zerrendak osatzeko. Gure afiliatuek dute hitza. Zer esango zenioke hautagai izango den norbaiti animatzeko? Gure proiektua oso garrantzitsua eta beharrezkoa da. Lan arloan, jendeak ondo ikusten du guk egiten dugun lana, eta sinesten du benetan beharrezkoa dela. Eta kalean ere, gure proiektua defendatu behar dugu, Euskal Herriaren alde. Ideia horiei heldu eta aurrera egin behar da. Batzutan lan handiegia da, baina besteetan ez hainbestekoa.

Son muchas las personas que por razones laborales o muchas otras circunstancias toman la decisión de dejar su tierra natal y emigrar. Es el caso del ceutí Mohatar Mohamed Mohatar, que vive desde 1976 en Ondarroa. Queda lejos el año en el que comenzó a trabajar; y es que ya hace uno que se jubiló. Tenía catorce años cuando inició su andadura en el sector de hostelería. Pero con el paso del tiempo no sólo a cambiado de residencia, también se ha dedicado a otros oficios, como el de la pesca. “Desde que llegué a Ondarroa he trabajado como pescador de altura”, cuenta, y se sincera: “Primero me afilié a ELA, pero veía que de aquella manera no encontraba solución a mis problemas y entonces opté por LAB”. Y acertó en su elección. Confió en el sindicato, hasta el punto de decidir presentarse en su candidatura. “Teníamos muchos problemas, tales como los relacionados con el descanso, las nóminas… Y los compañeros me apoyaron a la hora de tomar dicha decisión”, recuerda. Fue elegido como delegado, cargo que ocupó durante cuatro años. Son “muchas” las cosas que le ha aportado el sindicato. “Sobre todo me ha ofrecido mucho apoyo en los momentos claves”. Y el hecho de presentarse en las listas es, al fin y al cabo, “una opción más para luchar por los derechos de las personas trabajadoras”. Subraya no haberse sentido “nunca” discriminado por ser inmigrante, y reivindica, al mismo tiempo, que las personas inmigrantes tienen el mismo derecho a ocupar estos cargos: “somos trabajadores de aquí”, afirma.


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 21

Josema Iturri y Marko Hernandez de la Rosa, delegados en Georgia Pacific

“Es importante creer en lo que haces” ALLO. Iraultzen

Les ha tocado trabajar duro, luchar de manera especial en el campo de la salud laboral, pero se muestran satisfechos con los resultados obtenidos hasta el día de hoy. Josema Iturri y Marko Hernandez de la Rosa son delegados de LAB en la planta que tiene la empresa Georgia Pacific en Allo, con 320 personas en plantilla. Llevan unos siete años en la empresa, y están cumpliendo su primera legislatura como miembros del comité. La ayuda recibida por el sindicato les facilitó el comienzo. “Todo resulta más sencillo teniendo a alguien con experiencia que te enseñe el camino a seguir y las líneas de trabajo”. Igual de importante les parece el apoyo recibido por parte de las y los delegados de otras empresas.

“Las reuniones –comentan– nos sirven para aclarar puntos por los que ellos ya han pasado”. Se refieren a la Herri Biltzarra. “Todos los miércoles nos juntamos unas 15 personas en Lizarra”.

J. Iturri (a la izquierda) y M. Hernandez de la Rosa.

Por la seguridad en el trabajo Además de miembro del comité de empresa, Josema Iturri es delegado de prevención laboral, “un tema bonito”, pero que les ha supuesto un gran trabajo. “En los últimos tiempos han ocurrido bastantes accidentes y nos hemos esforzado mucho por sacar adelante todos estos temas con garantías”. El último, un atropello grave por parte de una carretilla a una persona. “En este caso –relata Iturri– se actuó con prontitud, lo que ha supuesto que la empresa no pudiera ocultar la falta de medidas de seguridad de la carretilla. Desde la dirección se ha inten-

tado culpabilizar al conductor con una sanción grave, pero hemos conseguido que un juez se la retire, y que la sancionada sea la empresa”. Ven que el trabajo da sus frutos, pero son conscientes de lo que queda por hacer. “Tenemos que seguir peleando para que la empresa cumpla con su obligación de velar por la seguridad de las personas trabajadoras”. Creen en la opción de LAB y por eso animan a todos y todas a presentarse en las listas. “Intentar luchar por lo que consideramos justo es la única forma de mejorar, y en los temas mencionados no tenemos rival”.

Eduardo Perez y Félix Prieto, delegados en Gráficas Lizarra

“Estamos necesitados de más personal” LIZARRA. Iraultzen

La trayectoria laboral de Felix Prieto ha estado estrechamente ligada al sindicalismo. Lleva 34 años trabajando en la empresa Gráficas Lizarra (250 personas de plantilla), 30 de ellos como delegado. Cuando los sindicatos estaban ilegalizados participó en la creación de las comisiones representativas; fue partícipe de la puesta en marcha de CCOO en Lizarraldea; después trabajó en la creación de UGT, y cuando le tocó el turno a LAB, allí estuvo él. Ha sido presidente del comité de empresa, pero ahora está otro sindicato. “A pesar de que la lista más votada fuera la de LAB, nos arrebataron la presidencia”, explica. Eduardo Perez, compañero de Prieto, está cumpliendo la segunda legislatura como delegado de LAB. El joven de 32 años quería militar “en un sin-

Felix Prieto (sentado) y Eduardo Perez.

dicato de izquierdas con inquietudes por hacer algo a favor de las personas trabajadoras”, y así lo hizo. Se encarga de las nuevas contrataciones y subcon-

tratas y ETT y suele visitar las empresas más pequeñas del sector de la zona informando a las plantillas. Hablan de la necesidad de más formación a la gente nueva, “a aquellas personas que no han tenido la experiencia de las grandes movilizaciones de antaño”. Aunque haya mucho que hacer y estén “necesitados de más personal”, tienen un punto muy importante donde apoyarse: la Herri Biltzarra. Les ha tocado pelear en las negociaciones y en contra de la precariedad. “Teniendo en los comités de empresa sindicatos como UGT y CCOO, la negociación y los conflictos laborales son muy difíciles de ganar”, comentan. “Desde LAB hemos incidido para un buen desarrollo de la evaluación de riesgos laborales, ofreciendo información sobre ellos y las medidas para evitarlos”. Han conseguido que la empresa ponga medios para reducir riesgos y que haya un protocolo de actuación en accidentes. Está siendo una experiencia positiva para ambos, dispuestos a repetirla, aunque, opina Prieto, “se tiene que potenciar a jóvenes para el futuro”. Para su compañero es en el comité “donde mejor se puede defender el trabajo digno”. Y seguirán apostando por LAB, “porque si no fuera por nuestro sindicato seríamos esclavos del patrón. Somos asambleístas, pero hay unas ideas sindicales que cumplir, y la función de delegadas y delegados es necesaria tanto para el trabajo como para el sindicato”, concluyen. HAUTESKUNDE SINDIKALAK

21


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 22

“Ordezkariak langileen ahotsa gara”

Lourdes Zabala eta Joxe Antonio Iturrioz, Inquitex enpresan ordezkari ANDOAIN. Maider Jauregi

Sindikalgintzarekin aspaldidaniko lotura du Lourdes Zabalak. 30 urtek askorako ematen dutela dio, baina memoria lausotzeko adina ez. Ongi gogoan du klandestinitatean aritzen zireneko garaia. Hasiera zen, eta harrez gero gauzak asko aldatu direla dio. Printzipioak ez, ordea. Joxe Antonio Iturriozek ere arrazoi berberengatik aurkeztu zuen bere burua LABeko zerrendan, eta egun, delegatu dira biak Inquitex enpresak Andoainen duen kimika alorreko lantegian. ELAk lau delegatu ditu, UGTk bi eta CCOOk bakarra. 1976az geroztik ari da Zabala bertan lanean, eta behin baino gehiagotan izan da delegatu. “Urte askotan zehar, baina sekula ez bi legegintzalditan jarraian”. Iturriozi dagokionez, 1989an hasi zen Inquitexen, eta berak bai, jarraian betetzen duen bigarren legegintzaldia du honakoa. Lan arriskuen prebentzioko delegatu da. “Betebehar ugari izaten da, langileok nahi duguna lortzeko egin beharreko asko, eta ardura hori norbaitek hartu behar du”, aipatu dute. Zabalaren esanetan, “une gogorrak beti izaten dira, ni hasi nintzenean izan genituen eta gerora ere bai: lehen, esaterako, ia 300 langile ginen eta orain 184...”. Hamar eguneko greba Gora beherak aipatuta, pasa den uztailean hitzarmen duin baten alde egindako greba gogoratu dute. 10 egun iraun zituzten negoziaketek, eta langileek, gau eta egun bertan txandak eginez, “bizitu” egin zutela diote. “Ez dugu nahi genuen guztia lortu, baina nondik abiatu ginen eta nora iritsi garen kontutan izanda, badago aldea”, erantsi du Iturriozek. Esperientziadunak dira, eta antzeman egiten zaie. “Orain arte bizitutakoak eta ikasitakoak laguntzen digu gehien. Oso argi dugu zer nahi dugun, eta modu horretara errazagoa da gauzak aurrera eramatea”. Zalantzak sortzen direnean, berriz, “egoitzetara jotzeko aukera” beti dagoela gogorarazi dute. “Guk laguntza handia jaso izan dugu, baina askotan beste ezer baino garrantzitsuagoa izan daiteke zeure buruan gauzak segurtasunez ikustea. Azken batean, lantegietan gu gaude eta norberak ezagutzen du bere lantokia ondoen”. Eta beste baldintza garrantzitsu bat ere azpimarratu dute: elkarri emandako babesa. “Bion artean eztabaidatu, ingurukoekin ere bai, eta adostasuna bilatzea, hori ezinbestekoa da, delegatuok ez bagara ongi konpontzen alferrik baita”. 22

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

LABek Inquitexen dituen bi ordezkariak, Lasarteko egoitzaren atarian.

“Langileen nahiak lortzeko eginbehar asko izaten da, eta ardura hori norbaitek hartu behar du” Jendeak zer nahi duen entzun eta ulertzeak asko balio duela diote. “Irekiak izaten saiatzen gara lehenik sindikatu mailan, gero komitean, eta azkenik enpresa mailan, ondokoengandik ere jasotzen dira eta ideia onak”. Arazoei konpontzeko “egoeraren arabera jokatzen eta moldatzen” ikasi dute. Emakume izateagatik inoiz diskriminaturik sentitu ote den galdetuta, ezetz dio Lourdes Zabalak. “Nire kargua betetzeko orduan ez, baina lantegian, orohar, jasan dugu emakumeok diskriminazioa: lehen goizez edo arratsaldez aritzen ginen, baina gero hiru errelebotara hasteko eskatu ziguten... Ezezkoa ematen zuena kalera zihoan. Enpresatik alde eginaraztea zen asmoa, baina ez zuten lortu, emakume gehienok baiezkoa eman baikenuen”. “Emakumeak gogorragoak dira –gaineratu du lankideak–, lana denok berdin eginagatik, ordea, beraiek gutxiago irabazten zuten lehen...”. Trabak traba, orain arteko esperientzia “oso ona” izan da bientzat. “Niretzat –dio Zabalak– azken lau

urteak bereziki onak, lehen baino oztopo gutxiago izan dugu eta”. LABeko delegatuek babes handia jasotzen dute lankideen aldetik. “Badakite nori entzun, inoiz ez gara azpijokoan aritu eta hori nabaritu egiten da; konfiantza dute gugan, dakiguna esan egiten diegu eta ahal dugun guztia egin, beti”. Zerrendak osatzea “kosta” egiten dela aitortu dute. “Batzuetan pozik ikusten gaituzte, baina bestelakoak ere izaten dira, eta horregatik askok atzera egiten dute”. Langileei animatzeko deia egiten diete. “Beldurrik ez da izan behar, norberak ahal duen hura egin behar du eta horrekin konformatzen jakin, beti ere pentsatuz, hurrengo batean gehiago lortuko dela. Delegatu gisa betebehar ugari izaten da eta bakoitzak bere neurriko eginkizunak bilatu behar ditu”. “Delegatuok langileen ahotsa gara”, diote. “Eurek zer eskatzen duten egitea dagokigu guri”. Horretan fin dihardute biek, eta halaxe jarraitu nahi dute.


•Iraultzen 137

8/9/06

15:45

Página 23

¿Cómo hacer las elecciones?

La constitución de la Mesa es uno de los pasos más importantes

Mesa de votación en las elecciones de Volkswagen en Iruñea. DONOSTIA. Iraultzen

En este número especial Iraultzen ha hablado con delegados y delegadas, con personas que aspiran a serlo y con responsables de cada sector. Ya con los motores calentados para las elecciones sindicales, llega la hora de arrancar. Es precisamente en este momento cuando surgen preguntas acerca de los diferentes puntos relacionados con el proceso en el que nos sumergimos. Son cuestiones básicas a las que conviene dar respuesta. En esta página recogemos sólo las más elementales. Para lo demás, en sus sedes y secciones sindicales, LAB dispone de cuadernos y manuales sobre el tema, además de contar con personas especialmente dedicadas durante estos meses a preparar elecciones y resolver los problemas que surjan. ¿Están obligadas las empresas a celebrar elecciones sindicales? Para que las elecciones puedan celebrarse es necesario que las empresas cuenten con una plantilla igual o superior a 6 trabajadores y trabajadoras por centro de trabajo. ¿Quiénes pueden ser electores y elegibles? Electores, todas las personas trabajadoras dadas de alta de la empresa, con al menos un mes de antigüedad en el momento de la votación.

Elegibles, las y los trabajadores que tengan los 18 años cumplidos y una antigüedad en la empresa de, al menos, seis meses (en la mayoría de los casos). Las personas que estén en excedencia forzosa con reincorporación automática, mantienen el derecho a ser candidatas y a votar. ¿Cuál es la fecha para determinar cuántas personas componen la plantilla? La determinación de la plantilla servirá de base para fijar en número de representantes a elegir. La fecha para su determinación será la de la constitución de la Mesa Electoral, una vez promovidas las elecciones en la empresa. ¿Deben incluirse en el censo laboral las personas trabajadoras jubiladas parcialmente a través del contrato de relevo? Sí, deben incluirse a todos los efectos, computan a la hora de determinar la plantilla como una persona trabajadora más y pueden ser electores y elegibles. ¿Quién facilita el censo electoral y quién lo confecciona? Lo facilita la empresa y la Mesa electoral es la encargada de confeccionarlo. ¿Ante quién se puede reclamar? Ante la Mesa electoral (o en su caso, ante la Mesa de Colegio).

¿Qué importancia tiene la constitución de la Mesa electoral? Es uno de los pasos más importantes dentro del proceso de las elecciones, porque en la misma, además de procederse a dar cuenta del calendario electoral, entregas de censos, voto por correo… se vigila todo el proceso. Su constitución se realizará en la fecha indicada en el preaviso. ¿Quiénes componen la Mesa? Un presidente (la persona trabajadora de mayor antigüedad en la empresa), un vocal (el de mayor edad entre la plantilla) y un secretario (el más joven de la plantilla). ¿Pueden presentarse como candidatos los componentes de la Mesa Electoral? Sí, pero para ello deberá ser sustituido por su suplente (por lo que dejaría de ser miembro de la Mesa). ¿Cuándo se realizan los calendarios? Normalmente en el mismo momento de constituir la Mesa Electoral, participando en su elaboración tanto los sindicatos como las y los componentes de la Mesa. En la elección de delegados de personal, entre la fecha de constitución y la de la votación deberá transcurrir un plazo mínimo de 24 horas y un máximo de 10 días naturales. En caso contrario, sería motivo de impugnación por infracción grave, ya que la Mesa no puede alterar los plazos menciondos. ¿Dónde y cuándo se realiza la votación? La votación se llevará a cabo en el centro de trabajo y tendrá lugar durante la jornada laboral. ¿Cuándo se elige comité de empresa y cuándo sólo delegadas o delegados? Se deberá constituir un comité de empresa (o varios) siempre y cuando el censo de la empresa o de cada centro de trabajo sea de 50 o más trabajadoras y trabajadores. En el caso de censos de menos personas, se eligen delegados y delegadas de personal. A plantillas de entre 6 y 30 trabajadores y trabajadoras, corresponde un representante; entre 31 y 49, 3 delegados o delegadas. HAUTESKUNDE SINDIKALAK

23


โ ขIraultzen 137

24

8/9/06

15:45

Pรกgina 24

HAUTESKUNDE SINDIKALAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.