LAKUAKOAK BIZIRIK OMEN DIRA Irakaskuntzan arazo larriak izan arren, (ordezkoen gabezia besteak beste), LEP deialdia egin zenetik Administrazioa eta sindikatu batzuen artean azken sasoi honetan ez da bilerarik izan. Pasa den astean berriz, oso modu eskasa erabiliz, Lakuan bilera egitera deitu gintuzten, bilera mota zein zen jakin gabe (planifikazioa batzordea edo mahai sektoriala), gai zerrenda oso luzea, eta gaien inguruko inolako azalpenik edo materiarik gabe, … Bilera hasi bezain pronto helburua zein zen garbi gelditu zen: AURREKO ASTEAN CCOO ETA UGTrekin BATERA ADOSTUTAKOA JAKINARAZTEA, INOLAKO HOBEKUNTZA EDO GAINONTZEKORIK GEHITZEKO AUKERA IZAN GABE. Hona hemen haien akordioa. FINKAPEN KOPURUA %50etik %60ra pasatzea. Horrek, ondoko datuetan, zer suposatzen duen adierazten da. Plazak
Eskubidea
Finkatuak
2264
1132
939
% plazarik gabe 41,47
1636
818
560
34,23
356
178
145
40,73
Arte Ederrak
12
6
6
50,00
Kontserbatorioak
42
21
11
26,19
4310
2155
1661
22,92
KIDEGOA (2007-2008) Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza Hizkuntza Eskola Ofizialak Lanbide Heziketa
GUZTIRA
Taula honetan ikusten den moduan, finkatutako ordezko kopurua 1661ekoa da. Kontuan hartzen badugu egonkortasun akordioak 1500 egonkor barneratzen zituela eta Bertandonan itxialdia burutu zuten 157 “irakasleak” ere badaudela, hor dugu guztira finkatutakoen kopurua. Akordio honen sinadurak ordekoen kolektiboari ekarri dizkion ondorioak honakoak dira: -
CCOO eta UGTk Ordezkoen Kolektibo osoaren aurretik Bertandonakoen egoera pertsonala kokatu duela.
-
Eusko Alkartasunak (EA) Anjeles Iztuetaren garaian jasan zuen presio mediatiko eta politikoaren eragina ezin izan du gainditu, eta azkenean, Tontxu Camposen eskutik amore ematea erabaki zuen CCOO eta UGTrekin akordioa sinatuz.
-
Ordezkoen Kolektiboaren nabarmena izan da:
lan
baldintzen
atalari
dagokionean
atzera
pausua
Egonkortasun akordioa bertan behera uzteak figura horren desagerpena ekarri zuen. Finkapena=Egonkortasuna saldu nahi izan digute baina ez da inolaz ere horrela, eskubidetan galdu dugulako. Administrazioak egonkorrenganako derrigortasuna zuen lanpostu bat bermatzeko garaian baina finkoekin ez. Egonkorrek hurrengo ikasturteetarako lanpostua bermatuta zuten bitartean finkoek azken egunera arte ez dute jakingo ikastetxe berean jarraituko duten ala esleipenetara joango diren.
Guzti hau ikusita, ZORIONAK SINATZAILEEI!