Liburuxka definitiboa 13 14

Page 1

2013-2014 IKASTURTEA

> Irakaskuntza

ORDEZKOENTZAKO ARGIBIDE ETA OHAR LIBURUSKA LAB klase sindikatua da, gizartean sustraitua eta gaur egungo egoera sozio-ekonomikoaren ondorioak pairatzen dituzten langileekin konprometitua. Aurreko ikasturteetatik datozen borrokei eusteko ordua heldu zaigu: - Murrizketei erantzutea ezinbestekoa da kalitateko zerbitzu publikoak bermatu nahi baditugu. - Hezkuntzan lan egiten dugun langileon lan baldintzak defendatzea funtsezkoa da, etengabeko erasoen aurrean. - Ikasturte honetan Espainiatik inposatu nahi diguten hezkuntza erreforma baztertzaile, adoktrinatzaile eta zentralistaren kontra kalera atera behar gara. Horretarako lehenengo data jarria dugu: URRIAREN 12A, Bilbon, Euskal Herriko Hezkuntza munduko hainbat eragileok deitutako manifestazio nazionala. Hezkuntza eragile bezala, LAB sindikatuak, murrizketak eta erreforma hauek salatzetik eta borrokatzetik haratago, Euskal Herriko Hezkuntza Sistema propioa eraikitzeko pausuak ematen jarraitu nahi du, elkarlanean eta ahalik eta adostasun gehienarekin. Horretarako guztiz beharrezkoak garen hezkuntzako langileon parte hartzea beharrezkoa dugu, langilegoa baita subjektu aktiboa.

EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA

ERAIKITZERA GOAZ! MURRIZKETARIK EZ! Zerbitzu publikoak garatu! irakaskuntza.labsindikatua.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Liburuxka definitiboa 13 14 by LAB Sindikatua - Issuu