Ope2015 laburpena eskuorria

Page 1

2015KO OPOSAKETAK OPOSAKETAK 2014-2015: ELEKTORALISMORIK EZ! Egun hezkuntzako langileok bizi dugun egoera, azken urteotan hartutako erabaki politikoen ondorioa da. Zerbitzu publikoetan egindako murrizketen ondorioz irakasleen lan baldintzak okertu egin dira (ratioak, soldata izozteak, bajen ordezkapenak, jubilazioak, …). Honekin guztiarekin harrigarria da enpleguaren egonkortasunaz hitz egitea LEPak baliatuz. Baina zertan ibili dira orain arte? Negoziazio mahaietara murrizketekin emandako atzerapausoak berreskuratzeari ekiteko inolako neurririk aurkeztu gabe eta etorkizunari begira ere, inbertsiorik gabeko eskema batera mugatu izan dira. Hauteskundeen atarian egonik, eta legealdian, oraingoz, ezer gutxi egin dute eta zerbaitekin gozatu nahi dute jendea. LEP deialdiak langile batzuen egonkortasuna hobetuko badu ere, plan integral bat behar dugu. Eta hori zerbitzu publikoetan inbertsio gehiago egitetik etorriko da. 275 plaza: lanpostuak suntsitzen eta behin-behinekotasuna handitzen LEP honek ez ditu lanpostuak sortzen ezta egonkortzen ere. Kontuan hartu behar da ikasturte honen hasieran behin behineko 6.000 lanpostu esleitu direla ( 3.000 Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan) eta azken bi urteetan 993 irakasle jubilatu direla. Planifikazio falta eta negoziaziorik ez Ikasturte erdian oposaketa iragartzea langileekiko errespetu falta deritzogu eta agerian uzten du hezkuntza sailaren inprobisazioa eta planifikazio falta. Irailean ez zekiten horren berri? Ezin da Lan Eskaintza Publikoa erabili unean uneko interesen menpe. Sistemaren beharrizanak aztertu eta egonkortasuna bermatzeko epe ertainera begirako plangintza adostu behar da. Ordezkoen zerrendak ireki Ez dugu uste oposaketa gainditzea bidea izan behar denik zerrendetan sartzeko. Denbora luzean itxita egoteak irakasle askorengan sortzen duen ezinegona eta ziurgabetasunaz gain, orain, plaza ateratzeko ia aukera gabe, oposaketa prozesu bat prestatu behar izatea, ez da bidezkoa. Oposaketa aurretik zerrendak irekitzea eskatzen dugu.

ELEKTORALISMORIK EZ

Libreak

Ezinduentzako

Haur Hezkuntza

102

8

Lehen Hezkuntza

56

4

Musika

14

1

Ingelesa

47

3

Pedagogia Terapeutikoa

23

2

Gorputz Hezkuntza

14

1

GUZTIRA

256

19

Hizkuntz eskakizuna • Plaza guztiak HE2koak dira. Balio duten ziurtagiriak: Hezkuntzako HE2, EGA, Hizkuntz Eskolako gaitasun maila (C1) edo plan zaharreko 5.maila, administrazioko (IVAP) HE3, Euskaltzaindiako “D” ziurtagiria eta baliokideak. • Titulua ez dutenentzat badago aukera oposaketa prozesuan euskarazko froga egiteko. • 47/2012 dekretuari jarraiki unibertsitate ikasketak euskaraz burutu dutenek ez dute hizkuntz eskakizuna egiaztatu behar. Unibertsitate titulua plan berrian izan behar da, hau da, gradu mailako titulua; bestela, plan zaharrekoak 2008tik aurrera lortutakoak. Hautaketa prozesuaren egitura Hautaketa prozedura honek bi atal ditu. ! Oposizio aldia (2/3): egingo diren azterketak (kasu praktikoa, teorikoa, ahozko aurkezpenak) ! Lehiaketa aldia (1/3): merituak (lan esperientzia, ikasketak, ikastaroak, ...) OPOSIZIO-ALDIA %66,6 = 2/3

LEHIAKETA-ALDIA%33,3 = 1/3

1 PROBA: IDATZIA % 50

2 PROBA: AHOZKOA% 50

A: kasu praktikoa %60 B: azterketa teorikoa %40

A: programazio didaktikoa B: unitate didaktikoa

MERITUAK gehinez 10 puntu 1. Lan eskarmentua (5 p) 2. Formakuntza akademikoa (5 p) 3. Bestelako merituak (2 p)

Tituluak Honako tituluren bat eduki behar da: • Maisu-maistraren titulua edo dagokion gradu mailako titulua • Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua • Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren titulua.

LANPOSTUEN ETA HEZKUNTZA KALITATEAREN KONTURA!!!

http://irakaskuntza.lab.eus/ Araban

Bizkaian

Gipuzkoan

Nafarroan

Iparraldean

Fermin Lasuen, 13 behea 01001 Gasteiz Telf.: 945 259 544 Faxa.: 945 258 039

Rekalde zumarkalea,62 behea 48010 Bilbo Telf.: 944 706 900 Faxa.: 944 706 909

San Bladi 1, behea 20013 Donostia Telf.: 943 458 562 Faxa.: 943 456 645

Martzelo Zelaieta 75, 2-A 31014 Iruñea Telf.: 948 382 474 Faxa.: 948 221 276

7 Coursic Karrika 64100 Baiona Telf.: 0559595020 Faxa.: 0559595021

eaeirakasleak@ lab.eus

eaeirakasleak@ lab.eus

eaeirakasleak@ lab.eus

irakaskuntzanafarroa@ lab.eus

irakaskuntzabaiona@ lab.eus

4

Dekretuaren ZIRRIBORROAN oinarrituta dago, beraz, behin behineko informazioa da.

Espezialitateak Aipatu tituluren bat izanez gero, edozein espezialitatera aukezteko aukera dago. Ingeleseko espezialitatea Espezialitate honetako proba guztiak (idatzizkoak eta ahozkoak) ingeleraz egin behar dira 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.