MAITEZ MINDUTA

Page 1

OSASUN, GIZARTE POLITIKA ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA BERDINTASUNERAKO ESTATUKO IDAZKARITZA Genero Indarkeriaren Aurkako Gobernu Ordezkaritza 1


Argitalpen ofizialen katalogo orokorra http://www.060.es

Argitaratzailea: Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioa. Berdintasunerako Estatuko Idazkaritza. Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritza. Prado pasealekua, 18. 28014 – Madril Helbide elektronikoa: violencia-genero@igualdad.mspsi.es Internet: www.mspsi.es Koordinazioa: Pilar Gómez Muñoz. Kide aholkularia. Miguel Lorente Acosta. Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaria. Egileak: © Gidoia: Miguel Ángel Giner Bou. © Ilustrazioak: Cristina Durán Costell. Diseinua eta maketazioa: LaGRUAestudio. Komiki hau egiteko, aldez aurretik, Carmen Castroren laguntza izan dute egileek (SinGénerodeDudas) eta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaritzak ikuskatu du lana. NIPO: 860-11-034-5

2


MAITEZ MINDUTA

OLIVIA ETA MARTINEN ISTORIOA

CRISTINA DURÁN / MIGUEL A. GINER BOU

OSASUN, GIZARTE POLITIKA ETA BERDINTASUNEKO MINISTERIOA BERDINTASUNERAKO ESTATUKO IDAZKARITZA Genero Indarkeriaren Aurkako Gobernu Ordezkaritza 3


MAITEZ MINDUTA HITZAURREA Gezurra dela pentsa genezake, asmakeria dela eta ez benetako istorioa, kontu urruna edo irreala dela, errealitateak komikian agertzen diren marrazkiekin zerikusirik ez balu bezala, pertsonaiek gure alboan oinez dabiltzan pertsonekin edo gurekin batera metro edo autobusa hartzen dutenekin zerikusirik ez balute bezala. Baina benetan diotsuet: Olivia eta Martinen istorioa benetakoa da; pertsonaiak ez datoz beste mundu batetik, eta ez dira irudimenak asmatuak. Protagonistak edozein neska-mutiko izan daitezke, jolastokian edo gelan aurkitzen ditugunak, kalean edo merkataritza-guneetan ikusten ditugunak. Jende ezaguna, hasieran oso jatorrak diren mutilez maitemintzen diren neskak, baina ondoren haien jabe direla pentsatzen duten mutilak, neskak beraienak direla uste dutenak, beraien ondasun balira bezala... Jatorrak izateari utzi eta bortitz bihurtzen diren mutilak. Berdintasunerako Ministerioak Espainia osoko nerabeekin egindako ikerketa batean ondorengo emaitzak jaso dira: 10 neskatik 1ek, gutxi gorabehera, tratu txarreko egoerak bizi izan ditu mutil-lagunaren eskutik, eta 10 mutiletik 1,3k aitortzen du tratu txarra eman diotela bikotekideari. Ikusten duzuen bezala, ez da hain arraroa, eta pentsatzen duzuena baino hurbilago dago. Agian arazoa puzten ari naizela pentsatuko duzue, eta jakin nahiko duzue zer egin duten mutil horiek, erasotzaile direla ondoriozta dezagun. Bada, mutilek eurek azaltzen dutenez, adibidez, beldurra sentiarazi diete, iraindu egin dituzte edo irrigarri utzi, edo ezer balio ez zutela sinestarazi diete. Nesken irudiak mugikorreko mezu (sms) bidez edo Internet bidez zabaldu dituzte, samintzeko edo umiliatzeko… Hori guztia, eta gehiago. Ikus dezakezuen bezala, ez da “umekeria”, inondik ere; aitzitik, benetako erasoak dira, eta emakumeek –baita neska gazteek ere– jasaten duten indarkeriaren parte dira. Horregatik, oso garrantzitsua da zuek indarkeria hau ezagutzea, eta jakitea normaltasunez eta ohiko zerbait balitz bezala aurkezten dela, bikote-erlazioetan (batzuetan, behintzat) berezko zerbait balitz bezala, horrek indarkeria justifikatzea baitakar errefusatu beharrean. Gainera, oso zabaldua dago, ikusi ahal izan duzuen bezala: gogoan izan, ia neska eta mutiko gazteen %10ek esan dute noizbat jaso edo eragin dutela! Eta edozein tokitan gertatzen da: ez pentsa pobretasun, larrialdi, alkohol eta droga giroetan soilik gertatzen denik…Edozein mutikok eragin dezake tratu txarra, hala erabakitzen badu; bere borondatearen arabera egongo da dena. Eta, hori hala bada, pentsatu al duzue zergatik dagoen edozein lekutan tratu txarrak eragiten dituen horrenbeste mutil? Galdera ona. Jarrera bera oso baldintza desberdinetan agertzen bada, guztietan komuna den zerbait egon behar du. Berdin du familiak diru gehiago edo gutxiago irabazten duen, kultura

4


gehiago ala gutxiago daukan, auzo batekoa edo bestekoa den… Izan ere, baldintza zehatz batzuen ondorio izango balitz, baldintza horiei lotuta bakarrik agertuko litzateke. Ez da horrela gertatzen, ordea. Emakumeenganako indarkeriak oztopo eta bide guztiak gainditzen ditu, egoera eta giro guztiak; edozein bikotetan gertatzen dira, erasotzaileek hala erabakitzen badute. Guztiek kultura-erreferentzia berdinak dauzkate, eta kultura esaten dudanean ez naiz ari arte, literatura, pintura, edo musika sorkuntza batean egindako kultura-adierazpen batez; kulturak gizartean gure bizikidetza antolatzeko ematen dizkigun balioez ari naiz, eta kulturak “goitik berehako gizonak” eta “benetako emakumeak” izateko ematen dizkigun erreferentzien zati diren funtzioei eta paperei buruz. Neskei eta mutilei gauza desberdinak esaten dizkigute balio horiek; hala, posible egiten dute mutil batzuek “beraien neska” kontrolatu egin behar dutela pentsatzea, bikote-erlazioko konpromisoaren parte bezala, horrela mutilak gaizki geldi ez daitezen eta besteek ez dezaten pentsa kikil batzuk direla edo neskak beste lagun batzuekin adarrak ipintzen dizkiela. Eta neskei adierazten diete “beraien mutila” serio jartzen denean edo beste lagun batzuekin ez hitz egiteko esaten dienean, edo arropaz aldatzeko agintzen dienean… hori guztia maitasunarengatik egiten dutela, jeloskor daudelako eta jeloskortasuna maitasuna delako. Maitasunagatik egiten dute, bai, hala da. Baina beren buruarekiko maitasunagatik, norberekeriagatik, eta neskaren jabe direla pentsatzeagatik. Mugak eta irizpideak beraiek jar ditzaketela uste dute, eta, gizonek eraikitako kultura batean bikote-harremanak izan behar duen horretara egokitzen da erlazioa. Iruzurra sortzen da hortaz, eta horren atzean desberdintasunaren adierazpen gogorrenak ezkutatzen dira; besteak beste, emakumeenganako indarkeria eta bereizketa, ondorengo esaldi “goxoek” aditzera ematen dutena, esaterako: “Hauek ez dira neska batentzako orduak” edo “Hori ez da neska batentzako lekua”. Maitasuna dagoen lekuan ezin da indarkeria egon, eta neska baten ekimena kikiltzen, mugatzen, kontrolatzen duen edozer indarkeria da, mutiko baten aginduen mende jartzera behartzen duelako neska, eta mutilak bere iritziz egokia ez den edozein jarrera konpontzeko indarkeria erabiltzea errazten duelako, edo neskak bere jarrerarekin mutilaren posizioari eraso egin diola ulertzera daramalako mutila. Ez da gehiago maite jarrera hauek jasateagatik, eta inor ez da gizonagoa horrelakoak egiteagatik, gizakia Giza Eskubideen errespetuan eraikitzen baita. Komikiko istorioak deskribatzen duen egoeraren batean bazaudete edo horrelako zerbait zuen inguruan gertatzen ari dela ohartzen bazarete, ez gelditu zalantzan, zalantzak beti harrapatzen baitu indarkeria jasaten duena eta indartu indarkeria eragiten duena, egoera hori luzatu baino ez baitu egiten. Galdetu, hitz egin, deitu 016 telefono zenbakira, laguntza eskatu eta eman, Oliviaren taldeak egiten duen bezala. Gizarte hobea eraiki behar dugu, eta horrek indarkeriarik ezin egon daitekeela esan nahi du. Martxan jarri behar dugu, hitzordu honetan inork ezin baitu huts egin. Miguel Lorente Acosta Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaria.

5


6


BEGIRA, OLIVIA, TXAKURKUMEA! EZ DA ARRISKUTSUA IZANGO, CAROLINA?

BAINA BEGIRA, OSO MAITAGARRIA DA.

BAI, EGIA DA… KAIXO, TXAKURTXO...…

LARACROF!

LARACROF!

7


A, HEMEN ZAUDE, ANIMALIA MADARIKATUA!

JABEARI KASU EGITEN ERAKUTSIKO DIZUT...…

E… GUREKIN JOLASEAN ARI ZEN ETA...… ETA...…

ORAIN IKUSIKO DUZU!

OLIVIA! OLIVIA, LAGUNDU!

UTZ EZAZU BAKEAN, BASATI HORI!

ZER DA HAU, ZUK ERE EGURRA NAHI?

OOO... OLI... VIAAAA...

OLIVIA, EGIN ZERBAIT...…

8


OLIVIA!

OLIVIA.

BARKATU, NIRE MUNDUAN NENGOEN...… IKUSTEN DUT,BAI...…

PENTSATZEN ARI NINTZEN… GOGORATZEN ZARA HITZ EGIN NIZUN MUTIL HARTAZ?

MARTIN? FUTBOL TALDEKOA?

EZ DAKIZU NOLA BEGIRATZEN DIDAN…...

NIK USTE DUT GOGOKO NAUELA…...

NIK EZ DUT SEKULA HORRELAKORIK SENTITU INORENGATIK…...

… ...ORAIN ARTE IZAN DITUDAN MUTIL-KONTUAK EZ DIRA GARRANTZITSUAK IZAN. HORI EZ ESAN BERAIEI! KAR-KAR…... BEGIRA, HOR DAUDE RAKEL ETA AHMED.

BA AURRERA, NESKA!

AIZU, PASAKO AL DIZKIDAZU MATEKO APUNTEAK?

BERAZ, MARTIN GUSTATZEN ZAIZU?

NOSKI, ETA BADAKIZU, LAGUNTZA BEHAR BADUZU…

CAROLINA, ****!

UF, MESEDE HANDIA EGINGO ZENIDAKE…... KAR-KAR! BENO, NI BANOA, MARRAZKETA DAUKAT ETA.

BA BEGIRA, AURREKOAN ALDAGELETAN NENGOEN ETA ZUTAZ ARI ZIRELA ENTZUN NUEN…...

9

BENETAN?

BAI, BAI, EA NON BIZI ZINEN, ZEIN GELATAKOA ZINEN… GAUZA HORIEK...…


MARTÍN!

EEE!

EZ DA HORI GUSTATZEN ZITZAIZUN NESKA?

JOE, NOLA BEGIRATU DIZUN! ETA ORAINDIK ZALANTZAK DAUZKAZU?

UF, TOMATEA BAINO GORRIAGO JARRI NAIZELA USTE DUT… FESTAN ZERBAIT ESAN BEHAR DIOT.

AMA, AITA, ETXEAN NAIZ.

NOR DATOR HEMEN? BAINA NIRE BUDA TXIKIA DA…...

EA EGIA DEN, HORRENBESTE KOSTATZEN ZAIZU…... ...

OLI... VIAA...

BENO, BIHAR ARTE.

ADIO.

KAIXO, NESKA. LAGUNDU ZURE ANAIAREKIN, AFARIA EGIN BEHAR DUT ETA.

KAIXO, LAZTANA.

O.. LI... VIAA...

O.. LI... VIAA...

KAIXO, AMA. NIK EMANGO DIOT AFALTZEN ADRIANI…...

ETA ZER MODUZ KLASEAN?

ONDO, BETI BEZALA...…

ONDO BAKARRIK? ETA ZERGATIK DAUKAZU DISTIRA HORI BEGIETAN?

OLI... VIAA... 10

EEE…... BENO…... MUTIKO BAT GUSTATZEN ZAIDALA USTE DUT…...


AKABATUKO ZAITUT, ZONBI NAZKAGARRIA!

AFALTZEN GERATUKO ZARA , RICARDO?

****! BERRIRO HIL NAUTE!

EZ, EZ, ETXEKOEI ESAN DIET ITZULIKO NINTZELA, ETA EZ DUT ARAZORIK NAHI ZAHARRAREKIN...…

MARTIN, AFARIA PREST DAUKAZU!

NAHI DUZUN BEZALA... AIZU, INSTITUTUKO NESKARI ZEOZER ESAN BEHAR DIOT...…

EZ DAKIT...… OSTIRALEAN FESTAN SAIATUKO NAIZ...…

BAI, ASKO GUSTATZEN ZAIT.

OLIVIA HORI? A ZER NESKA PUSKA…...

NAHI DUZUN BEZALA, BAINA ABISATUTA ZAUDE: DENAK ASTUN HUTSAK DIRA.

RICARDO EZ DA GELDITUKO. ZER DAGO AFALTZEKO?

BETI BEZALA…...

ETA AITA? OSO LANPETUTA DAGO BUFETEAN ETA BERANDU IRITSIKO DA…...

11

BAI, BETI BEZALA…...

BA, AZKENEAN DENAK BERDINAK DIRA...…

SANDWICH BAT EGINDA UTZI DIZUT...… NIK AFALDU DUT JADA.


ENTRENAMENDU BAT JARRI DIETE ETA EZ DATOZ, SENTITZEN DUT…...

JO, OLIVIA… ORAINTXE ENTZUN DUT FUTBOL TALDEKOAK EZ DIRELA ETORRIKO…...

BENO, EZ DIO AXOLA… LASAI EGON…...

NOLA?

ESPINAKAK JATEN HASI BEHARKO NAIZ?

KAIXO…... KAIXO! OLIVIA ZARA, EZTA? ETA ZU MARTIN…... JE, POPEYEREN NESKAREN IZENA DAUKAZU.

IDEIA ONA DA…... ETA FRINGEKO PROTAGONISTARENA. ? GARAIZ IRITSI AL NAIZ? AGIAN…... AGIAN ZERGATIK? IKUSI EGIN BEHAR ZERTARA ETORRI ZAREN...

12


BI HILABETE GEROAGO. ... ETA ONDOREN CAROLINAREKIN BERE KOMIKIKO ORRI BATZUK IKUSTEKO...

EZIN DUT, ESAN NIZUN AHMEDEKIN GELDITUTA NENGOELA...

ETA GERO ADRIAN JASO BEHAR DUT.

ONDO... KAIXO, OLIVIA. KAIXO, MARTIN. KAIXO, IRAKASLE.

ETA ZERGATIK EZ ZARA ENTRENAMENDURA ETORTZEN ETA HAN NIRE ZAIN EGOTEN?

BAINA, NAHI BADUZU, ADRIAN JASOTZEN DUDANEAN HARA JOAN GAITEZKE...…

E...EZ, EZ. GAIZKI IRUDITZEN ZAIT HORRELA KALE EGITEA…...

BAINA, MARTIN... ASKO GUSTATZEN ZAIO ZUEK JOKATZEN IKUSTEA…... HAIN ONDO PASATZEN DU...…

UUU...ZURE ANAIAREKIN ETORRI BEHAR ZARA?

BENO, CIAO...

DEITUKO DIZUT...

KAIXO, AHMED. IKUS DEZAGUN TEOREMA HORI...

13


TRIANGELU BAT DAUKAGU ABC ANGELUEKIN, EZ? ABC.

ORDUAN A ZATI A-REN SINUA, B ZATI B-REN SINUA DA, ETA EMAITZA… TIRA, MUGIKORRA BERRIRO. SKO BOTTZEN ZAITT FALTAN...

BERRIRO? JOE, OLIVIA 10 SMS JASO DITUZU JADA...

HORRELA EZ DAGO KONZENTRATZERIK.

ZERA, OSO MAITEKORRA DA...

IZUGARRI ASTUNA DA, TXO...

BAI, ATERTU DU...

BAINA.. E.. ORAIN?

ETA ZER EGINGO DUT CAROLINAREKIN ETA… ETA … ADRIANEKIN?

EZ, EZ DA HORI… BAINA EZ ZAIT GUSTATZEN KALE EGITEA...

EEE…... AHMED…... ENTRENAMENDUA BERTAN BEHERA GERATU DA, ETA…... E...… BENO, BANOA…

TAK, TEK, TAK, TAK.

14

BENO, ONDO DA…... ORAIN ESANGO DIET EZIN NAIZELA JOAN...


ASTE HORRETAN... NIK EDARIAK ERAMAN DITZAKET...

KAIXO, OLI. LARUNBATERAKO HONDARTZA ETA ZINEA ANTOLATZEN ARI GARA.

KAIXO, POLITTA. ZER ZABILTZA?

JOE, KRISTOREN GOGOA DAUKAT!

ETORRI NAHI AL DUZU?

LARUNBATEAN HONDARTZA ETA ZINERA JOATEKO GELDITU GARA...

ZONBIAK HILTZEN, ETORRI NAHI DUZU?

KAIXO, LAGUNAK. ZER ZABILTZATE?

GERO ESANGO DIOT MARTINI...… GEU ERE JOANGO GARA!

LARUNBATEAN? LARUNBATEAN PARTIDUA DAUKAT

NOSKI, HORI GALDETZEA ERE...

BENO, E…... BA NI JOANGO NAIZ, GOGO IZUGARRIA DAUKAT ETA...

ZERA...… NIK GU IKUSTERA ETORRIKO ZINELA USTE NUEN…... OSO PARTIDU GARRANTZITSUA DA.

E…... ZERA, ASPALDIAN EZ NAIZ LAGUNEKIN IRTEN...

15


ZER GERTATZEN DA? EZ DUGU GEHIAGO JOLASTU BEHAR?

OLI… ARRAIOA! DENA NAHASTEN DUZU...

ESAN NIEN JADA LAGUNEI ETORRIKO ZINELA... GOGO HANDIA DAUKAT ZU ETORTZEKO...

ETA BESTE GAUZA BAT...… ZERGATIK EZ DITUZU BOTOIAK LOTZEN? OSO BILUZIK ZOAZ…...

BENO, ALDEZ AURRETIK GALDETU ZENEZAKE.

BROMA DA, ALA?

TIRA, OLI… GERO BIOK JOANGO GARA ZINERA... BAINA GURI GUSTATZEN ZAIGUN FILM BAT IKUSTERA, ETA EZ ZURE LAGUNEI GUSTATZEN ZAIEN MELENGA HORIETAKO BAT…...

TIRA, EZ ZAIZU EZER KOSTATZEN...…

HARA. ZER? OLIVIA ZEN… EZETZ ASMATU?

BENO, NORMALA DA…... A FASEAN DAUDE...

EZ DATORRELA LARUNBATEAN. HORIXE!

16

ENE, PEDRITO, ZEIN MEMELOA ZAREN, NEN.


HAU, AMA, HAU GUSTATZEN ZAIT.

BAI, ZER? EZ ZAIZU GUSTATZEN?

E... HAU?

ZERGATIK DIOZU HORI? OSO ONDO GELDITZEN ZAIT.

BAI...… GUSTATZEN ZAIT… BAINA ARRAROA EGITEN ZAIT ZURI GUSTATZEA.

BETI HAIN ARROPA MOTZEKIN IBILTZEN ZARENEZ, ARRAROA EGITEN ZAIT HORRELAKO GONA LUZEAREKIN IKUSTEA…...

GOOOOONA OOO... LI... VIAA.

BENO, AMA. HELDUA NAIZ NAHI DUDAN BEZALA JANZTEKO, EZTA?

EZ NAZAZU UMETZAT HARTU!

EZ, LAZTANA, EZ DA HORI…

ETA EZ EZAZU TONU ULERKORREGI HORI ERABILI NIREKIN... ... EZIN DUT JASAN.

MARTIN DA...… KANPOAN DAGO NIRE ZAIN.

ETA GONA?

BANOA.

NIK ZER DAKIT! UTZI HOR NONBAIT! OLIVIAAA... HASERRR...

17


HARTU, TXANDA UTZIKO DIZUET...

PIXA EGITERA NOA.

IGO ITZAZU FRESKAGARRI HOTZ BATZUK...

IGO ZUK, NEN... NI BESTALDERUNTZ NOA...

NOLA?! ZER GERTATZEN DA?

IKUS DEZAGUN EA HAU ULER DEZAKEZUN…!

EZIN DIGUZU MESEDE HORI EGIN?

NIK FRESKAGARRI BAT EKARTZEKO ESKATZEN BADIZUT, ZUK EKARRI, ETA KITTO!

BAI, BEHERA JOANGO BANINTZ, BAINA EZ NOA. ZUK EGIN DEZAKEZU...…

TXANTXETAN ARI ZARA, EZTA!

BAI, TXANTXETAN…...

EKARRI ORAINTXE BERTAN FRESKAGARRI **** HORIEK ETA UTZ DEZAGUN KONTU HAU.

18


HURRENGO GOIZEAN INSTITUTUAN...… JENDE ASKO ARRISKU EGOERAN DAGO ETA EZ DA HORRETAZ OHARTZEN...…

ETA GOGOAN IZAN: SALATZEKO ESKUBIDEA DAUKAZU, BABESTEKO AGINDUA ESKA DEZAKEZU, EKINTZA JUDIZIALEI BURUZKO INFORMAZIOA JASO DEZAKEZU…...

ETA 016 (*) TELEFONO ZENBAKIA ESKURA DAUKAZU. HEMEN DUZUE INFORMAZIO TRIPTIKOA... …

016(*): Genero indarkeriaren inguruko informaziorako eta aholku juridikorako telefonoa.

OSO ONDO, EMAN ESKERRAK BERDINTASUN MINISTERIOKO INDARKERIA UNITATEKO ORDEZKARIARI BERE LAGUNTZAGATIK.

ZERA... PRESA DAUKAT...

MILA ESKER, PLAZERRA IZAN DA...

OLIVIA, MOMENTU BATEAN GERA ZAITEZKE? UNE BAT BAKARRIK IZANGO DA. EZ DAKIT BADAKIZUN, URTE BATZUETAN MARTINEN ENTRENATZAILEA IZAN NINTZEN. ZER MODUZ BERAREKIN?

GUSTATU ZAIZU MINTZALDIA? OSO HEZIGARRIA IZAN DA...

HORI EZ ZAIZU AXOLA... MARTINEKIN IRTETEN ARI ZARELA IKUSI DUT, FUTBOL TALDEKOA...

TIRA OLIVIA, EZ EGIN GOGOR PLANTARIK, EZ ZARA HORRELAKOA ETA...

BAI... ETA?

UTZ NAZAZU BAKEAN...

BENO, BENO, TRIPTIKOA ERAMAN EZAZU, ETA BOTA IEZAIOZU BEGIRADA BAT, MESEDEZ...

ZUK ESAN BEZALA... ETA ERRETOLIKA AMAITU BADUZU, BANOA... 19


GUSTATZEN ZAIZU?

CAROL? ASPALDIAN EZ DIDAZU HORRELA DEITU... UMEAK GINENETIK...

GOGORATZEN DUZU TXAKURKUME HURA?

LARACROF! BENETAN POLITA DA, CAROL…...

UF... HURA BELDURRA PASATU GENUENA.

NOLA AHAZTU?

ZERA... E... PIXKA BAT HORRELA IKUSTEN ZAITUT, OLIVIA...

BAI, GOGORATZEN ZARA GELDI GERATU ZINELA?

GEROZ ETA GEHIAGO URRUNTZEN ARI ZARA GUGANDIK, ZURE LAGUNENGANDIK...

BAI...

ZUGATIK KEZKATUTA NAGO...

***** CAROLINA!, ZU ERE BAI?

BA UTZI KEZKATZEARI, HELDUA NAIZ JADA...

BAINA OLIVIA...

BEGIRA, GUREA OSO BEREZIA DA...

ZUEK EZIN DUZUE ULERTU GUK SENTITZEN DUGUNA. BATEZ ERE ZUK... EZ DUZU SEKULA HORRELAKO BIKOTE BAT AURKITUKO ETA....

ZER ESAN NAHI DUZU? PUF... AZALDU EGIN BEHAR AL DIZUT? 20


ETA MEREZI ZUTENA EMAN GENIEN...

KAR-KAR, ZE ONA!

KAIXO, POTXOLA, ZER GERTATZEN DA? PATTAL IKUSTEN ZAITUT...

NIRE ERRUA DA, EZTA?

EZ DA EZER...

EGIA ESAN, MISERABLE HUTSA IZAN NINTZEN...

EZ, ERGEL HALAKOA...

EGUN GUZTIA BURUTIK KENDU EZINIK NABIL...

BADAKIZU MAITEZ MINDUTA NAUKAZULA...

... ZU IKUSTEKO ZAIN... BARKAMENA ESKATZEKO...

BERAZ, ZIGOR NAZAZU, JIPOITU NAZAZU, BOTA NAZAZU SUTARA, EGIN NAHI DUZUNA NIREKIN...

21

AURREKO EGUNEKO FRESKAGARRIEN KONTUAGATIK...


ASTEBURUA, TABERNA INGURUAN... KAIXO.

OLIVIA? ZERBAIT HARTZERA ETORRI NAHI AL DUZU? HEMEN GAUDE DENAK...

KAIXO, CAROLINA, ZER MODUZ? AIZU, HURA EZ AL DA MARTIN? ...ETA TALDE OSOA... EZ AL ZEUDEN KANPOAN JOLASTEN, ASTEBURU OSORAKO?

BAI, HORI ESAN ZIDAN OLIVIAK... DEITU EGINGO DIOT...

22

A, ONDO DA...


E... EZ DATORRELA... ANAIA ZAINDU BEHAR DUELA ETA IKASTEN GELDITUKO DELA...

MARTINEK DEITU ZAIN DAGO, PARTIDUA BUKATZEN DUENEAN!

ETA, ADI, HEMEN DATOR HOBERENA...

E, BADOAZ, BADOAZ FUTBOLEKOAK...

JARRAI DIEZAIEGUN ATZETIK, EA ZER EGITEN DUTEN, BAI LAGUNAK?

EE... HOBE EZ, CAROLINA, EZ DUGU ARAZOETAN SARTU NAHI...

BA NIK ATZETIK JARRAITUKO DIET...

...GAINERA IKASI EGIN BEHAR DUGU, KURTSO AMAIERA DA ETA...

ARRAIOA, NON SARTUKO ZIREN?

ETORRI HONA, **** BADAUZKAZUE!

A... ARRAIOA!

EA, KAKATI HORIEK...

23


IGANDE ARRATSALDEA. UF, HEMATOMA IZUGARRIA DAUKAZU SAIHETSETAN...

E, ATZOKO PARTIDUKOA IZANGO DA...

EZ DAKIT NOLA GUSTATZEN ZAIZUN KIROL ARRISKUTSU HORI...

BA ZUK EZ DAUKAZU ARAZORIK ZONBIAK HILTZEKO...

BA... EZ DA GAUZA BERA... HORI BIRTUALA DA...

PENTSATU AL DUZU ESAN NIZUNA? ZONBI GEHIAGO HILTZEARENA? EZ, NESKA. PIXKA BAT AURRERAGO IRISTEARENA...

MUGIKORRAREKIN ARGAZKIAK ATERATZEARENA EZTA PENTSATU ERE...

BADAKIZU EZ NAIZELA ARI HORTAZ... EZ DAKIT... UTZI DENBORA PIXKA BAT GEHIAGO PENTSATZEKO...

MAITE NAUZULA ESATEN DIDAZU BETI. BADA ORDUA BA ERAKUSTEKO, ALA? BAI, ETA LEHENAGO INOR MAITE IZAN EZ DUDAN BEZALA MAITE ZAITUT, BAINA DENBORA GEHIAGO BEHAR DUT. 24


HILABETEAK DARAMATZAT ITXAROTEN ETA EZIN DUT BETI HORRELA JARRAITU...

AURREKOAN NESKA BATZUEKIN TONTEATZEN IKUSI ZINTUDAN...

GUREA BEREZIA DA, EZ DUZU INOIZ HALAKORIK AURKITUKO...

BAI, BAINA NIRI, ORDEA, EZIN ZAIT INOR GERTURATU...

BA... EZER EZ... NORMALA DA MUTILAK TONTEATZEN IBILTZEA...

... ETA NORBAIT HURBILTZEN BAZAIT, GERO ORDUAK EGITEN DITUZU HITZ EGIN GABE, HASERRE...

BARKATU, BAINA DENBORA NERAMAN GAUZA HAUEK ESAN NAHIAN...

BERRIRO EGIN DUZU! BERRIRO ERE GAIA ALDATU DUZU!

GAUZA HAUEK? GEHIAGO ORAINDIK?

BAI, BAINA EZ HASERRETU...

ZERA, BETI IRTETEN GARA ZURE LAGUNEKIN... NIREAK FALTAN BOTATZEN DITUT.

HORI DA ESAN NAHI ZENIDAN GUZTIA?

UF, BAI... BAINA ZURE LAGUNAK HAIN ASTUNAK DIRA...

EH... ZURE LAGUN RICARDO... ZER GERTATZEN ZAIO?

...ETA IZUGARRI ASPERGARRIAK... ZUK ERE ESAN DUZU NOIZBAIT...

EZ DAKIT... EZ ZAIT GUSTATZEN...

BA BEGIRA, RICARDO ANAIATZAT DAUKAT...

ARAZOAK DAUZKAN FAMILIA BATETIK DATOR ETA, NEURRI BATEAN, HAREN ARDURADUN SENTITZEN NAIZ...

BERAREKIN ZAUDENEAN BESTE JARRERA BAT IZATEN DUZU. EZ DELA HARREMAN ONA? NIRE ZAHARRA DIRUDIZU! EZ DA HARREMAN ONA... HAIN SOLIDARIOA IZANIK, ULERTU BEHARKO ZENUKE, EZTA?

25


TIRA, MARTIN, EZ JARRI HORRELA...

OLIVIA, IZORRATZEKO GOGOAREKIN ETORRI ZARA, ALA?

KAIXO, CAROL... OLIVIA EZ DAGO... SASKIBALOIRA JOAN DA... SARTU... USTE DUT BADAKIDALA ZERTAZ HITZ EGIN NAHI DUZUN...

KAIXO, CARMEN. EZ NATOR BERAREKIN HITZ EGITERA, ZUREKIN BAIZIK... HURRENGO EGUNEAN. CAROLINA IKUSI AL DUZUE?

KAI... KAIXO, OLIVIA... E... KANTXAN ZEGOEN... ZER GERTATZEN DA?

CAROLINA!

U, U...

26


BAINA, ZER **** KONTATU DIEZU NIRE GURASOEI?

LASAITZEKO? NIRE GURASOEK UDA OSORAKO IRLANDARA JOATEA NAHI DUTE!

LASAI, OLIVIA...

ORAIN, MARTINEKIN OPORRAK ANTOLATUTA NEUZKANEAN... ONDO DA, BARKATU, EZ NUEN ZURE GURASOENGANA JO BEHAR...

BAINA EZ ZARA KONTURATZEN, EZ ZARA ZU, MENPERATUTA ZAUDELA EMATEN DU...

HORI NIRE GAUZA DA!! ETA ZUK EZ DAUKAZU ZERTAN HOR SARTU!!

ESAN NIZUN, NIRE LAGUNA ZARA ETA ZUTAZ KEZKATZEN NAIZ...

BA HEMENDIK AURRERA LAGUN BERRI BAT BILATZEAZ KEZKATU BEHARKO DUZU, ETA BERAK JASAN DITZALA ZURE TONTAKERIAK...

HORI EZ ZAIT BATERE GUSTATU...

BADAKIZU ZER GERTATZEN DEN? INBIDIA DIGUZU, ETA EZIN DUZU JASAN.

HAIN ONDO KONPONTZEN BAZARA BERAREKIN, ZERGATIK EZ DIOZU LARUNBAT GAUAZ GALDETZEN?

LARUNBATA? KANPORA JOAN ZIREN JOLASTERA... ZIUR AL ZAUDE? ZERGATIK EZ DIOZU GALDETZEN?

EZ ZARA BERDINA, OLIVIA. POZTASUNA GALDU DUZU...

ZERA... JABEARI BELDURREZ BEGIRATZEN ZION TXAKURKUME HURA BEZALAKOA ZARA...

HORRELAKOA ZARA MARTINEKIN ZAUDENEAN...

ETA HORI, DUDARIK GABE, EZ DA MAITASUNA... 27

ZOAZ POPATIK HARTZERA!


FTBOLEAN, ZER GRTATZN DA?

NN ZAUD?

ZER GERTATU ZEN LARUNBAT GAUEAN, MARTIN? ZER?

EZ ZINETEN KANPORA JOLASTERA JOAN, EZTA?

NORK ESAN DIZU HORI?!

NOR IZAN DA KUXKUXEROA?

BERAZ, EGIA DA EZ ZINETELA JOAN...

EZ DA ZURE KONTUA... NOLA EZ DELA NIRE KONTUA? NIK EGITEN DUDAN GUZTIA ESAN BEHAR DIZUT! NOREKIN NOAN, NOREKIN EZ NOAN, ETA ZUK GEZURRAK BESTERIK EZ DIZKIDAZU ESATEN!

ONDO DA, GEZURRA ESAN NIZUN...

NESKEK EZ DUZUELAKO ULERTZEN...

HORTIK BESTE BATZUEKIN BORROKAN IBILTZEAZ?

BESTE TALDEKOEKIN KONTUAK GARBITZERA JOAN GINEN... EZ DA HAIN LARRIA...

NOSKI, HEMATOMA ORDUAN BORROKAKOA ZEN...

ZERGATIK EZ ZENIDAN KONTATU?

ZERTAZ ARI ZARA? 28

HORREK NESKA IZATEAREKIN ZERIKUSIA DAUKALA USTE DUZU?


BEGIRA, ZURE TONTAKERIEZ NAZKATZEN ARI NAIZ...

ESAIDAZU ORAINTXE BERTAN NOR JOAN ZAIZUN TXUTXU-MUTXUAREKIN!

BA EZ DA IZANGO MEREZI EZ DUZULAKO...

NOSKI, CAROLINA...

ESAN, NOR IZAN DA? NORK KONTATU DIZU?

ZER EGIN BEHAR DUZU? KONTUAK GARBITU NIREKIN ERE?

RAKEL?

MAIRUA? CAROLINA?

KUXKUXERA **** HORI!

BA ORAIN JAKINGO DU NOR NAIZEN!

CA... CAROL...

29


“JABEARI BELDURREZ BEGIRATZEN ZION TXAKURKUME HURA BEZALAKOA ZARA”

CAROL...

MARTÍN, EZ!

30


BA!

A!

BAINA MEREZI DUZUNA JASOKO DUZU...

ETA ZUK ETA BIOK HITZ EGINGO DUGU...

ORAINGO HONETAN LIBRATU EGIN ZARA...!

UUUU, NIRE BURUA...

ZURE LAGUN ATZERATUAREKIN UTZIKO ZAITUT...

31

ATZERATUA?


ONDO AL ZAUDE, CAROL?

HURRENGO EGUNEAN. HOR DAUDE...

ZER EGINGO DUGU BORTITZ JARTZEN BALDIN BADA?

BAI, BAINA, ETA AUSARTZEN BADA? POLIZIARI DEITUKO DIOGU, EZ?

BAI, ETA OSO HASERRE DIRUDITE. EZ DA AUSARTUKO, TERRAZA JENDEZ GAINEZKA DAGO. 32


BAI, GOAZEN...

BEGIRA, BADIRUDI MARTIN BADOALA...

ZER MODUZ ZAUDE?

ONDO, ONDO... UTZI EGIN DUT...

JOPE, OLI, ZEIN GOGORRA ZAREN! EZ DUZU MALKO BAKAR BAT ERE BOTA!

BETIKO!

BENO, EGIN DUT JADA EGIN BEHARREKO NEGAR GUZTIA...

EZ DU MALKO BAKAR BAT GEHIAGO ERE MEREZI...

MILA ESKER HOR EGOTEAGATIK, NESKA-MUTILAK...

ETA NIK ERE BAI, RAKEL, NIK ERE BAI... BAINA EZIN NITZEN TXAKURKUME HURA BEZALAKOA IZAN...

ZURE LAGUNAK GARA, POLIT HORI... EZ DA HAIN ERRAZA GUTAZ LIBRATZEA.

NOLA?

JOPE, NESKA, A ZER BELDURRA PASATU DUDAN!

EZER EZ, EZER EZ, KONTATUKO DIZUET...

JOANGO AL GARA ZERBAIT HARTZERA PIXKA BAT LASAITZEKO?

JOAN ZUEK, NIK ORAINDIK BESTE ZERBAIT EGIN BEHAR DUT... 33


BANOA NI...

KAIXO, CAROL.

EZ IEZADAZU ATEA ITXI, MESEDEZ.

GAUZA BAT EKARRI DIZUT...

BENO...E... PIXKA BAT BUSTI NINTZEN...

ZER DA? EZ DAUKAT GOGORIK OPARI GEHIAGORAKO...

FIDATU NITAZ... IREKI ETA JAKINGO DUZU...

OLIVIA, NO... NOLA?

EMAIDAZU BESARKADA BAT!

BAINA DENAK DAUDELA USTE DUT, ALA?

ETA EZ ZAITEZ MARTINENGATIK KEZKATU...

EMAIDAZU BESTE BESARKADA BAT! BAINA ZEIN MELENGA ZAREN!

UTZI EGIN DUT, BE-TI--KO!

GAUZA BAT BURURATU ZAIT...

LEZIOA IKASI DUT! ZURI ESKER...

KOMIKI BAT EGIN BEHAR DUT ISTORIO HONEKIN... IZENBURUA... “MAITEZ MINDUTA” IZANGO DA.

AMAIERA 34


Berdintasuna eta Genero Indarkeria Adoleszentzian lantzen dituen Ikerketa:

www.mspsi.es

Cristina Durán (1970) eta Miguel Ángel Giner Bou (1969) Arte Ederretan lizentziatuak dira, Marrazketa espezializazioan, Valentziako San Carlos-eko Arte Ederren Fakultatean, UPV. 1993an LaGRUAestudio sortu zuten, eta ordutik han egiten dute lan, komikiak eta ilustrazioak (bai editorialak bai publizitatekoak) eginez. 2009an, Ediciones Sins Entido-k beren nobela grafikoa argitaratu zuen, UNA POSIBILIDAD ENTRE MIL. 2010eko martxoan frantsesez ere argitaratu zuen Dargaud editorialak, UNE CHANCE SUR UN MILLION izenburupean. Finalista izan zen Kultura Ministerioak 2010ean eman zuen Komikiaren Sari Nazionalean, eta 2011n 2. saria jaso zuen Frantzian, 1er Trophée “les Bds qui font la différence”-an. www.lagruaestudio.com www.unaposibilidadentremil.com

35


MAITEZ MINDUTA OLIVIA ETA MARTINEN ISTORIOA

“Gezurra dela pentsa genezake, asmakeria dela eta ez benetako istorioa, kontu urruna edo irreala dela, errealitateak komikian agertzen diren marrazkiekin zerikusirik ez balu bezala, pertsonaiek gure alboan oinez dabiltzan pertsonekin edo gurekin batera metro edo autobusa hartzen dutenekin zerikusirik ez balute bezala. Baina benetan diotsuet: Olivia eta Martinen istorioa benetakoa da; pertsonaiak ez datoz beste mundu batetik, eta ez dira irudimenak asmatuak. Protagonistak edozein neska-mutiko izan daitezke, jolastokian edo gelan aurkitzen ditugunak, kalean edo merkataritza-guneetan ikusten ditugunak. Jende ezaguna, hasieran oso jatorrak diren mutilez maitemintzen diren neskak, baina ondoren haien jabe direla pentsatzen duten mutilak, neskak beraienak direla uste dutenak, beraien ondasun balira bezala... Jatorrak izateari utzi eta bortitz bihurtzen diren mutilak‌â€?

Miguel Lorente Acostaren Hitzaurretik Genero Indarkeriaren aurkako Gobernu Ordezkaria

36


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.