Ikerketa irakasle funtzioa osoa

Page 1

IKERKETA-AKZIOAREN PROIEKTUA Ikerketa-akzioaren zikloak Ikerketa bat ziklo batean eraman daiteke aurrera, baina, normalean gehiagotan ematen da. Hau, arazoa eta daukagun denboraren araberakoa izaten da. Ikerkuntza-akzioak gure lanaren prozesua antolatzen laguntzen digu. Batzuetan, espiral- autoerreflexibo moduan ikusten da. Izan ere, arazoa behin eta berriz ikusten da egoera hobetzeko asmoz. Ikerketa zikloari hasiera eman baina lehen, McNiff-ek proposatutako puntuak begiratzea garrantzitsua da, hala nola; gure praktika birbegiratzea, hobetu nahi dugun puntua aurkitzea, konponbidea bilatzea, gertatzen dena erregistratzea, plana antolatzea, ekintza kontrolatzea, hori ebaluatzea eta horrela jarraitzea hobekuntza nabaritu arte. Beste pertsonak proiektuan inplikatzea Proiektua ahal den neurrian taldean egitea komeni da, horrela, taldean lortzen den lana aberatsagoa izango baita. Lanerako beharrezkoak dira parte hartzaileak, lagun kritikoak, lan horretan kritiko jardungo duten pertsonak, tutorea, zentroko lagun batzuk‌ Lan hauterako beraz, erlazio berriak egitea beharrezkoa da. Akzioko plana Ikerketa prozesua ideia orokor batekin hasten da eta bere helburua hobekuntzak lortzea da. Horretarako, lehenik eta behin, hipotesi bat finkatzen da. Arazoari hainbat galdera egiten zaizkio. Fokatzearen edo arazoaren ikerketa Arazoa jakitean, garrantzitsua da zein eremutan aztertu nahi den eta ea posible den hori hobetzea eta baita ere, errealista izan behar da gai horren aurrean. Baita ere, argi eduki behar dugu zergatik landu nahi dugun gai hori. Arazo edo egoeraren diagnostikoa Puntu honetako helburua deskribapen eta azalpen ulergarri bat egitea da arazoaren inguruan. Horretarako, puntu batzuk jarrai daitezke. Arazoa aurkitu, diagnostikoa egin (Nola da? Zergatik da? Nola izan beharko luke?), akzioko hipotesia egin eta arazoak bilatu. Berrikuspen dokumentala Ikerketa aurrera eramateko informazioa bilatu behar da nahi den gaiaren inguruan. Horretarako, ondo begiratu behar da gai horri buruzko informazioa nork idatzia den. Garrantzitsuak izaten dira erreferentzia bibliografikoak ere. Baliagarria dena apuntatzen joatea komeni da. Liburuak irakurri ostean, galdera batzuk egitea komeni da. Azkenik, fitxero bat eginez, horrela, dokumentu guztien bibliografia jasoaz.


Akzioaren hipotesia Behin aurreko puntua eginda, egin beharreko hobekuntzak aurkitu behar dira. Momentu garrantzitsua da hau. Gainera, lana taldean egiten bada, bakoitzaren helburuak, rolak, bilerak‌ antolatu behar dira. Akzio hipotesiaren formulazioa Elliotentzat behin arazoaren soluzioak aurkitzean eta akzioaren plana egitean, kuestio batzuk birbegiratzea garrantzitsua da. Akzio plana behin prest izanda, akzioari ekin behar zaio. Akzioaren ezaugarriak Akzioa kontrolatua da eta kritikoki informatua. McNiffek (1996) ezugarri batzuk seinalatzen zituen akzioan gertatu beharrekoak. Lehenengoa, akzio informatua. Sistematikoki ikertzean datza. Estrategia guztietara irekia egon behar du. Baita ere, literatura begira egon behar du gai horri buruz beste zerbait idatzi den jakiteko. Bigarrenik, akzio konprometitua dago. Konpromezuzko iturrietan apoiatua egotean datza. Azkenik, intentziozko akzioa dago.Planak burutu behar dira, ezarri eta ebaluatzea prozesua. Ikertzaileen helburua praktika hobetzea izango da. Akzioaren kontrola Sistematikoa izan behar du. Prozesuaren aldaketa nola eman den frogatu beharko da. Sistematikoa izatea da datuak izatea non momentu erreflexiboan ebidentziak frogatzeko lagunduko duen. Hala ere, ez du edozein datuk balio. Soilik egora hobetzen ari dela demostratzeko balio dutenak. Akzioaren obserbazioa Obserbazioz jasotako datuek ebidentziak identifikatzeko balio dute. Horrela, hobekuntza izan duen edo ez jakiteko. Akzioa begiratzen dugu, horrela, horren inguruan hausnartu ahal izateko. Nola birbegiratu eta dokumentatu ikerketa-akzioa Begiratu daitezkeen akzioak informazioa sortzeko: Akzioa birbegiratzea: intentzioak identifikatzea, besteen akzioa birbegiratzea eta gaiaren inguruko elkarrizketa kritikoak birbegiratzea. Ebidentziak erabakiko dute bukaeran ea egindako azalpenak balizkotzat jo daitezen edo ez. Zure ikerketa baliozkoa izateko, gainontzekoen kriterioak ere ezagutu behar dira. Horrela, zure ingurukoei lana azalduz eta galderak eginez gaiaren inguruan. Agian, aldatu beharreko zerbait aurkitzen badute lana hobetzeko. Ebidentzien inpaktua ebaluatu Ebidentziak bildu behar dira erregistro sistematiko batean. Horrela fitxero bat eginez. Nola bildu informazioa


Hiru modu aurki ditzakegu honetarako: Akzioen efektuak begiratuz eta beste batzuekin hitz egin hori begiratzeko, ikerkuntzan dauden beste pertsona batzuei galdetuz beraien ikuspuntua edota mota guztietako materiala analizatzen. Informazioaren gestioa Memoriaren antolaketa da garrantzitsua eta puntu hauek dira garrantzitsuak: Almazenatzea (material desberdinetatik informazioa lortuz), kodifikatzea (datuen kodigo edo etiketak jartzea) eta errekuperatzea (informazioa ikusteko erabilitako metodoak). Informazioa biltzeko teknikak Ikerlariek informazioa biltzeko honako hauek erabiltzen obserbazioak, bideo grabazioak, dokumentu analisiak‌

dituzte:

entrebistak,

Ikerkuntzarako teknikak askotakoak izan daitezke. Klasifikatzeko, kriterio hauek erabiltzen dira: erreaktibotasuna, ikerlari eta ikertzaileen artean dagoen erlazio tipoa edota informazioa lortzeko modua. Ikerkuntzaren kalitatea, erabilitako teknikaren araberakoa izan oi da. Horregatik, planteatzen duen ikerketarako egokienak diren teknikak erabili behar ditu. Horrela, lortu nahi dituen emaitzak aurrerapena izateko. Lehen aipatu bezala, informazioa lortzeko pertsona desberdinen bitartez lortu daiteke eta teknika desberdinak erabiliz. Analisiaren fokatzea eta informazio bilaketaren teknikak Analisiaren fokatzeari dagokionean, hainbat enfoke desberdin egon daitezke; hala nola, indibiduala, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak, instituzional antolatzailea edota soziala (testuinguru kulturala, familiarra eta sozioekonomikoan). Informazio bilketaren teknikei dagokienez, berriz, nagusienak, entrebistak lagunei edota familiarrei, obserbazio eta grabaketak, analisi dokumentalak eta inkestak dira. Hauek segun eta fokatzea zein izatea nahi den, desberdinak izango dira, alegia, segun eta zer nolako informazioa jaso nahi den, orduan, hura lortzeko bidea ere ezberdina izango da kasu bakoitzeko. Informazio bilketaren teknikak erregistroaren helburuaren arabera Kasu honetan, helburu bakarra informazio guztitik garrantzitsuena bakarrik kontserbatzea baldin bada, orduan, erregistro anekdotikoa izango litzateke teknika egokiena. Aldiz, helburua informazioaren detaile ĂąimiĂąoena ere garrantzitsutzat hartzea baldin bada, informazioa lortzeko bidea entrebisten transkripzioak egitea izango litzateke egokiena. Bestalde, ahozko produkzioa kontserbatzea helburutzat hartzen baldin bada, audiozko grabazioak egitea ezin hobea izango litzateke. Eta azkenik, ikertzaileak garrantzitsutzat emandakoa kontserbatu nahi baldin bada, argazkiak, diapositibak edota grabaketak izango lirateke egokiak. Egutegiaren formatua a.) Behaketa parte hartzailearen kontzeptua, gaztelaniaz observaciĂłn participante dena, metodo interaktibotzar eman daiteke, behatzailearen inplikazioa behatu


beharreko fenomeno eta gertaeretan. Inplikazioak bizitza sozialean parte hartzea eta instituzio edo komunitate bateko partaide diren pertsonekin funtsezkoak diren jarduerak bateratzea suposatzen duelarik. b.) Notas de campo deritzona, deskripzioak, testuinguru naturalean hautemandako hausnarketak, ikertzailearengatik zuzenean erregistratutako informazioa duten erregistroak dira. Teknika honen helburua, testuinguru zehatz eta osatuenean produzitutako narrazioaz disponitzea da, hala nola, pertsonen akzio eta interakzioak. Hauek, izaera ezberdinekoak izan daitezke: metodologikoak, pertsonalak, teorikoak, deskribatzaileak edota islatzaileak. Beharrezkoa da deskribatzaileak izatea, izan ere, nota hauei, data jarri, obserbazioaren lekua zehaztu, bertan zein pertsona zeuden jarri, zein giro fisiko eta zer gertatu zen esan behar da. Alegia, zehatzak izan behar dira. c.) Ikertzailearen egunerokoa tekniketako beste baliabide bat da. Honek behaketak, hausnarketak, interpretazioak eta gertatutakoaren azalpenak jasotzen ditu. Baita ikerketarako oso erabilgarria izan daitekeen informazioa eman ere. McNiff eta beste batzuentzako (1996), eguneroko bat hainbat moduetakoa izan daiteke. Hala nola, gertaera, data edota pertsonei buruzko informazio faktikoaren erregistro jarraitu edo sistematikoa dena, edota, inbestigazioaren edo ondorengo hausnarketa posible baten notak edota ideiak erregistratzeko laguntzen duena memoria dena, besteak beste. d.) Erregistro anekdotikoak deskripzio narratibo literarioak dira, esanahi zehatz bat dutenak, eta giro natural batean behatutakoak, bertan ekintza emanik. Ondorengoak, erregistro anekdotikoak sortzeko orientazio batzuk dira. -Gutxi gora-beherako jokaera egonkorrak identifikatzea. -Gertakaria goiz erregistratzea, modu ulergarri eta zehatzean. -Hainbat erregistro batzea. -Hizkuntza zuzena erabiltzea. -Sekuentzia kontserbatzea, ordena mantentzea. -Helburuarekin erlazio zuzena duten gertaerak erregistratzea. -Ahalik eta sistematikoen izatea helburuari dagokionean. e.) Informe analitikoak ikertzailearengatik idatzitako nota pertsonalak eta kontzeptualak dira, informazioa aztertzeko helburuarekin eginak. Analisia nahiko motza izaten da eta hainbat erreferentzia erabilgarri beste nota edota egunerokoekin nahastu daitezke. Informe hauek, ikertzaileari jasotako datuei buruz hausnarketa bat egitea laguntzen diote. Informe hauek honelako informazioa jasotzen dute: hipotesiak, arazoen formulazioak, susmoak‌


f.) Perfilak egoera edo pertsona baten erregistroak dira. Erabilera handikoak dira, ez bakarrik aspektu sentiberak hobetzeko diagnostikatzen dutenak eta aldaketak proposatzen dutenak klasean, baizik eta planifikatutako aldaketak ere badaudela konturatzeko. g.) Escalas de medida deiturikoak, izaera instrumentalekoak dira, eta hemen aipatuak dira ikerketa sozialean oso erabilgarriak direlako. Eskala hauek instrumentu batzuk dira gizakien artean, gradu edo intentsitate desberdintasunak determinatzeko erabiltzen direnak. Testuinguru honetan escalas estimativas deiturikoak bakarrik erabiltzen dira, jarduera kognitiboak ez direnean oso erabilgarriak direlako. Hauen erabilera nagusia ebaluatzea edota meta edo edozein emaitza zenbaki estimatzea da. B.) Elkarrizketan oinarritutako teknikak a.) Galdeketa: zientzia sozialen eremuan, munduko instrumentu erabiliena, gai edo arazo baten inguruko galdera multzoa eta idatziz erantzuten dena. Bi dira galdeketa teknika erabiltzearen arrazoi esanguratsuenak. Alde batetik, ez da posible oinarrizko informazioa beste modu batean lortzea, eta bestetik, interbentzio baten efektua ebaluatzea ezegokia denean feedback-a beste modu batean lortzea. Galdeketa diseinatzean, ezinbestekoa da hainbat aspektu kontuan hartzea, gutxienez hiru. Lehenengoa helburua, bigarrena populazioa (txikia baldin bada posible izango litzete biztanleri osoari egitea galdeketa, aldiz, handia baldin bada, kontrakoa) eta azkenik, baliabide erabilgarriak (kostu ekonomikoa). b.) Entrebista: Inbestigazio sozialaren eremuan datuak jasotzeko estrategia erabiliena da entrebista. Gertakarien eta pertsonen, sinespenen, jarreren, baloreen, aburuen edo ezaguera ezberdinen aspektu subjektiboen informazioa eskuratzea posible egiten du, beste modu batean ikertzailearen eskura egongo ez zelarik. Entrebista bi edo gehiagoren arteko elkarrizketatzat ulertzen da, bertan, elkarrizketa egiten duenak elkarrizketatuarengandik informazioa edo iritziak lortzen saiatzen delarik. Entrebistari esker, errealitateko aspektuak deskribatu edota interpretatu ditzakegu gizartean zuzenki behagarriak ez direnak: sentimenduak, inpresioak, emozioak, intentzioak, pentsamenduak edota jada aurretik gertatutako gertakariak. Sandin eta beste batzuk (1995) elkarrizketaren ondorengo ezaugarriak azpimarratzen dituzte: -Ahozko komunikazioa -Estrukturazio maila minimo bat -Helburu espezifikoa


Fluxu diagramak: Fluxu diagrama grafiko moduko bat da, hezkuntza errealitatea gelditzea eta prozesuen jarioa laguntzen du, horrela hobe aztertu ahal izateko. Matrizeak: Matrize batek informazio ezberdina adieraz dezake eta forma ezberdinak izan ditzake. Ikerketaren helburuetatik abiatuz, matrize batek informazioa sailkatzen du konparagarria den modu batean. Profila: Profilak egoera baten edo pertsona baten denboraldi bateko ikuspegia ematen du. Hobetzeko egoerak aurkitzeko eta aldaketak proposatzeko modu egokia da. 4.-Informazioaren baliozkotzea: Analisiaren prozesuaren zati bat da, eta datuak sinesgarriak izan daitezen, elementuak txertatzean datza. Ikerketa guztiek informazioaren baliagarritasuna erakusten duten irizpide jakin batzuk jarraitu behar dituzte. Sinesgarritasun estrategiak: ikerketa modu onean egin dela eta fidagarria dela adierazteko bide bat jarraitu behar da: -

Egonaldi luzea: ikerketa egiten den bitartean ikertzailea bertan egoteak sinesgarritasun gehiago ematen du.

-

Behaketa iraunkorra: ikertzaileak, ikertzen ari den errealitatea ikusi eta erregistratzen du. Eguneroko bat darama eta bertan ikerketarako interesgarria dena idazten du.

-

Triangelaketa: ikerketa berean ematen den metodologi konbinaketa da. Gauza berdin bati buruzko ideia ezberdinak lor daitezke honen bitartez, eta egiaztatze teknika oso baliagarria da. Triangulaketa mota ezberdinak daude: o

Denborazkoak: denbora ezberdinean datuak hartzean datza, horrela prozesuari erreparatu ahal izateko.

o

Espaziozkoak: leku, kultura, egoera‌ ezberdinetako datuak hartzen dira.

o

Teorienak: teoria ezberdinetako datuak perspektiba handiago bat edukitzeko.

o

Ikertzaileenak: ikertzaile ezberdinen datuak erabiltzean datza, horrela berdintasun eta ezberdintasunak ikusteko.

o

Metodoenak: metodo ezberdinen emaitzak konparatzen dira.

o

Askotarikoak: aurreko guztiak erabiltzen ditu.

erabiltzen

dira

horrela

-

Erreferentzi materiala: material hauek (filmak, dokumentuak‌) jasotzeak, emaitza egokiago batera iristea lagunduko du.

-

Kideen arteko judizio kritikoa: ikerketan jasotako datuak beste ikertzaile batzuekin eztabaidatzea.


-

Kideekin egiaztatzea: kideen artean emaitza ezberdinen arteko konparaketak egitea.

Eramangarritasun estrategiak: emaitzak beste subjektu batzuei ezartzean datza. Aspektu batzuk kontuan izan behar dira: -

Laginketa teorikoa: jasotako informazioa maximizatu behar da komuna eta espezifikoa dena ikusi ahal izateko.

-

Deskribapen dentsoa: testuinguruaren deskribapen zehatza egitean datza, horrela, beste testuinguru batzuekin konparatu ahal izateko.

-

Informazio askoren pilaketa: datu ugari jaso eta ikerketaren testuingurua beste testuinguru batzuekin konparatzen da.

Mendekotasun estrategiak: emaitzen trinkotasunaz arduratzen da estrategia hau. Horretarako bide hauek erabiltzen ditu: -

Berrikuspen pistak ezartzea: prozesuen azterketa ahalbidetuko da.

-

Mendeko kontu- ikuskaritza: ikertzaileak egin duen prozesua beste ikertzaile batzuek aztertzea.

Baieztatze estrategiak: informazioa baieztatzen dute. -

Baieztatze kontu-ikuskaritza: interpretazioak aztertzen ditu.

ikuskari

batek

datuak

eta

ikertzailearen

-

Erreflexu ariketa: audientziari, ikertzaileak jarraitu duen bidea azaltzea.

Beste baliagarritasun bide batzuk: beste pertsona batzuekin informazioa kontrastatu behar da. -

Auto balioztatzea: ikertzaileak ikerketari buruz duen iritzia.

-

Lagunen balioztatzea: beste ikertzaileen iritzia.

-

Talde balioztatzea: ikerketa propioak egin dituzten eta egin ez dituzten pertsonen artean ikerketa aztertzea.

5.- Informazioaren interpretazioa: informazioa lortu eta landu ondoren, bide horretan egin dena azaldu behar da. Metodo honen bidez, ikertzaileak, hasierako hipotesiei erantzuna ematen die. Aurkitu dituen emaitzak praktikan funtzionatzen duten edo ez ikusten du ikertzaileak. IKERKETA TXOSTENA: txostena, emaitzak beste pertsonei erakusteko bidea da. Ikerketa erakustea, balioztatzeko modurik egokiena da. Txostenaren aurkezpena erakutsi behar den testuinguruaren arabera modu batekoa edo bestekoa izango da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.