Txantiloia ekintza ikerketa

Page 1

Iraia Furundarena Olasagasti ifurundarena005@ikasle.ehu.es

Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Ekintza Ikerketaren txostena2

SARRERA

Etorkizunean irakasle izango garela kontuan izanik, hainbat puntu nagusi hartu behar ditugu kontuan. Horregatik, ekintza-ikerketa egitea garrantzitsua da etorkizunean egoera jakin batzuei nola aurre egin jakiteko. Lehenik eta behin, ekintza egin ahal izateko pausu batzuk jarraitzea ezinbestekoa da. Escuderok (1990) zioen moduan, ekintza ikerketa aurrera eramateko pausoak: arazoa aurkitzea, plan estrategiko bat burutzea hori aurrera eramateko eta kritikoki hausnartzea gertatu denari buruz horrekin helburu edo teoria batetara iritsiz. Gure kasuan, ikerketaren bidea gurasoetako bati bere semeak errepikatu egingo duela adieraztea da. Horretarako, ezinbestekoa da eskola, irakasle eta gurasoen arteko harremana da. Beraz, komunikazioa oso garrantzitsua izango da. Hala ere, honen barruan hainbat puntu izan behar ditugu kontuan. Izan ere, komunikatzeko modu asko daude. Lehenik eta behin, hitz eginez.

Agian, garrantzitsuena ondo azaltzeko. Bertan, erabilitako

tonuak zerikusi handia izango du kontatu nahi denaren arabera. Baina, hitz egitea ez da komunikatzeko bide bakarra. Beste baliabide batzuk ere badira, hala nola; eskuen keinuak, begirada, gorputzarekin dugun posizioa‌ Izan ere, askotan hitzen bidez adierazi ezin dena baliabide horien bitartez adierazten da. Gainera, Flora Davisek (1998) dionaren moduan, begiradez ulertzen den mezuek garrantzi handiagoa dute ahoz esaten direnak, baino.

KONTESTUALIZAZIOA

2


Ekintza Ikerketaren txostena3

Ni Iraia Furundarena naiz. 18urte ditut eta Usurbilen bizi naiz. Orain, nire hezkuntza irakasle bezala, Donostiako Irakasleen Eskolan (EHU) burutzen ari naiz. Izan ere, betidanik gustatu izan zaizkit haurrak, eta zer ikasi pentsatzerako orduan, beraiekin tratatzea gustatuko litzaidakeela pentsatu nuen. Banekien pertsona gehiagorekin jarduteko lana egin nahi nuela eta bide polita iruditu zitzaidan haurrekin lan egitea. Oraindik kurtsoaren nahiko hasieran banago ere, momentuz oso gustura nagoela esan beharra daukat. Guztiagatik, uste dut karrera egokia aukeratu dudala. Bestalde, irakasle-ikerlariari dagokionez, etapako hasieran aurkitzen naizela esango nuke. Izan ere, lehenengo aldia da ikerketa bat aurrera eramaten dudana. Bakarkako bileretan gurasoekin izan beharreko harremana aztertzea oso baliagarria izan zait. Ahozko komunikazioaz gain, hainbat ezaugarri txiki garrantzitsu gehiago daudela ohartu naiz. Gainera, puntu guztiekin transmititzen dela informazioa ohartu naiz. Kontuz ibili beharrekoa da, zeren eta batzuetan positiboa izan badaiteke ere, beste batzuetan negatiboa izan daiteke. Horregatik, hau aztertzerako garaian, hobetu beharreko puntuak aurkitzea eta analizatzea oso aberasgarria delakoan nago.

METODOA

Ikerketa aurrera eramateko metodoa ikerketa-ekintza izan da. Hau aukeratu dut guk etorkizun batean izan dezakegun arazo baten aurrean irtenbidea emateko metodo egokiena dela iruditu zaidalako. Lehenik eta behin egoera guztietatik fokatze zehatz bat aurkitzen da. Gero, planteatutako egoera ekintzen bidez eramango da aurrera. Jarraitzeko, arazoari buruzko behaketa bat eramango da aurrera. Azkenik, ateratako datu eta emaitzekin hausnarketa bat egingo da.

3


Ekintza Ikerketaren txostena4

Beraz, metodo egokiena delakoan nago, arazo guztien aurrean aurrera eraman daitekeen metodologia delako eta ez delako mugatzen arazo jakin batzuetara bakarrik.

IKERKETA PROIEKTUA

Ikerketa burutzeko pausoak ondorengoak dira, beraz: PLANIFIKAZIOA Eskolan irakasle eta ikasleen arteko harremana oso garrantzitsua izateaz gain, irakasleak gurasoekin izan eta mantendu behar duen komunikazioa ere ezinbestekoa da. Izan ere, haurraren inguruko bi espazio garrantzitsuenak dira eskola eta etxea eta horregatik, bi espazio hauetan gertatzen denak ezinbesteko garrantzia izango du bere garapenean. Kasu honetan, irakasleak Xabier ikaslearen gurasoekin hitz egin behar du. Izan ere, bere jarrera kaskarren ondorioz, errepikatu egin behar du eta hori komunikatu egin behar zaie gurasoei. Horretarako, bilera bat antolatzen du irakasleak. Bertan, bi elkarrizketa eramango dira aurrera. Lehenengoa, irakasleak bere ikuspegi eta ezagutzen arabera eramango du aurrera bilera. Beraz, bere ezjakintasunak eta urduritasun maila handi samarra izango da. Aldiz, bigarrengo elkarrizketan, irakasleak ezagutza gehiago izango du komunikatzeko tekniketan, hala nola; begiradak, ahots tonua, esan beharreko hitzak‌ Ondorioz, segurtasun handiagoa izango du komunikazio ez berbala ere kontuan izango duelako. EKINTZA Aurrez aipatu bezala, irakasleak Xabierren gurasoei errepikatu egin behar duela esan behar die. Izan ere, kurtsoan zehar arazoak izan ditu eta hori da klaustroak hartutako erabakia. Beraz, elkarrizketa zaila eta deserosoa izango dela esan daiteke. BEHAKETA Puntu hau aurrera eramateko, egindako bi elkarrizketak grabatu ditugu. Ondoren, zorrozki aztertu dugu eta indartu beharreko eta hobetu beharreko puntuak aztertu ditugu. Lehenengo elkarrizketan nik guraso papera egin behar izan dut, baina, argi ikusi dut irakaslearen papera egin duenak nola bizi izan duen egoera. Ezjakintasuna 4


Ekintza Ikerketaren txostena5

nabarmena izan da. Izan ere, komunikazio berbala izan da bere teknika bakarra. Gurasoari egoera aurkeztu eta konbentzitzerako garaian nahiko larri ibili da. Argumentuak izan baditu ere, nabaria izan da lehen elkarrizketa bat zela. Aldiz, bigarrengo elkarrizketan, denok prestatuagoak aurkitu gara. Batez ere, komunikazio ez berbalari eman diogu garrantzia. Izan ere, ohartu gara ezinbestekoa dela. Batzuetan, hitzen bidez adierazteko zaila dena, agian begiraden bidez aurkeztu dugulako. Adibidez, berarekiko enpatia adierazteko ordun, eskuak eta begirada izan dira oso garrantzitsuak. Gainera, oraingo honetan laguntza eskaini dugu eta akordio batzuetara ere iritsi gara. HAUSNARKETA Atera ditudan ondorioak oso garbiak izan dira. Lehenik eta behin, ikerketa bat aurrera eramatea oso garrantzitsua dela esan behar dut. Arazoei aurre egiteko metodo ona aukeratzeak asko laguntzen du egoera zailen aurrean. Baita ere, horrelako egoera zail baten aurrean egoterako garaian, nola jokatu ikasi dut. Zaila bada ere, naturaltasunez hartzea da puntu garrantzitsuena. Elkarrizketa puntu positiboez hasiko nuke nik, izan ere, puntu negatiboei bakarrik heldu ezkero, agian, gurasoa irakaslearen kontra joan daiteke edota behintzat aukera gehiago egon daitezke. Ondoren, ikaslearen puntu negatiboei helduko nieke eta behin guztia ondo azaldu ostean errepikatu egingo duela planteatu. Ahalik eta modu egokienean gurasoak ulertaraztea saiatuko nintzateke. Azkenik, elkarrizketaren amaieran edozertarako laguntza eskainiko nioke eta modu egoki batean bilera amaitu. Laburbilduz, bilera aurrera eramateko estrategiak beharrezkoak direla esan nahi dut eta komunikazioa ere bai. Bertan ahozko komunikazioa zein komunikazio ez berbala ezinbestekoak direlarik.

5


Ekintza Ikerketaren txostena6

http://ikasimagis.blogspot.com.es/ http://gozatuikasiz.blogspot.com.es/search/label/IKERKETA%20EKINTZA http://ikastenikasi55.blogspot.com.es/

6


Ekintza Ikerketaren txostena7

ESANGURATSUTASUNA

Prozesu guzti hau aurrera eramateak, ikerketa-ekintza batek duen garrantziaz ohartzea bultzatu nau. Egia da hasiera batean ez nuela oso ondo ulertzen eta ulertu ostean ere garrantzi handiegirik ez zuela uste nuen. Baina, guztia egin ostean, berebiziko garrantzia duela ohartu naiz. Alde batetik, arazoei aurre egiteko metodo egoki eta erabilgarria dela konturatu naiz. Izan ere, lehen aipatu dudan moduan, arazo askori irtenbidea emateko modua da. Ez dauka mugarik eta ondorioz arazo guztietara aplikatu daiteke. Bestalde, teoria guztia praktikara eramatean, komunikazioaren garrantziaz ohartu naiz. Irakasle eta gurasoen harteko harremana beharrezkoa dela ohartu naiz eta ez azken momentukoa, baizik eta kurtso osoan izan beharrekoa. Elkarrizketa egiteko garaian ere, ahozko komunikazioaz gain, komunikazio ez berbalak izugarrizko garrantzia duela azpimarratu beharra dago. Izan ere, hasieran esan dudan moduan, batzuetan modu honen bidez hitzez baino gauza gehiago esaten dira. Beraz, irakasle izateko kontuan izan beharreko puntuak dira eta nire ustetan ondo landu beharrekoak etorkizunerako.

- Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz?* - Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan? - Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara?

*(arazoa ulertzeko zein mailataraino lagundu nau ikerketa aurrera eramatea)

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.