MOTIBAZIOA Motibazioa oso hitz potoloa dela uste dut, motibazioa zer den zehaztea garrantzitsua delakoan naho beraz. Motibazioa ikasleek ikasteko gogoa izatea, ikastolara pozik juteko eta era honetan ondo pasatuz ikasteko, orduan, motibazioa eskolan ezinbestekoa dela uste dut. Ikasleak motibatuta badaude, ikasteko gogoa izango dute eta irakaslearentzat ere lana erraztuko da. Beraz, motibazioa kate bat da. ikasleen gehiengoa motibatuta badago gainontzekoa motibazio horretaz kontajiatuko da eta irakaslea ere ikasleak motibatuta daudela ikusirik bere lanera gustorago joango da. Ikasleen motibazioa, beraz, garrantzitsua da irakaslearentzat baina irakaslea da motibazioaren iturri nagusia. Irakaslea saiatu behar da klaseak dinamikoak egiten eta ikasleak es aspertarazten. Gainera, nire ustez, ikasleak ulertu behar dute zein den ikasten ari direnaren arrazoia eta zer da bide horretan bultzatzen dituena. Horretarako, metodologia egokia aurkitu behar du. Mugak jartzen ere jakin behar du, bere ikasleen ezagutza maila norainokoa den eta baita haur horien ezagutza mailak ere. Horrela, giro ona sortzen saiatu behar du eta klaseari erantzuten saiatuko behar da. Eskola garaian haurrek informazio asko jasotzen dute. Horregatik, nire ustez, garrantzitsua da saiiatzea ikasleek ez ikustea ikastola aspergarri bezala, horretarako garrantzitsua da jasotzen duten informazio hori era praktiko eta "dibertigarri "batean lantzea. Haurrak, berez, ikasteko joera dute, txikitatik dituzte galderak ahoan uneoro eta gehiago jakiteko nahia, gogo hauek clase aspergarri eta informazio gehiegiko klaseetan desagertzen dira. Zaila den arren nere ustez, motibazioaren arloan hezkuntzan oraindik atzeratua dagoen gai bat dela uste dut eta beraz aldaketak egin beharrekoak. Gainera, uste dut, gaur egun lehiakortasuna sustatzen da ikasleen artean eta hori ikasleak motibatzeko mĂŠtodo desegokia dela uste dut. Beraz motibazioari dagokionez Aurrera pauso asko eman behar direla uste dut.
Yaiza Etxarri Rama