2 minute read

ORDENANTZA BERRIAK

Beste urte batez, urrian, 2021erako ordenantza fiskalak onartuko dira. Aurten ordenantza berriak proposatuko dira diru-laguntza berriak eta udalaren zerbitzuak arautzeko.

Proposamen berri guztiak www.larrabetzu.eus webgunean eskegita daude. Ekarpenak aurrez aurre egin ditzakezue, proposamena udaletxera ekarriz edo posta elektronikoz edo telematikoki. Urriaren 21ean eztabaidatuko dira ordenantzak udal batzordeetan eta urriaren 28ko osoko bilkuran onartuko dira. Badago denbora ekarpenak eta hobekuntzak jasotzeko.

Advertisement

Ordenantza fiskalak 2021 Bizi dugun aparteko egoera kontuan hartuta, Gobernu-taldeak, 2021erako udal-tasak eta prezio publikoak izoztea proposatuko du. Ez da igoerarik planteatu datorren urterako.

2021erako diru-laguntza berriak. • Larrabetzuko udalerrian gazteentzako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza Ordenantza honen bidez, lehen etxebizitzaren alokairua ordaintzeko Larrabetzuko gazteentzako diru-laguntzak arautu nahi ditugu. • Lehen sektoreko ustiategietarako diru-laguntzak Udalak beti esan du lehen sektoreak lehentasuna izan behar duela udalerrian. Ordenantza honekin laguntza zuzenak emango zaizkie udalerrian lehen sektorean lan egiten dutenei • Tximiniak garbitzeko diru-laguntzak. Udal-jarduerak eta zerbitzuak erregularizatzeko ordenantzak. Larrabetzuko Udaleko Gobernu-taldeak ordenantza arautzaile berriak martxan jartzea planteatu du • Larrabetzun auto karabanak eta etxebizitza ibilgailuak aparkatzea eta gaua igarotzea arautzen duen udal ordenantza • Larrabetzuko gazte-lokalei buruzko ordenantza berria 2021erako • Hilerriko zerbitzu eta espazio publikoen erabilerari buruzko udal-erregelamendua arautzen duen ordenantza

Un año más, en octubre se aprobarán las ordenanzas fiscales para el año 2021 y este año también se van a proponer nuevas ordenanzas para regular nuevas subvenciones y normativas municipales.

Todas las nuevas ordenanzas se encuentran en la web municipal, www.larrabetzu.eus. Podéis realizar vuestras aportaciones vía presencial, entregando la propuesta en el ayuntamiento o a través de mail o telemáticamente. El 21 de octubre se dabatirán las ordenanzas en las comisiones municipales correspondientes y el 28 de octubre se aprobarán en pleno. Hay tiempo para recibir aportaciones, mejoras.

ORDENANZAS FISCALES 2021 Teniendo en cuenta la excepcional situación que vivimos, el equipo de gobierno va a proponer la congelación de las tasas municipales y los precios públicos para el 2021. No se plantea ninguna subida para el próximo año.

NUEVAS SUBVENCIONES PARA EL 2021. • Subvención de alquiler de vivienda para jóvenesen el municipio de Larrabetzu • Subvenciones para las explotaciones en el sector primario • Subvenciones para la limpieza de chimeneas. • Ordenanza municipal reguladora del estacionamiento y pernocta de auto caravanas y vehículos vivienda en Larrabetzu • Nueva ordenanza sobre los locales juveniles de Larrabetzu para el 2021 • Ordenanza que regula el reglamento municipal sobre el uso y utilización de los servicios y los espacios públicos en el cementerio

This article is from: