Arabako Lautada Euskaraz

Page 1

AKTUAL

ARABAKO LAUTADA LLANADA ALAVESA

PAISAIA MARRAZTUA TRIKUHARRIAK GR25 ENTZIA LAUTADAKO GAZTAK ULLIBARRI-GANBOAKO URTEGIA TOPAKETA LURRA LURRALDEA DASTATUZ ATALAIAK EHUN URTETIK GORAKO HARITZAK ESKUIDATZIAK ETA PARTITURAK

NATURA

GASTRONOMIA

KULTURA



EL VIAJE PAUSADO / BIDAIA BARATZA

'Bidaia barea: Lautadan gozatu'

ARABAKO LAUTADAKO KUADRILLA CUADRILLA DE LA LLANADA ALAVESA Telf: (+34) 945 301 200 Email: info@arabakolautada.eus Web: www.arabakolautada.eus AKTUAL Telf.: 945 06 09 63 Eskolen kalea, 10 - 3 Bulegoa 01001 Vitoria-Gasteiz (Arava) Diseinua eta Maketazioa: José Peña (AKTUAL) Sobreblanco Estudio Orbela, Investigación y Educación Ambiental Argazkiak: Quintas Fotógrafos Daniel Acevedo Alberto Muro José Luis Ruiz de Infante Enrique Ortiz de Zárate Fernando Sánchez Aranaz José Peña Erredakzioa: Cristina M. Sacristán Cristina Villoria (AKTUAL) Fernando Sánchez Aranaz Orbela, Ingurunearen Ikerketa eta Hezkuntza 2017an editatua INPRIMATZEN DU: Gráficas Irudi D.L. VI-239/10

Euskadi barnean Lautada bereizten duen zerbait badago, bere kontrasteak dira. Laborantza-landez beteriko tapizak, bihurka doazen ibilbiderekin batera, baso eta mendietaraino luzatzen dira era amaigabean. Iparraldean ohikoa ez den paisaia paregabea margotzen dute, aranez eta mendiz beteta. Eskualdeak Natura 2000 Sare barnean dauden hainbat inguru erakusten dizkie bisitariei, Iparraldetik Lautada mugatzen duen Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala, esaterako; ala hegoaldetik zabaltzen den Entziako Mendilerroa. Leku hauetan, naturarekin kontaktuan jartzen gaituzten hainbeste ekintza burutu ditzakegu, mendi-ibiltaritza edo lur orotako bizikleta, adibidez. Ullibarri-Ganboako urtegiaren inguruetan, Garaioko Parkeaz gozatu gaitezke, han dauden olgeta-guneetan, ala bainatzeko egokituak dauden hondartzetan. Baita hegaztien behaketarako ezin hobea den Mendixurreko Parke Ornitologikoa bisitatu dezakegu ere. Ondare kulturalaren bidez ere eskualdea ezagutu daiteke: Aizkomendi eta Sorginetxe monumentu megalitikoetara gerturatuz, Gazeo eta Alaitzako elizek kontatzen dizkiguten istorioak entzunez, ala Unescoren Munduko Ondarearen Zerrendan 2015etik agertzen den Aguraingo alde zahar harresiztatua zeharkatuz. Bestalde, ezin dugu Ehun urtetik gorako tradizioak dituen lurraldeko ondare ikusezina ahaztu, Herri-Inauteriak, ala Aguraingo Abeltzaintza Azoka, kasurako. Ekintza hauek guztiak eskaintza gastronomiko zoragarriarekin osatu ditzakegu. Nabarmena da Idiazabal jatorrizko deitura duen gazta, Artzai Gazta, eta produktu bikain honen ekoizpen prozesu osoa ezagutzeko gai izango gara. Laburbilduz, urtaro bakoitzean zehar harritzen gaituen paisaia aldakorra zentzumen guztiekin dastatzean datzan esperientzia, bertako jendearekin harreman zuzena izanez. Esperientzia ahaztezina.

3



AURKIBIDEA SUMARIO

06

40

18

43

EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA DÓLMENES TRIKUHARRIAK

PARQUE NATURAL DE AIZKORRI-ARATZ AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALA SIERRA DE ENTZIA ENTZIAKO MENDIZERRA

20

ROBLES CENTENARIOS EHUN URTETIK GORAKO HARITZAK

22

EMBALSE DE ULLÍBARRI-GAMBOA ULLIBARRI-GANBOAKO URTEGIA

24

GR 25

46

SABOREANDO EL TERRITORIO LURRALDEA DASTATUZ

50

QUESOS DE LA LLANADA LAUTADAKO GAZTAK

25

ATALAYAS TALAIAK

31

GUÍA RÁPIDA GUIDA AZKARRA

52

TIERRA DE ENCUENTROS TOPAKETA LURRA

54

SUSANA CONDE

57

AGENDA

62

MANUSCRITOS Y PARTITURAS ESKUZIDATZIAK ETA PARTITURAK

64

JOSÉ MARÍA ALEGRÍA, 'PINTTU'

5


6

EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

'Paisaia marraztuta'

Arabako lautadak, energia eta bake sentsazioa eskaintzeaz gain, paregabeak diren hiru altxor oparitzen dizkigu: Andre Mariaren Jasokundea, Toursko San Martin, eta Andre Mariaren Natibitatea elizak. Hainbat hamarkadetan zehar ahazturik egon ondoren, haien horma berreskuratuek gertakariz beteriko historiari buruz hitz egiten diete bisitariei, euren jatorri bitxiaren misterioa erakutsiz.

Textuak: Cristina M. Sacristรกn. Argazkiak: Daniel Acevedo.


EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

Jatorri ezberdineko pertsonak, batez ere frantziarrak, ingelesak eta italiarrak, patata eta bianda oneko lurralde honetan historia eta arte zatitxoak bilatzera gerturatzen dira. Eta bilatzen dutena aurkitzen dute. Gainera, Lautadak gordetzen duen ondare-altxorra bere aberastasun eta berezitasunagatik erakarria da, batez ere tokiak erakusten dituen pintzelada ederretan arreta jarriz gero.

Iluntzen ari da eta txakur batek isiltasuna apurtzen du bere zaunkarekin.

Inguruak denboran bidaiatzen ari garen pertzepzioa areagotzen du. Baretasuna, natura bere egoera puruenean eta funtsezko bizia nabaritzeko aukera eskaintzen digu. Agian, iraganean sentsazio hau hautemateko gai izan zirenek, ia ezezagunak diren bitxi hauen bidez errubrikatu egin zuten euren aurkikuntza.

Bakea eta energia Negua da Arabako Lautadan, baina udaberria hasi egin dela dirudi. Bakea eta energia bisitariekin batera ibiltzen dira, zelai horiak eta berdeak zeharkatuz, piktorikoki pilaturiko belar-zamen artean, bazterbideetan udazken honetan patatekin ordezkatuko diren erremolatxa-multzoen artean, ilunsentiko eguzkiaren eraustearekin arrosak bihurtzen diren mendien artean. Hipnosia saihetsezina da, eta ezustekoa izateagatik harritzen gaitu.

Lautadako eliza margotuak ezagutzea begiak ixteko eta guneko lasaitasunaz gozatzeko aitzakia ezin hobea da. Tokian zehar orrialde hauen protagonista diren altxorren bila ibili ondoren, eliza lautadarrak eta inguruko zelaiak izate magiko batek marraztu egin zituela esan genezake. Leku hotza da, eta batzuetan euria egiten du, baina azken honek Iker Jimenez Alaitzara erakarri zuen misterio sentsazioa areagotu baino ez du egiten: autoaren kristalen atzean Andre Mariaren Jasokundea eliza agertzen da, itxura fantasmagorikoa dauka tantatxoz beteriko beira lausotuetatik ikusita.

Txakurrak bai, paseatzera ateratzen dira. Bereziki Munain eta Okarizetik, non pagoak eta Arimotxeak zahar bihurtu diren, milaka urteko baso-erreserba osatuz. Kanpotarren aurrean espero genezakeen haserrea ez da islatzen biztanle lasaien jarreretan. Beti laguntzeko prest, irribarrez agurtuko gaituzte. Baita Gazeoko biltegi batean pataten bilketa eteten dugunean ere, traktore batek ballet-dantza moduan, patatak kamioian sartzen dituen bitartean. Inoiz ez nuen pentsatu kamioi bat kargatzeak halako musikaltasuna izan ahal zuela.

“Sorginen� magnetismoa. Lautadako eliza margotuak ezagutzea begiak ixteko eta tokiko lasaitasunaz gozatzeko aitzakia ona da. Gero, begiak berriro irekitzerakoan, Entziako Mendilerro ikaragarriak ilunabar arrosetan erakusten digun paisaiak, eta Opakua

7


8

EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

Mendateko jaitsierak elurra ez dagoenenan eskaintzen dituen irudi ederrek harrituko gaituzte. Hemengo zelaiak aisialdirako gonbidapena dira. Garaioko Parke Probintziala era berezian erlaxatzen duen eremua da ere. Agurainetik abiatu gaitezke, Gasteizerako norabidea hartuz eta Ozaetarantz desbideratuz. Ullibarri-Ganboako urtegia, bainurako gune zainduarekin, aire zabalean aisiaz gozatzeko toki ederra da – ertzeetan itzala duten larreak ditu - , baita geure buruen gainetik aske hegan egiten duten hegazti ederrentzako leku magnetikoa da ere. Arrantza baimenduta dago urtegiko toki gehienetan, eta urgaineko pasabideekin egokituriko oinezkoentzako bideak daude ere. Opakuako igoera ondoan, Agurainetik gertu, bere edertasuna eta energiagatik nabarmentzen den beste leku bat aurki dezakegu, sorgin batek ukiturikoa. Hauxe da bere izenaren jatorria, sorginetxe. Neolitikotik grabitatea desafiatzen duen estetika dotoreko trikuharria da. Egundoko

kareharrizko sei lauzek azaleko harlauza sostengatzen dute estruktura poligonal hau osatuz. Barandiaranen arabera, sorginek ekarri zituzten lauza hauek “gau batean euren goruen muturretan…” Arrizala herrixkatik helduko gara hona. Lekuko Isiltasun moteltzaileak biztanle hegodunen karrankarekin apurtzen da. Pixka bat urrunago dagoen Zalduondo herrian, beste eliza margotua aurki dezakegu, Tolosako San Saturnino. Han dagoen Lazarraga Jauregia Errenazimenduko mural-margolanak kontserbatzen dituen multzo zibil bakarra da Euskal Herrian. Beraz, Zeledonen jaioterria eta bere Inauteriengatik ezaguna den Zalduondok altxorrez beteta distira egiten du. Ilarduian dauden Lezeko kobazuloetan eguna pasatzea beste kapritxo bat izan daiteke. Aitzkorri-Aratzen kokatuta dagoen olgetarako parkea aurkituko dugu hemen. Harkaitz- eta baso-fauna eta floraz beteriko gune arrokatsu honek Urbasaren itxura du eta sai arreen,


EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

belatxinga mokogorrien, eta beleen ostatu da. Ez da zaila hegazti hauek ikustea. Lezen, gaueko izarrak kontenplatuz, edota Idiazabal gaztandegia bisitatuz gozatu gaitezke.

Leku hotza da eta batzuetan euria egiten du, baina azken honek Iker Jimenez Alaitzara erakarri zuen sentsazio misteriotsua areagotu baino ez du egiten. Dulantzi oso gastronomikoa den beste herria da. Han Mesón Erausquyn km0 jatetxea aurkituko dugu. Slow erritmoa hango eltzekoetara, etxeko postreetara eta zaldi haragiko hanburgesa bitxietara transmititzen da. Lekuaren jabeak, Rosak, bere irribarre atsegina kontagiatzen die jankideei, eskualdeko sepia-argazkien artean. Dulantziko irteeratik Castro de Henaiora heldu gaitezke, sasien azpian izkutaturiko herrixka zelta. Muino baten gainean dagoenez, erraz bereizten da. Gainera, ingurumena ezagutzeko zentro

bat aurki dezakegu han. Rosak deskribatzen duen bezala, egunsentiko ihintza “Swarovski bitxigileen” inspirazioa izan dela dirudi. Dulantzira heltzeko era bat, Donejakue bidea jarraitzea da. Bideko bakeak bidaiarien espiritua beteko du, basoko berdetasunean markoztaturiko hainbat herrixka txiki zeharkatuz, Langarika, Gazeo eta Ezkerekotxa esaterako. Langarikan, eliza eta pilotaleku zartatuaren irudia mirets dezakegu. Herritarrek atsegintasunez agurtzen gaituzte. Oso erraza da Agurainetik hasita ibilbide labur hau jarrizea, oso gertu baitago.

Gune lasaia. Lautadako gunera heltzen gara. Agurain eta bere biztanleak kaleetatik lasai ibiltzen dira. Gainera, haiekin nahasten bagara, beharbada agurtuko gaituzte edota norabide bati buruz informazioa emango digute. Aintzinean guztiz harresituta zegoen erdi aroko bastidak, kantoiez gurutzaturiko hiru kale paralelo zituen. Gaur egun, Kale Nagusia herria ezagutzen hasteko ardatz ezin hobea da. Erdi aroko kutsuaz inguraturik sentituko gara, batez ere turismo-bulegoko langile aditu eta jatorren aholkuak jarraitzen baditugu. Bestalde, kale hau oso egokia da geldialdi teknikoak egiteko; izan ere taberna askok ‘pintxo-potearen’ tradizioa daukate. Jose Mari

9


10

EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

jatetxean eguneko menu ona, polita eta merkea dago. Eta beste tradizio gastronomikoen artean, American Tea Masterrak emandako estatuko hamaseigarren postua lortu zuen Juanjo Barquilla daukagu. Bere establezimendua Tearen tenplu gisa da, baina eskuragarria eta handikeriarik gabekoa da aldi berean. Ezkutu heraldikoz beteriko bidea da, mutur batetik, milaka urteko azoka ospetsua barne hartzen duen erdialdeko San Juan plazara irteten dena. Bere izen bereko eliza, aintzinako gotorleku-tenplua da. Judutegi zaharrean kokatzen da, olbea izena jasotzen duten eta XVI.-XIX. Mendeetako jauregietara gidatzen gaituzten arkupeen ondoan. Beherago, harresiaren gainean, udaletxeko eraikina dago. Bere berezitasun nabarmenena ahokatuta daukan San Martin ermita protogotikoa da. Kale nagusiko beste muturretik, erdi elurtuta dauden mendiek eta mugimenduan dauden haize-errotek osatzen duten eszena pribilegiatura gerturatu gaitezke. XV. Mendeko Andre Maria elizatik abiatuko gara, hainbat txori bere narriaduretan eta leiho hutsetan egin dituzte habiak. Hiria naturarekin batzen da Agurainen. Gaztelako Alfonso X. Jakituna erregeak sortu egin zuen Agurain hiribildua 1256 urtean, Hagurahin herrixkaren gainean. Herrixka honi buruzko lehen

idazkiak 1025ekoan dira, eta San Millan de la Cogollako Burdin hesian aurkitu ziren. Ibiltariak atsedenaldi bat behar izanez gero, Zadorra Etxera jaitsi daitezke. Hauxe landa-turismoko ostatu erosoa eta familiarra da. Zaila izango zaizue hurrengo goizean ohetik ateratzea, bakarrik hegaztien soinuak apurtzen duen isiltasun limurtzaileaz inguratuta.

Eliza margotuak Bakarrik lau kilometro daude eliza batetik bestera, baina euren antzekotasun bakarra margotuak daudela da. Kanpoaldean, barrualdean‌ ohitura honen moda pasatu zen arte. Orduan erretaulak heldu ziren. Margolan asko galdu egin ziren eta batzuk ez daude zaharberrituta. Agurain eskualdeak duen kokapen geografiko estrategikoak, Jakue apostoluaren hilobiaren bila bidaiatzen ziren Europako erromes ugari erakarri zituen. XIII. mendean jendetza asko etortzen hasi zen, batez ere, San Adrian tunela zeharkatzen zuten ibiltariak. Gazeo, Alaitza eta Aùuako elizak itxirik daude, baina bisita gidatuak baimentzen dituzte. Alaitzan ez dago mezarik, Gazeon noizbehinka, eta Aùuan larunbat arratsaldetan. Aberastasun artistiko eta lekukotza historiko itzela dauzkate. Lautadako zein Europako ondare-bitxiak dira.


EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

11

Alaitza

Misteriozko sentsazioak Lainoa dago mendien gainean eta horrek, Irlandakoa bezala den euri finarekin batera, kutsu misteriotsua ematen dio Alaitzari. Etxeak lasai daude eta arraskak zein garbitegi zaharrak mendeen igarotzea kontenplatzen dute. Andre Mariaren Jasokundea elizaren ondoan, zabu batzuk eta atezaindegi batek hainbat atzerritar erakartzen duen tenplu enigmatikoaren solemnitatea apurtzen dute. Iker Jimenez ere bere taldearekin etorri zen hona, margolanek askatzen duden misterioa filmatzeko helburuarekin. Lautadako hiru elizetatik “hiru bitxietatik”, Alaitzakoa da harrigarriena. 1982ra arte, karezko estalki batek, eztabaida piztu zuten margolan berezi hauek izkutatu egin zuen. Zer egiten dute margolan beliko hauek leku sakratu baten erdian? Eta eguneroko estanpa gordin horiek? Bi frisoen artean dagoen tximino exhibizionista baten itxura duen izakia, eszenatoki bortitzean erditzen ari den emakumea, hil-kanpaiak jotzen ari diren bitartean urkamendira eramaten duten pertsona… baina hainbat historialarik margolan horiek eliza baino

zaharragoak direla ulertzen dute, XII. Mendekoak, eliza XIII. Mendean eraiki zen bitartean. Aho zabalik geratzen gara haur batenak diruditen margolan polikromatu horien aurrean, eta margoturiko ganga harrigarria ikustean. Arraroak dirudite mozorroekin estalitako aurpegi horiek, eta hainbeste zaldi eta soldatu erakusten dituzten bineta narratiboak, erreportaje grafiko bat izango balitz bezala. Zer kontatu nahi ziguten lan hauen autoreek? Ezin dugu elementu erlijioso edota katekizatzailerik aurkitu, baizik eta belikoak. Arabako altxor historiko eta artistiko honen inguruan sorturiko hipotesienetako batek autoreak soldatuen tropa ingeles batetik zetozela adierazten du. Dirudienez, herri honetan kanpatu ziren solatuak, Gaztelako Pedro I. erregearen agindupean zeuden (1367ko Najerako bataila). Arabako Micaela Portilla historialariak bota zuen margolan gorrixka hauen jatorria azalduko zuen hipotesia. Izan ere, erlijio, arte eta armamentu militarrean adituak direnek “haluzinatzen” dute margolan


12

EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

hauek ikustean. Hala azaltzen digute Arabako Lautadako gida saiatuak. Pentsakor geratzen gara konposizio arkaiko honen aurrean. Gure begirada historiazko “liburu-ireki” honen erdian kokatuta dagoen gazteluan finkatzen da. Soldatu batzuk baleztak daramatzate eta lekua inbaditu nahi dutela dirudi. Zaldi asko daude, eta gudariek, nabarmenki apaindurik, sarezko kotak daramatzatela dirudi. Hain nabarmena den oilarrak harritzen gaitu, indioilar eta oreinarekin batera. Eskuinera begiratzen badugu, erromesen irudiek ea beste gizonak tenplarioak izango ziren galdearazten digute; izan ere, Donejakuera zihoazen ibiltariz beteriko bideak babesten zituzten. Historialari guztiak ez daude ados bertsio honekin.

Horrela, lurreko biztanleek garaipen iragankorren bila borrokatzen duten bitartean, goiko mailan, zeruko altzora heltzeko jarraitu behar ditugun bi bideak erakusten dizkigute: ezkerrean, kontenplaziozko bizia; eta eskuinean, sakramentuen bitartezko salbazioa. Tenpluko oinarrizko egitura XIII. mendekoa da. Itxura errektangularra dauka, abside erdizirkularrarekin. Estalkia bikoitza da, burualdean eta nabean kanoi-bikoitzeko ganga edukiz, eta gainontzean esfera-laurdeneko ganga erakutsiz. Egitura eraikinaren zati ezberdinak banatzen dituzten parpain-arku zorrotzekin sostengatzen da. Absidearen kanpoaldean erromako hilobi baten zatia dago itsatsita.

Zer egiten dute margolan beliko hauek leku sakratu batean? Eta eguneroko estanpa gordin horiek?

Adituek adierazten duten bezala, gangaren ezkerraldean dagoen zentauroa “enigma hutsa da”, egunerokoa ez den izaki mitologiko bakarra da eta. Baita Estibalizeko kapitelean ere zentauro bat aurki dezakegu, baina oso arraroa da horrelako sorginkeriazko izaki bat elizaren barnean aurkitzea. Bayeuxeko tapizean (Normandia, XI. mendean) bi zentauro daude ere, eta badago Alaitzakoarekin antzekotasunak ikusten dituen jendea. Eliza honek beste hipotesi bat gordetzen du, Apokalipsiarena. Hamar Birjina ergel eta zuhur, eta lau zaldiko (Jerusalem), errugabekoen hilketarekin batera. Baita Jainkoaren besoetara animalien bidez iristea planteatzen zaigu. Txoriz beteriko zuhaitz batek biziaren arbola gogorarazten digu.

Nahastea biribiltzeko, ia txinatarrak diruditen hainbat hizki borobilak eta gotikoak aurki ditzakegu. Salvador A. Mollá I Alcañizek, Andrés Carrión Garcíak, Francisco Gimeno Blayek eta Santiago Ibañez Lluchek euren interpretatze eta itzulpenean gogor lan egin zuten. Hotza dago odol koloreko margolanak dituen eliza misteriotsu honen barnean. Gainera, egonezina transmititzen gaituen lekua da. Giden arabera, “30 urte daramatzate eliza honi buruz eztabaidatuz”. Kareak hemengo altxor enigmatikoa babestu egin zuen urtetan zehar, kalitate txarrekoa bazen ere. Margolanek haur-marrazkien itxura daukate, ez dira oso linealak eta zurrutada batzuk islatzen dituzte. Hau dela eta, autoreak benetako margolariak ez zirela pentsatzen da. Erdi Aroko grafitiak? Ia guztiak erretxina monokromatikoak dira, edo tonu berdeko oinarria daukate. Bai, baliaezin sentitzen gara hain soilak diruditen irudi hauek sortarazten dizkiguten jakingura eta hipnosiaren ondorioz eta, aldi berean, begietara begiratzen gaituztela sentitzen dugu.


EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

Gazeo

Katekesi klase ezin hobea Baztertua eta lasaia den Gazeo herriak XIII. mendeko eliza erromanikoa eta XIV. mendeko mural-margolanak ostatatzen ditu. Hauek, liburu irudidun bat izango balira bezala harrera ematen digute, gure begien aurrean zabaltzen den narrazio konplexu baten bidez. 1968tik 1985ra arte, bost fasetan berrituta izan zen eliza honek, kristau izateko gidalerroak ematen dizkie fidelei. Alaitzan ez bezala, hemengo mezuak ez dira egunerokoak ezta belikoak ere. Aitzitik, sakramentuari zentzua emateko asmoa duen programa eukaristiko baten bitartez aurkezten dira. Baita hauen autoreak ezezagunak badira ere, haien programa piktorikoak kutsu erromanikoa duen estilo franko-gotiko lineala islatzen duela esan genezake. Eliza hau San Martin ugazaberiaren izenpean dago. Penintsulako izen zaharrenetako bat da hau. Tankera apalekoa da eta oinarri errektangularra dauka. Esfera-laurdeneko ganga

batekin ixten den abside erdizirkularra hartzen du barne, kanpoaldean kanal leunak dauzkana eta iparraldeko lan interesgarrienen artean dauden Erdi Aroko margolanekin apainduta dagoena. Elizak ez dauka kanpandorrerik eta lau erretaula izan zituen, handiena estilo barrokokoa izanda. 1967an erretaulak kendu zirenean, atzean lo egiten zuen mural-margolanak aurkitu egin ziren. Margolan hauek hileta-asmoa dute ere. Kristo, “gloriarekin, biziak eta hildakoak epaitzera etorriko dela” islatzen dute. Ondoan, Andre Mariaren Jasokundearen elizaren estetikatik urrun dagoen elementu katekesikoa aurki dezakegu: Kristori buruzko ezagutzak irakatsi eta tinkatu behar dira. “Bidea, egia eta bizia” kristauentzat. Absidearen oskolean, lau ertzetako medailoiak grazia-aulkia mugatzen du. Jainkoaren irudia bere eskuetan Kristo gurutzatuaren figura eutsiz agertzen zaigu. Trinitatea aita santua errepresentatzen duen uxoa ez edukitzeagatik

13


14

EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

nabarmentzen da. Honen inguruan, santuak eta zorionekoak eszenaz gozatzen dira. Belaunika daude. Ezkerrean, Jesukristo gurutzatuaren kalbarioa zeharkatzen dugu begiekin, bi soldatu erromatarrez inguratuta dago. Kristo, egia esanda, salbaziorantz ibiltzen da. Bitartean, Estefatonek eta Longinok, bere lantzarekin, ozpinean blaituriko esponja bat hurbiltzen diote Mariaren semeari.

XIII. mendeko eliza erromanikoa eta XIV. mendeko mural-margolanak ostatatzen ditu. Hauek, liburu irudidun bat izango balira bezala harrera ematen digute. Multzo osoan, tonu berde eta granate margulak ikusten ditugu, baina Alaitzako eliza misteriotsuarenak baino askoz hobeto bereiz ditzakegu hauek. Izan ere, erabat adierazgarriak diren ‘horror-vacui’ leuna islatzen duten irudi konpaktuetai erreparatu diezaiegu.

Eskuinean, arimen epaiketa aurkitzen dugu. San Miguel arkanjeluak balantza batean pisatzen ditu arimak, haurren irudi sinbolikoaren azpian. Zintzoak izan direnek Kristoren babesa aurkituko dute. Abrahamek, Santa Marinak eta aingeru zaindari batek inguratzen dute San Miguel. Ostera, kondenatuek infernuko zigorra jasango dute. Ezkerreko alboan, Pedro Boteroren eltzea nabari dezakegu, emakumez beteta –ohiko salaketa-. Irudi hauek guztiz lauak eta grafikoak dira; era honetan, errespetagarriei argi geratuko zaie mezua. Aspalditik dakigunez, aro erromanikoan, infernuan erreta ez izateko hobe zela txintik ere ez esatea transmititzeko ohitura zegoen. Aldare-aldeko ganga eta hormetan, Jesusen bizitzaren gertaera nagusiak agertzen dira. Baita absidea ere ia guztiz margotuta dago. Hala ere, ez zen erraza izan margolan hauek guztiak burutzea. Lerro beltz eta gorriak fresko-teknika mixtoarekin margotu ziren, eta kolore betegarriak tenple-teknikaren bitartez irudikatu ziren. Kasu honetan, Tourseko San Martin Europako estilo gotiko-linealeko elizen artean kokatzen da, Frantzia eta Ingalaterrako beste hainbat tenplu bezala. Mendeetan zehar, lau erretaulak izkutatu zuten kontserbazioa merezi duen bitxi piktoriko hau.


EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

Añua

Gotiko berriko bitxi dotorea Gure oinen azpitik zabaltzen den tapiz berde eta bigunarekin estalita dagoen Ipuineko zubitxo batek Andre Mariaren Natibitatea elizara eramaten gaitu Añuan. Burgeluko udalerrian gaude, Gasteizetik 14 kilometrotara eta Dulantzitik ez oso urrun. Guneko beste bi eliza mitikoak Agurainetik gertuago kokatzen dira. Azken datu hau Añuako tenpluaren estiloan nabaritzen da, guztiz ezberdina. Izan ere, gure bisita beste elizetan izandako esperientzietatik aldenduko da, ezaugarri ezberdinak hautemango baititugu. Margolanak ez dira hain garrantzitsuak, baina merezi du Natibitatearen sekulako absideari eta bere arkitektura ederrari erreparatzea. XIII. mende erdiko hormetan, tradizioa eraikitze-teknika berriztatzaileekin adiskidetzen da. Horrela, barnealde purua, liraina eta proportzionatua aurkezten zaigu. Absidean,

balio estetiko handia duten margolan gorrixkak aurkitu ziren ere, Alaitzan bezala.

Hobe da ilunabarrera arte ez itxarotea estalgabetzeke dagoen bitxi hau bisitatzeko, bere kanpoaldea barnealdea bezain aberatsa baita. Beste bi “ahizpei” gertatu zitzaien bezala, 80.ren hamarkadan buruturiko eraikinaren birgaitzera arte, apaiz-etxeak tenpluko hegoaldea izkutatzen zuen. Gaur egun, begi-bistaz, eraikitzearen momentu zehatzekin loturiko bi bolumen garbi bereiz ditzakegu. Eliza hau gotikoaren

15


16

EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

eraikitze-proposamenen eredu ona da, batez ere XIII. mendeko abside poligonala kontuan hartzen badugu. Hauxe XVI. mendeko nabeak erakusten duen estilo gotiko-zahar iraunkorrarekin elkar bizi da. Aro ezberdinen lekukoa izan den eraikinaren aurrean gaude, horrela islatzen dute hemengo estilo arkitektoniko ezberdinek.

zakila ukitzen duen gizona, bere sexua erakusten duen emakumea… agertzen dira. Izan ere, tenpluko kanpoaldean edozein gauza margotzea baimentzen zen. Pertsonaia batek mailu bat eusten du. Historialariek absideko harlanduak landu zuen hargina dela espekulatzen dute, hormetan hilezkorturik. Abside poligonal xarmant bati buruz hitz egiten ari gara, era homogeneoan landuriko harlanduak dituena. Jatorriz, zazpi horma-atal zituen, baina bakarrik sei kontserbatu egin dira. Zazpigarrena, XVII. Mendean, sakristia eraikitzean suntsitu egin zuten. Bertikaltasun bikaina dauka, eta sekulako zorroztasuna duten nerbioek harritzen gaituzte. Gure gidak arkuperi itsuan dauden arkuak nabarmentzen ditu, oso arraroa baita hauxe aurkitzea hain galduta dagoen herrixka batean. Baita hain estaldura armonikoa duen burualdea, gotiko-berriaren erritmora kurbatzen diren nerbadurak dituena. Tonu gorrixkako ukituek nortasun propioa ematen diote.

Hobe da ilunabarrera arte ez itxarotea estalgabetzeke dagoen bitxi hau bisitatzeko, bere kanpoaldea barnealdea bezain aberatsa baita. Zentzu honetan, arku ojibal bikoitz batek osaturiko modulu berriztatzaile batean finkatuko dugu gure begirada. Modulu hau bi zutabe estilizatuen artean aurkitzen da. Absidearen paramentua apaintzeko eta artikulatzeko modu berezi hau bakarra da Arabako Erdi Aroko ondarean. Erliebe bitxiek eta amarruek fantasiazko iruditeria erromanikoa azaltzen dute. Zurburu hauetan, animali abstraktuak, satiroak, bere

Tonu okre bereziekin margoturiko iruditxoek Alaitzakoak gogorarazten dizkigute. Arrotz batzuk defendaturiko gaztelua ikus dezakegu, berriz ere elizetan agerturiko eszena belikoei erreferentzia eginez. Jerusalemko erasoaldiaren beste irudi bat izan daiteke. Hemen ere, XVI. mendetik XVIII. mendera, margolanak izkutatzen zituzten erretaulak zeuden. Baina 80. hamarkadako zaharberritze aintzagarriari esker, erretaulak desagertu egin ziren eta margolanak erreibindikatu ziren. Añua ez zen aro horretan zaharberritu eta, gaur egun, kontserbazio prozesuan dago. Sakristiako gangan dagoen gehigarri batek ikuspuntu interesgarri bat eskaintzen digu. Eremu honetan, jaiotzen erakusketa permanentea gordetzen da. Burgeluko Gorosti Taldea Elkartea da honen jabe. Ez dago guztiz klasikoa den jaiotzarik, guztiek ezaugarri originalaren bat azaltzen dute. Sekulako bitxikeriak daude, telebista baten barnean dagoen jaiotzea esaterako. Ez da tontakeria bat erakusketa aberatsa osatzen duen espazio hau bisitatzea; izan ere, arabarrak “ikaratzen dira ez-ohiko konposizio honekin”.


EL PAISAJE DIBUJADO PAISAIA MARRAZTUTA

Tourseko San Martin, Arbulon Errenazimenduaren Opariak Eta Arabako lautadan eliza margotuak altxortzat jotzen badira, Errenazimenduak, beste aroekin batera, beste hainbeste eliza margotuei ireki zien bidea. Hauek beste kapitulu bat merezi dute. XVI. mendean, ohikoa zen maisu batek tenpluetarako mural-margolanetan oinarrituriko tailerra zuzentzea. Hauxe izan zen Diego de Cegamaren kasua, eta Arabako lurraldeak arlo honekin loturiko tradizio berezi bat erakusten du. Arbulon, Tourseko San Martin Elizan, errenazimendua baino lehenago sorturiko aberastasun hau egiaztatu dezakegu. Egia esanda, adituek elizaren barnean aro ezberdinak elkar bizi direla adierazten dute. Oso klabe hauskorrak aurkituko ditugu hemen, polikromia aberats eta anitzarekin batera, koloreztaturiko laka eta urre-xaflekin. Klabeen hondoan brokatuak ikus ditzakegu, apartako grekekin batera. 600 metrotako garaieran, Tourseko San Martin eliza estresetik aldentzen da une baregarri batera helduz. Aldarean, margo gorrixkarekin margoturiko animaliak daude –hegazterrena, oilo batzuk, txerri bat‌- ebakidura batzuk ikus ditzakegu ere. Berriz ere, margolanak izkutatzen zuen erretaula, kenduta izan zen. Zalduondokoa, mural-margolan errenazentistak kontserbatu dituen XVI. mendeko multzo zibil bakarra da Euskal Herrian. Ziur aski, grisailak Cegamaren tailerretik atera ziren (margolanak ikertzen ari dira euren egoera txarra dela eta). Herediari dagokionez, San Kristobal Eliza edertasun handikoa da ere, eta zaharberritzaile askok buruturiko ikerketen xedea izan da. Kasetoiak ondasun txundigarriak izango lirateke gaur egun. Baita Urbinan, Zirianon eta Olabarrin ere dauzkagu horrelako adibideak. Hainbat adituk hain aberatsa eta begietarako atsegina den aro hau aztertu egin dute. Hala ere, museo hauek bisitatzeko prozesua pixka bat arkaikoa da oraindik; izan ere, giltza eskatu behar diogu udaleko arduradun bati,

alkatetik sakristaura. Arbuloren kasuan, Batzar Administratiboaren presidentea topatu genuen, BelĂŠn. Artearen maitalea izanda, bere denbora dedikatu zigun. Apezpikutegiak 1975etik egon diren lan fase anitzen ardura ez zuela hartu azaltzen ditu. Horregatik, ez dago argia elizan eta erlojuaren makinaria konpondu behar da. Hala ere, tortikolisa hartzen dugu pozik, ahoa irekiz hainbeste edertasunaren aurrean.

17


18

DÓLMENES TRIKUHARRIAK

'Milaka urteko hilobiak, elezaharreko monumentuak' Arabako Lautadak orain direla 6.000 urte inguruko monumentu megalitiko harrigarriak hartzen ditu barne. Hemengo trikuharri esanguratsuenak Sorginetxe eta Aizkomendi dira. Ondare kultural babestu hauetara gerturatuz, jauzi bat ematen dugu iraganera. Trikuharriak, menhirrekin batera, lurrean bertikalki finkaturiko harriak dira. Harrespilak, aldiz, harri txikiagoz osaturiko zirkukoak dira. Hauek guztiak hildakoentzako monumentu megalitikoak dira, eta harri handiekin ala megalitoekin eraiki ziren. Egitura hauek Lautadan aintzinean bizi zirenen ehorzketa-errituen lekukoak dira, tumuluak bezala. Azken hauek lur eta harrien multzoak baino ez dira. Aurretik aipaturiko trikuharriak lautadako lehen biztanleak iritsi ziren garaian sortu ziren, orain direla sei mila urte inguru. Aro hau baino

lehenago, ehiztari epipaleolitokoek bisitatu zuten hariztiz beteriko Lautada. Hauek eskualdeko iparraldetik etorri ziren, mendilerroen eta itsasoaren artean zeuden giza-kokaguneetatik. Ardiekin batera, negua ordokian igarotzen zuten artzainak izan ziren Lautadako lehen biztanleak. Eguraldi ona zegoenean, iparraldeko mendilerroetara – Aratz, Urkilla eta Elgea – eta hegoaldekoetara –Entzia, Iturrieta eta Azazeta – igotzen ziren. Trikuharrien ondoan zeuden hilobiratze-hatuetan kobrezko piezak aurkitu ziren. Honek egitura hauen eraikitze-aroa


DĂ“LMENES TRIKUHARRIAK

asmatzen laguntzen digu, orain direla bost milurteko gutxi gora behera. Ez dakigu zehaztasunez trikuharriak nola eraiki ziren, baina 2010ean buruturiko ikerketa petrografiko baten ostean, harri gehienak Entzia-Iturrieta mendilerrotik etorri zirela baieztatu zen. Bakarrik harri batek, Aizkomendi trikuharrian dagoen hareharriak, bere jatorria Aizkorriko mendilerroan dauka. Aizkomendin, kutxa batean kontu handiz paketaturik materialak aurkitu ziren. Hauen zati bat Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Akademia Errealera eraman zen, 1845ean. Baina haien arrastoa 2015era arte galdu egin zen. Urte honetan, ikertzaile talde batek, 170 urte aurrerago, Gasteizetik bidalitako kutxa identifikatu egin zuen. Ziur aski, gaur egungo zientzia- eta teknologia-aurrerapenen bitartez buruturiko azterketa zehatz batek, material hauei buruzko informazio interesgarria argituko du. Horrela, lurralde honetako biztanleen bizimoduari buruz pixka bat gehiago jakiteko gai izango gara.

Sorginetxe Trikuharria 2,5 metrotako kareharrizko 6 lauza bertikalek osaturiko hilobi-ganbera da. Lauza apaingarria kokatzen da haien gainean, estalki moduan. Ez du tumuluen hondarrik mantentzen. Bere eraikitzearen edertasunari esker, Lautadan argazki gehien jasotzen dituen monumentua da.

Aizkomendi Trikuharria 3 metrotako 10 lauza bertikal handiek osaturiko hilobi-ganbera da. Estalki moduan, 4 metroko luzera eta metro bateko lodiera duen lauza erraldoia dauka, 11 tona inguru pisatzen duena. Jatorriz, 60 metrotako diametroa eta 4 metrotako luzera zeukan lurrez eta harri txikiez osaturiko tumuluarekin estalita zegoen. Tumulu honek trikuharria ezkutatzen zuen. 1965ean, Aita Barandiaranen aginpean, tumuluaren zati bat kendu zen, N-1 errepide zaharretik sarbide bat sortuz.

Gida praktikoa: Autoz heldu zaitezke Aizkomendi eta Sorginetxe trikuharrietara, sarbidea adierazten duten desbideratzeetan arreta jarriz. Errepidetik ikusten den lehenengo trikuharrira, A-1 autobiako 385 (Araia) irteeratik iritsiko gara, Egilaz norabidea hartuz. Bigarren trikuharrira, Agurainetik helduko gara, A-2128 errepidean Opakuara igotzen den desbideratzea jarraituz (A-1eko 379 irteera). Oso gertu: Ez ahaztu Aguraingo alde historikoa bisitatzea. Monumentu megalitikoak interesatzen bazaizkizu, igo zaitez Entziako mendilerrora eta Legaireko soilguneak zeharkatu. Han harrespilak eta menhirrak aurkituko dituzu.

19


20

ROBLES CENTENARIOS EHUN URTETIK GORAKO HARITZAK

'Hariztiaren lurrak'

Laborantza-landen gainean uharteak bezala azaleratuz eta mendi-hegalak okupatuz, Lautadako hariztiek aintzinean lur hauen protagonistak izan zirela gogorarazten digute. Haritz-baso txikitxoek nekazaritza-paisajearen homogeneotasuna apurtzen dute, bioaniztasunerako babeslekua sortuz. Lautadan mantentzen diren hariztiak iraganeko paisajearen lekuko bakarrak dira. Quercus-espezie ezberdinek okupatzen zituzten orain nekazaritzarako erabiltzen diren lur emankorrak. Baina, zergatik iraun dira bizirik orainaldira arte? Ziur aski, aranaren hondoetan kokaturik daudelako, lurrean ura

egoteagatik nekazaritzarako oso egokiak ez diren eremuetan. Euskadin bakarrak diren harizti-uharte hauek daukaten lekukotasun-izaerak, euren balio ekologikoarekin batera, Europako Natura 2000 Sarearen barnean egotea eragin du. Gainera,


ROBLES CENTENARIOS EHUN URTETIK GORAKO HARITZAK

flora- eta fauna- espezie ugari bizi dira eremu hauetan.

Ehun urtetik gorako haritzak Lautadaren ekialdean, Entzia eta Aizkorri mendilerroetako oinaldeetan, altxor natural baliotsuak aurki ditzakegu: Lepaketa-haritz zaharrez beteriko basoak . 2 metro baino gehiagoko diametroa daukaten zuhaitzak dira hauek. Gainera, haritz erraldoi hauetako askok 500 urte daukate gutxienez eta, haien batez besteko bizi-itxaropena 200-300 urtekoa dela kontuan hartzen badugu, hainbeste denbora bizirik irautearen erronka irabazi dutela esan genezake. Lepaketa-teknikak eman die denbora luzean zehar bizirik irauteko gaitasuna, hain urtetsuak bihurtuz. Espezie ezberdinetako haritzak dira (‘Quercus robur’, ‘Q. faginea’, ‘Q. petraea’, ‘Q. pyrenaica’), eta inguruan dauden herrietako jendeak mendeetan zehar zaindu egin ditu. Erdi Aroa baino lehenagoko garaietatik, ohiko praktika bat zen haritzak inaustea altuera zehatz batera iristen zirenean. Hau dela eta, luzera hazi beharrean, enborren eta adarren zabalera handitzen zen. Honetan datza ikatza egiteko eta sutako egur gehiago lortzeko asmoarekin burutzen zuten lepaketa-prozesua.

Zalduondo eta Galarreta Elgea eta Urkiolako mendilerroen hegoaldeko hegalean, perimetroz 6 metro baino gehiagoko enborrak dituzten ehun urtetik gorako haritzen hainbat hamarreko inbentariatu dira. Beorlazako basoan (zalduondon), ‘Querqus petraeko’ (haritz-kandugabe) hainbat ale aurkitu dira. Hauetako bi oso aipagarriak dira; izan ere, 7,5 metro baino gehiagoko perimetroa daukate eta 800 urte baino gehiago bizi direla dirudi. Mendutxan “Galarretako aitona” aurkituko dugu. Autonomia-erkidegoan, zabalera handiena duen Haritz kandugabea dela diote. Bere zirkunferentziak 9 metro baino gehiago neurtzen du puntu batzuetan.

Munain eta Okariz Entziako mendilerroko iparraldeko hegalean kokatuta, Donemiliagako udalerrian dagoen Munain eta Okarizeko Basoa aurkituko dugu. Baso hau oso interesgarria izan daiteke barne hartzen dituen lepaketa-haritzen kopuruari begira. 500 haritz baino gehiago 115 hektarea dituen gainazalean. Europan ohikoa ez den gertakari honen berezitasuna dela eta, haritz hauek baso-erreserbetan

21

babestu egin dira: Arimotxeen Baso Erreserba (Munainen), eta Arimotxiena (Okarizen). Gainera, Europako Natura 2000 Sarearen barnean daude. Euren izenak, euskaraz, zuhaitzen lantzeari egiten die erreferentzia (aritz-motxe). Baso hauetako zuhaitz zaharrek eta hildako egurrak espezie ezberdinen agerpena eragin dute. Hauetako asko interesgarriak dira haien ezaugarri bereziengatik, eta Europako Habitat Zuzentarauaren babespean daude. Adibidez, Munain-Okarizeko hariztian, 100 kakalardo mota baino gehiago identifikatu egin dira. Hauetako bik (‘Lucanus Cervus’ eta ‘Rosalia Alpina’) kontserbaziorako lehentasuna daukate Europako Habitat Zuzentarauaren arabera. Zuhaitz hauen fruituak, ezkurrak, azpitik bazkatzen ziren abereentzako (ardiak, behiak, txerriak…) janari gisa ziren. Horrela sortu ziren aintzinako larre arabarrak, XX. mendeko 60. hamarkadara arte Lautadako paisajearen osagai garrantzitsua izan zirenak. Garai hartatik aurrera, larreko abereak laborantzekin ordezkatzen hasi ziren; ondorioz, larre asko desagertu egin ziren. que pastaba bajo sus copas. Se formaron así las antiguas dehesas alavesas, integrantes del paisaje de La Llanada hasta la década de los años setenta del pasado siglo XX, cuando empezaron a sustituirse los pastos por cultivos y muchos fueron talados.

Gida praktikoa: Ehun urtetik gorako zuhaitzen ibilbidea: Abiapuntua: Munain eta Okarizetik. Nola iritsi: A-1 autobiatik, Aguraingo irteera hartu (379 zk. Gasteizetik abiatuz, eta 380 zk. Iruñatik abiatuz) eta A-3138 errepidetik jarraitu Eginoko Norabidea jarraituz. Km 1ean, Munainera eramaten duen desbideratzea hartu. Ibilbidea: Zirkularra da. Gezi eta balizekin seinaleztatuta dago. Bi aukera ditugu: 6,6 km-ko ibilbide laburra, ala 11,1 km-ko ibilbide luzeagoa. Azken hau hartzekotan, Zadorra ibaiko iturburua eta iturriak bisitatu ditzakegu. Oso gertu: Ez ahaztu Sorginetxe trikuharria eta Agurain herria bisitatzea, ezta Agurain hiribildua.


22

EMBALSE DE ULLĂ?BARRI-GAMBOA ULLIBARRI-GANBOAKO URTEGIA

'Barne Itsasoa' Ullibarri Ganboako urtegia Arabako altxor ekologikoen artean dago. Hau dela eta, Europako Natura 2000 Sarean, eta Nazioarteko Garrantzidun Hezeguneei Buruzko RAMSAR Hitzarmenaren barnean sartuta dago. Gainera, hainbat aisialdirako gune, hondartza artifizialak, ibiltzeko edota bizikletaz mugitzeko bideak, eta hegaztien behaketarako parke bat aurki ditzakegu eremu honetan. Harritzekoa da.

Ullibarri Ganboako Urtegia XX. Mendearen hasierako proiektu baten helburua izan zen. Energia hidraulikoaren ustiapenerako eta ur hornikuntzarako pentsatuta zegoen ingeniaritza-lan itzela izan zen. Bere eraikitze-prozesua 1947 eta 1957 urteren artean burutu zen eta, honen ondorioz, Ganboa Araneko kontzeju batzuk, Mendizabal eta Orenin esaterako, desagertu egin ziren; izan ere, hango lurrak urpetu ziren. Gaur egun, energia ekoizteaz gain, urtegiak Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriaren erdia urarekin hornitzen du.

inguru irregularrean zehar, ibai-landaredi aberatsa dago ere. Honek guztiak, migrazio-bidaietan atsedenaldi bat hartu nahi duten hegazti-espezie ugari erakartzeko habitat ezin hobea osatzen du. Gainera, eremu osoan zehar, arriskuan dauden hainbat fauna-espezie ahul eta urri aurki ditzakegu. Hauen artean, baso-igel jauzkaria eta bisoi europarra daude, txori zezena, amiamoko beltza, edota uhalde-enara bezalako hegaztiekin batera. Baita urtegiko bazterrak inguratzen dituzten larreek eta zelaiek ere, ingurumenerako balio handia daukate, eta udaberrian, orkideaz betetzen dira. Aberastasun honi esker, Ullibarri Ganboako Urtegia interes handiko eremuen kontserbaziorako bi nazioarteko zerrendatan agertzen da: Europako Natura 2000 sarea, eta Nazioarteko Garrantzidun Hezeguneei Buruzko RAMSAR Hitzarmena. Hala ere, urtegiak aisialdiko asmo garrantzitsua betetzen du ere. Bere ingurua erabilera publikorako egokitu zenetik, Garaioko Parke Probintziala osatzen duten olgetarako guneak, hondartza artifizialak eta oinezko zein bizikletentzako bideak sortu dira.

Era artifizialean sortu bazen ere, altxor ekologiko handia da. Urteak pasa ahala, isatsak eta inguruko ertzak naturalizatu egin dira. Bazterretan, indar gutxi duten ur geldiko guneak daude, zeinetan ur gaineko landaredia aurki dezakegun. Urtegiko

Garaioko Parke Probintziala Baita ingurua bizikletaz ezagutzeko aukera dago ere, Arabako Ibilbide Berdeen Sarean dagoen Ullibarri urtegiko Bide Berdetik. Hegoaldetik abiatuz, 13 km-ko ibilbidea aurkituko dugu. Baina


EMBALSE DE ULLĂ?BARRI-GAMBOA ULLIBARRI-GANBOAKO URTEGIA

urtegi osoa bere bazterretik ezagutu nahi izanez gero, aldapa leuna duen 43 km-ko bidea zeharkatu beharko dugu. Garaioko Informazio Gunean, bizikleta-maileguko puntua aurki dezakegu. Bestalde, paseatzeko ibilbide ugari daude ere. Ondoriz gainera doan igoera jarraitzen badugu, Orenin uhartea behatzeko aukera izango dugu., eta Muskurio gaina zeharkatzen badugu, Zadorrako ur gaineko pasabidera gerturatuko gara. Baita Zadorrako isatsek eskaintzen dizkiguten irudi bikainak ikusteko aukera izango dugu horretarako kokatu diren behatokietatik. Udan, hondartza artifizial harrigarrietara gerturatu gaitezke. Hemen, iturriak, aparkalekuak, eserlekuak, barbakoak eta gurpil-aulkian dauden edota mugikortasun urria duten pertsonentzako sarbideak aurkituko ditugu. Udaldian, sorospen-postuak eta dutxak dituzten bainurako bi gune irekitzen dira. Hondartzetara gerturatzen bagara ala ez, inguru honek gorputza eta burua naturarekin kontaktuan jartzeko eta deskantsatzeko aukera ezin hobea eskainiko digu.

Birding Lautadan Urtegiaren hegoaldean dagoen Burgeluko Udalerrian, Mendixurreko Parke Ornitologikoa kokatzen da eta, honi esker, hegaztien behaketa maite duten pertsonek, haien zaletasuna praktikatzeko helmuga egokia aurkituko dute Lautadan. Parkea balio ekologiko handia duen urtegiko gune batean egokitu egin da. Bi behatoki ezberdinetara eramaten duten bi ibilbide dauzka, hauek interpretazio-panelekin ekipaturik daude. Hegaztien behaketa errazten gaituen lehen ibilbideak Biributxi izena jasotzen du, kilometro bateko luzera du eta Urpekarien behatokira heltzen da. Bigarren ibilbideak Errekabarri izena dauka, 600 metro eskas ditu eta Ikazkinen behatokian bukatzen da. Urtegian bizi, habia egin edota migrazio-bidaietan atsedena hartzen duten hegaztiak identifikatzeko informazio bisuala eskaintzen duten behatoki hauetara gerturatzea, familia osorako plan bikaina izan

daiteke. Erraza izango da ahateak, koartzak, sakoneko krabarrokak, eta kopeta zuriak ikustea urte osoan zehar. Parkea bisitatzeko sasoi egokienak hegaztien eztei aurreko eta eztei ondoko migrazio denboraldiak dira. Amiamoko beltza, mokozabal arrunta, edo arrano arrantzalea, bidaiatzen duten espezie aipagarrienetakoak dira. Beste espezie nabarmengarri bat ur-benarriza da. Zaila izango da azken hau ikustea, baina zortearekin Mendixurretik aurkitzeko gai izan gaitezke. Natura puruaz gozatzen jarraitzeko, ezinbestekoa izango da errespetuzko jarrera izatea hegaztiekin eta euren inguruarekin.

Gida Praktikoa: Nola iritsi: A-1 autobiatik 367 irteera hartuko dugu Ozaetarantz; Matura herrira abiatuko gara eta, hona heldu baino lehen, ezkerrera desbideratuko gara, Mendixur ala Garaioko norabideak jarraituz. Garaioko Informazio Bulegoaren telefonoa: 695 78 24 98 www.araba.eus Oso gertu: Marietan, Ozaetan eta Larrean indarrak berritzeko tabernak eta jatetxeak aurkituko dituzu.

23


24

GR 25

'Ate irekia Arabako Lautadara' GR 25 ibilbide luzeko bideak 175 kilometro inguru dituen distantzian banaturiko 8 etapa ditu. Desnibel handirik ez duen ibilbide honek Lautadako mendien oinaldeetan dagoen ondare natural eta kulturalera gerturatzen gaitu.

GR 25 Araban egokitu egin zen ibilbide luzeko lehen ibilbidea izan zen, 1992an inauguratu zen eta Lautadako mendien oinaldeak zeharkatzen ditu. Ekimen aitzindaria izan zen, eta lautadatik zabaltzen diren beste ibilbideei ireki zien atea, GR 38-Ardoaren Ibilbidea, GR 120-Hiru Tenpluen Ibilbidea, edota GR 282-Artzaintza Natur-bidea, esaterako.

eta Urrunaga bezalako urtegiak, Sorginetxe bezalako trikuharriak, IruĂąa Veleia bezalako aztarnategiak, Barriakoa bezalako monasterioak, etab. Zirkularra denez, zeharkatzen dituen edozein biztanle-gunetatik abiatu gaitezke: Gorbeialdeako Kuadrillak, AĂąana, Gasteiz, edo Arabako Lautada. Hiriburuarekin konektatzen duen lotura nagusia Olarizu izango da. Baita ibilbide laburragoak ere burutu ahal dira.

Iradokizunak: BikuĂąatik, Munain eta Okarizeko ehun urte gorako haritz-basoraino doan ibilbidea (ikusi 20 oa.) La Leze Ibaia-Zirauntza Ibaiaren Sorburuko tartea, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan (ikusi 40 oa.).

GR 25ek 175 km inguru dituen ibilbidean zehar banaturiko 8 etapa ditu, eta Arabako mendien oinaldeetan dagoen ondare natural eta kulturalera gerturatzen gaitu. Natura 2000 Sareak babesten dituen espazioez gozatuko gara hau zeharkatzean: mendilerroetako behealdeetan kokatzen diren pagadiak eta hariztiak, atze-oihal moduan agertzen diren mendi-paisaje ikaragarriak, Ullibarri Ganboa

Aldakio - Galarret ako t ar tea , Zalduondotik pasatuz eta Posta Bide Errealetik itzuliz (PR-A 13). 9 km-ko ibilbide honetan, zubiak eta gurutzeak ikus ditzakegu, oso ondo kontserbaturiko hariztiak zeharkatzen ditugun bitartean. Marieta-Landa Parkeko tartea. Pagadien arteko 7,5 km-ko ibilbidea, Ullibarri Ganboako urtegiaren irudi panoramikoez gozatuz.


ATALAYAS TALAIAK

'Talaiak, zerumugaren zelatariak' Muinoetan kokaturiko gazteluak, Arabako Lautada defendatzeko eta zaintzeko lekuak izan ziren. Bakarrik egituren zati txikiak mantendu badira ere, talaia hauek eraikita zeuden lekuetatik, eskualdeko bista ederrez gozatu gaitezke. Arabako Lautadaren paisaia kontenplatzen badugu, bere izenak adierazten duen bezain laua ez dela konturatuko gara. Iparraldetik, Aratz, Urkilla eta Elgea mendilerroekin inguraturik dago, eta hegoaldean, Entzia, Iturrieta eta Azazeta mendilerroek, Gasteizko mendiekin batera, mugatzen dute lautada. Bestalde, mendilerro hauetatik jaisten den uraren indarrak zizelkaturiko sakan batzuk aurki ditzakegu, Zadorra Ibaiak Gasteizerantz abiatzean jarraitzen duen ibilgutik azaleratzen diren hainbat mendixka txikirekin batera.

Arabako mendietan bizi den jendearentzat, edota Gipuzkoako mendi-hegaletan, ala aran sakon eta estuetan bizi direnentzat.

Ziur aski, Lautadak konparazioaren ondorioz jaso zuen izen hau; izan ere, laua irudi daiteke

Talaien asmoa lurraldearen ikusizko kontrola izatea zenez, uharteak bezala landen erdian

Gaur egun, Euskaraz, 'Lautada' izenarekin ezagutzen dugu eskualdea, baina bere izen primitiboa 'Laua' zen. Al-Andaluzeko kroniketan 'Al-Laua' izenarekin agertzen zen, eta handik dator Araba izenaren jatorria. Egia esanda, zentzu zabalean, Lautadak, Gasteizko Arroarekin batera, Arabako nukleoa osatzen du.

Erresuma defendatzeko gazteluak

25


26

ATALAYAS TALAIAK

azaleratzen diren muinoak, Lautadaren defentsa eta zaintzarako erabili egin dira. Erdi Arotik, gazteluak eskualdeko paisaiaren ikur adierazgarria izan dira; izan ere, hauek Nafarroako Erresumak zuen komunikazio beharrari erantzuten zioten. Behar hori toki altuetan eraikitako dorreekin bermatu egin zen. Okako mendietatik Pirinioetara, eta Kantauri Itsasotik Ebro Aranera zabaltzen ziren dorre horiek, eta guztien gainetik besteak ikusi ahal ziren. Horrela, gertaera garrantzitsuei buruzko mezuak bidaltzeko aukera eskaintzen zuten. Bakarrik egituren zati txikiak mantendu badira ere, talaia hauek eraikita zeuden lekuetatik, eskualdeko bista ederrez gozatu gaitezke.

Henaio Henaion, talaiek zeukaten defentsa-asmoaren testigantza zaharrenetako bat aurki dezakegu. Herri honek Arabako gaztelu zaharrenetako baten ostatu izan zen. Gaur egun, Castro de Henaioko ingurumena ezagutzeko zentroa dago hemen;

izan ere, orain direla 2000 urte baino gehiago sorturiko Burdin Aroko herrixka gotortua aurki dezakegu eremu honetan. Ingurua bisitarientzat egokitzeko helburuarekin, informazio-panelak jarri dira eta jatorrizko bizimodua birsortu egin da bi etxolatan. Dulantzitik abiatu gaitezke hona, bista ederrak dituen seinaleztaturiko ibilbidetik.

Gida Praktikoa: Nola iritsi: A-1 autobiatik 370 irteera hartu Alegria-Dulantzira, A 3140tik. Hirigunera heldu baino lehen, sarrerako biribilgunean, ibilgailuak uzteko aparkalekua dago. Ibilbidearen fitxa teknikoa: 1,5 km aparkalekutik, eta 100 metrotako desnibela. Ez ahaztu: Dulantziko hirigunea eta Aialako Andra Maria Santutegia bisitatzea.


ATALAYAS TALAIAK

Gebara Muino baten gainean, mantentzen den Gebarako Gazteluko aurriaren siluetak harrituko gaitu. Eskualdeko zaharrenetako bat den Gebara herrian kokaturik dago. Baita Gebara Familiaren jauregi zaharraren zati bat kontserbatzen da hemen.

Elezaharrak kontatzen duen arabera, Gebarako Gaztelua eta bere oinetan kokatzen den jauregia lotzen dituzten pasabideak daude XV. mendearen bukaeran eraiki zen, OĂąatiko Kondeak aginduta. Baina Lehen Gerra Karlistan, 1839an, bolborarekin lehertu egin zuten. Elezaharrak kontatzen duen arabera, Gebarako Gaztelua eta bere oinetan kokatzen den jauregia lotzen dituzten pasabideak existitzen dira, eta hauetako batean, urrezko txanponez beteriko zezen azala dago. Beste elezahar batek,

Gida Praktikoa: Nola Iritsi: Gebaratik A-1 autobiatik heldu gaitezke, Mendixurreko 364 irteeratik, Ozaeta norabidea jarraituz. Ibilbidearen fitxa teknikoa: Nordic Walking Barrundia Zentroko 'Aldala' eta 'Barrundia' ibilbideak jarraituz, Gebarako Gaztelura igo gaitezke galtzeko arriskurik gabe. 1,5 kilometro Gebaratik, eta 3 Kilometro Ozaetatik (biak 150 metroko desnibelarekin). Oso gertu: Ozaetan, bertako produktu ekologikoak erosi ditzakegu. gazteluaren erdiko dorretik zebilen arima herratu bati buruz hitz egiten du. Erdiko dorrea desagertu bazen ere, iratxoaren bila joatera anima gaitezke, Gebara, Etura, Ozaeta edo Maturatik, hariztien erditik igotzen diren bideak jarraituz. Horrela, Lautadako aurri harroetatik, eremuko panoramika ederrenetako bat behatzeko aukera izango dugu, egindako ahaleginaren ordez.

27


28

ATALAYAS TALAIAK

Marutegi Araian dagoen Marutegiko Gazteluaren dorrera iristea bakarrik mendizale trebatuentzako lana da, ezproi arrokatsu batean kokatuta baitago. Hala ere, PR-A 3012 ibilbide laburreko bidexkatik, gazteluaren oinarrira heldu gaitezke Araiatik. Lautadako puntu askotatik ikus daitekeen gaztelu hau, IX. Mendean eraiki zen Nafarroako Garzia Enekez Erregeak aginduta. Gaztela eta Nafarroaren arteko guduetan oinarrizko zeregina bete zuen bere kokapen estrategikoagatik. Gaztelu zaharreko 5 metroko garaiera duen horma bat bakarrik geratzen da zutik.

Gida Praktikoa: Nola iritsi: A-1 autobiako 385 irteera hartu Araiarantz. Ibilbidearen fitxa teknikoa: Araiatik 3 kilometro. 200 metroko desnibela. Ez ahaztu: Aizkorri-Aratzeko Parketxea bisitatzea Araian (Mitxarroko Museoa)

Aguraingo Eliza-Gotorlekuak Agurain herribildua, Lautada menderatuz, iparraldetik hegoaldera zabaltzen den mendi-bizkar luze baten gainean finkaturik dago. Aspaldiko garaietatik, herriaren kokapenak eragin positiboa izan du bere garapenean; izan ere, bere altitudeaz gain, bidegurutze baten erdian zegoen: Iter XXXIV Galtzada Erromatarra (ekialde-mendebalde norabidea), eta kostalde atlantiar kontinentala penintsularen barnealdearekin lotzen zuen bidea (iparralde-hegoalde norabidea).

Aspaldiko garaietatik, Aguraingo kokapenak eragin positiboa izan du bere garapenean; Izan ere, bere altitudeaz gain, bidegurutze baten erdian zegoen. Erdi Aroan, foruak asteartero azoka ospatzeko kontzesioa egin zionetik, Agurainek garrantzi izugarria hartu zuen. Hala ere, ez da Aguraingo Erdi Aroko hiribilduaren zati handirik geratzen, sute suntsitzaile batek ia osorik erraustu egin baitzuen 1564an. Harresituriko Agurain zaharrak bi plaza eta bi eliza mantentzen ditu: Santa Maria eta San Juan, eta hauek lotzen dituzten hiru kale: Kale Nagusia, Zapatari Kalea eta Carnicerias Kalea.


ATALAYAS TALAIAK

Kale hauetan zehar Aguraingo leinuen etxeak miretsi ditzakegu. Haien artean, aipagarriak dira Azkarraga, BegoĂąa eta Bustamante familienak, aurrealdetan sekulako armarriak erakusten dutenak. Bi elizen inguruan, herri arabarreko bi harresi-barruko auzoak kokatzen dira. Erdian, bi hodiko iturria duen plaza txiki ba dago, hodi bat auzo bakoitzarentzat. Plazetan, olbea izena jasotzen duten arkupe ikusgarriak aurkituko ditugu. Bi elizak harresiaren gainean eraiki ziren XV. eta XVI. mendeen artean, zaharragoak ziren beste elizen gainean. Ikuspegi zoragarriak behatu ditzakegu bi elizak lotzen dituzten erronda-pasabideetatik eta euren dorreetatik.

Gida praktikoa: Nola iritsi: A-1 autobideko irteera. Bisita gidatuak daude bi elizetara igande goizetan. Ez ahaztu: Ohitura-margolanen Kale Kantoiko Zeramika Museoa bisitatzea. Lanegunean joaten bazara, sar zaitez udaletxera, igo zaitez azken solairura, eta eraikinaren barruan dagoen San Martin Ermita ikus ezazu. Gozoki zoragarriak eros ditzakezu Aguraingo Ahizpa Klaratarren Komentuan. 400 urte baino gehiago daramatzate herri honetan.

29


30

ATALAYAS TALAIAK

Ikusmena alaitzeko santutegiak Gasteiz hiribururako bidean, hegoaldean dagoen Arabako Mendietara zuzentzen gaituzten desbideratzeak jarraituz, ikuspegi pribilegiatuak eskaintzen dizkiguten Lautadako behatoki desberdinetara gerturatu gaitezke.

Opakua Agurainetik, A-2128 errepidetik, Kanpezuko norabidea hartuz eta Opakuako mendatea zeharkatu ondoren, seinale batek behatoki hauetako baten kokapena lotsaz adierazten digu. Opakuako behatokia da. Hemen, panel batek ikusi ditzakegun tontor eta herrien izenak identifikatzen laguntzen digu. Ez izan zalantzarik, autoa aparkatu mendatearen gainean eta abiatu zaitez behatokira eramaten duen bidexkatik. Lautadako ikuspegi zoragarriak aurkituko dituzu, atzealdean altxatzen diren Elgea, Urkilla eta Aizkorri mendilerroekin.

San Bitor San Bitor de Gaunako aisialdirako gunea, eguna aire zabalean igarotzeko aukera ezin hobea izateko egokitu egin da: iturriak, mahaiak, eserlekuak, eta haurrentzako jokoak aurkituko ditugu. Pagadi baten itzalpean kokatzen da, San Bitor Ermita ederraren ondoan. Hemendik, Lautadako laborantza-landen panoramika bikaina ikus dezakegu. Erraz heldu gaitezke Azazetako mendatetik, seinaleztaturiko bidea jarraituz (15').

Oso gertu‌ Gasteizko udalerrian barrena, Estibalizeko Santutegia bisitatu dezakegu, Erromanikoa Ezagutzeko Zentroarekin batera. Enklabe estrategiko batean kokaturik dago, desagertu egin den aintzineko gotorleku baten ostatu izan zen muino baten gainean. Gasteizko Erdi Aroko Almendran, San Bizente Elizako dorrera igo gaitezke ikuspegi zoragarriak aurkitzeko. Eraikin hau hiriko hegoaldea defendatzen zuen gotorleku baten gainean eraiki zen. Oraindik iraganeko aztarnak aurki ditzakegu bere erronda-bidean. Baita Santa Mariako Katedralak ere derrigorrezko bisita merezi du. Bisita gidatuek katedralaren dorre zoragarrirako sarrera eta harresi nafartarren bisita hartzen dituzte barne. Informazio gehiago: Gasteizko Turismo Bulegoan. Telefonoa: 945 16 15 98.


GUÍA RÁPIDA GIDA AZKARRA

NON LO EGIN? ¿DÓNDE DORMIR?

• • • ADANA (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

EL RINCÓN DE ADANA landetxea

• • • NARBAIZA (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

XVI00030

APEZETXEA landetxea

Peralta kalea, 7 / 647809908

Uriarte kalea, 4 / 657718044

www.elrincondeadana.com

LECEA landetxea

• • • AGURAIN / SALVATIERRA

XVI00007

XVI00119

Urgutxi kalea, 2 / 629226246

ZADORRA ETXEA landetxea

XVI00037

Zadorra kalea, 21 / 945312427 / 656716126 www.zadorraetxea.com

www.casarurallecea.es • • • OZAETA (BARRUNDIA)

ADELA ETXEA landetxea

EL GORDO ostatua

HVI00406

XVI00029

Elizako bidea, 8 / 945317177

Kale Nagusia, 69 / 945300042 / 699453986

www.nekatur.net/adelaetxea

www.restauranteelgordo.com

• • • SAN ROMAN (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

ANDAMUR hotela **

• • • ARGOMANIZ ( ELBURGO-BURGELU)

ARGOMANIZ paradorea ****

HVI00301

Okiturri Industrialdea, 1 / 945314783

Argomaniz kalea / 94530703 / 945293200

www.andamur.com

www.parador.es

EL VENTORRO ostatua

HVI00105

A-1 autobia, salida 385 / 945304372

• • • EGINO (ASPARRENA)

ETXELORE landetxea

HVI00387

XVI00099

• • • ZALDUONDO

San Esteban, 8 / 649186466 / 636779701

EIKOLARA landetxea

www.etxelore.es.tl

Arbinatea kalea, 30 / 945304332 / 629407767

LAS VENTAS DE EGINO ostatua

HVI00175

www.eikolara.com

Erp. Nazionala I Km.391 / 945304028/ 656792552

AITZKOMENDI landetxea

www.lasventasdeegino.com

Errotalde auzoa, 5 / 679908531

• • • ELBURGO-BURGELU

www.arkauzetxea.com

OLAONA ostatua

HVI00318

XVI00104

SORGINETXE landetxea

Erp. Nazionala I Km. 364 / 945063986

Errotalde auzoa, 5 / 679908531

www.etxelore.es.tl

www.arkauzetxea.com

XVI00036

XVI00035

• • • IBARGUREN (ASPARRENA)

LEGAIRE ETXEA landetxea

XVI00040

San Martin kalea, 3 / 606551640 / 606551640 • • • AGURAIN / SALVATIERRA

www.legaireetxea.com

Erromesen aterpetxea

• • • MATURANA (BARRUNDIA)

LA CASA VIEJA nekazaritza-turismoa

KVI00056

Beheko Etxe kalea, 4/ 945317148 / 628749789 www.casaviejamaturana.com SAGASTI-ZAHAR landetxea

Fueros Kalea, 11 / 945312130 / 945 300155 • • • ALEGRÍA - DULANTZI

Erromesen aterpetxea

Ronzapil kalea z.g. 945420027 / 635711173 XVI00024

• • • NARBAIZA (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

Sagasti Zahar Kalea, 10 / 945317158 / 610033678

Barriako gazteentzako aterpetxea

www.nekatur.net/sagastizahar

San Bernardo kalea / 945317132 / 945181988

31


32

GUÍA RÁPIDA GIDA AZKARRA

NON JAN?

¿DÓNDE COMER?

• • • ADANA (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

ZUBIGAIN

EL RINCÓN DE ADANA landetxea

Presalde kalea, 4 / 945304794 / 656739903

Peralta kalea, 7 / 647809908 www.elrincondeadana.com • • • AGURAIN / SALVATIERRA

SARAYOLA CATERINGA

Egileor kalea z.g. 945301768 www.sarayola.com EL GORDO

Kale Nagusia, 69 / 945300042 / 699453986 www.restauranteelgordo.com

LA OLLA

Fueros kalea z.g. SARAYOLA JATETXEA

Sagarmin z.g. N-1 / 945300080 / 659946864 www.restaurantesarayola.com ZERUA

Fueros kalea, 2 / 945312716 / 665724758

• • • ARGOMANIZ (ELBURGO-BURGELU)

ALETEGUI (Argomaniz Paradorea)

Argomaniz kalea / 945293200 www.parador.es • • • EGINO (ASPARRENA)

LAS VENTAS

N-1 errepidea, 391 km-a / 945304028 / 656792552 www.lasventasdeegino.com • • • ELBURGO-BURGELU

OLAONA

N-1 errepidea, 364 km-a/ 945063986 • • • LANGARIKA (IRURAIZ-GAUNA)

LAUA JANTOKIA

Langarika kalea, 4 / 945301705 www.lauajantokia.com • • • LARREA (BARRUNDIA)

www.restaurantezerua.com

ALDAIA TABERNA

• • • ALAITZA (IRURAIZ-GAUNA)

Ermitaurre kalea, 5 / 945317064 / 635746888

SENORÍO DE ALAIZA

www.tabernaaldaia.com

Alaitza kalea / 945312628 / 606337854 • • • ALEGRÍA - DULANTZI

BARRALDE ERRETEGIA

Fortaleza kalea, 9 / 688609715 www.asadorbaralde.com ERRAUSKUYN MESOIA

Arrazabal kalea, 22 / 945420039 / 649950205 www.erausquyn.net • • • ARAIA (ASPARRENA)

• • • MARIETA-LARRINZAR (BARRUNDIA)

URIKO TABERNA

Uriko Kalea, 2 / 945317118 • • • OZAETA (BARRUNDIA)

ISASMENDI TABERNA

Uria kalea, 5 / 945317000 / 622121255 ADELA ETXEA

Elizako bidea, 8/ 945317177

ARAIA SAGARDOTEGIA

www.nekatur.net/adelaetxea

Santsarreka kalea, 26 / 945304763 / 652739946

• • • SAN ROMAN (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

www.sidreriaaraia.com

EL VENTORRO

MARUTEGI JATETXEA

N-1 errepidea, 385 km-a (Araiako bidegurutzea) 945304372 / 697291793

Marutegi Baserria z.g. / 945314558 / 646187646 www.facebook.com/marutegi

www.restauranteelventorrojatetxea.wordpress.com

UMANDI

ANDAMUR

Andoni Urrestarazu kalea, 4 / 945314615

Okiturri industrialdea, 1 / 945314783

www.restauranteumandi.com

www.andamur.com


KIROL eta ABENTURA

GUÍA RÁPIDA GIDA AZKARRA

DEPORTE AVENTURA • • • AGURAIN / SALVATIERRA

• • • BIKUÑA (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

HÍPICA AGURAIN

CABALLERIZAS BIKUÑA

Magdalena kalea, 21 / 696328412 / 664294207

Arbe, 8 / 618938834 945312289

www.hipicaagurain.com

www.caballerizasbikuna.com

INGURU ABENTURA

San Juan, 18 B / 635748948

• • • EGINO (ASPARRENA)

BASOTXO TOUR

www.inguruabentura.com

San Esteban kalea, 6 / 618 099 166 / 608 059 529

PARAPENTE ARABA

www.basotxotour.com

Euskal Herria plaza, 3 A / 606133351 • • • GALARRETA (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

TURA AGURAIN

PAINTBALL ITURGUTXI

Errotalde plaza, 32 / 945312535 / 608901670

Goiko Auzoa / 671580011 / 653738428

www.agurain.biz

www.paintball-iturgutxi.com

• • • ARAIA (ASPARRENA)

KROMLETX

Goikoetxe,6 / 945046946 / 665601570 www.kromletx.com

• • • NARBAIZA (SAN MILLÁN / DONEMILIAGA)

ASNERÍA SARIOZAR

609228095 www.burros-trekking.com/

MUSEOAK

MUSEO / CENTRO DE INTERPRETACIÓN • • • AGURAIN / SALVATIERRA

• • • EGINO (ASPARRENA)

ZABALARTE MUSEOA (Exposiciones temporales)

ARTZAI GAZTA GAZTA-ZENTROA

Nagusia, 8 / 945302931 www.agurain.eus • • • ALEGRÍA - DULANTZI

HENAIOKO KASTRO ZELTA

Henaioko Muinoa z.g. / 945420027 www.alegria-dulantzi.eus

San Esteban kalea, 6 / 945304244 / 608 739 970 www.basotxotour.com • • • ESTIBALIZ (VITORIA/GAZTEIZ)

ARABAKO ERROMANIKOAREN ZENTROA

Estibalizeko Santutegia / 945293088 / 639310779 www.elromanicoenalava.es www.alavamedieval.com

• • • ARAIA (ASPARRENA)

AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALEKO ZENTROA

• • • ZALDUONDO

Intuxi Kalea, 48 / 646478812

Lazarraga-Amezaga Jauregia / 945304393

www.asparrena.eus

www.euskomedia.org/aunamendi/83497

ZALDUONDOKO MUSEOA

33


34

GUÍA RÁPIDA GIDA AZKARRA


GUÍA RÁPIDA GIDA AZKARRA

35


36

GUÍA RÁPIDA GIDA AZKARRA

NON EDAN?

¿DÓNDE BEBER?

• • • AGURAIN / SALVATIERRA

ALGARROBO TABERNA

TABERNA ORTZI

Zapatari Kalea, 19 / 945302910 / 646047534

Santa Barbara, 1 / 945300711 • • • ALEGRÍA - DULANTZI

BODEGON TXOKO TABERNA

ALDAPA TABERNA

Urzabal Kalea, 5 / 945300901

Ahuntzen Aldapa, 2 / 945420787 / 691799421

FUEROS TABERNA

MENDIA TABERNA

Fueros Kalea, 18 / 945312223

Kale Nagusia, 26 / 945400833

GAU TXORI TABERNA

DULANTZIKO BATZOKIA

Senda Langarika Plaza, 16 / 945300748

Fortaleza Aldapa, 3 / 945420138? / 685729772

BAR KASKAZURI

HIKA MIKA TABERNA

Kale Nagusia, 33 / 666547804

Kale Nagusia, 25 bajo / 677539156

URBASA TABERNA

PITIN TABERNA

Sagarmin kalea, 1 / 945300424

Kale Nagusia, 12 / 945400609

IBAIA GARAGARDOTEGIA

Dulantzi Kalea, 5 / 945301969 / 691472891 JAI ALAI TABERNA

Kale Nagusia, 26 / 945300822 / 688676025

TABERNA MAILU

Arrabal Kalea, 26-28 / 637870056 / 696883850 TRIKI-TRAGO HERRIKO ETXEA

Kale Nagusia, 15 / 945400857 / 630446916 • • • ARAIA (ASPARRENA)

JESUS MARIA SALINAS

ARATZ TABERNA

Portal del Rey Kalea, 4 / 945304221 / 945312472

Herriko Enparantza, 5 945304792

KILKENNY TABERNA

Euskal Herria, 7 / 945312197 / 677044250 MENDIBIL TABERNA

ATXA TABERNA

Presalde kalea, 4 / 607920481 KASINOA

Presalde kalea, 2 ,1ª planta / 945304034 / 618520820

Kale Nagusia, 1 / 945312607 / 660692310 ETXE-BENE TABERNA OTXOA TABERNA

Kale Nagusia, 15 / 686138544 SAGARMIN ELKARTEA

Goikoetxe kalea, 1 / 669828893 KUTTUNA TABERNA

Elizalde Kalea / 945304821 / 637532358

Harategi Kalea, 22 / 649191831 • • • ZALDUONDO

SKALA TABERNA

IMAZ

Senda Langarika Plaza, 6 / 945300425

Elizaostea Auzoa, 5 / 945304458


GUÍA RÁPIDA GIDA AZKARRA

PROPOSAMENAK PROPUESTAS

LAUTADAKO HIRU BITXIAK Bisita gidatua Añua, Alaitza eta Gazeoko elizetara. Arkitektura eta mural-margolan gotikoen erakusketa bikaina. Larunbatetan 10:30etan (uztaila eta abuztuan astearteetan ere). ARTZAI GAZTA GAZTANDEGIAK Bisita eta gazta dastaketa ARTZAI GAZTA gaztandegien instalazioetan. Larunbatetan 17:00etan (Abuztuan izan ezik). Eginoko GAZTAREN MUSEOA bisitatzeko aukera, aldez aurretik abisatuz. HENAIOKO KASTRO ZELTA Bisita Brontze aro bukaerako eta Burdin Aroko aztarnategira. Udako hileetan, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara. Urteko beste hileetan kontsultatu ezazu talde bisitak egiteko. ZALDUONDOKO MUSEO ETNOGRAFIKOA / LAZARRAGA-AMEZAGA JAUREGIA Bisitarientzako hainbat sorpresa gordetzen duen museo etnografikoa bisitatu. Hemen Arabako Herri Inauterien adibideak aurkituko dituzu. Igandeetan 12:00etatik 14:00etara. Kontsultatu ezazu talde bisitak egiteko. GARAIOKO PARKEA ETA HEGAZTIEN BEHATOKIA MENDIXURREN (BIRDING)

POSTEN ERREGEBIDEA MARTXA (BTT ETA IBILTARITZA) Donejakue bidearekin erlazionatuta dagoen ibilbidea ezagutzeko herri-martxa, hiru tenpluen ibilbidearekin gurutzatzen dena. ABENTURA-KIROLA ETA EKOTURISMOA Ugari dira eskualdean burutu daitezkeen ekintzak. Turismo aktiboko enpresen gidan kontsultatu itzazu. NORDIC WALKING Arabako Lautadan Nordic Walking-eko (martxa nordikoa) 7 zentro existitzen dira. Zailtasun ezberdineko 37 ibilbide seinaleztatuak aurkituko dituzu. 360km guztira. “PINTXO CON QUESO SABE A BESO” LEHIAKETA Aste Santuan, ACICSA elkarteak lehiaketa hau antolatzen du zenbait ostalaritza enpresekin batera. Honen emaitza pintxoak dastatzen dituzten pertsonen balorazioaren bidez lortzen da. Idiazabal ARTZAIN GAZTA da pintxoen derrigorrezko osagaia. A R A B A K O L A U TA D A K O GASTRONOMIKOAK

Udazkenean, jatetxe batzuk guneko eta urtaroko produktuekin erlazionaturiko menu bereziak prestatzen dituzte: ogia, ehizakiak, perretxikoak, patatak eta Idiazabal ARTZAIN GAZTA.

Parkeko informazio puntua, Mendixurreko Parke Ornitologikoaren bisita gidatuei buruzko eta bizikleten maileguari buruzko informazioarekin.

ARABAKO HERRI INAUTERIAK

AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALEKO INGURUMENA EZAGUTZEKO ZENTROA

LAUTADA DASTA EZAZU

Parkeko informazio puntua, non existitzen diren ibilbideei buruzko eta parkea ezagutzeko ekintza eta tailerrei buruzko informazioa jaso dezakegun. ASPARRENA-APOTA PARKE MIKOLOGIKOA Identifikazio zerbitzua eta perretxikoak bilatzeko jardunaldiak eskaintzen dituen esparrua.

JARDUNALDI

Negua atzean utziz, aintzinako herriko jaien ohitura berreskuratzen duen programa.

Hiru-hilabeteko guztien azken ostegunetan, ACCISA eta ADR LAUTADA elkarteek azalduriko dastaketak antolatzen dituzte bertako produktuekin.

Proposamen gehiago ezagutu nahi badituzu, webeko agenda kontsultatu.

www.arabakolautada.eus ... Eta

ezer ez baduzu galdu nahi, web berean izena eman dezakezu LAUTADA GOZATU hamabost egunez behingo aldizkari elektronikoa jasotzeko.

37


38

GUÍA RÁPIDA GIDA AZKARRA

• • • AGURAIN / SALVATIERRA

JAVIER ELIZONDO TAXIA / 608871820 / FRANK TAXIA / 945108142 / 656766609 / www.enframait.com

GARRAIOA TRANSPORTE

IGNACIO LAUZURICA TAXIA / 608871559 • • • ARAIA (ASPARRENA)

BERASATEGUI JUGUERA TAXIA/ 945304011 / 608877525 • • • MARIETA-LARRINZAR (BARRUNDIA)

VIP Services, Taxi turistikoak eta maileguzko ibilgailuak / 945107009 / 609417618 • • • FORONDAKO AIREPORTUA

INFORMAZIO OROKORRA / 945163500 / www.aena.es • • • VITORIA-GASTEIZ

AUTOBUA GELTOKIA / 945161666 / www.vitoria-gasteiz.org FORONDAKO AIREPORTUA / Informazio Orokorra / 945163500 / www.aena.es TREN GELTOKIA / Informazio Orokorra RENFE / 902240202 / www.renfe.com

i INFORMAZIO BULEGOAK PUNTOS DE INFORMACIÓN

• • • AGURAIN / SALVATIERRA

ARABAKO LAUTADAKO TURISMO BULEGOA Nagusia, 8 / 945302921 / 945301200 / www.arabakolautada.eus • • • GARAIO (ELBURGO-BURGELU)

PARKE PROBINTZIALEKO INFORMAZIO GUNEA Garaio z.g./ 695782498 / 945181818 / www.araba.eus • • • VITORIA/GASTEIZ

TURISMO BULEGOA Espainia Plaza, 1 / 945161598

OSASUN ZENTROAK CENTROS DE SALUD

/ www.vitoria-gasteiz.org/turismo

• • • AGURAIN / SALVATIERRA / Zuazoko Errepidea, z.g./ 945300023 • • • ALEGRÍA - DULANTZI / Iruraiz Kalea, 2 / 945400890 • • • ARAIA (ASPARRENA) / Santsaerreka Kalea / 945304741 • • • OZAETA (BARRUNDIA) / Udaletxeko Plaza / 945317030

• • • AGURAIN / SALVATIERRA / Lda. María de la Nieves Carrascal / San Juan Plaza, 4 / 945300190

BOTIKAK FARMACIAS

• • • ALEGRÍA - DULANTZI / Ldo. Francisco Javier Angulo / Alborkoin Kalea, 2 / 945420217 • • • ARAIA (ASPARRENA) / Lda. María del Pilar Blanco / Marmario, 1 / 945304031 • • • OZAETA (BARRUNDIA) / Ldo. José María Gonzalez Esteban / Uria Kalea, 22 / 945317412

• • • ERTZAINTZA > AGURAIN / SALVATIERRA /Fueros Kalea, 11 / 112 LARRIALDIAK

GENERO INDARKERIA EDO ETA SEXU ERASO BATI AURRE EGITEN BADIOZU SI HACES FRENTE A UNA SITUACIÓN DE VIOLENCIA Y/O AGRESIÓN SEXUAL

016

900 840 111



40

PARQUE NATURAL DE AIZKORRI-ARATZ AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALA

'Aurkitzeke dagoen paradisua' Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalak guztira 19.331 hektareetako azalera hartzen du. Hemen, Altzaniako mendilerroan bertan, Euskal Herriko tontor altuenak aurkituko ditugu: Aitzuri, Aketegi, Aizkorri, Aratz‌ Gipuzkoa eta Araba arteko eremua okupatuz. Hemendik zabaltzen diren ibilbide ugariek eremuaren aberastasun naturala lehen pertsonan bizitzen lagunduko digute. Ezin galtzekoa. Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalak guztira 19.331 hektareetako azalera hartzen du. Hemen, Altzaniako mendilerroan bertan, Euskal Herriko tontor altuenak aurkituko ditugu: Aitzuri, Aketegi, Aizkorri, Aratz‌ Gipuzkoa eta Araba arteko eremua okupatuz. Paisaia- eta geologia- ikuspuntutik, bi gune ezberdintzen dira: Urbia bezalako bazka-ordokiak dituzten kareharrizko gandor malkartsu eta harritsuak, eta landarediarekin estalitako mendixka silizeoak, zeinetan harria nekez ikus daitekeen.

Fenomeno karstikoak nabarmenak dira. Zenbait dolina eta kobazulo ugari aurki ditzakegu hemen, eta batzuk oso bisitatuak dira, La Leze esaterako. Hauetako askok aztarnategi prehistoriko zein paleontologikoak dauzkate barnean. Hauen artean San Adrianeko Kobazuloa nabarmena da. Lurrazpiko ubide zaharren indusketa naturalaren ondorioz sortu zen, eta XI-XII mendeetatik pasabide moduan erabili izan zen. Goi Erdi Aroan, musulmanek erasotako Frantziako bidea, eta normandiarren kontrolpean zegoen iparraldeko bidea ordezkatzeko alternatiba seguruena zen.


PARQUE NATURAL DE AIZKORRI-ARATZ AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALA

Fauna eta florari dagokienez, garrantzitsua da parkearen aberastasuna. Izan ere, Urkilla-Elgeako isurialde Arabarrean, pagadiz beteriko baso kaltzikola eta azidofiloak, ameztiak, eta haritz pedunkulatuek osaturiko hariztiak topatu ditzakegu. Hauetaz gain, haritz zuriko eremuak, eta oso flora espezializaturiko zohikatzezko esparruak azaltzen dira, Arbarrainekoa aipagarrienetako bat izanda (Altzaniako Mendiak). Faunari dagokionez, errekak eta altuerako urmaelak betetzen dituzten anfibioen artean, gailurretako uhandreak aurki ditzakegu. Baso eta mendiko hegaztiekin batera, harrapari mota ugari bizi dira ere (belatz erromesa, sai arrea, arrano txikia). Ugaztunen artean, basakatua, lepahoria, bisoi europarra eta muxar grisa dira nabarmenenak, besteren artean. Ikus dezakegunez, historia eta edertasun handiko paisaia da, aurkitzeke dagoen paradisua.

Ibilbideak Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalak 11 ibilaldi-motzez (IM) eta 2 bide lokalez (BL) osatutako bide-sarea dauka bere isurialde gipuzkoarrean. Isurialde arabarreko bide-sareak 6 ibilaldi-motz eta 2 bide lokal ditu, ondoren zehaztuko ditugun beste bide seinaleztatuen artean. Nabarmenen artean, PR-A3012 (Aratzeko Sekretua) daukagu. Araia eta Zumarraundi lotuz, Aratz, Alaitz eta Umandiko mendi-hegaletatik zabaltzen den ibilbide zirkularra da. Baita PR-A3011 (La Hoya de La Lezeko Itzulia) aipa dezakegu. Bide hau Olanora arte igotzen da, geroago La Hoya de

La Leze inguratuz, eta La Lezeko Kobazuloaren sarrerara jaitsiz. Beste bide interesgarri batzuk agertzen dira Parkean, GR 25 bezalakoa (Arabar Lautadako Itzulia), Altzaina eta Urkilla mendien hegalak zeharkatzen dituena. Etapa honek baso-ibilbide ederra eskaintzen digu La Lezeko Kobazuloen inguruetatik Elgeako baserrietara arte. Orokorrean, BTT-rako egokia da ere. Bere garrantzia historikoa dela eta, ez dugu Barnealdeko Euskal Ibilbidea (Donejakue Ibilbidea) ahaztu behar. Ibilbide honek San Adrian tunela erabiltzen du Gipuzkoa eta Araba banatzen dituzten mendiak zeharkatzeko, eta Zalduondora doan Erdi Aroko galtzadatik abiatzen denean, aintzinako garaietara garraiatzen gaitu.

41


42

PARQUE NATURAL DE AIZKORRI-ARATZ AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALA

Parketxe ORDUTEGIAK: Negua (01/10 – 03/31): Asteartetik ostiralera: 9:00 - 15:00 Asteburuetan eta jaiegunetan: 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 18:00. Uda (04/01 – 09/30): Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00 - 14:30 eta 16:00 - 19:00. Lurraldeko Ibilbideen artean, aipagarria da Araiatik Zirauntza Ibaiko sorburura doana (SL-A 3006), Parketxean hasten den, eta Zirauntza ibaiarekin batera, sorburura abiatzen den ibilbide erraz eta erakargarria da. Bidea haritzez eta pagoz beteriko baso eder batetik igarotzen da. Udazkenean, bere kolore-ñabardurengatik, eta udaberrian, ur ugaritasunagatik, naturaren maitaleentzako gozamena bihurtzen da. 40 minutu inguru, ibilbideko marka zuriak eta berdeak jarraituz, helmugara iritsiko gara. Zirauntzako sorburutik, bidea luzatu dezakegu GR 25-eko marka zuri eta gorriak jarraituz. Horrela, uharka txiki batera iritsiko gara kanal zaharretik. Hemendik, eskumara igoz, itxiera batera helduko gara. Gure ezkerrean Zalduondorako norabidea hartuz, haitz menderaezin baten gailurrean eraikita dagoen Marutegi Gazteluaren hegaletara

Bisitariarentzako bide, leku eta araudiei buruzko informazioa. Eskola Programa didaktikoa eta gidatutako bisitak taldeentzako. Jarduera bereziak, asteburu bat hilero. Kontaktua: 646 478 812 parketxe.aizkorriaratz@gmail.com Parketxeko sarrera eta aktibitateak dohainikoak dira.

helduko gara. GR 25 alde batera utziko dugu, eta ezkerrera jarraituko gara legarrezko bidetik. Honek Ajuria-Urigoitiako fabrika zaharrera eramango gaitu “bagoneten aldapatik”. Hortik behera jaitsiko gara gure abiapuntura bueltatzeko. Informazio gehiagorako, ez izan zalantzarik eta Parketxea bisitatu.


SIERRA DE ENTZIA ENTZIAKO MENDIZERRA

'Artzainen Goi Lurraldeak'

Lautadaren bista panoramiko zoragarriak, jende guztiarentzat egokituriko bideak, larre zabalak, galtzeko moduko basoak, aztarna arkeologiko zenbatezinak, eta abeltzaintza tradizioaren iraunkortasuna. Hauek dira Entzia Mendilerroko altxorrenetako batzuk. Pertsona eta naturaren arteko errespetuko bizikidetzaren adibideak. Entzia Mendilerroa Lautadako hego-ekialdean kokatuta dago, Urbasa Mendilerrotik harantzago, nafartar lurraldeetan. Ehun urte baino gehiago dituzten mendi oinetako hariztiak eta gune altuetako pagadi ikusgarriak, koniferoetako eta altuera-belardietako landatzeekin batera bizi dira,

Natura 2000 Sarean dagoen kalitate handiko ingurua osatuz. Baina ez gara gune basati bati buruz hitz egiten ari: paisaia kultural harmoniatsua da, aintzinetik mendilerroko baliabideen ustiapen iraunkorraren

43


44

SIERRA DE ENTZIA ENTZIAKO MENDIZERRA

emaitza dena. Eta lurraldearen kudeaketa islatzen duten jarduera hauen artean, artzaintza izan zen, eta oraindik da, Entziako nortasunaren ikurra eta protagonista nabarmenena.

Artzain paisaia Opakuako Portuaren igoera ostean, zelaidi erraldoia irekitzen da bidaiariaren aurrean, zeinaren belardietan artaldeak ikus ditzakegun udaberri eta udazken artean. Ardi hauen esnea Lautadako gazta famatuak egiteko erabiliko da. Pagadiaren itzalpean saroiak agertzen dira, zeinen txabolak artzainentzako aterpe izan diren belaunaldiz belaunaldi. Eta bat-batean, oraindik esanahi ezezaguna daukaten lekuetan, aztarna megalitikoak agertzen dira, garai urrunetara eramaten gaituztenak eta lurralde hauetako giza-presentziak milaka urte atzera doala ziurtatzen digutenak.

Megalitoak eta beste harriak Entzian Arabako menhir kontzentrazio handiena kontserbatzen da. Hauetako batzuk benetan ikaragarriak dira. Akarte eta Itaidako menhirrek, adibidez, 4 eta 3 metro baino gehiagoko altuera

dute hurrenez hurren. Beheko lurretan dauden trikuharriak baino egitura bakunagoa daukaten megalito hauen esanahia ez da oraindik argitu. Legaireko gunean, Mendiluzeko harrespil ikusgarria aurki daiteke, 10 metroko diametroa duten kareharrizko zati txikiekin, eta puntu kardinalak seinalatzen dituzten 4 menhirrekin trazaturiko zirkulu batek osatuta. Dirudienez, Aizkomendiko Trikuharria eraikitzeko erabili ziren lauza handiak Entziatik zetozen. Gainera, mendilerro honetan dagoen Zezamako soilgunean, I. mendean hilarri erromatarrak eraikitzeko ustiatu egin zen kareharrizko harrobi bat aurkitu da ere.

Pagadiak Mendilerroko bi heren okupatzen dituen Entziako pagadiak, Euskadiko pagadien artean kontserbazio hoberena izan duena da. Zuhaitz dotore hauen artean igarotzeak, haietako asko kareharrizko labirintoetan hazi zirela jakinez, koloreak sentiarazten digu. Udaberrian bisitatzeak, hostoak kimatu bezain laster, kolore berdeko itsaso batean barneratuko gaitu. Udazkenean etortzea,


SIERRA DE ENTZIA ENTZIAKO MENDIZERRA

Legairetik abiatzen den ibilbide eder bat jarraituz Iguaraneko haitzuloetara helduko gara, hauek urarekin moldeatu egin dira milaka urtetan zehar. Hauen bisita eskualdeko multiabenturako ekintzekin batera eskaintzen da. Trabesia entretenigarria da, katazuloak zeharkaztuz formazio geologiko ederrez beteriko gela batera eramaten gaituena. Eta Toberiako Urjauziek, Andoinen, Entziako mendigunearen barnetik ateratzen den ura jasotzen dute pagadian bertan. Honek berebiziko altxorra sortzen du udaberrian, desizoztearekin batera; edo negu erdian, ura izoztu eta forma bitxiak eratzen dituenean.

Partzuergoak

kobre-koloreak pintzeladen moduan hostoetatik irteten direnean; ala neguan, inguruko marko zuritik elur-erraketekin paseatzeko, esperientzia ahaztezinak dira.

Ura Ura, lehen begiratuan ezkuturik dagoena, espazio honen protagonista bihurtzen da ere. Entzian Zadorra ibaia jaio egiten da; ondoren, Ebrora eramaten ditu bere urak, eta Ullibarri-Gamboa eta Urrunaga urtegietan biltzen da. Leku hau bisitatzeko abiapunturik onena haranean dago, Munainen. Hemendik, seinaleztaturiko bide batetik, hasieran dagoen iturburua ezagutzeaz gain, ehun urte baino gorako haritzak ezagutzeko gai izango gara (ikusi 20. Orria) Entzian ere Iturbatzeko Urmaela edo “alemaniarren pres a” aurkit zen da. Petrolio-sukarraren garaian eraikia izan zen, XX. mendearen erdian, Iturbatzeko iturriaren ura pilatzeko asmotan sortu zen, indusketa-barautsak hozteko helburuarekin. Gaur egun, gune hau leku baketsua da, ibiltzeko eta naturaren soinuak entzuteko toki ezin hobea.

Lautadako Goiko Lurrak herri guztien artean kudeatzen dira, azken mendeetan bezala. Iparraldeko mendilerroan eta baita hegoaldekoan ere, mendiek eskaintzen dituzten ondasunen antzinako kudeaketa mantentzen da. Era honetan, Lautadako udalerriek larreak, urak eta basoak partekatzen dituzte, Gipuzkoar auzokideekin –iparraldean- eta Arabako Mendikoekin – hegoaldean- . Antzinako sistema honek partzuergo izena jasotzen du eta, gaur egun ere, nortasun eta zeresan juridiko propioak ditu. Entziakoa hauetako bat da.

Gida praktikoa: Opakua Gainetik heltzen bagara Entziara, norabide zehatzik gabeko ibilbide batez goza gaitezke, bere larreetan norabiderik gabe ibili, ala basoetan barneratu ahal gara. Baita mendilerrora heldu gaitezke, eta tontorretara igo beheko lurretatik, artzainen eta bere artaldeen ibilbideak jarraituz. Seinaleztaturiko bi Ibilbide luzeko bideetatik (GR 120- Hiru tenpluen Ibilbidea eta GR 282-Ar tzaintza Naturbidea) Natura 2000 Sarean integratuta dagoen espazio hau guztia zeharkatu dezakegu.

45


46

SABOREANDO EL TERRITORIO LURRALDEA DASTATUZ

'Historia eta Lurraldea Dastatuz' Begiak itxi eta paisaiaz gozatu zaitez era ezberdinean, dastamenaren bidez: mendietako larre berdeak jatorrizko deitura daukaten gaztak bihurtu dira, urre koloreko zereal-landak artisau-ogia eta garagardoa dira, patatak gosegarri goxoak‌ Benetan lautadako paisaia dastatu dezakegula. Gaur egun gozatzen dugun paisaia mendeetan zehar eman diren giza-ekintzen ondorioa izan da: paisaia kulturala da, orain ikusten, sentitzen eta dastatzen duguna bilakatu arte aldatuz joan dena. Bere kolore eta ehundura aldakorren bidez, urtaroetan zehar erakartzen gaitu, lurretik fruiturik

hoberenak ateratzeko ahaleginen emaitza izanez. Paisaia modelatu duen giza-ekintza Neolitikoan agertu zen, eraikin megalitikoak, nekazaritza, eta abeltzaintza sortu ziren garaia berean. Lautada orain ikusten dugun aletegia bilakatu zenez, erromatarrak basoz beteriko mendiak


SABOREANDO EL TERRITORIO LURRALDEA DASTATUZ

zituen iparraldeko ‘Saltus Vasconum’, landez eta laborantzez beterik zegoen hegoaldeko ‘Ager Vasconumetik’ ezberdintzeko gai izan ziren. Gaur egun, zerealeko laborantzak dastatu ditzakegu Agurainen ekoizturiko artisau-garagardoa edanez, edo Albenizen oratzen den ogia janez. Orain direla bost mila urte, artzainak mendietan bizi ziren jada, eta basoen mozketak mendietako larre aberatsei ireki zien bidea. Orainaldira arte ia aldaketarik gabe bizirik iraun diren larre hauek, munduko gazta goxoenetako bat dastatzeko aukera ematen digute. Baita abereek ere jakiak aurkitzen dituzte larre hauetan, eta Lautadako bazka-basartoetan. Abere hauen haragia, zenbait kasuetan deitura ekologikoa duena, zuzenean ekoizleei eros diezaiekegu, eta eskualdeko jatetxeetan dastatu dezakegu ere. Beraz, ardiez gain, behiak, zaldiak eta txerriak ere dira Lautadako protagonistak. Izan ere, kalitate-ziurtagiria duen haragia aurki dezakegu hemen. Erdi Aroak hiribilduak ekarri zituen, eta hauekin azokak. Agurainen orain direla seiehun urte baino lehenagoko garaietatik asteartero ospatzen dena, esaterako. Eremuko ekoizleak euren salgaiekin bertaratzen dira baita Dulantzin eta Araian antolatzen diren merkatu hauetara. Amerikatik etorritako patatak primeran moldatu ziren lur hauetara. Izan ere, Bigarren Errepublikan zehar, tuberkulo honen landaketa prozesua hobetzeko asmotan, Iturrietako Baserria eraiki zen baldintza ezin hobeak zituen Entziako Partzuergoan. Gaur egun, eguneko menuen edota gozamen gastronomikoen osagai izateaz gain, patatak zenbait lantegi arabarreko lehengaiak bihurtu dira: hauekin, vodka bezalako edariak eta gosegarri gaziak egiten dira. Babarrunak ere Amerikatik etorri ziren. Hauetako mota bat, Eusko Label duen Arabako babarrun navarra da, eta landa hauetan lantzen da. Ortuari askok, batzuk era ekologikoan ekoiztuak, lautadan aurkitu eta dastatu ditzakegun laboreen ugaritasuna osatzen dute.

Lautada. Bikaintasuna Hamar enp re s a dira lekuko produktuei, Euskadiko kalitatezko marka jarriz, balioa eman nahi dien club honen partaide: 1. ZERUA jatetxea, Agurainen 2. ARAIA SAGARDOTEGIA, Araian. 3. ZUBIGAIN jatetxea, Araian. 4. JOSÉ MARI-EL GORDO jatetxea, Agurainen. 5. ERAUSQUYN jatetxea, Dulantzin. 6. Aletegi jatetxea, ARGOMANIZ PARADOREAN, Argomanizen. 7. AZKARA gaztandegia, Galarretan. 8. LA LEZE gaztandegia, Ilarduian. 9. SAT OLANO, Eginon. 10. TURA, Arabako Lautadako Turismo Bulegoaren kudeaketa. Udazkeneko jardunaldi gastronomikoetan zehar, patatak, perretxikoak, onddoak, ehizakiak, ogia eta gazta bezalako produktuak dira menu bereziak prestatzeko osagaiak.

47


48

SABOREANDO EL TERRITORIO LURRALDEA DASTATUZ

Paisaiatik platerrera Etor zaitez eskualdeko altxor gastronomikoak ezagutzera, paisaiatik sukaldera, eta sor ezazu zure istorioa Lautadako produktuen inguruan. Eremuko ekoizle batzuk bisitatu ditzakezu, lehengaiak altxor gastronomikoak izateko eraldaketa prozesuak zuzenean ezagutzeko. Baita Lautadako jatetxeetan ere produktu hauek dastatu ditzakezu, apartako plater gozoak probatuz.

Basoaren zaporea Altxorrak izango balira bezala, Lautadako basoek sekretu gastronomiko preziatuena gordetzen dute: perretxikoak eta onddoak. Aberastasun mikologiko hau babestu eta kontserbatzeko, Asparrena-Apota Parke Mikologikoa sortu zen. Aizkorri-Aratz mendilerroan dagoen toki zabal honetan, gai hauen bilketa arautzen da. Eguneko edo urteko bonua lortuz, mendiko produktuen kopuru zehatza biltzeko gai izango gara: perretxikoak, onddoak, loreak, landareak edota fruituak. Perretxikoen sasoia denean, udazkeneko hileetan, Parkeak mikologia-adituek gidaturiko bisitak antolatzen ditu. Baita dohaineko

Lautadako basoek sekretu gastronomiko preziatuena gordetzen dute: perretxikoak eta ondoak. aholkularitza mikologikoak ere prestatzen dira Araiako tabernetan. Informazio guztia Parketxean.

Urrezko Altxorra Garagar-landetatik garagardo-lantegietara pasatu gaitezke amen batean. Izan ere, Lautadako zereal-landetan ekoizten den garagardo gehienak maltatu-prozesua jasaten du. Ondoren, garagardogile bakoitzak bere errezeta partikularrarekin prestatuko du garagardoa. Agurainen, garagardogintzan aritzen den lantegi bat bisitatu dezakegu. Hemen, ekoizpen prozesua erakutsiko digute. Bisitaldi hau, bazkari batekin eta gaztandegiko bisita batekin osatu


SABOREANDO EL TERRITORIO LURRALDEA DASTATUZ

daiteke. Informazio gehiagorako: www. olbeapilsner.com

Bioaniztasuna babestuz Orain direla urte batzuk, uzta-makinak mirotz urdinarentzat kaltegarriak ez izateko neurriak hartu ziren. Galzorian dagoen hegazti harrapakari eder honek zereal-landetan jartzen du bere habia bilketa garaian bertan. Jaurlaritzaren babespean dauden boluntarioek nekazariekin kolaboratzen dute eta txiten habiak babesten dituzte zerealak bildu aurretik. Hauxe, bertakoek lurrarekiko daukaten konpromezu eta errespetuaren adibide da.

Eskuz eskuko lekuko produktua Lautadako nekazaritzako elikagai gehienak Interneten bidez edo ekoizten dutenen tokietan bertan eros daitezke. Baita Arabako Lautadako Turismo Bulegoan, Ozaetako Ekonomatoan, Araiako Parketxean, eta espezializaturiko azoketan, Altzai Egunean ala Lautada Egunean ospatzen direnak, esaterako. Lekuko garapena sustatzen duen ADR LAUTADA Elkartean, Lautadako landa-munduari buruzko informazio guztia eskuratu dezakegu. HARAGI EKOLOGIKOA Ismael Ruiz de Azua (Behia, ekologikoa) Matura. ARTISAU-GARAGARDOA Olbea Garagardoak. Agurain OGIA ETA GOZOKIAK Albenizko labea. Egur-labea, ekologikoa, Albeniz. Serora Klaratarrak (artisau-gozokiak). Agurain. Reposteria Araia. Araia. OILATEGIKO OILASKOAK Marutegi, ekologikoa. Araia.

Orikitxa, ekologikoa. Audikana. Arangutxi Baserria, ekologikoa. Mezkia. HESTEBETEAK Orondo. Arbulo. LANDETAKO LABORANTZA-PRODUKTUAK (zerealak, patatak, ortuariak orokorrean) La Huerta de Arantza (Adanatura), ekologikoa. Adana. Ramón López de Arcaute, ekologikoa. Ixona. Ander Gil Uriarte, ekologikoa. Elgea. Ana Ma. Pérez de Arrilucea, ekologikoa. Erentxun. Adolfo Beltrán de Guevara, ekologikoa. Heredia. Juan Carlos Villar, ekologikoa. Heredia. Jon Atiega. Adana. Catalina Ruiz de Azúa. Heredia. BASOKO PRODUKTUAK Asparrena-Apota Parke Mikologikoa. Asparrena. BESTEAK Setazko zapiak, Amaia Marzabal. Dulantzi. Harri landua, Julián Azkona. Araia. Bitxiak, Txus Gruzeta. Heredia. Ehunak, Sonia Sanz. Bikuña. Ekaia Eko-Kudeaketa. Narbaiza. Eskultura, Paco San Miguel. Egileor.

49


50

QUESOS DE LA LLANADA LAUTADAKO GAZTAK

'Lautadako gaztak, jaki bikaina' Mirari gastronomiko hau egiten duten bederatzi ekoizle daude, “Artzai Gazta� elkartea osatzen dutenak. Euren produktuek, Idiazabal Jatorrizko Deitura jasotzen dutenak, haien egite ona nabarmentzen duten zenbait sari jasotzen dituzte urtero. Gaztandegiek lehen eskuko bisitaldi gidatuak antolatzen dituzte mirari gastronomiko hauen ekoizpena ezagutzeko. Castro de Henaioko Arkeologia Ezagutzeko Zentroa bisitatuz, Dulantzin, Burdin Aroko etxe baten kopia ikus dezakegu, orain dela hiru mila urte ingurukoa, xehetasun osoz eginda. Barruan, eguneroko bizitzaren tresna eta jakiak aurki ditzakegu, eta gazta hauen artean dago. Gaur egun Lautadan ekoizten den gaztak Idiazabal Jatorrizko Deitura dauka. Gainera,

Gregorio MaraĂąon doktorea, edo Jose Ortega y Gasset pentsalaria bezalako hainbat bidaiari famatuk estimatu egin dute produktu hau. Bi jenio hauek, udako oporretan Donostiara zihoazenean, Etxegarate Gainean gelditzen ziren jaki hau eskuratzeko bertako artzainen eskuetatik. Gaur egun, Idiazabal Jatorrizko Deiturak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurralde

historikoetatik sakabanatuta dauden ekoizle talde bat identifikatzen du. Jatorrizko Deitura hau jasotzeko, ekoizleek baldintza eta arau zehatzak bete eta errespetatu behar dituzte. Hasteko, ardiak Latxa edo Karrantza motakoak izan behar dira, mendilerroetako larretan elikatu behar dira udaberrian, udan eta udazkenean, eta negua haranetan igaro behar dute. Ardi hauek ehun litro esne inguru ekoizten dituzte urtero, kopuru gehiena otsailetik ekainera. Bestalde, gazta esne gordinarekin egin behar da, gutxienez bi hilabetez ondu behar da, kilo bat eta hiru kilo artean pisatu behar du, gatzagiarekin gatzatu behar da, ez egosita eta zapalduta izan behar da, eta gutxienez ehuneko 45eko koipe portzentajea eduki behar du. Horrez gain, ketua edo ketu gabea izan daiteke: aintzinean, gazta ketuaren zaporea ustekabeko eran agertzen zen, gazta txaboletan ontzearen ondorioz; izan ere, artzainek janaria prestatzeko eta berotzeko sua egiten zuten han.

Artzai Gazta Lautadan mirari gastronomiko hau egiten duten bederatzi ekoizle daude gaur egun, eta denak dira Artzai Gazta elkarteko kideak. Elkartea orain dela hiru hamarkada sortu zen, artzainen artisau-gaztaren kalitatea hobetzeko, eta honi nortasun propioa emateko asmoz.


QUESOS DE LA LLANADA LAUTADAKO GAZTAK

Partaideen gazta ekoizteko erabiltzen den esnea artzainek beraiek ustiaturikoa izan behar da. Elkarteak formakuntza eta laguntza teknikoa eskaintzen dizkie, haien gaztak promozionatuz eta komertzializatuz. Gaur egun, ehun gazta-ekoizle baino gehiago daude elkartean, Eusko Autonomi Erkidegotik eta Nafarroako Foru Erkidegotik sakabanaturik. Lautadako gaztek sari ugari jaso dituzte, ekoizleen egite ona nabarmentzen dutenak. Prozesuak ardi latxak bazkatzen dituzten Lautadako larre berdeetan dauka jatorria. Ardi hauen kalitate bikaineko esnea jakinduriaz beteriko eskuekin lantzen da, gure bidaia paisaiatik mahaira eramateko. Prozesu hau zuzenean ezagutzeko, Lautadako Koadrilako Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu eskualdeko gaztandegi batzuetara. Urtaroaren arabera, bisitak gazta ekoizpenaren prozesuaren fase ezberdinak ezagutzea ahalbidetzen du, eta mirari gastronomiko txiki hau aurrera eramaten dutenekin mintzatzeko aukera ematen digu ere.

Izen-ematea Turismo Bulegoan burutzen da, Aguraingo Kale Nagusian, telefonoz 945 30 29 31 zenbakira deituz, edo posta elektronikoaren bidez, info@arabako-lautada.eus helbidean.

Artisau-Produktuak Aixtra (Araia) Azkarra (Galarreta) Gordoan (Gordoa) Audikana Anaiak (GereĂąu) La Leze (Ilarduia) Larreako Gazta (Larrea) Lekuona (Araia) SAT Olano (Egino) Zabaleta (Munain).

51


52

TIERRA DE ENCUENTROS TOPAKETA LURRA

'Atzoko bideak, gaurko ibilbideak' Aintzinetik, Lautada pasabide eta bidegurutzeen topagunea izan da. Bide zahar hauek ibilbide ederrak bihurtu dira gaur egun bidaiatzen garenontzat: erromesentzako bideak, mendiko zeharbide ederrak, pasealeku lasaiak‌ Hauek guztiak aurki ditzakegu lautadan, eta erritmo barean ematen dugun pausu bakoitzean, altxorrak erakusten dizkigute. Neolitikotik, mendilerroen eta ordokiaren arteko transhumantzia bideak ezarri ziren artaldeak urtero bakoitzeko bazka hoberenetara gidatzeko asmoarekin. Lur hauek erromatarren kontrolpean geratu zirenean, bide gehiago trazatu egin ziren, horrela Iter XXIV ab Asturicam Burdigala (Astorga-Burdeos) agertu zen. Honen ibilbidea A-1 autopistarekin batera doa gaur egun, Albenizetik Arkaiara, Dulantzi zeharkatuz, Lautadako korridore naturaletik. Bide honen jatorriaren aztarnak identifikatu ditzakegu bere toponimian: Galzar, Galzarra, Bidezaharra eta Erromatarren Bidea. Donejakue Bideko erromesek ere lurralde hauek zeharkatu zituzten, bai Sakanetik Iruùara helduz, Erromatarren bidea jarraituz, bai kostaldetik abiatuz, Aizkorri Mendilerroa zeharkatuz San Adrianeko Tunelaren bidez. Egia esanda, mendiak ez dira inoiz oztopo igaroezinak izan. Horregatik, iparraldetik hegoaldera zihoazen bide asko trazatu egin ziren Arabar Errioxako herriak eta mendiko herriak portu kantauriarrekin lotzeko helburuarekin. Hauetako bat Ardo eta Arrainaren ibilbidea da, gaur egun ibilbide luzeko G 38 Ibilbidea bezala ezagutzen dena. Trazatu honek Lautada zeharkatzen du Iparraldetik Hegoaldera, Ullibarri-Ganboako urtegiaren albotik igaroz. Bestalde, XX. Mendearen hasieran, Gasteizetik Lizartzara doan Eusko-Nafartar trenbidea eraiki zen, baita lautadaren erditik doana.

Gaur egun, Bide Berdea izateko egokitu egin da.. Mendeetan zehar, hainbat bidaiarik zeharkatu dituzte bide hauek, eta gaur egun bizirik irauten dira, oinez edo bizikletaz ibiltzeko egokituak eta seinaleztatuak.

Mendi ibiliak Lautadako hainbat bide historiko egokituak eta seinaleztatuak izan dira, eta bide berriak zabaldu dira interes natural eta kultural handiko lekuak


TIERRA DE ENCUENTROS TOPAKETA LURRA

bisitatzeko. Luzera eta zailtasun ezberdineko ibiltarteek, lautada iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen ahalbidetzen gaituzte; ematen dugun pauso bakoitzean, paisaiaz gozatzeko aukera eskainiz. Hainbat etapetan banaturiko bideak zeharkatu ditzakegu (GRak edo erromesentzako ibilbideak, esaterako), baita etapa bakarrekoak ere, PR-ak, SL-ak eta Aizkorri-Aratzeko Parke Naturaleko bide ofizialak, adibidez (ikusi 41 oa). Informazio gehiagorako Arabako Foru Aldundiaren Bide Berdeen Sarea bisitatu dezakegu: http://araba. eus/reditinerariosverdes

Nordic Walking Martxa nordikoa praktikatzeko prestatuta eta seinaleztatuta dagoen 360 kilometroko bide sarea da. Lautadatik norberaren erritmoan eta galtzeko beldurrik gabe ibiltzeko prestatuta dago. Zailtasun maila ezberdineko bideak daude: errazenetatik, berde kolorekoak, zailenetara, beltz kolorekoak. Informazio praktiko guztia webgunean dago: www.nordicwalkinggunea.net. Baita bide bakoitzaren mapa erakusten duten informazio panelak ere aurki ditzakegu Agurain, Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Elburgo, Irurariz-Gauna eta San Millan udalerrietan.

BTT Oinez edo bizikletaz zeharkatzeko egokituta dagoen mila kilometro baino gehiagoko Arabako Bide Berdeen Sarea aurki dezakegu Lautadan. Honen eskaintza oso zabala da, bai luzerari, bai zailtasun mailari dagokionez. Bizikletaz ibiltzeko biderik aipagarrienen artean, Ullibarri-Ganboako Urtegiaren Itzulia, eta Eusko-Nafartar Bide Berdea daude, baita GR 25-Lautadako itzulia mendien oinaldetik, GR 38-Ardo eta Arrainaren ibilbidea, eta PR-A 13- Posten Erregebidea, nabarmenak dira ere. Informazio praktiko guztia webgunean dago: www.araba.eus/web/reditinerariosverdes

Mugiment Basque Country Jarduera fisikoa egunero praktikatzeak osasuna hobetzen du eta hobeto sentiarazten gaitu. Hau dela eta, Eusko Jaurlaritzak sektore arteko Mugiment ekimena jarri du mar txan, gizar te aktiboagoa sortzeko asmoarekin. Horrela, Hezkuntza Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, eta Osasun Sailak, elkarrekin lan egiten dute Euskal Herriko biztanleen artean jarduera fisikoa sustatzeko, eta sedentarismoari aurre egiteko.

Aktibitate fisikoaren onurak Fro gatu t a dago erre gular t a sunaz praktikatutako jarduera fisikoak kardiopatia ko ro n a rio a k , b u r m uin e ko i s t rip u baskularrak, II motako diabetesa, koloneko minbizia, bularreko minbizia, eta depresioa jasateko arriskuak murrizten dituela. Gainera, jarduera fisikoak eragin erabakigarria du energia kontsumoan, beraz berebiziko garrantzia du oreka energetikoa lortzeko eta pisua kontrolatzeko. Informazio hau jakin arren, bakarrik Euskadiko biztanleri helduaren %30ak praktikatzen du osasun maila ona ziurtatzeko beharrezkoa den jarduera fisikoa. Mugiment Basque Country ekimenak jarduera fisikoaren sustapena bilatzen du, gozamena, asetze pertsonala eta pertsonen zoriontasuna lortzeko helburuz. Horretarako, ikerketak sustatzen ditu, jardunaldiak bultzatzen ditu, diru-laguntzak ematen ditu eta jarraitu behar diren estrategiak definitzen ditu. Informazio gehiago: www.mugiment.eus

53


54

ENTREVISTA ELKARRIZKETA

'Apustua Turismo Jasangarriaren alde' Arabako lautadaren erakargarritasunak, bere baliabide interesgarriekin batera, bertakoak zein esperientzia atseginen bila gerturatzen diren bidaiarientzat onuragarria den Turismo Jasangarriko egitasmo bat ezartzeko egoera ezin hobea sortzen du. Susana Condek, Agrotravel-eko arduradunak, koadrilarekin kolaboratzen du kontatzen digun zeregin honetan. Zer da turismo jasangarria? Turismo behar den bezala egitea da, jarduera turistikoa era normal eta logikoan burutzea, batzuetan zaila da azaltzea. Bidaiariek eta

turismo-sektoreko adituek, erraza bada ere, esfortzu bat egin beharko dutela ulertu behar dute. Orain arte, gauzak era okerrean egin ditugu, bai turismoari, bai beste arloei dagokienez.


ENTREVISTA ELKARRIZKETA

Zein irizpide jarraitzen ditu? Hasteko, turismoak ahal bezain onuragarri izan behar du bisitatzen den tokiarentzat, helmugarentzat. Onuragarria, nola? Onuragarria ekonomiari dagokionez, turismoak sorturiko diru-sarreren bidezko banaketa egon behar da. Zenbat eta banatuago egon, hobe. Lekuko saltokietan eta enpresen-sorkuntzan batez ere. Gainera, jarduera turistikoek ingurumenean, ekintza natural eta sozialetan, eta biztanlerian eragina ez izateko borrokatu behar dugu..

"Arabako lautadan hasiberria den garapen turistikoa dago. Une egokienean gaude" Nola aplikatu dezakegu Arabako Lautadan? Arabako lautadan aukera aurkitzen dugu, oraindik ustiatzeke dagoen ingurua baita. Garapen turistiko txikia dago, baina hasiberria da; beraz, une egokienean gaude. Zer aurkitzen dute bisitariek? Erakargarritasun eta baliabide interesgarri eta babestuak dituen eskualdea, bai historikoak, zein naturalak eta kulturalak. Erakargarritasun ukiezina dauka, herri-inauteriak dira honen adibide; baina, egia esanda, bidaiari bat ez da leku batera joaten bakarrik bere erakargarritasunagatik. Naturarekin erlazionaturiko jarduerak egin nahi dituztenek ere, produktu lokalak dituen jatetxe batean bazkaltzeko, artisau edo ekoizle bat bisitatzeko, edota bisita historiko bat egiteko gogoak izango dituzte gero. Eta lautadak hau guztia dauka, horregatik erakargarritasun handiagoa eskaintzen die turistei. Erraza izaten ari da? Koadrilaren partez, interes handia dago errespetuzko turismo jasangarria sustatzeko. Hau da eman nahi zaion ikuspuntua. Interes asko

dago, gauzak egiteko gogo asko, eta biztanleen parte-hartze handia, Foru Aldundiarekin batera burutzen ari den proiektu baten bidez. Zertan datza? 2013tik, eskualde guztietan, sei koadriletan, Arabako Foru Aldundiarekin batera lantzen ari den Turismo Jasangarrirako proiektua da. Helmuga gisa zein puntuan gauden identifikatuz hasi zen eta, handik aurrera, aurrerapausoak eman dira. Nola? Lekuko biztanleekin batera lan egin da, lekuko sortzaileekin, hartu nahi zuten norabidea eta lanean aurrera egiteko jarraitu nahi zituzten gidalerroak ezagutzeko asmoz. Orduan, eskualde bakoitzean planteatu zenaren arabera, ekimen ezberdinak sortu ziren iaz, eta haietan lan egiten ari gara oraindik. Epe luzerako prozesua da. Orain zehazteko beharra dago. Hori da, eta hauxe izango da lanik handiena. Proiektua garatzea eta produktu turistiko ezberdinak baloratzea, bilatzen ari garen profila duten turistak erakartzeko asmoz. Izan ere, ez du ezertarako balio proiektu oso hau garatzeak, ondoren turistak erakartzen ez badituzu. Inguruetan eta Espainiako beste lekuetan bizi diren bisitariak ekartzen saiatuko gara. Konpetentzia asko dago? Bai. Badaude produktu turistiko berriztatzaileak eskaintzen ari diren tokiak, eta batzuk Turismo Jasangarriaren ildotik doaz ere. Katalunia, esaterako. Baina azkenean, lan egitea, gauzak ondo egitea, lekuko ekimenekin eta sortzaileekin lan egitea‌ hauxe da gure zereginaren gakoa. Eta azken finean, helmuga ezberdinak gara, ez dago konparatzeko beharrik. Berezko erakargarritasuna nabarmendu. Hori da. Hemengo errealitatean oinarrituz, nahi ditugun baldintzak betetzen dituzten turista kopuru zehatza lortuko dugu. Ondo zainduriko erakargarritasuna eta baliabideak dituen eskualde batez gozatu nahi duten turistak. Aldi berean, gauzak horrela mantentzen lagunduko duten turistak.

55


56

ENTREVISTA ELKARRIZKETA

AGROTRAVELI BURUZ Zerk lotzen zaitu Arabako lautadari? Arabarra eta Gasteiztarra naiz. Gure ekimena hasi zenetik, Arabako eskualde guztiak baloratzen saiatu gara, Arbako Lautada barne. Hitz egin iezaguzu zuen proiektuari buruz. Turismo arduratsuan espezializaturiko bidai agentzia batekin hasi ginen orain direla 7 urte.

Zein baliabide nabarmenduko zenuke Arabako Lautadan? Donejakue Bidea eta Hiru Tenpluen Ibilbidea gehiago baloratzeko ahalegina egin behar dugu, baliabide interesgarriak baitira merkatu hauetako askorentzat, munduko beste lekuetara bidaiatu nahi duten turistentzat. Eta noski, arlo historikoan eta kulturalean hainbat baliabide interesgarri dugu ere, beste tokietan ohikoak ez diren Gazeo, Alaitza eta AĂąuako margolanak, esaterako. Honek ezberdintzen gaitu.

"Arabako Lautada beste helmugetatik ezberdintzen duena, bere ondare historiko-kulturala da" Eta ondare naturala? Noski. Garaio, Aizkorri-Aratzeko ingurua‌ baina, nire ustez, beste helmugekiko ezberdintasun nagusia markatzen duena ondare historiko-kulturala da. Baita Aguraingo Alde Zaharra. Hauxe da gure indar gunea. Agurain. Yo creo que ese es su fuerte.

Bidea ireki zenuten. Bai, aitzindariak izan ginen. Estatu mailan ia ezer ez zegoen. Izan ere, oraindik ere oso berriztatzaileak gara. Turismo Jasangarrian espezializaturiko agentzia bakarra gara Espainian eta agentzia harkor bakarra gara ere. Hau da, Espainia osoan atzerritarrak jasotzen ditugu. Baina Euskadin hasi zineten. Bai, baina bidaiariek beste eskaerak zituzten Euskadiz gain. Andaluzia, Madril ala Katalunia eskatzen dizkizute. Hortaz, Espainia osoko produktuak ditugu. Espainia osoan turismo jasangarriaren ikuspuntutik lan egiten duen agentzia bakarra gara. Estatuko mugak gainditu dituzue? Bai, oso kokapen ona daukagu Europa edo nazioarteko mailan. Turismo Jasangarriko nazioarteko eta Europako sare guztietan gaude, eta erreferentzia bat gara atzerriko beste agentzia askorentzat. Horrek ateak ireki dizkizue, ezta? Bai, horregatik hasi ginen aholkulari gisa lan egiten. Hezitzaile bezala lan egiten dugu, formazio asko eskaintzen dugu, baita unibertsitateetan ere, munduko leku guztietan. Konferentzia eta ekitaldi internazionalak antolatzen ditugu ere.


AGENDA

'Plan bat urtaro bakoitzarentzat' Antzinako tradizioak eta ohiturak, antzerkia, musika edo kirola bezalako arte plastikoen adierazpenekin batera, Lautadako Ondare Ukiezinaren eta herritarren nortasunaren islapena dira. Eskualdean, bisitarien parte-hartzea sustatzen dituzten jaiak, azokak eta beste zenbait ekitaldi ospatzen dira. Lautadako jaiek, aintzinean bezala, urtaroen erritmoa jarraitzen dute, eta kristautuak izan baziren ere, erritu jentiletan oinarritzen dira.

Neguaren amaiera eta Udaberriaren sarrera ZALDUONDO ASPARRENA ETA AGURAINGO INAUTERIAK Baita “ihauteri” izena jasotzen duen Euskal Herriko herri-inauteria, beste lekuetan jendez betetzen diren ospakizunekin zerikusi gutxi duen jai jentil horietako bat da. Hala ere, protagonista diren pertsonaia bitxi eta karismadunek, kanpotarren arreta deitzeaz gain, festa harrigarri baten parte-hartzaile bihurtzera limurtzen gaituzte Nor da nor, mozorroaren azpian? Markitos ezagutu ezazu Zalduondon, “lasto gizona” Ilarduian, Eginon eta Andoinen (Asparrena udalerrian), “porreroak” eta “sorginak” Agurain eta Okarizen. Hauek guztiak lagun talde berezi eta arraroaz lagunduta. Pertsonak, animaliak, biak batera agian? Inauteri hauek guztiak amaitzerakoan, pertsonaia erretzen da suan, suaren bidez urtean zehar herrian gertatutako gaitzak eta bekatuak

57


58

AGENDA

garbitzeko asmoarekin. Inauteriak bukatzen direnean, Garizuma hasten da, erlijio kristauaren zorroztasuna eta penitentzia islatzen duen Aste Santua baino lehenagoko denboraldia. Ez itzazu Lautadako Herri-Inauteriak galdu. Ziur zintzarrietako soinuek, suak, errautsak eta kolore biziek ez zaituztela epel utziko.

Udaberria 'PINTXO CON QUESO SABE A BESO' Txapelketa gastronomiko honekin maiteminduko zara. 2014tik, Aste Santua eta Pazkoko-Astearekin kointziditzen diren bi asteburutan zehar, bere slogan eta zaporeagatik zoragarria eta erakargarria den txapelketa gastronomiko hau ospatzen da. Ahoa ur bihurtuko diguten sukaldaritza-sorkuntza ezberdinak aurkituko ditugu hemen.

Uda, uztaren zain AGURAINGO SAN JOAN Elizak, udaburuarekin kointziditzen den San Joan Bataialariaren ospaketa ezarri zuen, hura kristaua ez zen santu bakarra da. Garrantzi handiko data da hau nekazari-gizarteentzat; izan ere, ura eta eguzkiarekin erlazionaturiko jaia ospatzen dute, zelaien aberastasunarekin loturikoa, alegia. Lautadako hainbat herritan suak pizten dira ekainaren 23 eta 24 arteko gauan. Baina Agurainen, gau ezberdina da hau: mutikoek ondoren igoko duten makal bat landatzen dute San Joan plazan, eta sua abuztuaren 29an pizten da, San Joan Bataialaria lepogabetu zuten egun berean. Gainera, bezperan zehar, txistulariak kalean gora eta behera doaz Aguraingo konpositoreen doinuak jotzen, Sebastian Iradierren Sanjuanada edo Ramon Sagastiren Karrika-dantza, esaterako.


AGENDA

zalantzak argitzeko. Larrean hasten da, goizeko 9etan, herritarrek bideak, iturriak eta elizarako sarbideak garbitzen dituztenean; gero bazkari tradizionala ospatzen da, txistu eta danborrez beteriko kalejirekin jarraitzeko. Arratsaldean, Hermuako San Martin baseliza bisitatzen da erromerian, Lautadako eliza zaharrenetariko bat da hau. Hemen, aire zabalean, meza eta herriko dantzak ospatzen dira. Barte eta ardoarekin askaldu ostean, itzulera hasten da. Jaia herriko plazan aurreskua dantzatuz amaitzen da. POSTEN ERREGE BIDEAREN HERRI-MARTXA Oinez edo bizikletaz, Lautadan urtero ospatzen den herri martxan honetan parte har dezakezu. Horrela, XVIII. mendearen erdira arte, zaldun ausartek posta erreala Frantziara eramatean zeharkatzen zituzten bideak ezagutzeko aukera izango duzu. Ibilbide hau Erreala bezala erabiltzeari utzi zioten bide berri bat ireki zenean Leintz Gatzaga eta Arlaban Mendatea artean, baina gaur egun berreskuratua izan da ibilbide laburreko bide gisa (PR-A13), eta urtean behin garai horiek gogorarazten digu aisia eta kilora protagonistak diren egun batean.

'BARTE’ JAIA Urtero, uztailaren 4an, Hermuako herritaren artean sustraitze handia duen jai tradizional hau ospatzen da. Lautadako zaharrenetarikoa dela uste da, eta XVI. mendeko erreferentzia dokumentatuak egon arren, bere jatorri zehatza oraindik ezezaguna da. Batzuk diotenez, Larreako auzokideek Hermuakoei “santu bat barte baten truke” saldu egin zieten; baldintza bakarra santua urtean behin bisitatu ahal izatea zen. “Barte” irina zahidunarekin eginiko ogia izendatzeko erabiltzen den hitz arabarra da. Beste istorioen arabera, Larreako herritarrek, uztailaren 4ko arratsaldean Hermuako San Martin baselizan agertzen ez badira, Arnuegi mendian bazkatzeko eskubideak galduko dituzte. Jatorri erlijiosoa ala herrien arteko gatazkakoa? Debozioa ala beharra? Etor zaitez jai honetara

UMORE-ANTZERKI JAIALDIA Abuztuaren erdialdera, Araian (Asparrenan), antzerkiak eta umoreak bat egiten dute orain dela hogei urte baino lehenago jaio zen ospakizun honetan. Mugak zeharkatzen dituen ekitaldi hau nabarmena da bere generoaren barnean. Hainbat

59


60

AGENDA

egunetan zehar, barreak ziurtatuta daude adin guztientzako ikuskizunak eskaintzen dituen ekitaldi kultural honetan. Joaten bazara, ziur errepikatuko duzula. ARTZAI EGUNA Abuztuaren 15ean, Araiako Andra Mari auzoko jai-programaren barnean, Idiazabal Gazta Lehiaketa ospatzen da goizean. Egun berean, arratsaldean, Arabako Artzain Txakurren txapelketa ikusi dezakegu, artzain txakurrek artaldeekin egindako lana zuzenean estimatu dezagun. Jai-egun hau Umore-Antzerkiaren Jaialdiarekin, eta beste hainbat ekintzekin batera ospatzen da (artisauen azoka, Euskadiko herri kirolen erakustaldia‌). Agenda betea edukitzeko eguna. SAN BERNARDO Barriako San Bernardoren ohorean ospatzen den erromeria hau Lautadako ohitura tradizionalenen artean dago. Abuztuaren 20an ospatzen da urtero eta, monastegi zaharreko elizan burutzen den zeremonia erlijiosoaz gain, BTT herri-martxa, dantzak, eta haurrentzako ekintzak antolatzen

dira. Gainera, Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen gazte aterpearen barnean, klaustro zistertarraren edertasuna ezagutu dezakegu.

Udazkena, lurreko fruituak jasoz AGURAINEKO ABELTZAINTZA AZOKA Urriaren lehen igandearen osteko asteartean, hiribilduak betidanik izan duen abeltzain- eta merkatari-nortasuna goraipatzen duen ekitaldia ospatzen da Agurainen. 1853tik Errosarioko Birjinaren Jaiekin batera ospatzen den azoka hau, 1395 urtean jaio zen. Garai hartan, urriaren lehen astean ospatzen zen jada, nekazariek eta abeltzainek euren soberakinak sal zitzaten, eta artisauak produktuekin hornitu zitezen. Nekazaritza-lanetan makinak abereak ordezkatuz joan zirenez, 1970etik, nekazaritza-makineria ere erakusten eta saltzen da azokan honetan. Ospakizun berezi honen egitasmoak beste hainbat ekintza eskaintzen dizkie Lautadako herritar eta bisitariei. Aguraingo azokarekin batera, Lurraldeko Artzain Gazta Txapelketa ospatzen da, ardi latxen


AGENDA

esnearekin egindako gazten kalitateagatik nabarmentzen dena. LAUTADAKO JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK Urria eta abendua artean ospatzen dira, eta eskualdeko hainbat jatetxetan lekuko produktuekin egindako plater zoragarriez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen digute. Gainera, parte hartzen duten mahaikideek, Gazeo eta Alaitzako eliza margotuak, Aguraingo Alde Zaharra, Artzai Gazta gaztandegi tradizionala, ala Asparrena-Apotako Barruti Mikologikoa bisitatzeko aukera izango dute, antolatzen diren bisita gidatuen bidez.

mikoa dauzkagu. Beste era batean esanda, Lautadako esentzia bizitzeko antolatzen den elkartze eta gozamenerako eguna da hau. DULANTZIKO AMATEUR ANTZERKIJAIALDIA Azaroan zehar, arte eszenikoen genero hau maitatzen dutenek osaturiko elkarte askok haien sorkuntzak aurkezten dituzte Dulantzin, 2007tik eskualdeko eskaintza kulturalaren barnean kontsolidatu egin den jaialdi honetan. 'MIKOPINTXO' Tx a p e l ke t a g a s t r o n o m i ko h o n e t a n , partehartzaileek perretxikoekin prestatutako mirari txikiak dastatu ahal izango dugu. Aukera bikaina da Lautadara hurbiltzeko eta lurrak urteko sasoi honetan ematen dituen fruituez gozatzeko, zelai eta larreen kolore biziek eskaintzen diguten irudi zoragarriarekin harritzen garen bitartean.

Negua berriz ere ARAIAKO URTE AMAIERA MUSIKALEAN Urritik aurrera, soinu zaharrak eta berriak entzun ditzakegu Araian, Gabonen hasierara arte luzatzen den programa musikalaren barnean. Ekitaldi honen antolakuntza German Maria Landazabal Musika elkartearen esku dago, eta gure kultura musikala aberasten duten formula berriak erakusten diguten kontzertuz beteta dago.

LAUTADA EGUNA Azaroaren lehenengo igandean, Lautada Landa Garapen Elkarteak eta Arabako Lautadako Koadrilak elkarrekin antolatzen duten Lautada Eguna ospatzen da. Lautadako eskualdeak eskaintzen duen kultura, gastronomia eta beste zenbait balio ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dugu jai-egun honetan. Egitarauak eskaintzen dituen ekintzen artean, familientzako kirol-jarduerak, lekuko produktuen aurkezpenak, haurrentzako sukaldaritza-tailerrak, eskualdeko abesbatzen topaketa, eta dastaketa gastrono-

61


62

MANUSCRITOS Y PARTITURAS ESKUZIDATZIAK ETA PARTITURAK

'Beste artea'

Arabako Lautadako sormen-adierazpena ez da bakarrik gaur egungo kontua. Lazarragako eskuidatzia (euskaraz idatzitako XVI. mendeko literatura), eta Sebastian Iradierren partiturak (XIX. mendeko musika) harrizkoak ez izan arren, balio berezia duen ondare artistikoaren bi eredu dira. XVIII. mendera arte, euskararen erabilera ohikoa zen Lautadan. Baita hemen bizi ziren beste komunitate batzuk ere euskaraz mintzatzen zuten, ijitoak eta juduak adibidez. Antzinako hainbat dokumentuk horrela erakusten dute; izan ere, hona etortzen ziren Gaztelako eskribauek itzultzaileak behar zituzten deklarazioren bat hartu behar zutenean.

Euskararen testigantzak Lazarragaren idazki batek Lautadako euskararen ohiko erabilera egiaztatzen du beste hainbat

testigantzekin batera: XV. Mendeko dokumentu batean agertzen diren Gebarako juduen hileta-kantak - euskaraz “eresi” izena jasotzen dutenak -, edota XVI. mendeko Trentoko Kontzilioaren aginduak, “euskaraz aitortuak, inork ezin dezan ezjakintasuna inkariotu”. 1842an, Aguraingo epaitegiak itzultzaileak kontratatzen zituen oraindik. Horrek Agurainen eta bere Justizia Alderdian gaztelaniaz hitz egiten ez zuten pertsona kopuru nabarmena zegoela adierazten du. Luis Luciano Bonapartek 1863an burutu zuen ikerketak, bakarrik Lautadako udalerri batzuen


MANUSCRITOS Y PARTITURAS ESKUZIDATZIAK ETA PARTITURAK

Lazarragaren eskuidatzia “Beti çagie laudatu çegaiti doçun eusquel erria aynbat bentajaz dotadu, çegayti eusquel errian dira ederr guztioc dotadu” (‘Beti liluratuko zaituzte zergatik Euskal Herriak hainbeste abantaila jaso dituen, zergatik Euskal herriak hainbeste edertasuna jaso duen’) Euskaraz idatzitako testu hau Johan Perez de Lazarragak (1548-1605) idatzi zuen. Larreako Dorrearen jauna (Barrundian) zen, eta bere herrikideek ‘Poemagile’ deitzen zioten. ‘Eusquel Erria’ grafia erabiliz, Euskal Herria euskara erabiltzen duen lurraldea bezala identifikatu zuen lehen testua izan zen.

Lautadako herritarren heren bat euskaldunak dira iparraldea sartzen du eskualde euskaldunaren barnean. Pedro de Yrizarrek 1973an buruturiko ikerketa batek, hiru euskaldunen berri baino ez du ematen Barrundian: bat Marieta-Larrintzarren, beste bat Elgean, eta hirugarren bat Ozaetan. Hau dela eta, gure aiton-amonek euskara ikur kanpotarra zelaren inpresioa zeukaten, nahiz eta haien eguneroko hizkeran “la rain” (larrain), “renque” (errenka) “maduras” (padurak), “seguidilla” (sugandila), “marrubis” (marrubiak) bezalako hitzak mantendu. Izan ere, Lautadako biztanleek euren euskal nortasuna alde batera utzi ez dutela adierazten duten ehundaka hitz daude. Gaur egun, Lautadako biztanleen heren bat inguru euskaldunak dira, eta euskara egunero erabiltzeko joera gorakorrak, hizkuntzak eskualdean duen etorkizuna islatzen du.

Hitz hauek artzain-nobela eta hainbat olerki batzen dituen eskuidatzi batean idatzi zituen. Lan hau, mendeetan zehar galdurik egon ondoren, 2004an agertu zen Madrilen, antigoalekoak saltzen zituen liburu- denda batean. ‘Eusquel Erria’ hitzak erabili zirenean, Lautada barne hartzen zuen Nafarroako Erresumaren zati gehiena konkistatuta eta Espainiako monarkiari anexionatuta zegoen. “Euskararen herria” kontzeptuak galdutako batasunera itzultzeko desira adierazte du, eta orainaldian ere aplikatu daiteke. Gaur egun, Larreako Dorre ondoan, Lazarraga bizi izan zen lekua eta agian eskuizkribua idatzi zuen lekua, hilarri batek gogorarazten digu aurkikuntza honen garrantzia, Larreako biztanleek euskararekiko daukaten konpromezua islatuz.

63


64

ENTREVISTA ELKARRIZKETA

'Sebastián Iradier. Ezezagun handia.' Sebastián Iradier konpositorearen heriotzaren 150 urteurrena bete da. Lantziegon jaioa, Agurainen eta Gasteizen pasa zuen bere bizitzaren tarte bat. ‘La Paloma’ bere konposaketa unibertsalena bada ere, bere ondarea askoz zabalagoa da. Araian jaioa den Mugarik Gabeko Musikarien presidenteak, Jose Maria Alegriak ‘Pinttu’, berari buruz hitz egin digu. Zein izan zen bere ekarpena musikan? Pentsatzen dena baino askoz handiagoa izan zen. Gizon honek egin zuen lan erdira heltzen ez diren musikologo pila bat ditugu. Sebastián gaur eguneko Julio Iglesias bezala izan zen. Eta Frantzia eta Alemanian hemen baino ezagunagoa da. Ahaztua izan da.

Iradierrek obra zabala izan al zuen? Sebastiánen inguruan mito eta kondaira asko daude, baina bere obra musikala ez da asmatuta, hor dago. Adibidez, musikologo, artista eta historialari bikaina zen Jose Ferrerok, Iradierren lana aurkitu eta batu egin zuen urte hauetan zehar. Oparitu zigun disko honetan, Verdik berak eginak izan ahal diren gauzak daude.

"Gaur egungo Julio Iglesias bezala izan zen" Dirurik gabe hil zen. Bai, baina denboraldi arrakastatsuak izan zituen ere; izan ere, Frantzian lanak editatzen zizkioten, Lisztekinekin, Chopenkin… eta salmenta horietatik bai, etekinak jaso zituen. Lan horiek zoragarriak ziren. Zuek Iradier ahazte horretatik erreskatatu nahi duzue. Hori da. Oso triste nago José Ferrero abeslari bikainaren heriotzagatik. Agurainera eraman genuen eta Sebastiánen disko zoragarria grabatu zuen. Gainera, aurten Iradierren disko berri bat aterako zuela prometatu zidan, opera-aria eta polkekin.

Eta gozatzen jakin izan zuen. Ez zegoen diruarekin maitemindurik, nahikoa zen zeukanarekin. Gustatzen zitzaizkion neskekin ibiltzen zen, festak eta parrandak benetan atsegin zituen, kasinora joaten zen, musika idazten zuen… bazeukan bizitzeko diru nahikorik. Ez zuen inoiz goserik pasa, eta Dato Kaletik dotore ‘poteatzeko’ jantziak erosteko dirua ere bazuen.


ENTREVISTA ELKARRIZKETA

Baina ahaztua izan zen. Bai, bere heriotza ondoren, batez ere Estatu Espainiarrean ahaztua izan zen. Parisetik, Tolousetik… deitu egin zuten disko hau aurkezteko. Sevillako Alkazarretatik, ekainean aurkezteko, Valentziatik, Extremaduratik, pila bat lekutatik. Irrika biziz itxaroten ari ziren, lan garrantzitsua baita. Eta Sebastián uste dugun baino garrantzitsuagoa da. Zein da bere izena? 'Sebastián Iradierren Abesti Espainiarrak'. Gizon honek Parisen editatzen du koaderno zirraragarri bat, eta editoreek horrela deitzen diote. Bertan Sebastiánen obraren zati garrantzitsua dago, esan dudan bezala, Liszt eta Chopinekin konparatu daitekeena. Bere kanturik unibertsalena La Paloma da. Bai, munduko lurralde gehienetan abestua izan da. Alemanian oso musika famatua da, batzuetan ezkontzetan edo hiletetan erreproduzitzen da… kantu hau Auschwitzen jotzen zen juduak gas ganberetara eramaten zituztenean. Handik atera ahal izan zuen musikari batek kontatu zuen hau. Benetan gogorra Bai. Jende askok napolitarra edo italiarra dela uste du, baina ez, hemengoa da. Eta Habanan musikari kubatar batena dela uste dute. Orain, dirudienez Iradierren aditua den musikologo aditu batek, inoiz ez zela Kuban egon adierazi du. Eta egon al zen? Nik baietz uste dut. Agurainen, Madrilen, Lantziegon, ez dira “guachinanga” bezalako hitzik ezagutzen. Lurralde horietan bai, ordea, eta Iradierrek espresio popular hauek erabiltzen zituen. Gainera, Maria Albioni sopranoarekin Amerikatik gira txiki bat egin zuela badakigu. Zein da bere ondarea? Utzi zuen obra idatzita da garrantzitsuena, hemengo musikologo gehienak ezagutzen dutena. Nire ustez, aktibo bikaina izan da Gasteizentzat. Orain Iradiergatik ezer ez dela egin esaten dute. Gasteizeko Udalak sekulako zorra dauka gurekin; izan ere, betirako oroigarria egitea adostu zen hitzarmen batean, eskultura eder antzeko bat, plakarekin. Orduan, pezeta milioi erdia kostatuko zuen. Bain ez

dute adostua bete. Eta nire ustez, Agurainen eta Lautadan, aipagarria da ere Iradierren ondarea. Lantziegokoa jatorriz, ze lotura izan zuen Arabako Lautadarekin? Agurainekin oso handia, hango organista izan baitzen. Eta organista batek eragina dauka. Bere egonaldia Agurainen oso dokumentatua dago. Bere istorioak, bere liskarrak Udalarekin, bere ezkontza, semea...

"'La Paloma' Auschwitzen jotzen zen juduak gas ganberetara eramaten zituztenean" Eta Udalarekin zituen liskar horiek? Gizon ederra, gaztea, artista, landa-lanik egin behar ez zuena eta organoa jotzen bizi zena. Ba hainbat jendek inbidia zeukan, eta horrek geroago irabaziko zuen auzi batera eraman zuen. Zein zen akusazioa? Beste emakume batekin abentura bat zeukala. Herrietan gertatzen diren kontu horietako bat. Hala ere, horrelako auzokide ospetsua izatea harro egoteko moduko gauza izan beharko zen. Bai, nire ustez bai, Agurainek, eta baita Lautadak ere oso harro egon beharko lukete Iradier han bizitzeagatik. Gainera, bere organoa konpondu beharko zen. Zerbait gehiago? Bai, Lautadan zerbait gehiago egin beharko zen, Agurainen batez ere, nolabaiteko txapelketa edo Iradierren organoari buruzko ikastaroa. Jose Ferrerok, berak dohainik irakatsiko zuela esan zidan. Tamalez, hori ez da gertatuko. Eta Gasteizen? Beethoven por lo menos tiene una calle... Enparantza Berriko erlojuak Iradierren “La Paloma” jotzen du hamabietan. Mugarik Gabeko Musikarien ekimena izan zen. Eta arratsaldeko seiretan, Beethovenen “Gasteizko Batailaren” zati

65


66

ENTREVISTA ELKARRIZKETA

bat jotzen du. Jendeak ez du baloratzen eskuetan duena. Beethovenek Bilbon, New Yorken edo Bartzekoan horrelako gauza bate gin izan balu, aktibo ikaragarria izango litzateke. Baina hemen ez diogu garrantzirik ematen.

"Frantzian eta Alemanian hemen baino gehiago ezagutzen dute. Ezezagun handia da" Beethovenek kale bat dauka, gutxienez… Bai, Iradierrek ez dauka horrelakorik. Marsalisek estatua bat dauka, Ken Follet, bere liburuan Gasteiz aipatu zuelako. Bere lehengusuak, Manuel Iradierrek, beste bat dauka; baina Sebastián Iradierrek ez. Zuek zer egin duzue? Guk Kubatik Gasteizera zetorren hegazkin bat izendatu genuen ‘La Paloma’ izenarekin. Manuel Saumellen eskolan, musikari adinkide bati dedikaturiko plaka jarri genuen. ‘Iradier’ izena duen disko bat atera zuen, berari buruzko erakusketa bat antolatu genuen… Konpositorea izateaz gain, abeslaria zen. Bai. Abeslari eta gitarrajole zoragarria izan zen. Ahots pribilegiatua zeukan. Eugenia de Montijoren lagun ona bazen ere, argi dago enperatrizak ez zuela edozein ergel aretoetara gonbidatuko. Eta Iradier joaten zen. Espainiako, Frantziako eta Alemaniako aristokraziarekin harremanetan zegoen. Madrilgo intelektual guztiak Iradierren lagun onak ziren. José Zorrilla… Kolaborazio nabarmen bat egin zuen berarekin Harrigarria. Elkartzen ziren, abesten zuten, edaten zuten, eta Iradierrek bere testuak musikatzen zituen. ‘Don Juan I-ren’ autorea, alajaina! Eta hura Don Juan bat zen ere. Bai. Agian Zorrillaren inspirazioa izan zen ‘Don Juan’ idatzi zuenean. Ez nuke harrituko. Zure ustez, ‘La Palomaz’ gain, zein beste konposizio dira garrantzitsuak? ‘El arreglito’, eta disko honetan gauza zoragarriak daude, tangoak, Verdiren estiloko lanak. Eta orain

polka eta ariak izango zituen beste diskoren zain geunden. Lehen mailako opera dago, potentzial handikoa. José eta bere alargunaren baimenarekin, saiatu gara lan hauek berreskuratzen eta aurkezten, bizirik baldin bagaude. Iradierren irudiak Lautadan eragin turistikoa izan ahal duela uste duzu? Noski, harrotasun moduan, salmenta turistiko eta artistiko moduan… Iradierrek aprobetxatu daitekeen erakartasuna dauka, oso erraz gainera. Agurainetik nahiz Gasteizetik turistikoki eta artistikoki sustatu daiteke. Baita Gasteizen ere? Bai, “Gasteiz berdeari” dagokionez, nire ustez Gasteiz berde jarraitzen du kontu kulturaletan ondurik gabe dagoelako. Gogoratzen dut Udaleko ordezkari batekin Seulera joan ginela eta han ia ez zutela Espainia ezagutzen, eta Gasteiz are gutxiago. Baina ‘La Paloma’ ezagutzen zuten. Norvegiara bazoaz eta taberna batean ‘La Paloma’ abesten hasten bazara, ziur norbait batuko dela…

MUGARIK GABEKO MUSIKARIAK Zein helburuarekin jaio zen Mugarik Gabeko Musikariak elkartea? Mugarik Gabeko Musikariak Kuban sorturiko maitasun-aitorpena izan zen. Haur batzuk bibolinetan jartzeko telefono-kableak lapurtzen zituztela jakin genuenean, esan genuen “musikariak gara, zerbait egin behar dugu hau konpontzeko” Eta ekintzetara pasa zineten… Bai, eta gaur egun amets hartatik atera zen kooperatiba bat daukagu Guatemalan. 2000 kide ditu eta horietako 1700 oihanetik ateratzen diren eta alfabetatzen diren emakumeak dira. Erizaintza eskola bat sortu dute, boterea eskuratzen ari dira eta ia milioi erdi pertsona izatera iritsi dira. Udaletxeetan eta anbulatorioetan sartu dira. Eta beste hainbat proiektu garrantzitsu ditugu.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.