Aldizkaria 2015

Page 1

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

eyrfffffffffffffffffffff9

EGUN ON!!

A ze sorpresa! Gaur goizean klasean s a r t z e r a k o a n “ z a u n k - z a u n k ”, “txio-txio”, “glup-glup”… entzun dugu. Zer izango ote da? Auskalo, batek daki! Ezetz asmatu! Gure bisitariek asko irakatsi digute, eta eskerrak eman nahi dizkiegu txakurrei, txoriari, eperrari, huronari eta dordokari.

HAU POZA! ZEIN ONDO PASATZEN DUGUN 2 URTEKO GELETAN!

2 URTE


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

2 URTE


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

BASONDO LEKU EDERRA Martxoaren 13an, 3 urteko umeok Basondora joan ginen animaliei buruzko hainbat gauza ikastera eta lagunekin egun ederra pasatzera. Eguraldia zintzo portatu zen gurekin. Nahiz eta noizean behin sirimiria bota, ibilalditxoa egiten utzi zigun. Autobusez joan ginen eta bidaia luzea izan arren, inor ez zen zorabiatu. Heldu bezain pronto animaliak gure zain zeuden: katamotza, oreinak, txerriak, oiloak, zikoinak, basurdeak, sugeak, dortokak, otsoak‌Eta ezetz asmatu noren kaiolan sartu ginen... Azerienean!! Eta arrautza jaten eman genien. Hori sustoa!! Arrautza usaintzean salto batez eskutik kendu zigun. Bai arina gure azeria! Ogitarteko gozoak jan ondoren, jolastu, eta berriro autobusera, baina oraingoan lagun bat gehiago: hango txakurtxo jatorra. Gurekin Barakaldora etorri nahi zuen‌ Ederto pasatu genuen eta animaliak zaindu eta maitatu behar ditugula ondotxo ikasi genuen.

3URTE


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI IKASTEN ELKARREKIN Apirilaren 28a berezia izan zen guretzat. Andereùo berriak izan genituen, 1.mailako ikasleak. Animaliei buruzko liburuak, haiek egindakoak, erakutsi eta azaldu zizkiguten. Zenbat ikasi genuen!!! Gimnasiora joan ginen eta han, taldeka jarri ondore, liburuak aztertu genituen. Ekintza borobiltzeko guztiok animalia bihurtu ginen : sugeak, txoriak, kanguroak, otsoa, elefanteak‌

EGUN ON!!

Oso dibertigarria izan zen !!!

3 URTE


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

BAI MAITAGARRIAK DIRELA GURE MASKOTAK! Iraila osoa gelak gure erara antolatzeari eman genion baita giro lasaia, erlaxatua eta alaia lortzeari ere. Guztion artean arauak adostu genituen eta lasaitzeko gunea prestatu genuen, toki hau oso berezia da haurrentzat eta behar izatekotan gogoz joaten dira. Hor gure maskotak daude umeen zain, nahi edo behar dutenean laztantzeko. Denbora pasa ahala konturatu ginen izengabeko maskotak genituela, eta horrela hasi zen gure proiektua, nola da posible hain maitagarriak diren maskotak izenik ez izatea? Ezagutu nahi duzue azkenean erabaki ziren izenak? Hauxek dira:

TAS Madagaskarretik etorritako pinguinoa MIKA Urdaibaitik heldutako karramarroa.

4 URTE

Lan itzela egin genuen haien bizimodua ezagutzen ikasturte honetan gurekin geratuko zirelako. Familien laguntzarekin proiektu hau guztiz borobildu genuen. Eta oraindik maskotak gurekin daude, parrandero hutsak dira eta ez dute Arteagabeitiatik alde egin nahi.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI UNIBERTSOTIK BIDAIATZEN GABILTZA

EGUN ON!!

Badakizue zer gertatu zen inauteri garaian? Ba saturnotarrez bete zela gure eskola!!.

Baina beraiek etorri aurretik unibertsotik bidaia egitea erabaki genuen izandako zalantza guztiak argitzeko: estralurtarrak existitzen dira? Zenbat planeta daude? Zein da gurea? Astronautak ilargira heldu ziren? ‌ Hasieran kostatu zitzaigun Lurretik kanpo hainbat gauza dagoela ulertzea baina astronomoei eta familiei esker barneratzen hasi ginen. Hau egitean saturnotarrak ez daudela ikasi genuen, baina zelako zalantza handiak!!!. Gu geu bakarrik gaude unibertsoan? Hasiko gara gutxi barru bidaiatzen? Bizi ahal izango dugu beste planeta batean? eta egunen batean bisitariak badatoz, zer egingo genuke?.... Ikusten duzuenez oso proiektu zabala sortu zen eta ia ia hiru hilabete osoa egon ginen horrekin.

4 URTE


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

5 URTE


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

5 URTE


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Euria egiten duenean‌ Astelehenero,euria egiten duenean, 1. eta 2. mailako neskak eta mutilak

EGUN ON!!

klasean geratzen gara Arteagabeitiako ikasleak

aterpean

sartzen

ez

baigara .Nahiz eta klasean geratzea guztatzen

zaigun

,patiora

joan

eta

egon nahi dugu korrika eta saltoka egiteko.

LH 1


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

GELA ALDAKETA

Joe, baina zein helduak garen!!! Pasadan ostegunean, bost urtekoak gonbidatu genituen gure gelara joateko eta guk bigarren mailara joan ginen!!! Hona hemen gure argazkiak!!! Formal-folmal gaude! ;-)

Aita-ama, prest gaude 2.mailara pasatzeko!!!!!

LH 1


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kontsumo tailerra: Supermerkatua eta Erosketak Abenduaren

16an

Kontsumo

Tailerra

egin

genuen,

Supermerkatua eta erosketak, hain zuzen ere. Taldeka eta Kontsumoko Euskal Institutuko arduradunak, Kristinak, emandako azalpenen ostean, jarduera praktikoarekin hasi ginen. Lehendabizi, elikagaien gurpila kontuan hartuta, talde bakoitzak menu orekatu bat prestatu behar zuen, ondoren, 10 €-ko aurrekontuarekin, ikasgelan antolatutako supermerkatuan

elikagaiak

erosi

behar

ziren.

Behin

ordainketak eginda, galdera batzuei aurre egin behar izan genien: •

Diru itzulketa ondo egin du kutxazainak?

Erosketa ticketa hartu duzu? (beharrezkoa izango baita erreklamazioa egiteko).

Produktuen iraungipen datari so egin diozu?

Erantzuteko orduan, konturatu ginen talde bakoitzari arazo bat sortu zitzaiola (ticketaren falta, produktua epez kanpo, diru itzulpen desegokia…) eta ondorioz, ohartu ginen erosketak egitea uste baino zailagoa zela.

LH 2


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

LH 3

Udaberrian 3.mailako neskamutilok lorategi txokoa antolatu dugu eskolako 4.solairuan. Larrazabal basotik ekarritako habiak eskegi ditugu sabaitik eta habietan txepetxa, gar dantzilo eta ur retxin do rr en argazkiak ipini ditugu. Gure txokoa apaintzeko marrazkiak ere egin ditugu eta beirateetan jarri ditugu. Oso polita geratu da, benetan. Lekua atondu ondoren babak, uhaza eta perexila erein ditugu eta gero lorontzietan landatu ditugu. Gu ureztatzen arduratu gara. Primeran pasatu dugu. Etor zaitezte ikustera!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

LH 3

3.maila B “ BIKOTEKA IRAKURTZEN ” proiektuaren barruan Barakaldoko eskolentzat programatutako ekintzan ari gara parte hartzen . Gaur goizean, Rontegi eskolako Amaia eta Mª Karmen 3 . mailako andereñoak etorri dira gure klasera guk “BIKOTEKA IRAKURTZEN ” nola egiten dugun ikustera . Eta hurrengo astean gure andereñoa joango da Rontegi eskolara hango 3 . mailako ikasleek nola egiten duten ikustera .

Elkarrekin ikasten!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Bide-heziketa

EGUN ON!!

LH 4


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

LH 4 Urte guztietan bezala eskola osoak inauteriak prestatzen ditu. Gure gelan astronautak izan ginen. Prosezua oso zaila izan zen, baina mozorroa egitea lortu genuen. Andereùoak buzo ( lan-jantzi ) fina zena, erosi zuen eta guk arropa zuria eta potoloa behetik jarri genuen. Kaskoa egin genuen puxikarekin, aldizkari- zatiekin ‌ eta gero zuriz margotzen. Baita plastikosko botilak, propulsore moduan, ere ekarri genituen. Batzuetan patioan entsaioak egin genituen eta besteetan 3. mailakoekin batera desfilean ondo ateratzeko. Guk ez genuen besteok bezala dantza egin, irudiak baizik (ilargia eta kometa). Oso polita eta dibertigarria izan zen dena. Inauteri egunean euririk ez zuenez egin, gurasoak etorri ziren ikustera. Azkenean, txokolatada handi bat beren bizkotxoekin egon zen jateko. Ummmm! Ze gozo zegoen! Eta gurasoek ere frogatu zuten!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

5.MAILA

EGUN ON!!

TRAMANKULUAK: MAIATZEAN, 5. ETA 6. MAILAKOAK BARAKALDOKO ANTZOKIRA JOAN GINEN. HAN, JOSE RAMON SOROIZ AKTOREAK ISTORIO BATZUK KONTATU ZIZKIGUN . HASIERAN HAU KONTATU ZIGUN: DONOSTIAKO ZURRIOLA HONDARTZAN PERTSONA BATEK KAXA ZAHAR BAT AURKITU ZUEN, BERTAN PAPEREZKO BOLATXOEZ BETERIKO LIBURU BAT ZEGOEN. PERTSONA HORREK JOLAS BAT PROPOSATZEN ZUEN: BOLATXO BAKOITZAK BERE BAITAN ZEKARREN ISTORIOA ASMATZEA… EMANALDIA AMAITU ZENEAN, JOSE RAMONEK BOLATXO BAT OPARITU ZIGUN, ETA BOLATXO HORRETAN AGERTZEN ZIREN HITZAK ERABILIZ EGUN BATEAN GURE GELAN OSO IPUIN POLITAK IDATZI GENITUEN. ONDOREN, JOSE RAMONI BIDALI GENIZKION BERAK EGUNEN BATEAN GUK IDATZITAKO ISTORIO BAT BERE EM AN AL D IAR EN B AT E AN KO N T AT U KO ZUEN ITXAROPENAZ.

LH 5


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

5.MAIlLA

EGUN ON!!

MAIDER YABAR GURE ESKOLAN OTSAILAREN 18AN MAIDER YABAR 5.MAILAKO IKASGELAN EGON ZEN. MAIDER BURUZ BEHERA ZIRKU ETA ANTZERKI KONPAINIAKO KIDEA DELA KONTATU ZIGUN. ARGAZKI BATZUEN BIDEZ NON ETA NOLA IKASI ZUEN AZALDU ZIGUN. ZIRKU ETA ANTZERKI ESKOLA OSPETSUETAN TREBATU ZEN: RIO DE JANEIRO ,HABANA, MADRIL, TOLOSA,...GARAI BATEAN TELEBISTAN ERE LAN EGIN ZUELA KOMENTATU ZIGUN. BERE LANA HAIN ONDO EGITEN DUENEZ SARI ASKO JASO DITU. UDAN, ASKOTAN INDIARA JOATEN DELA KONTATU ZIGUN . HAN GOIZEAN UME POBREEI KLASEAK EMATEN DIZKIE ETA ARRATSALDEAN ZIRKOAN EGITEN DEN LANA IRAKASTEN DIE. OSO PERTSONA ATSEGINA ETA ESKUZABALA IRUDITU ZITZAIGUN ETA BERAREKIN PRIMERAN PASATU GENUEN.

LH 5


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

EUSKARA PIZTUZ Maiatzaren 6an Herriko Plazan “Euskara Piztuz� jaialdia egin zen. Egun batean 1. eta 2. mailakoak antzezlan bat ikustera joan ziren, eta egun horretan, (6an) goizeko lehenengo orduetan 3. eta 4. mailakoak joan ziren eta gero gu, 5. eta 6. mailakook. 3. mailakoek pankarta ederra egin zuten; 4. mailakoek euskararen aldeko mezu ikaragarriak; 5. mailakoek entzuleak liluratuta uzteko moduko kantak abestu zituzten , eta guk bertsorik onenak eta bizienak bota genituen. Aurkezle, kantari eta bertsolariek ederto bideratu zuten jaialdia. Amaitzeko, ikastetxe bakoitzeko irakasle bat igo zen antzeztokira, puxika erraldoi bat eman zieten eta kutsu koloretsu eta alaia eman zioten jaialdiari. EITB-koa agertu zen plazan eta jaialdia grabatu zuten. Oso ondo pasatu genuen eta eskerrak eman nahi dizkiegu jaialdi hau prestatzen dutenei gure hizkuntza kaleratzeko aukera ematen digutelako.

GORA BARAKALDO EUSKALDUN!!!

LH 6


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo: Nik Irati dut izena. 11urte ditut eta 2 urterekin etorri nintzen eskola honetara. Eskolan lagun asko eta oso onak egin ditut.Andere単o oso onak eta jatorrak eduki ditut. Momentu onak igaro ditut eta beti nirekin eramango ditut. Espero dut institutuan momentu onak igarotzea, irakasle onak edukitzea eta lagun berriak egitea. Pena handia dut eskola honetatik joateagatik, ez garelako denak institutu berberera joango. Arteagabeitia eskola bihotzean eramango dut betiko. Besarkada handi bat guztiontzat. Agur!!!!!!

Kaixo guztiei. Nire izena Jone da. 13 urte dauzkat. Bi urterekin heldu nintzen eskola honetara, lagun asko egin ditut, irakasleak eta umeak oso onak izan dira nirekin. Gustatuko litzaidake eskola honetan geratzea pertsona batzuen falta sentituko baitut. Hemen utziko dizuet nire anaia Mikel. Batzuetan etorriko naiz bisita bat egitera. Ni ez naiz joango Minas institutura, Sieve institutura baizik. Pena handia sentitzen dut hemendik joateagatik. AGUR ARTEAGABEITIA!!!!!

Kaixo irakurlea, zelan zaude? Ni oso pozik nago Arteagabeitiatik joango naizelako. A bai, nire izena Josu da, eta bi urtetik hona egon naiz hemen. Nire bidea hemen ona eta txarra izan da.Andereno txarrak eta onak izan ditut. Eskola honetan momentu onak eta barregarriak ere bizi izan ditut, horregatik beti eramango dut nire bihotzean. Agur denoi.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo nik June dut izena eta ez dut neure burua ikusten beste eskola batean. Hemen momentu onak igaro ditut baina, ekainaren 19an batzuk institutu batera joango dira eta beste batzuk ez. 5.mailako lagun batzuk ere hemen geratuko dira eta pena handia ematen dit. Irteerak oso onak izan ditut. Iaz BARNETEGIRA joan ginen eta han oso ondo pasatu genuen. Gustatuko litzaidake guztiok eskola honetan geratzea baina ez da posible. Espero dut denok lagunak izaten jarraitzea eta egun batzuetan leku baten topatu eta elkarrekin egotea.

Kaixo lagunok, Leire naiz eta 12 urte ditut. Bi urterekin heldu nintzen Arteagabeitia eskolara.10 urte hauetan primeran pasatu dut. Andereño jatorrak izan ditut eta oso ondo portatu dira nirekin, nahiz eta ni, batzuetan, txarto portatu. Lagun asko egin ditut eta haiekin Minas-era joango naiz. Hain ondo egotea eta andereño onak edukitzea espero dut. Zuei geratzen zaizkizuen urteak ondo aprobetxatu. Ondo pasatu.

Kaixo! Ni Mikel naiz eta 2 urterekin etorri nintzen . Oso ondo pasatu dut Arteagabeitian,baina pixka bat txarto ere. Bitartekaria izan naiz, baina ez nuen jarraitu. Hemen lagun asko egin ditut 2 urtetik hona. Besarkada handi bat eta agur Arteagabeitia!.

Kaixo Milena naiz, eta eskola honetan zazpi urtetan egon naiz. Nahiz eta urte asko iruditu ez dira hainbeste, nire lagunak bederatzi urtetan egon dira eta. Oso gustura egon naiz eskola hontan ,lagunak izan ditut , arerioak ere, baina azken batez lagunak oroituko ditut. Andereñoak hoberenak izan dira. Momentu onak pasatu ditut ,negar egin dut, haserretu naiz baina gehien egin dudana barre egitea izan da. Bihotzean eramango dut betiko Arteagabeitia. Ez dut joan nahi baina…..joan behar dut pena askorekin.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Kaixo neska-mutilak:

EGUN ON!!

Ni Alexia naiz, 10 urterekin etorri nintzen eskolara. Orain 12 urte ditut. Hemen oso ondo pasatu dut, irakasle onak izan ditut eta lagun onak ere. Baina ordua heldu zait eta joan behar dut. Eskola honetan pasatutako unerik hoberenak betiko egongo dira nire buruan. Espero dut nik pasatu dudan denbora ona zuek ere pasatzea. Oso pozik aterako naiz, baina pixka bat triste ere, again, ez zaituztedalako berriro ikusiko.

Kaixo: Andrea naiz eta 13 urte ditut.7 urterekin etorri nintzen eskola honetara. Irakasleak oso onak izan dira, bakarrik haserretu dira guk hitz egin dugunean. Hemen lagun asko eta oso jatorrak topo egin ditut eta pena handia ematen dit institutura joateak. Institutuan hemen bezain ondo egotea espero dut. Besarkada bat,Andrea

Kaixo lagunok: Nire izena Cristian da. Arteagabeitiara 3.mailan etorri nintzen, baina hiru urte horietan denetarik gertatu zait. Urte honetan Korrikako pankarta eraman dut. Ez zait asko inporta joatea datorren urtean berriro ikusiko zaituztedalako.Seguru nago datorren urtean ahal izango dudan arratsalde guztietan etorriko naizela futbolean jolastera. Eneko dut izena, eta bi urterekin etorri nintzen Arteagabeitia eskolara. Ama eta aitari eskerrak eman behar dizkiet horregatik. Oso ondo pasatu dut eta ez dut joan nahi, nire lagun batzuk ez ditudalako berriro ikusiko beste institutura batera joango direlako. Izandako andere単oak eta maisuak ere oso ondo portatu dira nirekin. MAITE ZAITUT ARTEAGABETIA!!

Gaur esan behar diot agur Arteagabeitia eskolari . Momentu onak eta txarrak izan ditut , lagunak egin ditut, baina orain joan behar dut . Beldur pixka bat daukat jende desberdina ikusiko dudalako, baina ona da lagun berriak egingo ditudalako. Handiagoa naizela ikusten dut ... Arteagabeitia eskolak beti izango du leku bat nire bihotzean .


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo lagunok: Nire izena Nathan da, eta Nazan ahoskatzen da. 12 urte dauzkat eta hemen Artegabeitian, oso ondo pasatu dut. Festa handiak egon dira eta dibertigarriak izan dira, oso dibertigarriak. Oso pozik nago hemen. Nire lagunekin oso ondo pasatu dut; baina ez ditut berriro ikusiko haiek Minas Institutura joango dira eta ni San Jose de Calasanz Institutura joango naiz, Santurtzira. Pena ematen dit baina...JOAN BEHAR DUT. Musu handi bat ematen dizuet. Agur

Kaixo, Nico dut izena. Bi urte nituenetik eskola honetan nago, eta urte honetan eskola honetatik joan behar dut. Urte hauek ez dira izan nire bizitzaren hoberenak baina oso ondo pasatu dut hemen. Andere単o batzuk oso txarto portatu dira nirekin, baina beste batzuk oso jatorrak izan dira. Ez dut penarik hemendik joateagatik, baina nire bizitzaren zati bat da. Institutura joan nahi dut nire anaiarekin egoteko. Agur Arteagabeitia! Nire izena Paul da. Eskola honetan nago 2 urte nituenetik. Orain arte ondo pasatu dut. Eskola honetan eduki ditut lagun asko eta pena ematen dit eskola uzteak, baina denok egin behar dugu derrigorrez. Hemen andere単oak oso jatorrak dira.Eskola hau uzteak pena ematen dit baina hobeto egongo naiz. Agurrrr:)

Kaixo guztiei, ni Raul naiz. 12 urte ditut Lehenengo mailatik nago hemen. Gauza onak eta txarrak gertatu zaizkit, gehienak txarrak. Minas institutura joango naiz. Ez dut penarik sentitzen joateagatik, bakarrik pena dut bosgarren mailako batengatik, Imanol eta Minasera joango ez diren nire klaseko lagunengatik. Irakasle gehienak ondo portatu dira nirekin. Minasera noa. Agur Nico, Unai, June, Milena, Nathan, Jone eta Josu.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo! Ni Sandra naiz eta bi urterekin etorri nintzen eskola honetara. Lagun asko egin ditut, baina orain joan behar dut. Asko maite dut eskola hau. Festak asko gustatu zaizkit, oso dibertigarriak izan baitira. Oroipenak barnean eramaten dira, eta horregatik oso pozik noa. Agur eta ondo pasa.

Kaixo lagunak: Txema dut izena, 11 urte ditut eta 2 urterekin etorri nintzen. Hemen, Arteagabeitian, oso ondo pasatu dut eta gustura egon naiz. Lagun asko egin ditut eta oso onak. Irakasle asko ezagutu ditut eta oso jatorrak izan dira nirekin. Ez dut institutura joan nahi, baina ordua heldu zait. Ez dakit nolakoa izango den institutua. “Arteagabeitia� beti egongo zara nire bihotzean. MUXU HANDI BAT AGURRR!

Kaixo laguntxoak!! Unai naiz. Hiru urterekin etorri nintzen Arteagabeitia eskolara eta oso ondo igaro ditut urte hauek. Onena da lagunak ezagutu ditudala bederatzi urte hauetan. Niretzat oso azkar pasatu dira urte guztiak. Arteagabeitia eskolatik joateko gogorik ez dut. Zorte handiz, irakasle oso onak eta jatorrak eduki ditut, baina, zoritxarrez, nire lagun gehienak institutu batera joango dira eta ni beste batera joango naiz. Guztiak gogoratuko zaituztet eta ez dut inoiz ez Arteagabeitia eskola ahaztuko.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Eskolako blogetan zure iruzkinen zain gaude! ¡Esperamos vuestros comentarios en los blogs de la escuela!

1

Blogaren sarreran hitz horien gainean klikatu. Haz clic en esas palabras que están en el mensaje que vas a comentar.

EGUN ON!!

2 Argitaratuko den iruzkina idazten dugu. Escribimos el comentario que se publicará.

3 Ikusten ditugun zenbakiak kopiatzen ditugu. Kontuz!. Leku bat behar da bi zenbakien artean. Copiamos los números que ve mo s, de ja nd o un espacio entre ambos.

4 “Argitaratu iruzkina” botoian sakatu. Haz clic en el botón “Argitaratu iruzkina”. Iruzkina ez da berehala ikusiko. Blogaren egileak onartu behar du. El comentario se publicará cuando el administrador lo revise.

http://www.arteagabeitiaeskola.net/


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.