Aldizkaria 1617

Page 1

EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Eskolako Aldizkaria

2016-2017 IKASTURTEA


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI 2 URTEKOAK ERE KORRIKAREKIN!! Arteagabeitia eskolako txikenak ere euskararen alde gaude eta horregaitik, oso gustora parte hartu dugu KORRIKA 20 honetan. Bakoitzak bere dorsala jarrita eta poz-pozik tipi-tapa, tipi-tapa ekin diogu korrikaren martxari.

EGUN ON!!

ESKOLAKO TXIKIENAK ERE


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

BASONDORA GOAZ! KAIXO LAGUNAK! MARTXOAREN 30EAN 3 URTEKO NESKA-MUTILAK BASONDORA JOAN GINEN EGUNA PASATZERA.DAKIZUENEZ, BASONDO BARAKALDOTIK OSO URRUN DAGO ETA AUTOBUSEZ JOAN GINEN.BAI POZIK GEUNDELA! GAINERA OSO EGURALDI POLITA IZAN GENUEN: EGUZKITSUA ETA BEROTSUA. BASONDON BASERRIKO ANIMALIAK ETA BASOKO ANIMALIAK DAUDE. HAN, PRIMERAN ZAINTZEN DITUZTE ETA POZ -POZIK BIZI DIRA. MENDITIK EGIN GENUEN IBILBIDE LUZEA…ANIMALIAK IKUSTEN GENITUEN BITARTEAN. HAU NEKEA! JAKIN DEZAZUEN OSO NESKA-MUTIL AUSARTAK GARELA ETA KIRIKIÑO BAT,SUGANDILA BAT ETA UNTXI TXIKI BAT IKUTU EGIN GENUEN. GERO BOKATA JAN ETA KOLUNPIOETARA JOLASTERA.


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

4


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

4 URTEKOEN TXANGOA DORREMADARIAGA Martxoaren 20an, 4 urtekoek gure motxilak hartu genituen txango batera joateko, hain zuzen ere, Dorre Madariagan dagoen Biodibertsitate zentrora. Euria ez zenez agertu kanpoan egon ginen tailerrak egiten eta hango pasai zoragarria ikusten. Urdaibai aldetik agertzen diren ekosistema desberdinak landu genituen tailerretan. Joan baino lehen, hango paisaiak eta haietan bizi diren animaliak aztertu genituen eta haiekin antzerki bat prestatu genuen.Kormo Kapitaina, Txipi Txapel, Triku eta Arti gure lagunak bihurtu ziren eta haiekin batera izaki bizidunen arazo batzuk ulertu genituen. Izugarri gustatu zitzaigun Dorre Madariagan egin genituen ekintzak eta ikusitako erakusketa. Gainera lagunekin jolasteko eta elkarrekin bokatak jateko aukera beti erakargarria


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

GU ERE ARTISTAK GARA!! Bigarren hiruhilabetean Guggenheim museoan artista bat zuen lanak ezagutzeko aukera izan genuen eta mundo horretaz gehiago jakiteko gogoz eskolara itzuli ginen. Honela hasi zen gure proiektua. Lau artista aukeratu genituen : Frida Kahlo, Eduardo Txillida, Vasili Kandinsky eta Andy Warhol. Etxean egindako lantxo bat gelara eramangenuen eta lagunei erakutsi eta azaldu genien. Artista bakoitzaren lana imitatzen saiatu ginen eta artelan ederrak burutu genituen. Sormena oso garrantzitsua zela ikasi genuen vaina landu behar da patzientzia handiz koadro eta eskultura politak egiteko. Guztion artean Kandinskyrenkoadro erraldoia eta TxillidaLeku egin genituen. Zenbat gauza interesgarri ikasi dugun!!

Guk ere artistaizan nahigenuke!!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Let´s have fun The aim of the English lessons is kids enjoy learning English through games and different activities. In first grade, there are just two hours per week, so we have to make the most of our time! The first lesson is on Tuesdays and is in the standard class. This day, we usually make plays with flashcards, murals or funny worksheets. The other lesson is on Fridays, and on contrary we go to the computer room. There, we us the digital board to play interactive games, do digital activities or watch videos. In conclusion, we have a really good time learning English and developing skills at the same time. Let´s have fun with English! Goazen ondo pasatzera! Ingeleseko saioen helburua umeekin ingelesaren bidez disfrutatzea da. Hau, jarduera eta joku ezberdinen bidez lortzen da. Izan ere, lehenengo mailan astero ingeleseko bi ordu ematen dira, beraz, dagoen denbora erabat aprobetxatu behar dugu! Hasteko, lehenengo saioa asteartetan da eta betiko klasean egiten da. Orokorrean egun horretan, landutako hiztegi kartekin jolasak egiten doguz, muralak edo fitxa dibertigarriak. Gelditzen dan saioa ostiraletan izaten da eta kasu honetan ordenagailu gelara goaz. Hor, arbela digitala erabiltzen dugu bai jolas interaktiboak zein jarduera digitalak egiteko edo bideoak ikusteko. Beraz, oso ondo pastasen dugu ingeleseko saioetan eta bitartean hezkuntza abileziak garatzen ditugu. Ingelesarekin disfrutatzera!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

BIDE HEZIKETA Bide heziketatik hezitzaile bat etorri zen trafikoari buruzko irakaspen batzuk ematera. Ondoren, bingo jolas bat egin genuen marrazki batzuen bidez: bikoteka jarrita, hezitzaileak txartel batzuk banatu zizkigun, eta hauetan, marrazki batzuek erakusten zituzten ekintzak ondo zeuden eta beste batzuk gaizki. Hezitzaileak banan-banan zenbait fitxa atera ahala, bikote bakoitzak bertan zegoen irudia euren txartelarekin bat zetorren ala ez esan behar zuen, txartelean kokatuz. Ekintza egokidun marrazkiak biltzen zituen lehengo bikotea irabazle suertatu zen: Eneko eta Yeray. Txupatxups bana irabazi zuten.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI 2.MAILAKOAK MATEABENTURAN:

EGUN ON!!

Kurtsoan zehar 3 aldiz etorri dira Gurutzeta institutoko lagunak. Gela lau taldetan banatu dugu. Talde bakoitzean institutoko bi lagun egon dira guri matematikako jolas ezberdinak azaltzen eta gurekin jolasten. Beraiekin oso ondo pasatu eta asko ikasi dugu. Gainera egin ditugun jolasez gain, tangram bat oparitu ziguten bakoitzarentzat. Oso neska mutil jatorrak izan dira gurekin. Etorri diren bakoitzean argazki bat atera dugu, beraiek gure oroitzapen bat izan dezaten eta guk beraiena.

ESKERRIK ASKO!!! BESTE BATERA ARTE!!!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Durangoko planetarioa 2.mailako ikasleok otsailaren 7an joan ginen autobuses Durangora. Han talde bat Planetarioan zegoen bitartean, beste taldea Turismo Bulegoan egon zen. Planetarioko arduraduna Esteban da eta bertan aparailu batzuk daude: teleskopioak, planetak, konstelazioak ikusteko euritakoaren antza zuena‌ Oso dibertigarria izan zen Lur planeta eta Ilargia guk eramatea beren mugimenduak egiteko. Jarraian konstelazioak ikusi genituen euritako handian. Han geundenean azaldu zigun badagoela mugitzen ez den izar bat: Iparizarra. Gero aterpean telescopio batetik urrunera begiratu genuen eta Ilargia eta Saturnoren marraskiak ikusi genituen. Turismo Bulegoan Durangori buruzko bideo labor bat ikusi genuen. Joan aurretik, langileak plano bana eman zigun. Hutsik dagoen antzinako merkatuan bazkaldu eta jolastu


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI LARRAZABAL BASOA

EGUN ON!!

2017ko martxoaren 10ean 3.mailako neska-mutilak autobusez Larrazabal Basora joan ginen. Handik ibilaldi bat egin genuen hostoak eta zuhaitzak ikusten eta jolasen bidez animalien aztarnen bila ibili ginen. Oso ondo pasatu genuen antzinako eskolan eta baita basoan ere. Baina gehien gustatu zitzaiguna estola zaharra izan zen jolas dibertigarriak egin genituelako. Azkenean, ortura gure landareak landatzera joan ginen.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

PLASTIKA TAILERRA Aurten 4.mailako “A” gelan plastikazko saioetan egiten ditugun tailerretan artilearekin lan egin dugu. Tailerra honetan artilezko borla bat eta gurutze puntuz egindako koadro bat egiten ikasi dugu, Aurora eta Nekane andereñoek irakatsita. Borla egitea oso erraza da; kartoizko CD tamainako bi borobiltxo mozten dituzu, barruan zulo bat eginez, eta bazoaz artilearekin kartoiari bueltak ematen. Kartoia artilearekin guztiz estalita dagoenean kanpoko aldea artaziekin mozten duzu eta barruko kartoia ateratzen duzu. Horrela, pilota baten moduko borlatxoa lortuko duzu. Guk gero, begiekin eta pankartekin apaindu dugu.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Joan den otsailean, ostiral batean, klasean geunden eta bi ipuin kontalari etorri ziren, Begoña eta Pedro. Gure klasekoa Begoña izan zen eta Pedro gure ondokoa. Begoñak esan zuen etorri zela guk Hitz-Batu proiektuan parte hartzeko eta ipuin bat asmatzeko. Hau da, Hitz – Batu da haurrak egiteko ipuinak eta marrazkiak bere irudimenarekin.

EGUN ON!!

Lehenengo egunean taldeak sortu , aurkezpena eta ipuinaren hasiera egin genituen. Bigarren egunean korapiloa egiten hasi ginen. Talde bakoitzak korapilo bat asmatu zuen eta denak lotzean, hoberena sortu zen. Azken ostiralean ipuinaren amaiera finkatu genuen, ipuin osoa birpasatu genuen eta takdeka eszena bakoitzeko marrazki bana egin genuen. Esperientzia oso polita izan zen, lehenengo minututik denok parte hartu genuelako. Baita gure burua zabaldu zuen, ideia eta pertsonaia fantastikoak ateratzen ere. Oso ondo pasatu genuen eta oso pozik jarri ginen entzun genuenean aurten berriro ipuin guztiekin LIBURU polit bat argitaratuko zutela.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Txistu banda gure eskolan

EGUN ON!!

Otsailaren 23an txistu banda gure eskolara etorri zen. Txistulariek instrumentu bakoitzaren izena erakutsi ziguten eta haiekin musika desberdinak jo zituzten. Arbel digitala erabiliz, marrazkiak eta bideo batzuen bidez, txistularien eta instrumentuen historioa ezagutu genuen. Oso interesgarria izan zen eta aldi berean primeran pasatu genuen. Haiek jotzen zituzten abesti batzuk ezagutzen genituen ez guk abesten genituen.

Eskerrik asko, txistulariak!!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

Kaixo,Ander naiz. 2 urte nintuenean Arteagabeitia eskolara etorri nintzen.10 urte pasa dira etorri nintzenetik, baina ez ditut txarto pasatu. Leku asko ikusi ditut txangoetan, eta lagun berriak egin ditut ere urte hauetan. Nahiz eta oso ondo egon, joateko momentua heldu da eta ia-ia nire bizitza osoa hemen pasatu dut, orduan,pixka bat kostatuko zait joatea. Agur Arteagabeitiarrak!!!

Kaixo,Eder naiz. Bi urtekin etorri nintzen eskolara eta jende asko ezagutu dut. Andereùoak oso majuak izan dira nirekin. Oso ondo egon naiz Ezagutu Barakaldon, BilBoko portuan, Bertsolaritza egiten‌ Oso pozik egon naiz lagunekin futbolean eta saskibaloian jolasten. Ez dut joan nahi, baina joan behar dut.

Agur


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo lagunak, Eider Sanguino naiz, eta bi urte nituen etorri nintzenean eskolara. Gauza asko ikasi ditut eta ez dut joan nahi. Beti bihotzean eramango dut Arteagabeitia eskola. Nire andereĂąoak oso majuak izan dira, eta nire azken andereĂąoa Fabiola izan da. Espero dut zuei ere Arteagabeitia eskola niri beste gustatzea. Beti eramango zaituztet bihotzean.

Kaixo ,ni Gaizka naiz. Hiru urterekin etorri nintzen eskolara eta lagun asko ezagutu dut . Irakasleak oso majuak izan dira eta asko ikasi dut haiekin. Momentu onak pasatu ditut lagunekin eta momentu txarrak ere. Orain nire momentua da joateko institutura Musu bat GAIZKA

Kaixo, Iker naiz. Bi urte hauetan oso ondo pasatu dut eta lagun asko egin ditut. Momentu onak eramango ditut institutora , momentu txarrak ez. Momento txarrak ez ditut eramango, ez ditudalako. Irakasleak oso ondo portatu dira nirekin eta nire kideekin. Pena handia ematen dit Arteagabeitia usteak, baina es dago erremediorik Gauza asko egin ditut bi urtetan adibidez: barnetegira joan naiz, Bilboko portua ikusi dut‌ Besarkada handi bat: Iker Castro.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Kaixo ,Iraide naiz.Eskola honetan sartu nintzenean oso txikia nintzen. Eskolan sartu nintzenetik orain arte lagun asko egin ditut. Oso ondo pasatu dut: txangoetan, aste alaian, korrikan‌ Eskola honek oso oroimen politak utzi dizkit, eta oso lagun onak ere. Ez dut eskolatik joan nahi oso gustura nago eta. Baina nire ordua heldu da.

EGUN ON!!

Agur,lagunak.

Kaixo lagunak, Izaro naiz. 3 urtekin sartu nintzen eskola honetan eta orain begira non nagoen, 6. mailan. Oso onak izan dira hemen pasatu ditudan urteak. Orain joateko mumentua heldu da eta jakin behar duzue eskola hau ez dudala ahaztuko inoiz, bihotzean eramango dut betiko. Musu handi bat nire partez.

Kaixo, Laia naiz. Bi urterekin etorri nintzen Arteagabeitiara, eta momentu onak eta txarrak pasatu ditut. Orain hemen geratu nahi dut. AndereĂąoak oso majuak izan dira eta institutuan faltan izango ditut . Arteagabeitiar guztiak nire bihotzean eramango ditut. Musu handi bat denontzat


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo, Yaiza dut izena. Lagun onak egin ditut eskola honetan baina, iritsi da denbora institutura joateko. Sorte ona izan dut Arteagabeitian egoteagatik eta oso ondo pasatu dut txangoak egiten. Andereñoak oso onak dira eta pena handia ematen dit beraiekin institutuan ez egotea. Oroimen onak eramaten ditut eskola honetatik. Musu handi bat: Yaiza Kaixo, Xabier naiz. Eskola honetan oso ondo pasatu dut eta espero dut zuek ere ondo pasatzea. Eskola honetako andereño guztiak oso majuak dira. Eskola bihotzean geratuko zait bizitza osorako ,munduko eskolarik onena delako. Urte hauetan lagun asko egin ditut .

Agur bat, Xabier

Kaixo, Arteagabeitiako lagunak Marina naiz. Bi urtetatik eskolan nago, urte asko izan dira baina, oso azkar pasatu dira. Gehiago egotea nahiko nuke, baina, ezin dut, nire momentua ailegatu da, eskolatik joan behar naiz. Beti eramango ditut bihotzean hemen egin ditudan lagunak eta baita ere andereñoak. Gauza asko egin ditut: Barnetegira joan, Bilboko portua ikusi, Arrigorriagara joan… Beti eramango zaituztet bihotzean Musu bat, Marina


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo ,nire izena Lander da.Espero dut zuek nik bezain ondo pasatzea Arteagabeitian . Eskertu behar diet nire andereĂąo guztiei nirekin izan duten pasientzia. Nik lagun asko egin ditut eskola honetan eta espero dut zuek ere egitea.

Kaixo ,nire izena Leire da. 2 urterekin etorri nintzen eskola honetara . Lagun asko egin ditut eta momento oso onak pasa ditut: Lekeitiora joan nintzenean eta bitartekaria izan naizenean. Espero dut institutoan hemen bezain ondo egotea. Pena handia ematen dit eskolatik joateak, baina joateko ordua heldu zait.

Kaixo, nire izena Leticia da.Hiru urterekin heldu naiz Arteagabeitia eskolara. Lagun asko egin ditu. Ez dut joan nahi eskola honetatik baina , ordua heldu da . Musu handi bat!!!!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo nire izena Erlaitz da. Lau urterekin etorri nintzen Arteagabeitiara. Oso ondo pasatu dut, baina joan beharra dut.Ez dut inoiz ahaztuko esperientzia hau. Agur Musu bat Erlaitz

4

Kaixo Andra naiz. Nik oso ondo pasatu dut eskola honetan, eta espero dut zuek ere hain ondo pasatzea. 4 urterekin etorri nintzen eskola honetara. Festarik onena Aste Alai izan da ,lagun asko egin ditut denborarekin. Ez dut ahaztuko eskola hau, bihotzean eukiko dut beti. Musu handi bat zuentzat.


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo Adrián naiz. 2 urterekin etorri nintzen eskolara. Momentu onak eta txarrak igaro ditut lagunekin. Oso ondo portatu naiz eskolan eta asko ikasi dut. Hazten ari naiz eta institutura joan behar dut. Ez dut eskola hau inoiz ahaztuko. Uste dut institutuan ondo pasatuko dudala, eta ez ditut ez andereñoak ez lagunak ahaztuko. Laster arte Arteagabeitia!

Kaixo! Ni Karla naiz eta 12 urte ditut. Bigarren mailan etorri nintzen Arteagabeitiara eta oso pozik egon naiz urte hauetan nire lagunekin. Momentu txarrak eta onak euki ditut eskola honetan, baina bakarrik eramango ditut momentu onak. Oso andereño jatorrak euki ditut. Triste nago eskola honetatik joan behar dudalako, eta nire bihotzean eramango dut betiko. Aupa Arteagabeitia!

Kaixo: Ni Unax naiz eta 11 urte ditut. Arteagabeitia eskolan oso ondo egon naiz, baina ez beti. Txiki-txikitatik egon naiz hemen eta andereño onak euki ditut. Egin ditudan lagunak beti eukiko dITut nire bihotzean. Pena handia emango dit hemendik joateak, baina uste dut Minas Institutuan oso ondo pasatuko dudala. Musu handi bat eta hurrengora arte. AUPA ARTEAGABEITIA!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Kaixo, ni Aitor naiz eta 3 urtetik nago eskola honetan. Gustuko ditut Arteagabeitia eskola eta bere andereñoak. Dauzkadan lagun guztiak egin ditut hemen eta beti eramango ditut bihotzean.

EGUN ON!!

Laster arte, Aitor

Kaixo ni Eneko naiz. Eskola honetan 2 urtetik orain arte egon naiz. Orokorrean ondo egon naiz. Lagun onak eduki ditut eta lagundu didate batzuetan. Andereño onak euki ditut eta beti eramango dut eskola bihotzean. Beti arte Arteagabeitia! Hurrengora arte, Arteagabeitia!

Kaixo, Jagoba naiz eta 12 urte ditut. 2 urtetatik nago eskolan. Nire ordua iritsi da eskolatik joateko. Etorri nintzenean familia txikia ginen baina piskanaka–piskanaka joan gara handitzen. Oso ondo pasatu dut eta pena ematen dit joateak. Eskerrik asko andereño guztiei irakasteagatik eta oro har eskola guztiari. Besarkada handia. AUPA ARTEAGABEITIA!!!!!!!!!!!!!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Ni Andrea naiz eta12 urte ditut. Aurten joango naiz eskolatik. 2urterekin etorri nintzen eskolara eta 2017. urtera arte egon naiz. AndereĂąo guztiekin oso pozik egon naiz .Oso pozik nago eskola honetan, baina joan behar naiz. Bihotzean eukiko dut eskola. Handitzen naizenean, gogoratuko naiz eskola honetaz. Lagun asko egin ditut. Eta eskola hau beti maite izango dut. ADIO ARTEAGABEITIA! Kaixo nire izena Haizea da. 11urte ditut. 2urtetik nago hemen,eta oso andereĂąo eta lagun onak izan ditut eskola honetan. Espero dut Minas Institutuan berdin gertatzea.Gehien gustatu zaidana da nola egiten diren hemengo jaiak .Ikasturterik onena izan zen Haur Hezkuntzan 3urterekin egon nintzenean ,ez zelako ezer egiten bakarrik jolastu. Eskola honetatik joateak ez dit pena askorik ematen bakarrik pixka bat, baina oso ondo pasatu dut nire lagunekin, batez ere nire lagun minekin. Agur eta ondo pasa hemen Arteagabeitian! Kaixo. Ni Unai naiz , 11 urte ditut eta oso ondo pasatu dut eskola honetan. Bihotzean eramango dut Minas Institutura. 2 urterekin etorri nintzen eta oso pozik igaro ditut ikasturteak. Espero dut institutuan lagun asko egitea eta baita zuek ere hemen. Nik euki ditudan andereĂąoak oso onak eta azkarrak izan dira. Hemen gelditzen zaretenok ondo pasatzea eta ondo zaintzea espero dut. Pena handia emango dit eskola honetatik joateak. AUPA ARTEAGABEITIA


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

4

Kaixo lagunok! Ni ZuriĂąe naiz,eta 11 urte ditut Oso txikia nintzenean (2 urte) etorri nintzen eskolara. Ondo pasatu dut eskola honetan, baina joan behar dut institutura. Gogoratuko dut eskola hau beti. Hemen, Arteagabeitian lagun onak eduki ditut eta andereĂąo onak ere izan ditut. Horrengatik, espero dut eskola honetako ikasleek ondo pasatzea hemen. Besterik gabe muxu handi bat eta agur. Kaixo Baba naiz. 3 urtetik nago eskolan. Momento onak eta txarrak igaro ditut nire lagunekin eta adiskideekin. Gainera, asko ikasi dut andereĂąoekin. Eskolatik triste noa, baina begirada altxatu behar dut eta errealitatea sinistu . Institutuan lagun asko ezagutuko ditut. Harro nago hemen ikasteagatik. Agur!


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

Kaixo, Aroa naiz eta 12 urte ditut. 2 urterekin etorri nintzen eskolara. Eskola hau nire gustukoa izan da eta andereĂąoak oso jatorrak izan dira .Oso ondo pasatu dut eskola honetan eta bihotzean eramango dut Oso ondo egon naiz nire lagunekin eta baita andereĂąo eta maisuekin. Beti arte Arteagabeitia!

Kaixo ni Eider naiz 11 urte ditut , 2 urterekin etorri nintzen Arteagabeitia eskolara. Oso ondo pasatu dut urte hauetan. Lagun asko egin ditut hemen Arteagabeitian. Gainera, asko ikasi dut ere. Gehien gustatu zaidana izan da beti ondo portatu direla nirekin denak. Espero dut institutoan hemen bezain ondo pasatzea eta lagun berri asko izatea. Agur eta ondo pasa Arteagabeitian!

Kaixo, Julene naiz eta 11 urte ditut. 3 urterekin etorri nintzen eskola honetara. Urte asko pasatu dudanez hemen, tristura ematen dit joateak. Irakasle onak euki ditut .Espero dut institutora pasatzea eta hemen bezala andereĂąo ,maisu eta lagun onak izatea. Eskola hau nire biotzean eramango dut betiko. Agur Arteagabeitia!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


CEIP ARTEAGABEITIA HLHI

EGUN ON!!

ARTEAGABEITIA, KORRIKA!!!!!!!


EGUN ON!!

CEIP ARTEAGABEITIA HLHI


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.