CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
Oporrak gozatu eta euskaraz mintzatu!!!
Arteagabeitian primeran gaude guztiok elkarrekin !!!!!
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
KAIXO LAGUNAK! HEMEN GAUDE, ESKOLAKO TXIKIENAK, 2 URTEKOAK! JADANIK KURTSOKO AZKEN HIRUHILABETEA! BAI ARIN PASATU DELA! UDABERRIA HELDU DA, NAHIZ ETA LOREAK ORAINDIK EZ ATERA, ETA GELAN UDABERRIKO FRUTAK JATEN HASI GARA HAMAIKETAKOAN.ORAIN ARTE GAILETA EDO OGIA JATEN GENUEN BAINA, BADAKIZUE? FRUTA JATEA OSO OSASUNTSUA DA ETA EGUNERO GUTXIENEZ 2 FRUTA JATEA KOMENIGARRIA DA. LARANJAK, SAGARRAK, MADARIAK,…ASTEAZKENERO GELAKO LAGUN BATEK EKARTZEN DITU. BAI GOXOA!! JAKIN DEZAZUEN GONBIDATUTA ZAUDETELA NAHI DUZUENEAN GURE GELARA ETORTZEN DASTATZERA! GERO ARTE BONAPARTE!! JAN,JAN ETA JAN SAGARRA SARTU DUT AHOAN !!!
HH2
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI 3 URTEKO UMEAK BASONDON
EGUN ON!!
Ai ene, zenbat gauza ikasten ari garen animaliei buruz! Gelako lagunek ekarritako animaliei buruzko informazioarekin oso adi egon gara.Ze nolako gauzak interesgarriak! Eta gainera Basondora joan gara autobusez! Bertan, putreak, bisonteak, hontzak, sugeak, iguanak eta abar ikusi ditugu. Benetan egun zoragarria pasatu dugula!
HH3
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
FRUTAK ,‌ ZEIN GOXOAK!! Apirila ondo amaitzeko 4 urteko lagunok errezeta goxoa eta bitxia egin dugu. Ezetz asmatu zein izan den!... Hilabete honetan osasuntsu jatea zein garrantzitsua den ikusi dugu. Denetarik jaten hasi gara, eta primeran egoteko,frutak egunero hartu behar ditugula ikasi dugu. Hori erreza dela konturatu gara, mota eta zapore askotako frutak baitdaude : borobilak, luzeak, txikiak, ertainak, mamitsuak, goxoak, garratzak, hezurrarekin, hezurbarik, leunak, latzak,disdiratsuak,‌. Beraien koloreak ere anitzak dira: gorriak, berdeak, moreak, horiak, laranjak, marroiak, larrosak, beltzak‌ Baina, kolore guztiak al dituzte?...Guk bat gutxienez ez dugu topatu, igarri zein den! URDINA! Mesedez, horrelako bat ezagutzen baduzue guri esan, hurrengo mazedoniaren ostadarra osoosorik egiteko. Ederto pasatu dugu sukaldari finak izaten! Hona hemen gure arte lanak! On egin eta gogoan izan, egunero fruta goxoak jan!!
HH4
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
IRAKURBENTURA Aurten ere Gurutzetako institutuko bi andereñok gurekin konpartitu nahi izan dute proiektu hau.Baina zer da irakurbentura? Irakurzaletasunari buruzko proiektua da baina abentura izango balitz bezala prestaturik.Eta abentura guztietan gertatzen den moduan aldez aurretik pentsatuta geneukana baino askoz gehiago ikasten eta bizitzen ari gara. Elkar ezagutu aurretik bideoak prestatu genituen ongi etorriak emateko.Eguna heldu zenean, bai Gurutzetakoak bai gu urduri samar egon ginen, baina berehala umetxoak hurbildu ziren eta barreak,elkarrizketak, begiradak, galderak… sortu ziren.Primerako esperientzia izan zen guztientzat. Haien idazkiak eta mezuak hunkigarriak dira, benetan. Apirilean bigarren topaketa izan genuen,beldurrak,lotsak eta egonezinak berehala pasatu ziren eta magia ikusi ondoren oso ezaguna den “buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa” ipuinaren antzezlana antzeztu zuten guretzat. Ekintza gehiago egin genuen elkarrekin, txotxongiloak, puzzleak, onomatopeiak,…. Baina ederrena izan da elkarlana eta sortu diren harremanak eta sentimenduak. Proiektua zoragarria da , zelako gogo handia dugun 3. topaketa bizitzeko.
HH5 4
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
ITSASOKO ANIMALIAK 5 urteko geletan eginiko proiektua kontatu nahi dizuegu. Eta zergatik hau eta ez beste bat? Eskola osoa egon garelako sartuta eta primeran pasatu dugulako egiten. Inauteri gai oinarrituta ideia jasa egin genuen eta hainbeste ideia sortu zirenez hortik abiatu ginen proiektua aurrera eramateko. Umeak mota ezberdinetako informazioa ekartzen hasi ziren eta familien inplikazioari esker gure gelak itsasoak bihurtu ziren. Gehien gustatu zitzaiena haurrei itsasoko animaliak izan zirenez bide horretatik aritzea erabaki genuen; eta ez dakizue zenbat ikasi dugun elkarrekin. Asko gustatu zitzaizkien POZIK , OSTADAR ARRAINA eta NADARIN liburuak, beraz interesaturik bazaudete gugana etorri eta galdetu.
HH5
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
ASMAKILO Badakizue zer den asmakiloa ? blog bat da, interneten dago. Guk asmakizunak idazten ditugu. Guk soilik ez!, beste eskolakoek ere idazten dute. Dibertigarria da.
EGUN ON!!
Batzuetan guk sortzen ditugu asmakizunak . Asteazkenetan asmakilo bloga zabaldu ondoren irakurtzen eta idazten dugu, eskolako liburutegian. Eta asmatzen dugunean opari bat ematen digute. Guk asmatzen duenari oparia ematen diogu, normalean argazki bat jartzen dugu. Oso erreza da. Eta amaitzeko, zuek ikusi ahal loblogspot.com bilatu interneten. Eta ondo pasa asmakizuak irakurtzen!
duzue; asmaki-
LH1A
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Apirilaren 28an, 1. mailakoek Barakaldoko Musika Bandari entzuteko aukera izan genuen Barakaldo Antzokian. Marrazki bizidunezko pelikula ospetsu batzuen musika jo zuten guztiok primeran igarotzeko. Pelikula bakoitzean musika tresna ezberdinak aurkeztu zituzten efektu bereziak lortzeko eta eszenatokian pelikuletako irudi ezagun bana proiektatu zuten. Jarraian pelikulak eta bakoitzeko musika tresnak aipatuko ditugu: “Fosiles”: xilofonoa. “Teleinekoak” tronboia. “Frozen”: tinbalak, fagota eta klarinete baxua. “Porky”: piccoloa. “Rey león”: tronpetak. “La pantera rosa”: saxofoia eta batería. “Pájaro loco”: kutxa txinatarra eta trompeta. “Dumbo”: tronpa, klarinetea eta oboe. “Western”: bonbardinoa, temple blocks, zeharkako txirula. Azkenean, aurkezleek erabaki zuten gure herriko Musika Banda osoari sari bat ematea eta ez pelikuletako musika bati. Eta txalo handiekin bukatu zen emanaldia.
LH1B
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
Joan den hilabetean 2.mailakoak Durangora joan ginen planetario bat ikustera. Hango maisu batek, Esteban izenekoak, unibertsoari buruzko informazio pilo bat eman eta erakutsi zigun. Gero herritik ibilaldia
egin genuen eta parke batean baz-
kaldu egin genuen eta handik beste parke batera jolastera. Herriko kalez-kale ibili ginen plano baten laguntzaz.
EGUN ON!!
Primeran pasatu genuen !
LH2A
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI HISTORIAURREA
EGUN ON!!
Aurten, iaz bezala, 2.B mailako ikasleok Ingurune ikasgaian proiektu baten barruan gaude lanean. Nola proiektu honetan ez dugun testu libururik erabiltzen, gaiaren inguruko informazioa denon artean bildu behar izan dugu. Modu honetan, Historiaurrea jorratzea egokitu zaigu, ikaskide guztiok liburuetan zein interneten horren inguruan bilaketa lanak eginez. Ikerketaren ostean, ikasgelan taldeka irakasleak emandako galderei erantzun behar izan diegu. Azkenean, argazkietan ikuste den bezala,talde bakoitzak egindako lana komunean jarri dugu.
LH2B
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI BIDE – HEZIKETA Azaroaren 24 an Bide-Heziketaren pistara 3.A mailakook joan ginen. Bi talde egin genituen. Talde batekoak ohialezko autobus baten barruan sartu ginen eta burua bakarrik ikusten zen.
EGUN ON!!
Trafiko-zainak seinaleak irakatsi zizkigun eta buelta batzuk eman genituen pistan praktikan ipintzeko. batzuk autobusez zebiltzan bitartean, besteak oinezkoak ziren.Gero, taldeak aldatu genituen. Oso ondo pasatu genuen! Hau bukatu ondoren gela batean sartu ginen eta egin behar genuena azaldu ziguten.Bi talde egin genituen eta berriro pistara atera ginen. Talde batekoek kaskoa jantzi, txirrindula hartu eta pistatik ibiltzen hasi ziren. Besteek ,txarto egiten zutena galdetegi batean idatzi behar zuten. Hiru neska- mutilek txirrindulaz ibiltzen ez zekitenez, trizikloz ibili ziren eta oso pozik egon ziren. Ordu laurden bat pasa eta gero,taldeak aldatu genituen. Oso dibertigarria izan zen eta asko ikasi genuen! *Eta ez duzue inoiz ahaztu behar trafiko-seinale GUZTI-GUZTIAK eta BETI-BETI errespetatu behar direla .
LH3A
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
LARRAZABALEKO
BASOA
Apirilaren 22an Larrazabaleko basora autobusez joan ginen. Idoia izeneko neska bat gure eskolara etorri zen . Ailegatu bezain pronto, autobusetik jeitsi ginen eta hor beste neska bat zegoen, Garazi izenekoa. Mendiko alde batera joan ginen eta hor asko ginenez, bi talde egin zituzten. Talde bat mendira Idoiarekin joan zen eta beste talde bat Garazirekin eskola zaharrera joan zen. Lehenengoz,basoan landareak ikustera joan ginen. Ondoren joku bat egin genuen. Joku hori zen Idoiak animalien argazkiak eta haien aztarnak izkutatzen zizkigun eta launaka edo bostnaka bilatu egin behar genituen . Beranduago, menditik ibili eta ibili ortura ailegatu ginen eta hor guk eskolan landatutako landareak ( haziak ziren: ilarrak, dilistak, indabak,…) landatu genituen. Horren ostean, poliki-poliki hasi ginen jaisten. Hamaiketako ordua zen eta besteekin batera gurea jan genuen eta aldatu ginen, eskola ikusi zutenak basora joan ziren eta besteak Larrazabaleko eskola zaharrera. Eskola zaharrean Ekosistema zer zen azaldu zigun eta guk ikasitakoa geneukanez, eskua altxatzen genuen eta Garazirekin(monitoreak)klimako argazkiak ikusi genituen. Bukatzean, mikroskopioarekin gauza asko ikusi genituen (erleak, tximiletak, …). Amaitzeko “Kutxa sorpresa” jolasa egin genuen eta oso dibertigarria izan zen, nahiz eta hasieran beldurra pasatu. Oso ondo pasatu genuen!
LH3B
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
Durangoko Astronomia Ikasgela
EGUN ON!!
Martxoaren 10ean 4.mailakoak astronomía ikasgelara joan ginen eta hor maisu batek Eguzki sistemari buruz hitz egin zigun ,esate baterako urtaroak , eklipseak, planetak… 2026ko abuztuaren 12an eguzki eklipsea egongo dela esan zigun Geroxeago euritako handi baten barruan sartu ginen eta izar sistema erakutsi zigun: Hartz Handia, eskorpioia,… Azkenik, bulegotik atera ginenean pisatu ginen Lurrean, Ilargian Marten eta Jupiterrean. Oso interesgarria izan zen eta primeran pasatu genuen.
LH4A
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI DURANGOKO TXANGOA
EGUN ON!!
4.mailako ikasleak autobusez Durangora eguna pasatzera joan ginen. Herrira ailegatu ginenean oinez museo batera joan ginen. Han bideo bat ikusi genuen Durango herriari buruzkoa eta fitxa bat egin genuen. Gero hamaiketakoa jan genuen eta eskola batean planetario bat ikusi genuen. Geroxeago merkatu batera joan ginen bazkaltzera eta jolastera eta azkenean Madalena kalera joan ginen autobusa gure bila zetorrelako eta eskolara bueltatu ginen .
LH4B
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
BARNETEGIA Arteagabeitiako 5. eta 6. mailako neska-mutilak Lekeitioko “Trinkete Etxeraâ€? joan ginen martxoaren 14, 15 eta 16 egunetan. Heldu bezain pronto begiraleek harrera egin ziguten eta arauak azaldu zizkiguten. Nahiz eta joan baino lehen Lekeitio herriari buruzko hainbat informazio jaso eskolan , han herriari buruzko filme bat ikusi genuen geure burua kokatzeko. Bazkaldu ondoren bi orduko paseo bat egin genuen itsasadarraren ingurutik paisaia eta, batez ere, padurak ikusteko. Ikaragarri iruditu zitzaigun!. Primeran pasatu genuen, ekintzak oso politak, desberdinak eta dibertigarriak izan zirelako. Begiraleak oso jatorrak izan ziren, baita sukaldariak eta laguntzaileak ere. Janaria ezin hobea izan zen. Guztiok bapobapo jan genuen. Logela bakoitzean lauzpabost lagun sartzen ginen. Lo zerraldo gelditu baino lehen, denboralditxo bat eukitzen genuen egindakoari buruz gure artean hitz egiteko, txisteak kontatzeko, planak asmatzeko‌. Eguraldiak lagun ekintza guztiak burutu ahal izan genituen. Orduak joan orduak etorri, etxera etortzeko momentua heldu zitzaigun. Bai penagarria! Zenbat gauza genituen gurasoei kontatzeko!. Hurrengorako suertea baduzue eta eramaten bazaituztete, hona hemen guk egindako ekintzak Eguna: Harrera eta ibilalditxoa Eguna: Goizez: Isuntza Arraun Elkartea bisitatu eta arraun egin. Arratsaldez: Santa Katalina itsasargia bisitatu. Eguna: Arrantzaleen kofradia eta portua ikusi. Agurra
LH5
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
EZAGUTU BARAKALDO Beste urtetan bezala, aurten ere 6. mailakoek “Ezagutu Barakaldo” programan parte hartu dugu. Oso dibertigarria izan da eta aldi berean, Barakaldoko historiari buruzko gauza pilo ikasi ditugu. Astelehen goizean “Clara Campoamor” kultur etxera joan ginen. Han Barakaldoko ibai eta mendiei buruzko gauza asko ikasi genituen. Arratsaldean BEC-era joan ginen eta bere dorre altuenera igo ginen. Terrazatik Barakaldo osoa ikusi genuen eta orientazio ariketa bat egin genuen. Asteartean Errekatxora joan ginen. Museoa ikusi ondoren, intsektuak eta landareak aztertu genituen. Ze dibertigarria! Arratsaldean Goroztizara “bolos a katxete” jolastera joan ginen. Asteazkenean gelan geratu ginen, ikasi genuena birpasatzeko eta ariketa batzuk egiteko. Ostegunean Barakaldoko udaletxera joan ginen eta pleno txiki bat egin genuen. Beranduago Munoa parkera joan ginen eta han joku batzuen bidez zuhaitzei buruzko informazioa jaso genuen. Ostiralean “El Pobal” burdinolera joan ginen. Errementari batek aintzinean nola lantzen zen burdina azaldu zigun eta guk ere burdina erabiliz tailer txiki bat egin genuen. Oso ondo pasatu genuen eta gainera asko ikasi genuen.
LH6
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Kaixo Arteagabeitiarrak: Ni Aitana naiz eta pena handia ematen dit hemendik joatea baina nire ordua heldu da. Urte batekin etorri nintzen eta 11 urtekin joango naiz. Oso ondo pasatu dut festekin eta … .Eskerrik asko guztiei:Mariani,Covari,Rakeli,Esherri,Idoiari,Anari… . Andereñoak, segui zuen irrifarrekin! Agur guztiei! Ondo pasa!Aupa Arteagabeitia segi holan! Musu bat guztiei!
EGUN ON!!
AG
Kaixo!Nire izena Alba da. Arteagabeitia eskolan 3. mailan hasi nintzen baina hemen txikitatik egon banitz bezala sentitu naiz. Eskola honetan gertatu zitzaizkidan gauzak ez ditut inoiz ahaztuko , benetan! AGUR LAGUNAK!...
GOGORATU GUTAZ!
Kaixo¡Ni Alex naiz eta urte hau eskola honetan nire azkeneko urtea da. Oso ondo pasatu dut guztiekin baina agur esan behar dizuet. Nik uste dut hau oso eskola ona dela eta guztiei besarkada bat eman behar diet,batez ere Ana andereñoari nirekin oso ondo portatu baita eta berarekin asko ikasi dut eta.
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
Kaixo! Alexander naiz , 12 urte ditut eta 6. mailan nago.Eskola honetan nire azkeneko urtea da institutora joango naiz eta.Arratsalde libretan zuekin egoteko eskolara etorriko naiz. Oso pozik egon naiz hemen baina joateko momentua heldu da. Agur denei! Ondo pasa eskolan geratzen zaizkizuen urteak!
Kaixo! Ni Ana naiz. 2 urte nituenetik hemen egon naiz eta ez dut joan nahi baina joateko beharra dut. Eskola honetan gauza asko gertatu zaizkit, onak eta txarrak, baina batez ere onak. Bizitza osoan gogoratuko zaituztet (umeak, andereĂąoak, jantokiko begiraleak...) Asko maite zaituztet!
Kaixo! Ni Ander naiz eta Arteagabeitian nire azkeneko urtea da. Bi urtekin etorri nintzen eta lehenengo momentutik oso gustura egon nintzen, horregatik ez dut institutora joan nahi. Eskola honetan momentu onak eta txarrak pasatu ditut. AndereĂąoak oso majuak izan dira. Inoiz ez dut eskola hau ahaztuko. Agur eta ondo pasa!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
Kaixo Arteagabeitia. Ane naiz. 2 urte nituenetik hemen egon naiz.Oso ondo pasatu dut eta lagun asko egin ditut.Orain,nire azkenengo urtea heldu da eta ikasten jarraitzeko institutora joan behar dut . Inoiz ez zaituztet ahaztuko. Aupa Arteagabeitia.
Kaixo! Anissa naiz, txikitatik eskola honetan egon naiz eta momentu politak pasatu ditut. Asko ikasi dut. Aurten, hemendik joatea tokatzen zait, baina nik ez dut joan nahi pena handia ematen dit eta. Irakasleak onak dira, asko maite ditut eta ez ditut inoiz ahaztuko. Nire lagunak ere ez. Asko maite zaituztet, musu handi bat guztioi!!!
Kaizo!Egoitz naiz. Eskola hau nire bizitzaren hoberena izan da,lagun onak izan ditut eta irakasleak ere. Ni hemen baino lehenago Alkartun egon nintzen eta handik joatea asko kostatu zitzaidan, baina Arteagabeitian sartzean jendeak nire laguna izan nahi zuen. Agur eta ondo pasa!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
Kaixo! Ekaitz naiz, eta hau nire azkenengo urtea da .Nagusia egiten ari naiz eta pena ematen dit joatea, baina ordua heldu da. Nire lagunak eta nire andereĂąoak gogoratuko ditut eta Ana, nire andereĂąo maitia ere , nozki. Etorkizunean gauzak txarrak ez egitea espero dut. Beno lagunak, aprobetsatu momentu eta ikasi!
Kaixo lagunok. Ni Gaizka naiz eta agurra eman nahi diot Arteagabeitia eskolari. Eskola honetara urte batekin etorri nintzen Orain 11 urte ditut eta istitutora joan behar dut. Hemen oso ondo pasatu dut eta lagun asko egin ditut. Eskolan denok oso majuak izan dira baina gehiago ikasteko joan behar dut. Agur denoi!!.
Kaixo! Ian naiz eta 4 urte nituenetik hemen egon naiz eta oso ondo pasatu dut.Nik irakasle asko izan ditut,denak oso majuak dira,baina nire ustez hoberena ANA izan da. Sentitzen dut Arteagabeitia,baina joan behar dut. EZ ZAITUZTET AHAZTUKO AGUR ETA ONDO PASA
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
Kaixo ! Ni Nayra naiz . 2. mailatik Arteagabeitia eskolan egon naiz. Hemen lagun onak egin ditut eta oroimen onak eta txarrak ditut baina onak gehienbat. Ez nintzateke joango baina gehiago ikasi behar dut . Beno agurraren ordua heldu da. Agur guztioi! ARTEAGABEITIA
Kaixo! Naroa naiz. Aurten (2016) eskola honetan bukatzen dut eta Minas institutora joango naiz. Momentua heldu da, gure bideak banandu egingo dira, baina beti nire bizitzako zati bat izango zarete. Beharbada hau amaitu dela pentsatzen duzue, vaina hori ez da inoiz gertatuko, beti momento guztiak, lagunak eta irakasleak gogoratuko baitut, azken finean hau nire bizitza da, nire egunerokoa. Dena eskertzen dut, etxean irakatsi ez didatena hemen irakatsi didate, nire bigarren etxea izan da. Irakasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiet: Idoiari, Olgari‌; Baina batez ere 5. eta 6. mailako andereùoari, Anari, beti benetako bizitza nolakoa den irakatsi dit. Eskerrik asko!
Maite zaituztet!
Kaixo! Imanol naiz eta hau Arteagabeitian nire azkeneko urtea da. Eskola honek asko lagundu nau:ikasten,lagunak egiten... .AndereĂąoak batzuetan haserretzen ziren gurekin baina onak ziren. Urte hauetan txangoak eta lagunak gehien gustatu zaizkidanak izan dira. Agur Arteagabeitia!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
EGUN ON!!
Kaixo lagunok! Ni Mikel naiz. Datorren urtean ez gara Arteagabeitia eskolan egongo, Batzuk Minas institutora joango dira, beste bat Antonio Truebara eta ni La Siebe-ra joango naiz. Nire ustez, institutuan gauzak zailak izango dira. Beno, musu eta besarkada handi bat denontzat!!
Kaixo! Ibon naiz.Bi urtekin etorri nintzen eta oso ondo pasatu nuen 6 urte bete arte. 1.mailan okerrago pasatu nuen baina gauza asko ikasi nituen.10 urte hauetan oso ondo pasatu dut. Agur denoi!
EDERRA NAIZ!
Kaixo! Ni Iuliana naiz. 6 urtekin eskolara etorri nintzen. Lagun asko egin ditut, txikiak eta nagusiak ere. Guztiak oso majuak izan dira eta andereĂąoak ere bai. Momentu onak eta txarrak pasatu ditut, baina gero lagunekin jolasten dena ahazten da. Zuekin egotea oso dibertigarria izan da, denbora gehiago geratuko nintzateke baina Minas institutura joan behar dugu. Han ere seguru lagun asko egingo ditugula, Arteagabeitian bezala oso majuak ere. Agur! Musu handi bat andereĂąoentzat eta lagunentzat!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI Kaixo Arteagabeitiako kideak!
NOELIA
Noelia naiz eta bederatzi urte hauetan Arteagabeitia eskolan oso ondo pasatu dudala esan nahi dizuet (Festetan,inauterietan…) Nik betirako geratu nahiko nuke,baina joateko ordua heldu da eta Minas institura joan behar dut.
EGUN ON!!
Oso MUSU handi bat bai ikasleentzat,bai irakasleentzat. AUPA ARTEAGABEITIARRAK!!!! Ni Nerea naiz eta 2 urte nituenetik eskola honetan egon naiz.Institutora joateko ordua heldu da baina inoiz ez dut ARTEAGABEITIA ahaztuko.Eskola honetan oso esperientzia onak eta oso andereño majuak ere eduki ditut,ez dut hitzik.Festak egiten jarraitzea eta andereñoek haien irribarreak ez galtzea espero dut.Eskerrik asko ARTEAGABEITIA gurekin hain momentu onak partekatzeagatik.Musu handi bat ume eta andereño guztioi,Anari batez ere.Inoiz ez zaituztet ahaztuko eta egunen batean bisita bat egitera etorriko gara.GORA ARTEAGABEITIA.!!!!!
K x La n !!! Nag n et 2 i !e " e#k%l ' eg ' n . 10 h et ' e,- ./ n01i p%3it z ' 5i u0 (j /et ', x ng:et ', ;<l ',…). An@ ñ n z ' 5i u0: An , A! , M . D , C v , R H<I,…). J .r i h . <l n@ ño !!!! Os la ' n e ' 5i u0 et h /<O ' P. Q r ' pasa 5u0. Bes Skad h n5 ba0 @ ! n0za0!!! B n , r ' ns i u r go b n Vi,it ' et r."k g r . E ! ' baXe ' "OusXe e,- r 5u0. A Y et Zu, h n5 ba0 @ n n0za0!!! Agur
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI
Kaixo!Nire izena Denisa da. Arteagabeitia eskolara 4 urtekin etorri nintzen. Oso irakasle onak izan ditut eta lagun asko egin ditut. Ez dut inoiz ahaztuko. Besarkada handi bat irakasleei eta nire lagunei! GORA ARTEAGABEITIA!!!!!
EGUN ON!!
DENISA
Kaixo! Eder dut izena eta 6 mailan nago. Eskola honetan 10 urte daramatzat. Ikasturte hau oso polita izan izan da, eta irteera asko egin ditugu, adibidez barnetegia eta “Ezagutu Barakaldo”. Agurra honekin gero arte esaten dizuet. Inoiz ez ditut eskola honetako andereño ahaztuko, adibidez Ana gurekin oso ona izan da.
GERO ARTE!
EDERRA NAIZ
Kaixo! Mouad naiz, 12 urte ditut eta Barakaldokoa naiz. Arteagabeitian urte asko egon naiz Ni ez naiz beti ondo portatu, baina andereñoak nirekin ondo portatu dira eta oso pozik egon naiz. Denbora gutxi barru Minas institutura joango naiz baina nik beti Arteagabeitia nire bihotzean eramango dut. Agur denoi!
EGUN ON!!
CEIP ARTEAGABEITIA HLHI