Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
Irakasleentzako materiala
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
1
EDUKIEN AURKIBIDEA
1 2 3 4 5 6
SARRERA
2
KOKALEKUA
2
HELBURU OROKORRAK
3
BISITA EGUNERAKO GOMENDIOAK
4
ORDUTEGIA
4
JARDUERAK
5
BISITALDIAREN AURRETIKO JARDUERAK
5
BISITALDIAN BURUTUKO DIREN JARDUERAK
5
BISITALDIAREN ONDORENGO JARDUERAK
6
I ERANSKINA: Edukien erlazioa Diseinu Kurrikularrarekiko
7
II ERANSKINA: Adierazleak
8
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
1
1
SARRERA
Programa honen helburua, taldearen adiskidetasun jarrera bultzatuz, Urkiolako Parke Naturaleko fauna espezie esanguratsuena ezagutzea da. Honekin, animalia eta bere habitataren garrantziaz sentzibilizatu eta inguruarekiko begirunezko portaera sortuko duten baloreak eta jarrera bultzazeko.
2
KOKALEKUA
Urkiolako Parke Naturala Bizkaia eta Araba artean kokaturik dago eta hesi karstiko handia osatzen du Arratia, Durangaldea eta Aramaioko haranen artean. Urkiolako Toki Alai Parketxea Parke Naturalaren erdian kokatzen da, Urkiolako mendatearen gainaldean. Bertara heltzeko, Durango eta Otxandio elkartzen dituen BI-623 errepidea hartu behar da, bi aukera daudelarik: Parkera iparraldetik sartuz gero, Durangotik. Kontuan izan behar da 12 m baino gehiago duten ibilgailuek mendatea errepide honetatik igotzea debekatuta dutela. Hau dela eta, 12 m baino gehiago dutenek Otxandiora joan beharko lukete, Dimako gainetik (BI-2543 errepidea) zein Barazarko mendatetik (N-240 errepidea). Parkera hegoaldetik sartuz gero, Otxandiotik. Sarrera hau luzera guztietako ibilgailuentzako aproposa da.
Programa honetan, Diseinu Kurrikularrean zehaztutako hainbat eduki landuko dira. (Ikusi I Eranskina). Programa hau hiru zatitan banaturik dago: •
Bisitaldiaren aurretiko jarduerak: irteera egunean ikusiko dena aldez aurretik ikastetxean lantzeko helburuarekin.
•
Bisitaldian burutuko diren jarduerak: ibilbidea ingurua bertatik bertara behatzeko, Toki Alai Parketxera bisita eta Letona Korta baserrian ekintzak.
•
Bisitaldiaren ondorengo jarduerak: aztertutakoa sakondu eta ebaluatzeko balio izango dutenak.
Bisitaldia egun batean zehar burutzea aurreikusten da, goizeko 10etatik arratsaldeko 4retara, beti ere ikastetxearen ordutegiaren beharrizanetara moldatuz. Denbora gehiena landa lanari eskainiko diogu, ingurua zuzenean behatzeari hain zuzen ere. Eguraldi txarra eginez gero, kanpoaldeko ekintzak motzagoak izango lirateke.
2
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
Urkiola gainera autobusez heltzerakoan, autobus geltokiko markesinaren alboko aparkalekura sartu, hezitzaileen harrera bertan izango baita. (Hurrengo orrialdeko maparen gainean klikatu).
3
HELBURU OROKORRAK
•
Ibilbide gidatuak eta ikus-entzunezko ezberdinak medio, ingurune naturalaren ezagupenean sakontze aldera, Urkiolako animalia espezierik esanguratsuenak ezagutzea baita beraien bizitokia, biologia eta aztarnak ere.
•
Sentimendu positiboen bidez eta norbanako bizipenen bitartez, inguruarekiko hurbiltasuna sustatzeko asmoz, inguruarekin ikastea, elkar eragitea eta esperimentatzea.
•
Ingurune natural babestua errespetatzeko eta zaintzeko beharraren garrantziaz oharkabetzeko talde dinamikak baita behaketa materiala erabiliz, Urkiolako Parke Naturalean ikusten diren ezaugarri eta erlazioak ezagutzea, behatzea, aztertzea, azaltzea eta sailkatzea.
•
Ingurune naturalean jolasa erabiliz, haurraren eboluzio-prosezuarekin bat datozen trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, talde erlazioak, sentimenduen adierazpena eta sortzen diren gatazken ebaztea sustatuz.
(Ikusi helburu bakoitzarekin erlazionatutako adierazleak II Eranskinean).
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
3
4
BISITA EGUNERAKO GOMENDIOAK
Programa hau burutzeko irakasleriaren laguntza izatea oso garrantzitsua da. Bestalde, bisitaldiaren aurretik eta ondoren, ikasleek ekintza osagarri batzuk burutzea proposatzen dugu, alde batetik ikasleak motibatzeko eta bestetik, ikasitakoa ebaluatu eta azaldutako edukiak finkatzeko. Azalpenak osatzeko, ikasle bakoitzak lan koaderno bat jasoko du. Koadernoak hainbat ariketa ditu eta ibilbidean zehar burutzen diren geldiune desberdinetan zein Parketxe barruan beteko dira. Programa behar den bezala aurrera eramateko eta metodologia egokiena erabiltzeko, oso garrantzitsua da taldea oso handia ez izatea. 45 ikasleko taldea aproposena litzateke, hala ere 50 pertsonako taldeak ere hartuko dira.
5
Hiru talde egingo dira eta ikastetxetik gutxienez hiru irakasle etortzea gomendatzen da. Hamaiketakorako eta bazkarirako atsedenaldiak berogailu zein komunekin hornituta dagoen Letona Korta baserrian egingo dira (Parketxetik 100 metrora) eta talde osoa elkarrekin egongo da. Horrez gain, garrantzitsua da bisita aurreko egunean ikasleei arropa eta oinetako egokiak, hala nola arkatza edo boligrafoa ekarri dezaten gogoraraztea. Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu garraio gastuak eta janaria, ikastetxearen kontura izango direla, gainerako jarduerak berriz dohainik dira.
ORDUTEGIA
Ordutegi hau gutxi gorabeherakoa da eta ikastetxearen ordutegira eta irakasleen eskakizunetara molda daiteke. Urkiolara zatozten egunean burutuko diren ekintzen banaketa hurrengoa da:
1 Taldea 10:00-10:15
2 Taldea
3 Taldea
Taldeari harrera Urkiolako mendatean Toki Alai Parketxea
Ibilbidea
Letona Korta
Atsedena, hamaiketakoa eta talde argazkia 10:15-14:45
14:45-16:00
4
Ibilbidea
Letona Korta
Toki Alai Parketxea
Letona Korta
Toki Alai Parketxea
Ibilbidea
Bazkaria (euria egingo balu, Letona Korta barruan)
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
6
JARDUERAK
BISITALDIAREN JARDUERAK
AURRETIKO
Sarrera moduan eta ikasleen interesa pizteko, Urkiolako Parke Naturalera ikustaldia egin aurretik burutzea komeniko liratekeen ekintza batzuk proposatuko dizkizuegu: •
Ikasleekin Urkiolan burutuko diren ekintzetaz hitz egin eta aldi berean lan taldeak antolatu (gogora ezazue 45 bat haur etortzekotan 15eko 3 talde egingo direla).
•
Urkiolan behar izango dutenaren zerrenda egin denen artean (motxila, ogitartekoa, edaria, mendiko oinetakoak, arkatza eta goma eta abar). Horrela haurrek modu arduratsuan hartuko dute parte txangoaren prestaketan.
•
Mapa batean Urkiolako Parke Naturala kokatu, hala nola mendiak eta hurbilen dauden herriak. Autobusak Urkiolara heltzeko egingo duen ibilbidea azaldu. Parkeari buruzko informazioa bilatu liburutegietan eta interneten:
BISITALDIAN JARDUERAK
BURUTUKO
DIREN
Toki Alai Parketxera bisitaldia Parketxean, Parkeari buruzko ikus-entzunezkoa ikusten da. Ondoren, hainbat interpretazio panelen laguntzaz, Urkiolako fauna sakonago aztertzen da. Ibilbidea Pista joko baten laguntzaz, animalien aztarnak bilatzen joango gara eta zein animalirenak diren asmatu beharko dute.
URKIOLA EUSKALNATURA Letona korta •
Kontzeptu batzuk berrikusi: hosto erorkorra/iraunkorra, zuhaixka/zuhaitza, orojalea/belarjalea/haragijalea, ornoduna/ ornogabea, obiparoa/bibiparoa.
Talde lana bultzatuz, animaliak hobeto ezagutzen ditugu beraien bizilekua, janaria eta aztarnak identifikatuz. Hau bukatzerakoan, kutxa misteriotsuen jolasa burutzen da.
* Eguraldi txarra eginez gero, jarduerek aldaketak jasan ditzakete.
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
5
BISITALDIAREN JARDUERAK
ONDORENGO
•
Basoan izandako sentimenduak azaltzen dituen esaldiak eta argazkiak batzen dituen poster bat egitea.
•
Ibilbidean zehar lurreko hostoak har ditzakezue eskolan herbario bat egiteko.
•
Urkiolan ateratako argazkiekin egindako ibilbidearen txosten dibulgatzaile bat egin. Informe hau interneten edo ikastetxeko web orrialdean eskegi daiteke.
•
Urkiolan aurkitutako landare eta fauna espezieen argazki-gida bat egin.
•
Animaliak bizi diren inguruak mantentzearen garrantzia ikusteko, poster batzuk egin basoak, errekak, harkaitzak, larreak... daudenean zein animalia bizi diren bertan ikusteko eta gizakiak eragindako kausa baten ondorioz, inguru hori suntsitzen bada, zein animalia bizi diren bertan aztertzeko.
•
Zer egin dezaket nik ingurumen inpaktua gutxitzeko? Energia aurreztu, zaborra bereizi, garraio publikoa erabili, Agenda 21ean parte hartu....
Hona hemen ekintzara bideratutako lotura desberdinak: 52 KEINU BIODIBERTSITATEAREN ALDE BIZKAIKO NATURGUNEAK
6
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
I ERANSKINA: Edukien erlazioa Diseinu Kurrikularrarekiko
Programa honetan, Diseinu Kurrikularrak zehaztutako ikasgaietako hainbat eduki landuko dira.
Balio Sozial eta Zibikoak 1.
multzoa. Arlo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak.
2.
multzoa. Pertsonaren nortasuna eta duintasuna.
3.
multzoa. Elkar ulertzea eta errespetua pertsonen arteko harremanetan.
4.
multzoa. balioak.
Euskara eta Literatura, eta Gaztelania eta Literatura 1.
2.
multzoa. Arlo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak. multzoa. Ahozko komunikazioa: hitz egitea, entzutea eta elkarrekin solasean jardutea.
3.
multzoa. Idatzizko komunikazioa: irakurtzea eta idaztea.
6.
multzoa. Hizkuntzaren alderdi soziala.
Natur Zientziak 1.
multzoa. Arlo guztietan eta arlo honetako eduki multzo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak.
Bizikidetza
eta
gizarte-
Gorputz Hezkuntza 1.
multzoa. Arlo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak.
2.
multzoa. Norberaren ezagutza eta kontrola.
3.
multzoa. Gorputz-adierazpena komunikazioa.
eta
2.
multzoa. Gizakia eta osasuna.
4.
multzoa. Jarduera fisikoa eta osasuna.
3.
multzoa. Izaki bizidunak.
5.
4.
multzoa. Materia eta energia.
multzoa. Kultura motorra: aisia eta denbora librerako hezkuntza.
5.
multzoa. Teknologia, objektuak eta makinak.
Gizarte Zientziak 1.
multzoa. Arlo guztietan eta arlo honetako eduki multzo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako edukiak.
2.
multzoa. Gure mundua eta haren kontserbazioa.
3.
multzoa. Gizartean bizitzea.
4.
multzoa. Denboraren arrastoa.
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza
7
II ERANSKINA: Adierazleak
8
1 Helburua:
3 Helburua:
•
Urkiolako ekosistema ezberdinak ezagutzen ditu, baita hauetan bizi diren animalietako batzuk ere.
•
•
Elikagai, ugalketa era edota morfologian oinarrituz, animalia espezie desberdinak sailkatzen ditu.
Ikusmen, entzumen, usaimen eta ukimenaren bitartez, ingurune naturala eta bere bereizgarritasunak era kontziente batean nabaritzen ditu.
•
•
Basoan murgilduz, bertan aurkitzen diren aztarnak bilatzen ditu eta hauek zein animaliarenak izan daitezkeenekin erlazionatzen du.
Irteera egunean sorturiko zaborra modu arduratsu batean kudeatzen eta ingurune naturala hobetzen laguntzen du.
•
•
Ukimenaren bitartez, naturako elementu ezberdinak identifikatzen ditu.
Ingurune naturalarekin bat egiten duela sentituz, gauza txikietatik eta paisaia zabaletaraino, inguratzen duenaz ohartzean hunkimena adierazten du.
•
Ingurune natural batean sentsazio berriak probatzeko interesa jartzen du.
2 Helburua:
4 Helburua:
•
Harkaiztia, lurra, landaredia eta animaliak bezalako elementu naturalak identifikatu eta berauen arteko elkarrekiko erlazioa ulertzen du.
•
Kanpoaldean burututako ekintzetan eta ibilbidean zehar orientazio erreferentziak mantentzen, ingurune naturalean konfiantzaz mugitzen da.
•
Behaketa teknika eta material ezberdinak erabiltzen ditu elementu naturalak identifikatzeko.
•
Ekintzen parte hartze eta antolamenduan taldeko beste partaideekin era egoki batez komunikatzen da.
•
Natur inguruneak errespetatu eta zaintzen laguntzen duten ekintza parte hartzaileak burutzen ditu.
•
Ekintza eta jolasetan gogotsu parte hartzen du.
•
Iraunkortasunerako bidean, ingurune naturalen funtzioak eta hauek kontserbatzeko garrantzia barneratzen du.
•
Bere sentimendu eta iritzia errespetuz azaltzen du.
Urkiolako fauna Lehen Hezkuntza